Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –
Osagaiak
- Ahuakate bat
- Indioilar 2 bularki
- Limoi bat
- Laranja bat
- Soja saltsa
- Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…)
- Ezpelete piper hautsa
- Oliba olioa
- Gatza
- Molde erako ogia
Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a
Errezeta
- Hasteko, indioilar bularkiak garbitu eta fin xerratu.
- Bol batean, bi koilarakada soja saltsa, bi koilarakada limoi ura, bi koilarakada laranja ura eta piperbeltz apur bat nahastu. Bol honetara aurreko xerra finak igaro eta 2 orduz hozkailuan gorde.
- Sandwich-a muntatzeko, ahuakatea zuritu (lehenengo, luzeran, labanaren laguntzaz, honen punta hezurreraino sartu eta buelta guztian markatu, eta gero jiratuz bi erdi egin. Erdiak koilara batekin osorik atera) eta xerratan egin.
- Fruitu lehorrak txiki-txiki egin eta gatza eta ezpelete piper hautsarekin nahastu (azken bi hauek nahieran).
- Oilasko bularki xerrak plantatik igaro buelta eta buelta eta aurretik tostatutako ogi gainean ipini. Gainean ahuakatea eta fruitu lehorrak ezarri.
- Xerra finekin bolean geratzen den ura zartagian jarri eta “erreduzitu” saltsa apur bat loditu arte.
- Saltsa lodi honekin amaitu sandwich-a!
…
Kasu!
Letxuga, tomatea edo gazta pixka bat geitu diezaiokezu sandwich-ari hala nahi baduzu…
Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a
Akaso!
Munduko sandwich-ik handiena?
Txibi garbantzu entsalada

Txibi garbantzu entsalada –
Osagaiak
- Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru)
- 8 txibi ale (garaikoak hobe!)
- Arrautza bat
- Piper berde bat
- Piper gorri bat
- Tipulina ale bat
- Ozpina
- Olioa
- Gatza
- Tomate ale bat
- Piper hautsa
- Lima bat
Txibi garbantzu entsalada
Errezeta
- Lehendabizi ura irakiten jarri arrautza egosteko. Bor-bor indartsuan dagoenean, arrautza sartu eta 8 minutu itxaron. Ondoren uretik atera eta hozten utzi.
- Txibiak garbitu (buelta eman gabe! Azalean dago zapore guztia)
- Txitxirio edo garbantzuak uretatik pasa potean eduki ditzakeen kontserbagarrien gustua kentzeko.
- Tipulina eta bi piperrak, arrautzarekin batera, ahalik eta dado txikienetan egin.
- Bol batean, txikitutakoak eta garbantzu egosiak, ozpina eta olioarekin busti nahieran.
- Lima ur tanta batzuk gehitu eta 10 minutuz bere horretan utzi.
- Bitarte honetan, txibiak plantxatik igaro. alde bakoitzeko 20-30 segundoz olio pitin baten laguntzaz.
- Amaitzeko, tomatea moztu nahi den moduan, garbantzu eta piper nahasketa gaineratu eta azkenik, txibi egin berriak ezarri.
- Gozatu eta on egin!
Txibi garbantzu entsalada
Akaso!
Hong Kong-eko kaleetan txibi txiki bat kuzinatzen…
Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea –
Osagaiak
- 800 ml esne
- 120 g abena edo olo
- 2 platano
- kakaoa
- 120 g azukre moreno edo panela
- galleta edo bizkotxoa (aukerakoa)
Errezeta
- Platanoak zuritu eta zm bateko xerra borobiletan egin, eta bandeja batean zabaldu.
- Azukrea ur pitin baten laguntzarekin karamelu egin zartagian. Gustuko den puntuan dagoenean platano zatiak karameluz estali eta hozten utzi.
- Mikrouhinean esnea berotu eta beroa dagoela, hoztutako platano zatiak gehitu, kakaoa (nahaieran) eta olo kopoak.
- Dena ongi nahasi eta jan!
…
Akaso!
Batidua? Beganoentzat ere bai…
Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –
Osagaiak
- 4 ogixerra/tostada
- 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak)
- 4 pikillo piper
- 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina)
…
Errezeta
- Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik).
- Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz.
- Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa.
…
Kasu!
Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!
…
Akaso!
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
Patata pastela

