Sangria flamenkoa –
Bada Sangria flamenkoa deitzen den sangria errezeta berezi bat antza, Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna eta Pedro Ximenez protagonista duena. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat gaurkoan aurreko sangria-rena osatze aldera, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Ardo beltz gaztea, litro bat
- 6 koilarakada azukre
- Litro laurden bat Pedro Ximenez
- Laranja bat eta limoi bat, puska handitan
- Izotzak
…
Errezeta
- Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere.
- Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
- Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez.
- Zerbitzatu. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko.
…
Kasu!
Hozkailuan sangria ordu pare bat beratzen izatea gustatzen zaio pertsona aditu batzuei … Guri ahalik lasterren zerbitzatzea.
…
Akaso!
Kategoriak
70 0 100 10
Iruzkinik ez