Blog Artxiboa

Parranda ostekoak

Txokolate beroa

Txokolate beroa – 

Egun hauetako hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate.beroa bizipoz RZ dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, baina agian batez ere ligatzeko edo momentu intimo horietarako ezin egokiagoa, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro erdia esne
  • Gurina, zati eder bat
  • 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
  • 2 koilarakada azukre beltz

Txokolate bero

Txokolate beroaErrezeta

  1. Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean.
  2. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean.
  3. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari.
  4. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

Kasu!

Madalena edo opiltxoekin batean zerbitzatzearena derrigorrezkoa da, edo txurroak direla edo…

Akaso!

Dorleta Kortazar kaixomaitia.eus blogean txokolate beroaren ipuina:

Txokolate beroa

Hot Chocolate – You sexy thing – 1975

. . . 

Txokolatea etxean nola egin 4 osagaiekin, ume eta gaztetxoagoekin aritu eta sukaldean jolasteko baliagarri, udaleku batzuetan egin genuen gu geuk…

 

Txokolate beroa

Janaria ote porno berria?

Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak

gogokoa

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin – 

Gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik… Segi fin, gozatu eta on egin!  🙂

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Granada bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi zukua
  • Gatza

Eskarola entsalada granadekin

Errezeta

  1. Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
  2. Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
  3. Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.

Eskarola entsalada granadekin

Kasu!

Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…

Akaso!

Granada bat irekitzeko modu egokia…

eta urarekin ere bai…

Eskarola entsalada granadekin
gogokoa

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin – 

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Piper gorri bat, txiki-txiki egina
  • Porru bat, txiki-txiki egina
  • Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat
  • Dozena bat orburu bihotz, garbiak, lau puskatan moztuak.
  • 6 baratxuri ale, zerrendatan
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Pasta barazkiekin

Errezeta

  1. Pasta barazkiekinZartagin batean 3 koilarakada olio jarri eta orburu bihotzak sartu, gatz pixka batekin, pixkana-pixkana salteatu daitezen. Gorritu daitezela gutxika-gutxika, orburuak xamurtuz joateko. Gutxienez 15 minutu beharko dira, su motelean.
  2. Orburuak atera, zartaginean beste 2 koilarakada olio gehiago jarri eta lekak gehitu. 10 minutuan salteatuko ditugu su ez oso bizian, gatz pixar batekin. Berde-berde gelditu daitezela. Orburuekin batera aterako ditugu.
  3. Orduan gainerako olioa gehitu, baita tipulina, baratxuriak, piperrak eta porrua ere, gatz pixka batekin. Salteatu daitezela su bizi samarrean, gorritu daitezela, baina bigundu gabe. Hobe gogorxko egotea. Horretarako hobea da, beraz, txiki-txiki eginda egotea dena eta di-da batean salteatzea.
  4. Orduan gorderik ditugun barazkiak gehitu, orburuak eta lekak, eta gatz pixar bat eman.
  5. Bukatzeko, pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu. Pasta salteatu eta ongi nahas dadila gainerakoarekin. Par-par bota perrexila gainetik eta zerbitzatu.

Akaso!

Pasta 4 eratan azkar egiteko…

 Gennaro Contaldo-ren Vegetable & Pancetta Penne RZ…

Pasta barazkiekin
gogokoa

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan – 

Osagaiak

  • Arroz zuria, kilo erdia
  • 2 baratxuri ale, osorik
  • Oliba olio birjina, 3 koilarakada
  • 2 litro ur
  • 3 tomate, ongi helduak
  • Piper berde bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • Gatza

Arroza entsaladan

Errezeta

  1. Kazola zabal batean, olioa jarriko dugu, baratxuri aleekin, baina hauek osorik eta zuritu gabe. Su motelean berotu dadila eta baratxuriak gorritzen hasten direla ikusten dugunean, orduan arroza gehitu eta nahasi pixka batean. Gatza eman eta ur beroa isuri kazolara (nahi izanez gero, salda kontzentratuaren plantilla bat ere jar genezake).
  2. Irakiten utzi, ez indarrez, arroza egosia dagoela ikusi arte, hau da, 15 bat minutuz. Ura kendu eta hozten utzi. Denbora sobera pasatu baldin badu arrozak egosten, hauxe dugu konponbide erraz bat: laster xukatu eta ur hotzetik pasarazi, egostea eteteko.
  3. Tomateei azala kendu eta dado txikitan moztuko ditugu. Piper berdea eta tipulina gehitu gero. Behar duen gatza eman eta oliba olio birjina isuri, oparo, zorrotada eder bat. Arroza gehitu eta ongi nahasi. Beharrezkoa balitz, pixka bat gazitu berriz.

Kasu!

Arrozarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat.

Akaso!

Karlos Argiñanoren arroz entsalada kakahuete eta indioilarrarekin RZ azkarra:

Arroza entsaladan
gogokoa

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan –

Osagaiak

  • Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)
  • Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat
  • Ogi arraspatua, 2 koilarakada
  • Zorroko tipula zopa, zorro erdia
  • 2 baso ur
  • Baso bete tomate saltsa
  • 3 patata
  • Gatza

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsanErrezeta

  1. Haragi pikatuari baratxuria, perrexila eta ogi arraspatua eman, baita gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak.
  2. Oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.
  3. Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa, eta olio horretan tipula zoparen hautsak frijituko ditugu, su motelean.
  4. Txigortu baino lehenago, ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila 5 minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).
  5. Patata dado batzuk frijitu eta zerbitzatu baino lehen albondigetara bildu.

Kasu!

Albondigak egiteko nahasturari, egostean goxoago gera daitezen, esnetan blaitu eta gero pixka bat xukatutako ogi mamia eransteko aukera dugu, edo, agian hobe, txerri hanka egosi batzuk, hezurgabetuak eta txiki-txiki eginak. Haragi gordinarekin nahasi eta prozesua berdin egin. Olioari tipula xehatu bat ere gehitu diezaiokegu, su eztian frijitu eta bertara zorroko zopa hautsak bota. Emaitza honela ere on-ona izango da, baina neketsuagoa da lana.

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Akaso!

Uxue, Garazi, Maddi eta Natalek egindako albondigak aurkitu ditugu sarean GAZI GOZO

Erotu egin gara eta pastaz betetako albondigatzarraren RZ akaso!!!

