Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ basikoa dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI XERRA eta BARATXURI OGITARTEKOA
…
Osagaiak
- Opil bat, bitan irekia
- Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
- 2 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Gatza
…
Errezeta
- Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin.
- Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko.
- Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
- Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa.
- Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!
…
Kasu!
Xerra frijitzeko buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
…
Akaso!
Mundu mailan dauden sukaldari mediatiko eta showman-ena izango da Gordon Ramsay 16 mitxelin izar dituen sukaldari eskoziarra. Hona Gordon-en 5 haragi RZ kuttunenak:
Gordom Ramsay-ren Beef Wellington RZ: Beef fillet flavoured with English mustard, mushroom duxelles and Parma ham
Iruzkinik ez