Patata pastela –
Osagaiak
- 0,6 kg patata
- 200 g esnegaina
- 30 g oliba olio
- 120 g hirugiharra
- Piper hauts beltza
- perrexila
- gazta
- 25 g ura
Patata pastela
Errezeta:
- Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan gorde ez belzteko.
- Hirugiharra labean erre bandejatxo baten kolore doratu hori izan arte (180º – 25 min). Gero bandejatik atera eta zati txikietan egin.
- Labeko bandeja horretan oinean, oliba olioa zabaldu behatzarekin eta patata kapa bat zabaldu (patata guztiaren herena). 25 g ur ere orain gehitu.
- Patatari gatz pitin bat gehitu, hirugiharraren erdia eta esnegainaren heren batekin busti.
- Ondoren beste patata kapa bat.
- Ondoren berriz gatza, hirugiharraren beste erdia eta horrela patata eta esnegainarekin amaitu arte.
- Piper hauts beltza apur bat gehitu gainean gaztarekin batera. Labean erre 150º tan 25 minutuz eta ondoren 180ºraino 15 minutuz.
- Amaitzeko perrexila gehitu.
…
Akaso!
Patata pancake-ak nola egin bideoa…
Patata pastela
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –
Osagaiak
- 4 “tuterako” kukulu
- 250-300 g oilasko bularki
- 8 antxoa xerra
- 10 g mostaza
- 100 g jogurt natural krematsu
- Oliba olioa
- Tipulina ale 1
- Baratxuri laurdena
…
Errezeta:
- Kukuluak erdira egin eta oliba olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan minutu bat gehienez.
- Kukuluan amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre. Kolorea hartzen duen arte. Gero, tiretan moztu (edo nahi den moduan)
- Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliba olioa eta baratxuria gehituko dizkiogu, eta dena irabiatu behar da.
- Tipulina tira finetan moztu
- Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin
Akaso!
Gula entsalada

Gula entsalada –
Osagaiak
- 500 g gula
- 8 koilarakada oliba olio
- Koilarakada bat sagardo-ozpin
- Baratxuria
- Piperbeltza eta gatza
- Kaiena ale pare bat
- Entsalada:
- 2 uraza
- Eskarola bat
- Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
- 3 tomate heldua, zurituak
- 8 zainzuri
- 3 arrautza egosi
- 8 antxoa xerra, oliotan
- Atun edo hegaluzea
Gula entsalada
Errezeta:
ENTSALADA
- Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
- Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
- Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
- Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.
GULAK
- Zartagin batean jarriko ditugu baratxuri pixka bat, pipermin pixka bat eta kaiena ale pare bat.
- Gulak bota eta dena nahasi.
- Entsaladaren gainean bota gulak
Gula entsalada
Kasu!
Entsaladaren hotza eta gulen beroaren arteko kontrastea primeran geratzen da.
Entsalada nahi bezala ere egin dezakezu, uraza eta eskarolarekin bakarrik ere primeran geratzen da. Egoera eta gustuen arabera osagaiak etengabe aldatzeko aukera duzu. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.
…
Akaso!
Gula nahaskiaren RZ bideoa honakoa:
Gula entsalada
Limoi sorbetea (cavaren kutsuan)

Limoi sorbetea (cavaren kutsuan) –
Osagaiak
- 300 g limoi sorbeteko
- litro erdia cava, oso hotza
…
Errezeta
- Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak.
- Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna.
- Ateratzeko izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak.
…
Kasu!
Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Limoi edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, limoi zukua edo limoi azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!
…
Akaso!
Limoiisorbetea limoi baten barruan sartua RZ egiteko bideoa hemen…
Limoi sorbetea cavaren kutsuan – Limoisorbetea (cavaren kutsuan)
Atun salteatua tomate entsaladan

Atun salteatua tomate entsaladan –
Osagaiak
- Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
- Oliba olioa
- 5 tomate umo
- 8 koilarakada handi oliba olio birjina
- Gatza
Atun salteatua tomate entsaladan
Errezeta
- Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
- Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
- Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
- Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.
…
Akaso!
Atun salteatua tomate entsaladan
Pontxea