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan
gogokoa

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin – 

Osagaiak

  • 1 kg oilasko behintzat, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero (aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean?)
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Oilaskoa saltsan patatekin

Errezeta

  1. Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu oilasko puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean.
  2. Kazola berean, koipe gehiegi bildu bada pixar bat kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian.
  3. Orduan erantsiko dugu oilaskoa, aurrez gorritua, atera duen zukuarekin. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda.
  4. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 45 minutuan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte. Gisatua erabat egin baino 20 minutu lehenago erantsiko ditugu patata zatituak eta gatz apur bat.

Kasu!

Azken minutuak oso su eztian egiten utziko dugu guztia, patatak osorik gera daitezen, lehertu gabe. Patata puskaren bat desegin egingo da ezinbestean, eta orduan are lodiago geratuko da saltsa, halaxe behar baitu. Oilaskoak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

Akaso!

7 oilasko RZ erraz azkar…

Oilaskoa saltsan patatekin
gogokoa

Txokolate gailetak

Txokolate gailetakTxokolate gailetak – 

Osagaiak

  • 400 g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200 g gurin, biguna
  • 150 g azukre
  • 200 g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250 g txokolatezko pipitak

Txokolate gailetak

Errezeta:

  1. Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
  2. Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
  3. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
  4. Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
  5. Hozten utzi eta gozatu

Kasu!

Pote batean gordeko ditugu gailetak bigundu ez daitezen, badira airea kentzen zaien poteak, primerakoak dira hauek. Hala ere, ez larritu, normalean ez dute pote barruan gehiegi irauten…

Akaso!

Aiora @Probatxoa bere youtubeko kanalean Txokolatezko gailetak RZren bideoa:

Txokolate gailetak
gogokoa

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza – 

RZ honek duen gakoa, orea edo masa bera egitean datza. Orea fina lortu ezkero, gainean ia edozer gauza gehitzeak balio du eta.

 

Osagaiak

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela bola bat
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

 

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

PIZZA Wojtek Szkutnik

Errezeta

  1. Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

….

Kasu!

Orea egunean bertan erabili nahi ez bada, edo soberakoa ez botatzearren, izozkailuan gorde daiteke eta hurrengo batean zuzenean izoztua dagoela “montatu” eta laberatu!

Akaso!
Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin…

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
gogokoa

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin – 

Osagaiak

  • 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak
  • Tipulin handi bat
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • Oliba olioa, 2 koilarakada handi
  • Txorizo fresko bat, dado txikitan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Gatza eta azukre pixka bat

Pasta tomate eta txorizoarekin

Errezeta

  1. Kazola batean olioa jarri eta su motelean tipulina eta baratxuriak frijituko ditugu, gatz pixka batekin. Ez ahaztu txorizo dadoak ere batera frijitzea. Ikusten badugu txorizoak koipe gehiegi askatzen duela, kendu egingo dugu tomatea gehitu baino lehenago.
  2. Orduan, 20ren bat minutu iraganik, tomatea gehituko dugu, gatz eta azukre pixka batekin, eta egin dadila dena su motelean tomateak bere zuku guztia atera arte, zaporea hartu arte. Horretarako, lurrundu egin beharko da askatzen duen ura. Gutxi gorabehera ordubete beharko dugu, su oso motelean betiere.
  3. Orduan pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu, eta tomatearekin eta txorizoarekin salteatu dadila.
  4. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu.

Kasu!

Tomate saltsari, egiten ari denean, ezkai, oregano edo erromero adaxka bat botatzen ahal diogu, tonu misteriotsu eta kartsua iritsi dezan. Pasta gehitu baino lehentxeago, kendu egingo dugu adaxka hori, zaporea nahi baitugu, ez adaxka jan.

Akaso!

Pasta 4 eratan azkar egiteko…

Pasta tomate eta txorizoarekin
gogokoa

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin – 

Osagaiak

  • Onddoak
  • Esnegain likidoa, litro laurden bat
  • Pasta 800 g
  • Perrexil xehatua
  • Ur eta gatza

Pasta onddokin

pasta onddoekinErrezeta

  1. Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean.
  2. Pasta ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu.
  3. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi.
  4. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. Zerbitzatu eta on egin!

Kasu!

On egiten dio oliba olio birjinak plater honi, zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.

Akaso!

Pasta poto RZ azkarra onddo eta oilaskoarekin …

Pasta onddoekin
gogokoa

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –

Osagaiak

  • 300 g laranja sorbeteko
  • litro erdia champagne, oso hotza

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Errezeta

  1. Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).

Kasu!

Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!

Akaso!

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
gogokoa

Oilasko kroketak

Oilasko kroketak – 

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat
  • 75 g gurin
  • 75 g oliba olio birjina
  • 250 g irin
  • 2,3 l esne
  • Arrautza egosi bat, pikatua
  • 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe

Oilasko kroketa

kroketakErrezeta

  1. Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta oilasko paparrak. 4 minutu irakiten eduki ondoren, sutatik atera eta xukatu egingo ditugu oilasko paparrak. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.
  2. Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin.
  3. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
  4. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.
  5. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
  6. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

Akaso!

Brazilgo oilasko kroketak nola egin bideoa:

Oilasko kroketak

gogokoa

Patata tortilla

Patata tortilla – 

Gaurkoan sukaldearen funtsa litzatekeena dakarkizugu, RZ primarioa edo lehen RZ! Sukaldean eta geure bizitzetan oinarrizko den patata tortilla RZ, ondo egina eta sukaldeko teknikak ikasteko egiten ari garen bidean geldialdi gurtu bat eginaz. Noiznahi jateko moduko RZ, parranda osterako primerakoa betidanik geuretzat behintzat, prestatzeko azkar eta benetan erraza. Gozatu eta on egin!  🙂

Osagaiak

  • 2 dl oliba olio
  • 200 g tipulin, pikatua
  • 100 g piper berde, pikatua
  • baratxuri ale bat, pikatua
  • 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak
  • 8/9 arrautza fresko
  • Gatza

Patata tortilla

Patata tortillaErrezeta

  1. Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi berotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua, piperra, baratxuria eta patata irauliko ditugu, eta bizkor irauliko dugu guztia bitsadera batez, gaiak egokiro nahas daitezen. Garrantzitsua da patatei sutara baino lehen gatzik ez ematea. Horrela lortuko dugu pure ez bihurtzea. Hobe dugu arrautza joa gerokoan gazitzen badugu, askoz hobeago aterako zaigu tortilla horrela jokatuta. Su ertainean jarriko dugu ondoren padera eta 30 minutuan edukiko dugu dena berotzen, barazkiei eraginez egiten ari direla sumatu orduko.
  2. Tarte horren ondoan xukatuko dugu olioa, padera iragazki baterantz makurturik edo, bitsadera batez, barazkiak paderatik atereaz. Erreserban utziko dugu tortilla mamitzeko erabiliko dugun olio partea eta paper xurgatzaile batez garbituko dugu padera, geroago erabiltzeko.
  3. Ontzi batean hautsi eta joko ditugu arrautzak, gatza oparo emanez. Barazki xukatuak erantsiko dizkiegu arrautzei. Su bizian jarriko dugu berriro padera eta olio tanta batzuk isuriko ditugu hartan, erreserban utzitakotik hartuta. Arrautza-salda isuriko dugu ondoren, azal kurruskari bat eragiteko moduan, eta zirkulutan eragingo diogu paderari hondoa itsats ez dakion. 30 bat segundo igaro ondoan, irauli egingo dugu tortilla beste plater baten laguntzaz eta mamitzen utziko dugu beste aldetik, padera, olio tanta batzuk gehiago isuri ondoan, ongi berotu eta gero.
  4. Azkenik, plater batean ipini eta entsalada berde batekin zerbitzatuko dugu tortilla.

Akaso!

Patata tortillari deitura aldatzen

Nafar tortilla munduan zabaltzen

Patata tortillari spanish omelette esaten diote atzerriko leku askotan, hemen bideoa akaso…

Patata tortilla

gogokoa

Gazta krema fruitu gorriekin

Gazta krema fruitu gorriekin –

Osagaiak

  • Mascarpone gaztaren krema (Litro bat, hotz-hotza)
  • Fruta gorri garbi eta xukatuak (4 eskukada)
  • Azukre-hautsa

Errezeta

  1. Gaztakrema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu.
  2. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten.
  3. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea.
  4. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.

Akaso!

Edalontzian hartzeko postre RZ errazak bideoak, ideiak emate aldera…

Gazta krema fruitu gorriekin

gogokoa

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a – 

Osagaiak

  • Ahuakate bat
  • Indioilar 2 bularki
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • Soja saltsa
  • Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…)
  • Ezpelete piper hautsa
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Molde erako ogia

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Errezeta

  1. Hasteko, indioilar bularkiak garbitu eta fin xerratu.
  2. Bol batean, bi koilarakada soja saltsa, bi koilarakada limoi ura, bi koilarakada laranja ura eta piperbeltz apur bat nahastu. Bol honetara aurreko xerra finak igaro eta 2 orduz hozkailuan gorde.
  3. Sandwich-a muntatzeko, ahuakatea zuritu (lehenengo, luzeran, labanaren laguntzaz, honen punta hezurreraino sartu eta buelta guztian markatu, eta gero jiratuz bi erdi egin. Erdiak koilara batekin osorik atera) eta xerratan egin.
  4. Fruitu lehorrak txiki-txiki egin eta gatza eta ezpelete piper hautsarekin nahastu (azken bi hauek nahieran).
  5. Oilasko bularki xerrak plantatik igaro buelta eta buelta eta aurretik tostatutako ogi gainean ipini. Gainean ahuakatea eta fruitu lehorrak ezarri.
  6. Xerra finekin bolean geratzen den ura zartagian jarri eta “erreduzitu” saltsa apur bat loditu arte.
  7. Saltsa lodi honekin amaitu sandwich-a!

Kasu!

Letxuga, tomatea edo gazta pixka bat geitu diezaiokezu sandwich-ari hala nahi baduzu…

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Akaso!

Munduko sandwich-ik handiena?

gogokoa

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea – 

Osagaiak

  • 800 ml esne
  • 120 g abena edo olo
  • 2 platano
  • kakaoa
  • 120 g azukre moreno edo panela
  • galleta edo bizkotxoa (aukerakoa)

 

Errezeta

  1. Platanoak zuritu eta zm bateko xerra borobiletan egin, eta bandeja batean zabaldu.
  2. Azukrea ur pitin baten laguntzarekin karamelu egin zartagian. Gustuko den puntuan dagoenean platano zatiak karameluz estali eta hozten utzi.
  3. Mikrouhinean esnea berotu eta beroa dagoela, hoztutako platano zatiak gehitu, kakaoa (nahaieran) eta olo kopoak.
  4. Dena ongi nahasi eta jan!

Akaso!

Batidua? Beganoentzat ere bai…

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea 
gogokoa

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada – 

Osagaiak

  • Egositako dilista edo lenteja pote bat
  • 8 azenario berri/txiki/finak
  • 200 g kuia
  • “roble” letxuga ale bat
  • Eskarola buru bat
  • Sesamoa
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Kurkuma

Errezeta

  1. Lehenik eta behin, dilistak iragazi ur txorrotaren azpian, poteko gehiegizko ura kendu eta bide batez, hauek garbitzeko.
  2. Kuia zuritu eta dadotan egosi xamurr0a egon arte.
  3. Azenarioak garbitu eta oliba olio pitin batez 180ºtan erre xamurrak dauden arte.
  4. Platerean eskarola eta letxuga apur bat ezarri oinean, kuia egosi dadotxo batzuk ondoren eta dilista koilarakada bat hauen gainera.
  5. Amaitzeko, azenario erre pare bat ezarri platereko. Olioari, ozpin eta kurkuma pitin bat gehitu eta sesamo eta oliozpin honekin, platera ondu.

Kasu!

Hozkailuan dugun beste osagairen bat geitzeko aukera ematen dute entsaladek, gazta, piperra, etab.

Akaso!