Pontxea –
Fiestona!!!!!!
Osagaiak
- Kg bat azukre
- 4 laranja, puskatan
- 4 sagar, puskatan
- 4 banana, xerratan
- Mahats mordo eder bat, aletua
- 2 udare, puskatan
- 4 aran, hezurrik gabe eta zurituak, puskatan
- Meloi erdia, dadotan moztua
- 3 mertxika, zurituak eta puskatan, naturalak edo almibarrean
- 2 limoi oso, azalarekin, ataletan moztuak
- Botila bat cointreau
- Litro laurdena ron zahar
- Litro laurdena benedictine
- 4 botila ardo zuri (txakolin on bat ere izan daiteke)
- 6 botila cava edo champagne brut, oso hotza
- Izotza, ugari eta koskor loditan
- Sagar, mahats, laranja edo lima-limoi zukua
- Ur gasduna edo gaseosa
….
Errezeta
- Beratzen utziko ditugu gai guztiak cointreauan, ronean eta benedictinean, betekada baino 24 ordu lehenago, lurrezko tina handi batean edo xanpaina-ontzi izugarri batean edo ahal dugun tokian nahasiak. Fruta ere bestelakoa izan daiteke, merkatuaren eta norberaren gustuen arabera, angurriak, mandarinak, kakiak, eta abar.
- Koadrilako lehen lagun xaharrak hartu baino lehentxeago, ardo zuria, cava eta izotza gehituko ditugu eta biraka nahasi, nahastea dastatu eta parrandan hasiko gara.
…
Kasu!
Lehenik zera adierazi, RZren izena berez Likore Pontxea dela, beraz argi ibili eta burua erabili!, eta bestetik zera, alkoholik gabe edo gutxirekin ere presta dezakegula fruta-zukuren bat eta gaseosa erabiliz. Beraz, zeure esku RZ zeure eta ingurukoen neurri eta gustura egokitzea. 🙂
Errezeta honek badu gauza on bat, goizeko seietarako mokoiloa kristorena da, sekulakoa, eta gosea ere berebizikoa. Jendeak hondoko fruta-puskak jango ditu, beste erremediorik gabe, ahitu egingo baitira ordurako soberan geratu diren pintxoak eta patata tortilla idorra.
Errezeta honen araberako kopuruak egundainoko oturuntza baterako dira. Bukaera hoberena opa dizuet nik guztioi. Gozatu!
,,,
Akaso!
Hemen sangria eta pontxe RZ ezberdinak egiteko bideoetara estekak…
Likore pontxea
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

- Opil bat, bitan irekia
- Saltsa maionesa
- 6 xerra hirugihar ketu
- Uraza, hosto garbi batzuk
- Tomate naturala, xerra batzuk
…
Errezeta
Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.
- Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
- Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
- Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
Limoi moussea

Limoi moussea –
Osagaiak
- 200 g esnegain likido
- 250 g azukre
- 10 arrautza gorringo
- 150 g limoi zuku
- 60 g gelatina-hautsa
- 200 g arrautza zuringo
…
Errezeta
- Lehenik esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
- Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
- Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.
…
Akaso!
Mango moussea-ren RZ bideoa segidan…
Limoi moussea
Mazedonia

Mazedonia –
Osagaiak
- Sagar bat
- Udare bat
- 2 banana
- Pinaburu erdi bat
- Meloi gozo erdi bat
- 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
- Eskukada bat marrubi
- Eskukada bat mugurdi
- Mahats mordo bat, aletua
- 2 kiwi
- 2 laranja
- 2 laranjaren zukua
…
Errezeta
- Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
- Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.
…
Kasu!
Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.
Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.
…
Akaso!
Fruta tropikalen mazedoniaren RZ segidan…
Mazedonia
Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua –
Osagaiak
6 pote betetzeko:
- Ardi esnea, litro bat
- Gatzagi likidoa
- Gatza
…
Errezeta
- Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
- Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
- Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
- Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.
…
Kasu!
Egin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.
Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.
Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.
Akaso!
Mamia edo gatzatua
Entsalada hornitua

Entsalada hornitua –
Osagaiak
- 2 uraza
- Eskarola bat
- Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
- 3 tomate heldua, zurituak
- 8 zainzuri
- 3 arrautza egosi
- 8 antxoa xerra, oliotan
- Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g
- 2 koilarakada handi Xerez ozpin
- 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
- Gatza
…
Errezeta:
- Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
- Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
- Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
- Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu entsalada, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.
…
Kasu!
Aitzaki egokia dira entsaladak osagaiak etengabe aldatzeko. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.
Entsalada hornitua ondo eginda
Limonada

Limonada –
Edatekoetan sartuta limonada RZ honakoa. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko errezeta gehiago hemen, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 6 limoiren zukua
- Azukrea, norberaren gogara
- Ur hotza
- Izotza
…
Errezeta
- Limonada egiteko, pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
- Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
…
Kasu!
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten hartu ohi ditugun edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.
…
Akaso!
Limonada
Marrubi edari gasduna

- Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat
- Limoi erdiaren zukua
- Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta:
- Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
- Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
- Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da. Izotzarekin ere har liteke, baina geuk nahiago hotz-hotza eta izotzik gabe.
Marrubi edari gasduna
Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)

- Ogia
- Olibolioa
- Tomate bat
- Urdaiazpikoa
Errezeta
Tomate eta urdaiazpiko pintxo goxo honi, ogia tomatearekin xabier eran deitzen zaio.
- Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu.
- Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi.
- Ondoren, olibolio pixka bat bota.
- Azkenik urdaiazpikozko bi zerra jarri.