Kalabaza erre, dilista eta kuskus entsalada RZ eta antzekoak oso popularrak dira munduan, adibidez:

Dilista, azenario eta kuia entsalada
gogokoa

Patata pastela

Patata pastela – 

Osagaiak

  • 0,6 kg patata
  • 200 g esnegaina
  • 30 g oliba olio
  • 120 g hirugiharra
  • Piper hauts beltza
  • perrexila
  • gazta
  • 25 g ura

Patata pastela

Patata pastelaErrezeta:

  1. Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan gorde ez belzteko.
  2. Hirugiharra labean erre bandejatxo baten kolore doratu hori izan arte (180º – 25 min). Gero bandejatik atera eta zati txikietan egin.
  3. Labeko bandeja horretan oinean, oliba olioa zabaldu behatzarekin eta patata kapa bat zabaldu (patata guztiaren herena). 25 g ur ere orain gehitu.
  4. Patatari gatz pitin bat gehitu, hirugiharraren erdia eta esnegainaren heren batekin busti.
  5. Ondoren beste patata kapa bat.
  6. Ondoren berriz gatza, hirugiharraren beste erdia eta horrela patata eta esnegainarekin amaitu arte.
  7. Piper hauts beltza apur bat gehitu gainean gaztarekin batera. Labean erre 150º tan 25 minutuz eta ondoren 180ºraino 15 minutuz.
  8. Amaitzeko perrexila gehitu.

Akaso!

Patata pancake-ak nola egin bideoa…

Patata pastela
gogokoa

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin – 

Kukulu entsaladaOsagaiak

  • 4 “tuterako” kukulu
  • 250-300 g oilasko bularki
  • 8 antxoa xerra
  • 10 g mostaza
  • 100 g jogurt natural krematsu
  • Oliba olioa
  • Tipulina ale 1
  • Baratxuri laurdena

Errezeta:

  1. Kukuluak erdira egin eta oliba olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan minutu bat gehienez.
  2. Kukuluan amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre. Kolorea hartzen duen arte. Gero, tiretan moztu (edo nahi den moduan)
  3. Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliba olioa eta baratxuria gehituko dizkiogu, eta dena irabiatu behar da.
  4. Tipulina tira finetan moztu
  5. Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Akaso!

gogokoa

Atun salteatua tomate entsaladan

Atun salteatua tomate entsaladan – 

Osagaiak

  • Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • 5 tomate umo
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Gatza

Atun salteatua tomate entsaladan

Errezeta

  1. Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
  2. Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
  3. Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
  4. Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.

Akaso!

Atun salteatua tomate entsaladan
gogokoa

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

  • Opil bat, bitan irekia
  • Saltsa maionesa
  • 6 xerra hirugihar ketu
  • Uraza, hosto garbi batzuk
  • Tomate naturala, xerra batzuk

Errezeta

Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.

  1. Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
  2. Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
  3. Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
gogokoa

Limoi moussea

Limoi moussea – 

Osagaiak

  • 200 g esnegain likido
  • 250 g azukre
  • 10 arrautza gorringo
  • 150 g limoi zuku
  • 60 g gelatina-hautsa
  • 200 g arrautza zuringo

Errezeta

  1. Lehenik esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
  2. Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
  3. Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.

Akaso!

Mango moussea-ren RZ bideoa segidan…

Limoi moussea

gogokoa

Mazedonia

Mazedonia – 

Osagaiak

  • Sagar bat
  • Udare bat
  • 2 banana
  • Pinaburu erdi bat
  • Meloi gozo erdi bat
  • 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
  • Eskukada bat marrubi
  • Eskukada bat mugurdi
  • Mahats mordo bat, aletua
  • 2 kiwi
  • 2 laranja
  • 2 laranjaren zukua

MazedoniaErrezeta

  1. Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
  2. Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.

Kasu!

Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.

Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.

Akaso!

Fruta tropikalen mazedoniaren RZ segidan…

 Mazedonia
gogokoa

Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua – 

Osagaiak

6 pote betetzeko:

  • Ardi esnea, litro bat
  • Gatzagi likidoa
  • Gatza

mamiaErrezeta

  1. Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
  2. Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
  3. Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
  4. Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.

Kasu!

mamiaEgin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.

Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.

Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.

 

Akaso!

Mamia edo gatzatua
gogokoa

Entsalada hornitua

Entsalada hornitua – 

Osagaiak

  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldua, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g
  • 2 koilarakada handi Xerez ozpin
  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Gatza

Errezeta:

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu entsalada, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

Entsalada hornituaKasu!

Aitzaki egokia dira entsaladak osagaiak etengabe aldatzeko. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Entsalada hornitua ondo eginda
gogokoa

Limonada

Limonada – 

Edatekoetan sartuta limonada RZ honakoa. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko errezeta gehiago hemendenak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 6 limoiren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

LimonadaErrezeta

  1. Limonada egiteko, pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Kasu!

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten hartu ohi ditugun edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

Akaso!

Limonada
gogokoa

Marrubi edari gasduna

  • Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Marrubi edari gasdunaErrezeta:

  1. Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
  2. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
  3. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.

Kasu!

Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da. Izotzarekin ere har liteke, baina geuk nahiago hotz-hotza eta izotzik gabe.

Marrubi edari gasduna
gogokoa

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)

  • Ogia
  • Olibolioa
  • Tomate bat
  • Urdaiazpikoa

 

Errezeta

Tomate eta urdaiazpiko pintxo goxo honi, ogia tomatearekin xabier eran deitzen zaio.

  1. Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu.
  2. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi.
  3. Ondoren, olibolio pixka bat bota.
  4. Azkenik urdaiazpikozko bi zerra jarri.
Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)
gogokoa

Tiramisua

Tiramisua – 

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 75 g azukre
  • 75 g irin
  • Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa
  • Pattar zorrotada eder bat (amaretto)
  • 4 arrautza gorringo
  • 8 koilarakada azukre
  • Mascarpone gazta krematsua, 250 g
  • 4 arrautza zuringo

Tiramisua

 TiramisuaErrezeta

  1. Bizkotxoa egiteko, katiluan 5 arrautza eta 75g azukre nahasiko ditugu. Indarrez irabiatuko dugu, orea loditzen eta zuritzen den arte, ongi harroa gelditzen den arte. Ondoren, irina bahetu eta euri fin gisara erantsiko diegu, poliki-poliki, arrautzei eta azukreari. Orea laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu eta labean sartuko dugu, 7 minutuan, 180 graduan, lehortzen utzi gabe, gero xamur-xamurra geldi dadin.
  2. Bizkotxoarentzako bainua honela prestatuko dugu: kafe bikoitza, hotza, amarettoarekin nahasi eta hozten utziko dugu.
  3. Krema honela: katilu batean hagaxkekin arrautza gorringoak eta 4 koilarakada azukre ongi jo, krema franko horratzen den arte, lehen halako bi egiten den arte gutxi gorabehera. Ondoren, eragiteari utzi gabe, mascarpone gazta erantsi, pixkanaka-pixkanaka, dena bat egiten den arte. Bukatzeko, beste 4 koilarakada azukre eman diegun arrautza zuringo harro-harrotuak erantsiko ditugu.
  4. Tiramisua plum-cake moduko molde batean harrotzen ahal dugu, tartarako edo bizkotxorako erabiltzen ditugun horietako batean, edo baita portzelanazko ontzi txikietan ere, erasoagoa baita gero bakoitzari zerbitzatzeko. Erraz-erraza da.
  5. Bizkotxo-plantxa hautatu dugun ontziaren hondoaren tamainako puskatan moztuko dugu, eta puskak, esaterako, ontzi txikien hondoan jarriko ditugu. Puskak gero kafe-bainuaz blaitu, koilarakada eder bat botaz, harik eta bizkotxoa ongi urasetu arte. Ondoren gazta-krema ongi harrotua eman gainetik, ertzetaraino.
  6. Krema denbora-tarte batez hozten utzi behar dugu, hozkailuan esaterako, eta zerbitzatu baino lehenago kakao mingotsaren hautsez parpar eman oparo. Kafe-bainutik alkohola kendu, gehiegi gustatzen bazaie ere.

Tiramisua postre modernoa da, ez tradizionala, jende askok pentsatzen duenaren kontra. Bere jatorria 50. hamarkadan dauka Italiako ipar-ekialdean, Véneto inguruan, Venezia hiriburu duen  eskualdean. Zenbaitzuk bere sorrera zehatza inguruetako burdeletan kokatzen dute

Tiramisua

gogokoa

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra – 

Osagaiak

  • 4 azenario
  • 3/4 kg patata
  • 3 arrautza
  • Ilar fin-finak, pote txiki bat
  • Artoa, lata txiki bat
  • Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat
  • 1/4 l maionesa, norberak egina, ez oso lodia
  • Tipulin txiki bat, xehatua
  • Piper berde bat, xehatua
  • Gatza
  • Sagardo-ozpina, pittin bat

Entsalada-ErrusiarraErrezeta

  1. Jarri eltze batean ura suelto gatzarekin, azenarioak, patatak eta arrautzak estaltzeko adina. Su bizira hurbildu eta utzi borborka egosten.
  2. Handik 10 minutura atera arrautzak eta utzi hozten, eta beste 5 minutuz gutxienez utzi azenarioak eta patatak egosten, xamurtu arte, labana baten puntaz alderik alde aise pasatzeko moduan egon arte alegia. Xukatu eta epeltzen utzi, eskuetan erabili ahal izateko, zuritu egin behar baitira.
  3. Zuritu, bada, eta zatitu patatak eta azenarioak koskor txikitan. Jarri dena gopor batean eta gehitu arrautza xehatuak, ilar xukatuak, artoa, hegaluze izpitua, tipulin xehatua, piper berde xehatua, maionesa eta sagardo-ozpin xorta. Dena nahasi ongi, eta, behar izanez gero, maionesa pixka bat gehiago gehitu, gustatzen zaigun punturaino. Gatz puntua probatu eta, behar izanez gero, zuzendu.
  4. Hozkailutik atera, eta fresko-fresko mahairatu. Entsalada mota honek nahia adina aldaketa ametitzen ditu, gure gustuak eta gure umeenak asetzeko modukoak. Abokata, ganba egosi eta azala kenduak, porru egosia, urdaiazpiko egosia dadotan, ozpinetako ozpin-pepino xehatuak, pipermin xehatuak, tomate freskoa dadotan, gazta puskak, etab.

Entsalada errusiarra

 

gogokoa

Ganbak baratxuritan

Ganbak baratxuritan

Ganba edo otarrainxka errezeta hau dizdira eta luxuxko platera duzu, prestatzeko oso erraza eta izugarri gozatzekoa.

Osagaiak:

  • 40 ganba
  • 8 baratxuri ale
  • 4 kaienatxo
  • 10 goilarakada oliba olio
  • gatza

Errezeta:

  1. Ganbak zuritu eta hotzetan gorde.
  2. Baratxuri atalak zuritu eta xerratu.
  3. Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen hasi 3-4 koilarakada oliotan.
  4. Baratxuria kolorea hartzen hasten denean hatz bateko altuerara arte olioz bete eta aurretik gatzatutako otarraixkak gehitu. Gorritzen jarraitu su bizitan.
  5. Olioa bir-birrean hastean sutatik atera eta minutu batez itxaron zerbitzatu aurretik.
Ganbak baratxuritan

GANBAK BARATXURITAN Juantiagues

Kasu!

Buztinezko plater txiki batean otarrainxkak ipini eta erabilitako olio apur batez busti. (Ez badaukazu buztinezko platerik ere, konponduko zara, ez da hala?)

Aurretik garbitutako buruekin, saltsa bat ere egin dakieke. Buruak olio gutxirekin zartaginean gorritu eta ardo txuri eta ur pitin bat gehituz. 5 minutuz su ertainean egosi. Iragazi eta otarrainxka platerari gehitu.

Alde handia dago izozturiko ganbak edo freskoak direnen artean. Izoztutakoak erostea erabaki ezkero, kuzinatu aurretik, ongi kendu behar zaie askatzen duten ur guztia, ongi friji daitezen. C’est comme ça.

Ganbak baratxuritan
gogokoa

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Osagaiak:

  • 250g irin
  • 125cl ur
  • 7g legami
  • 7g gatz
  • 25g oliba olio
  • tomate saltsa litro bat
  • 2 mozzarela bola
  • albaka
  • antxoa poto bat

Errezeta:

  1. Hondokoa egiteko, irina, ura, legamia eta oliba olioa nahastu behar dira.
  2. Nahasirik daudela, ogiarekin egiten den moduan, oreari eragin.
  3. 2 minutuz itxaron eta berriz eragin… horrela 6-8 aldiz.
  4. Labea berotu 250ºtan.
  5. Tomatea, zartagi batean su ertainetan jarri ura galtzen has dadin.
  6. Bitartean, masa zabaldu eta nahi den itxura eman ostean, aproposa den paperaren gainean laberatu 2-3 minutuz.
  7. Labetik atera eta 180ºtara jeitsi tenperatura.
  8. Masa beroaren gainean, ia ur guztia galdutako tomate saltsa zabaldu.
  9. Mozzarela eskuarekin hautsi eta tomatearen gainean zabaldu antxoekin batera.
  10. beste 5-10minutuz laberatu eta handik ateratakoan,  albaka gehitu.

 

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

PIZZA Michele Ursiono

Kasu!

Albaka eta antzeko belar eta hosto freskoak, amaieran eta labetik kanpo gehitu kolorea eta berezko zaporea gorde dezaten eta oliba olio gordin tanta batzuk gehitu hostoen gainetik.

Alferra bazara, jakizu gaur egun merkatuan topa daitezkeela pizzak egiteko masa bikain askoak,  baina gure iritzian,  etxean egindakoa bezalakorik ez dago!

Behin pizzaren orea ikasitakoan, gainerako guztia nahierakoa da. Zeure irudimenaren araberakoa.

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
gogokoa

Muskuiluak (tomate) saltsan

Muskuiluak (tomate) saltsan

Honako hau oso errezeta azkarra eta erabilgarria da. 5 minuturen buruan hasi eta buka daitekeena.

 

Osagaiak:

  • 24 muskuilu ale
  • tipulina erdi bat
  • 3 baratxuri atal
  • perrexilla
  • ardo txuria
  • erramua
  • gatza
  • piper hauts beltza
  • tomatea (aukeran)
MUSKUILUAK TOMATETAN Javier Lastras

MUSKUILUAK TOMATETAN Javier Lastras

Errezeta:

  1. Lehen pausoa muskuiluei bizarrak garbitzea da laban baten laguntzaz eta hauek uretan garbitzea gero.
  2. Baratxuri atalak eta tipulina txiki txiki egin eta zataginean su ertainetan gorritzen hasi olio koilarakada baten laguntzaz.
  3. Kolore apur bat hartzen duten momentuan, muskuilua gehitu, ardo txuri kopa, erramua eta perrexillarekin batera. Sua bizitu eta paela estali zabaltzen diren arte. Zabaltzen hasten direnean, gatz eta piper hauts pitin bat gehitu eta zerbitzatu.

Bigarren aukera:

  1. Zabaltzen hasten direnean, hauek paelatik atera eta tomatea gehitu.
  2. 5 minutuz egin su ertainetan eta zerbitzatu aurretik muskuiluak gehitu.
  3. Gatz-pipertu eta listo.

 

 

Kasu!

Muskuluekin, txirlekin bezala, kontu haundiz ibili behar da produktua freskoa eta ona izan dadin. Muskulua itxirik egon behar du, bizi eta fresko dagoen seinale.

Batere txarra ez den aukera, minutu batez egositako muskuiluak erabiltzea da. Saltsa berdin berdin egin muskulurik gabe eta amaieran 5 minutuz muskuluekin egosi zaporea har dezaten.

Muskuiluak (tomate) saltsan. Honako hau oso errezeta azkarra eta erabilgarria da. 5 minuturen buruan hasi eta buka daitekeena.
gogokoa

Txapakoak etxean nola egin

TXAPAKOAK

Plater jakin bat aurkeztu baino, prestaera desberdin asko egiteko teknika azalduko dizugu hemen. Txapakoak etxean nola egin daitezkeen, alegia. Edozein haragi, barazki, arrain… azkar eta ondo egiteko aukera ematen du.

 

Osagaiak:

Txapakoak etxean nola egin

ZARTAGINAK Yutaka Sek

Errezeta:

  1. Txapako edozein plater prestatzeko, lehen pauso garrantzitsua zartagina edo txapa bero egotea da. Bi arrazoirengatik, produktua ongi xigortzeko eta itsas ez dadin ere bai.
  2. Jakia gazitu behar da zartaginean jarri aurretik, haragi pieza lodiak izan ezean. Hauek, egin eta gero gazitu, bestela ura galduko dute eta.
  3. Zartaginean eharrezko den olio kantitatea jarri produktuaren aurretik. Piezako koilarakada txiki bana olio nahikoa izaten da.
  4. Xigor dadin, garrantzitsua da produktua tokian geldirik edukitzea. Ohiko den astindu eta mugimendurik egin gabe, alegia.
  5. Arrainen kasuan, gustuko bada, azalarekin egitea zailago izaten den arren, puntua harrapatu ezkero, merezi du. Kasu honetan hobe izaten da lehebizi haragi garbiaren aldetik markatzea eta segidan azalaren aldetik nahi den puntua ematea. Era honetan, hobeto gordeko ditu zukuak.
  6. Barazkiekin, ezin da orokortu. barazki bakoitzak aginduko digu, ez baita gauza bera zainzuriak ala piperrak egitea.  Barazkia oso gogorra bada, aurretik uretan apur bat egostea komeni da. Ondo lehortu eta zartagi edo txapatik pasa ondoren oliba olio pitin baten laguntzaz.

Kasu!

Txapa erabili zalea bazara, hobe duzu zartagin zahar bat eskuratzea,, azkenerako hondatu egingo duzu eta.

Txapakoak etxean nola egin
gogokoa

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin – 

Osagaiak

  • Kilo erdi txirla
  • 6 eskukada arroz (bat eta erdi buruko)
  • arrai edo oilasko salda (arrozaren hirukoitza). Urak ere balio du.
  • 4 baratxuri atal
  • ardo txuri kopa bat
  • kaiena txiki bat
  • perrexila
  • oliba olioa
  • gatza

 

ARROZA TXIRLEKIN Javier Lastras

ARROZA TXIRLEKIN Javier Lastras

Txirla mota asko aurki daiteke merkatuan: fina, lerdetsua, japoniarra… Denetan zapore fin eta ohikoena txirla “fina” erakoa da. Galizia aldetik datorrena. Arroza txirlekin errezeta hau egiterakoan txirla mota orok balio du, baita muskuiluak ere. Prozesuan bata bestearen lekuan jartzea nahikoa da kasu honetan.

.

Errezeta:

  1. Arroza egingo den zartagia berotzen jarri oliba olio goilarada batekin. Bero dagoenean, txirlak gehitu eta tapatu. Txirlak irekitzen hasten diren momentuan zartaginetik atera.
  2. Salda berotzen jarri.
  3. Zartagina su ertainera jetsi, oliba olio koilarakada bat, kaiena eta batxuri xerratua gehitu bertara.
  4. Baratxuria kolorea hartzen hasten den momentuan, kaiena atera eta arroza gehitu. Minutu batez gorritu.
  5. Momentu honetan, saldaren 3/4 eta perrexil txikitu eskukada bat gehitu. Estali eta su ertainean egosten jarraitzeko.
  6. Bor-borrean hasten den momentuan gatz puntua eman.
  7. Arroza egosirik baina apur bat gogor dagoela (2 minutu faltan) txirlak eta geratzen den salda gehitu eta mahaiera atera.

.

Kasu!

Txirlak erosteko momentuan itxirik egon behar dute. Bizirik eta fresko dauden seinale. Erdi zabalik baldin badaude, kutsatzeko arriskua egon daiteke, beraz, hobe ez erostea.

Arroz mota asko topa daiteke merkatuan, aproposena errezeta hau burutzeko, Bomba delakoa da. Mota bakoitzak egoste denbora ezberdina du, hoberena hau kontrolatzeko, noizbehinka probatzea da.

Arroza txirlekin
gogokoa

Etxeko torrada edo torrijak

Etxeko torrada edo torrijak – 

Soberan pilatzen diren ogiekin egiteko postre bikaina.

Osagaiak:

  • Etxean soberan dagoen ogi zaharra, 2-3 hatzen lodierako zatitan moztua
  • Litro bat esne
  • 0,1kg azukre
  • Bainila adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • 2 arrautza
  • Oliba olioa 3 koilarakada
Etxeko torrada edo torrijak

TORRADA Ana

Errezeta:

  1. Ogi gogor zatiak ontzi batean jarri.
  2. Lapiko batean esnea, azukrea, bainila adarra eta limoi zein naranjaren azalak egosten jarri. Guztia irakiten hasten den bitarte.
  3. Ogiari gainetik lapikoko guztia gehitu eta bertan utzi 2-3 orduz. (Esnearekin ez baditugu guztiz estaletzen, ordubete igaro eta gero buelta eman ogi zatiei. Beharrezkoa da ogiak esne guztia ondo xurgatzea.)
  4. Plater batean arrautzak irabiatu.
  5. Zartagi altu bat berotzen jarri oliba olioarekin, ondo berotu behar da olioa.
  6. Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren zartagian frijitu.
  7. Zartagian hurraren kolorea hartzen duen bitarte mantendu alde bakoitzetik.
  8. Frijitu eta gero soberan duen olioa kendu sukalde paper baten gainean  eta azukrez estali gainetik.

 

Kasu!

Errezeta hau ogi zahar zein berriarekin egin daiteke, amaitzean izozki edo saltsez lagunduta jaten da normalean.

OGIAk panes: Baguettea Baguette Barra luzea Barra grande Barra txikia Barra pequeña Baserriko ogia Pan de leña Erromatar txikia Romanito Flauta Flauta Fruitu lehorrezko ogia Pan de frutos secos Moldeko ogi integrala Pan de molde integral Moldeko ogi zerealduna Pan de molde de cereales Moldeko ogia Pan de molde Ogi birrindua Pan rallado Ogi espainola Pan español Ogi gatzgabea Pan sin sal Ogi integral haziduna Pan integral de semillas Ogi sesamoduna Pan de sésamo Ogi sojaduna Pan de soja Ogi txigortua Pan tostado Ogi-barra zerealduna Pan de cereales barra Ogi-irin integrala Harina de trigo integral Ogi-irina Harina de trigo Opilak Bollos Vienako ogia Pan de Viena Zekale-ogia Pan de centeno Zopakoa Pan de sopa Txapata Chapata

Akaso!

Maitane Segurolaren TORRADAK bideo RZ:

Etxeko torrada edo torrijak
gogokoa

Pasta entsalada

Pasta entsalada

Osagaiak:

  • 0,3kg pasta
  • kontserbako atuna pote bat (beganoa bazara ez, jakina)
  • piper berde bat
  • piper gorri bat
  • entsaldarako tomate bat
  • 16 oliba inguru
  • kontserbako arto pote bat
  • 0,1 kg gazta
  • Oliba olioa bi koilarakada
  • Gatza
  • Mahats pasak bi koilarakada
  • 10 intxaur
  • Ozpin koilarkada bat
PASTA ENTSALADA Anomalus Allure

PASTA ENTSALADA Anomalus Allure

Errezeta:

  1. Lapikoan 1,5l ur irakiten jarri.
  2. Piperrak garbitu eta zati txikitan moztu.
  3. Tomateari azala kendu eta zati txikitan moztu. (Azala erraz kentzeko, tomateari gurutze bat egin azalean labanarekin eta ur irekinetan murgildu minutu batez.)
  4. Artoari duen zuku guztia kendu.
  5. Gazta lauki txikitan zatitu
  6. Lapikoan irakiten dagoen urari gatza eta olio koilarakada bat bota.
  7. Pasta lapikoan sartu eta 8-10minutuz irakin.
  8. Pastari ur beroa kendu eta ur hotzetan egosketa eten.
  9. Azkenik ontzi batean pasta, barazki txikituak, atuna, gazta, intxaurrak eta pasta ondo nahastu.
  10. Hozkailuan gorde
  11. Ongarria egiteko, ontzi txiki batean ozpin koilarakada bat, mahats pasak, oliba olio 2-3 koilarakada eta gatz apur bat nahastu.
  12. Jateko unean entsalada ongarriarekin nahastu.

 

Kasu!

Errezeta freskoa da, hozkailuan mantendu beharrekoa, baina guztiz erabilgarria kanpoan bazkaltzen duzunerako.

Osagaien neurriak norberaren arabera egokitu daitezke inongo arazorik gabe.

Akaso!

Pasta entsalada
gogokoa

Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin.

Plater hau “etxean ezer ez dagoen” egun horietan egitekoa da, batez ere. Ulertzen diguzu, ez da?

Osagaiak:

  • Zortzi patata ertain (bina lagun bakoitzeko)
  • Lau arrautza (bana lagun bakoitzeko)
  • Antxoila poto bat, antxoilak erditik moztuta
  • Pare bat tipulina edo tipula fresko handi bat, zerrenda finetan moztuta (juliana)
  • Maionesa basokada bat (edo, ez baduzu egin nahi, edo hozkailuan ez badago, edo beganoa bazara, ozpinolioa)
  • Gatza

 

 

Errezeta:

  1. Patatak ordu erdi batez egosten jarri. Zuritu gabe egitea komeni da, zarta ez daitezen, baina bizimodua erraztuko dizugu hatz puntak erre ez ditzazun gero zuritzerakoan: zurituta jarri, baina eginda daudenean, ur guztia kendu eltzetik eta minutu batean utzi eltzean bertan egiten urik gabe. Patatak bere baitara bilduko dira, ura galduz.
  2. Arrautzak ere egosi patatekin azken zazpi minutuetan, gehiegi ere egos ez dadin
  3. Maionesa bat egin edo, gogorik ez baduzu, hozkailukoa hartu, baina beti hobea zeuk egindakoa. Eta ez bazaizu maionesa gustatzen edo beganoa bazara, oilozpina egin (ozpineko bat, olioko bost) eta,  baldin baduzu, Dijongo ziape koilarakadatxo bat ere nahastu.
  4. Azpil edo ontzi eder batean, patatak zatituta jarri, baratxuri ale baten tamainan edo, arrautza ere zabarki ebakita jarri gainean eta antxoilak olio eta guzti nahasi guztiari, baina patata apurtu gabe. (Begetarianoek antxoilarik gabe, jakina. Alkaparrak eta olibak jar daitezke ordetan ).
  5. Entsalada bat arinki olioztatzean bezala, egin gatza, ozpina eta olio parrastada bat eta dena nahasi. (Hartu kontutan, gero maionesa gehitu dakiokeela)
  6. Tipula gainetik egin edo ondoan jarrita zerbitzatu, agian baten batek ez du eta haren gordintasuna maiteko. Guk bai, arraioa!
  7. Maionesa ere alboan jarrita zerbitzatu, norberak bere tamainan gehi diezaion.
Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

PATATA ENTSALADA Xolomo Sapiens

Kasu!

Errezeta honen sekretua epel jatea da, nahiz eta hotz ere bikaina den.

Akaso!

Entsalada epela
gogokoa

Oilasko bularra

Oilasko bularra – 

Osagaiak:

  • 8 oilasko bularki
  • ogi birrindua
  • kurri hautsa
  • piper hautsa
  • gatza
  • oliba olioa
Oilasko bularra

OILASKO BULARRA Candy Beauchamp

Errezeta:

  1. Oilasko bularkiak xerratuta egotea beharrezkoa da, osorik badaude labanaren laguntzaz behar adina xerretan moztu. Egokiena harakinari xerretan eskatzea
  2. Oilasko bularkiari gazta, piper eta kurri hautsak bota. Bakoitzaren gustuaren arabera
  3. Plater batean ogi birrindua jarri. Era desberdinetakoa izan daiteke, lodia, fina, perrexilduna, etxean egina (ogi zaharra birrinduz)
  4. Zartaginean koilarakada bat olio jarri berotzen
  5. Xerrak banaka ogi xigortutik pasatu
  6. Olioa bero dagoenean bertan xerrak frijitu, alde batetik kolorea hartzen duenean buelta emanez
  7. Plateran jarri baino lehen, paper xukatzailean jarri soberan dagoen olioa kentzeko

Kasu!

Egun batetik bestera ongi mantentzen den errezeta da, beraz oso praktikoa ogitartekoan edo lan egun luzeetan izateko.

Ogi xigortuak olioa zikintzen du, beraz, xerra asko egiteko gomendagarria da olioa aldatzea.

Akaso!

100 oilasko izter eta hego RZ nola egin… Village food factory. Chicken, 100 Legs, 100 Wings, prepared by my DADDY…

Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak

Oilasko bularra
gogokoa

Amamaren berakatz salda

Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik edo bihotzerreaz gaudenean hartuko dugu salda hau. Ajeak jota gaudenean, beraz. Ez du huts egingo.

Osagaiak:

  • 2 berakatz edo baratxuri ale
  • Gatza
  • Ura
  • Ogi puska bat
  • Zorrotada bat oliba olio birjina

 

Errezeta:

  1. Eltze txiki batean, ura jarriko dugu egosten, berakatz ale birekin.
  2. Irakiten utziko dugu, borbor handian, bost-zazpi minutuan.
  3. Sua itzali, gatza eman, zorrotada on bat olio isuri eta ahalik eta beroen hartuko dugu, mingaina erre gabe.

 

Amamaren berakatz salda

BERAKATZA Andrés Nieto Porras cc-by-=

Kasu!

Ogi zatiak erantsi ahal izango ditugu, zopa moduan jateko. Ohitura zaharra da salda hau hartzerakoan (nahi gabe) mingaina erretzea, baina tradizioa errespetatzeagatik ere egin dezakezu, hala nahi izatera.

Ez horregatik.

Amamaren berakatz salda
gogokoa

Croque-monsieur (mixtoa)

Marcel Proust berak ere aipatzen du otarteko bero hau: «Kontzertu irteeran, hotelera bidean, amona eta biok geldialdi bat egin genuen kai muturrean Villeparisis andrearekin hitzaspertu bat egiteko, zeinak erran baitzigun hotelean eskatuak zituela guretzat croque-monsieur zenbait eta arrautzak krematan ere bai…». Zu ez zara Proust baino gutiago izango, ez da?

Osagaiak:

  • Moldeko bi ogi xafla
  • Urdaiazpiko egosi xerra bat
  • Urtzeko gazta xerra bat (ahal dela, emmental motakoa edo antzekoa)
  • Gurin apur bat

 

Errezeta:

  1. Txapan gurin apur bat zabalduta egitea da egokiena, baina, gure antzera, txaparik ez baduzu, igurtzi zartaginaren hondoa gurinarekin eta jarri su ertainetan.
  2. Berotutakoan eta gurina iluntzen hasi aurretik, jarri ogi xafla bat bertan eta gehitu gazta eta urdaiazpiko xerrak, bigarren ogi xaflarekin.
  3. Utzi bost minutu inguru ogia zeure gustura xigortu arte.
  4. Gauza bera egin beste aldera iraulita, behin gurin apur bat gehiturik hondoan.
  5. Zeure gustuko kolorea hartu duenean, atera plater batera eta erdibitu diagonalean.

 

CROQUE MONSIEUR Alex Lines

CROQUE MONSIEUR Alex Lines

Kasu!

Guk krokmesié bakarra jarri dizugu hemen, baina pare bat ere erraz jango dituzu. Aldagai asko onartzen ditu croque-monsieur ogitarteko honek, xerra bakarraren lekuan, gehiago ere jar dezakezu, esaterako. Hotza ere jan liteke… Rukula entsalada bikain etortzen zaio. A, eta Croque-madame bat jan nahi baduzu,  gehitu arrautza bat gainetik eta kito.

Croque monsieur mixtoa

gogokoa