Blog Artxiboa

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin)

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) – 

Osagaiak

  • 250 gr. ‏Okela xehetua
  • 6/8 xafla ‏Moldeko ogia
  • erdi bat ‏Tipula (aukeran)
  • ale bat ‏Berakatza (aukeran)
  • Amiñi bat ‏Pipermina (aukeran)
  • Edalontzikada erdi ‏Ogi xehetua
  • Eskukada bat ‏Perrexila (aukeran)
  • ‏Ura (edo esnea)
  • ‏Olioa
  • ‏Gatza

Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.

Pausoak

  1. Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
  2. Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
  3. Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
  4. Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
  5. Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
  6. Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!

Kasu!

Akaso!

Amonaren haragi albondigak

 

gogokoa

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin – 

Osagaiak

  • 4/6 ‏berakatz edo baratxuri ale
  • eskukada bat ‏intxaur
  • ‏Perrexila
  • ‏Gatza
  • txorrotada bat ‏olio
  • 250 gr. ‏pasta (gure kasuan, fetuccine)

Haurrok ere eskuak zikindu ditugu sukaldean, eta plater erraz eta eder askoa kozinatu dugu bi anaion artean, elkarlanean. (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).

Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekinPausoak

  1. Lehenengo, ura jarri beharko dugu egosten.
  2. Ura berotu bitartean, intxaurrak zurituko ditugu.
  3. Ura irakitear dela, pasta gehituko diogu, eta 10 minutu ingurutan egosten utzi (asko jota, 15 minutu).
  4. Bitartean, berakatz aleak zuritu eta moztu xaflatan (hautazkoa da pipermin pittin bat gehitzea).
  5. Olio apur batekin zartagina sutan jarri eta berakatza gorrituko dugu. Ondoren, behin egosi eta ura kenduta, pasta gehituko dugu zartaginera.
  6. Pasta oliotan ondo nahastu eta, bukatzeko, intxaurrak eta perrexila gehituko diogu.
  7. Eta voila, hemen duzu \\\”Pasta aglio e olio\\\”, gure modura kozinatua eta eder askoa.
    On egin!

Kasu!

Akaso!

Pasta barazkiekin

Pasta onddoekin

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin

gogokoa

Amonaren San Blas opila

Amonaren San Blas opila – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Postre RZ onenaren bilaketarekin darraigu eta gaurkoan, otsailak 3, Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. RZ nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko, esnetan bustitzeko ere bai…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.

San Blas opilaAmonaren San Blas opilaErrezeta

  1. Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
  2. Prest daudenean estali bainu zuriarekin.

 

  1. Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
  2. Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
  3. Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.

Kasu!

  • Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
  • Xolomo Sapiens “San Blas opila” Teresarena
  • San Blas opilak wikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren  opilak dira.  Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

San Blas opila eta anisa, bai bikote gozoa

Ahotsak Ahozko Ondarea Eibarko Arrate Kultur Elkarteko kide den Leire Aranzabalegiren San Blas opila.

Esther Irastorza San Blas opila egiten …

….

 Eva Argiñanoren erroskilak San Blas erara …

Amonaren San Blas opila

gogokoa

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin –

“ferrero rotxer” makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak aplikatzen jarraituz, erraz egitekoa, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Postre osasuntsu bezain gozoa! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (20 bolatxo egiteko)

  • 250 gr datil
  • 2 koilarakada bete tahin
  • 2 koilarakada kakahuete gurin (azukre erantsirik gabe)
  • 2 koilarakada kakao puru (ez gozoa)
  • gatzik gabeko kakahuete eskukada handi bat, zakarki xehatuak

Kanpoalderako osagaiak:

  • kokoa
  • almendra hautsa
  • hur hautsa
  • kakao hautsa
  • pistatxo gatzatu gabeak txiki-txiki eginda (edo hautsa)

Errezeta

  1. Datilak labanaz xehatu ore bat lortu arte.
  2. Gehitu beste osagai guztiak eta eskuekin nahastu dena.
  3. Nahi dugun neurriko bolatxoak sortu eskuekin.
  4. Kanpoalderako osagai guztiak nahastu.
  5. Lortutako hauts honetan busti edo pasa egindako bolatxoak.
  6. Erretilu batean zerbitzatu eta dekoratu marrubi edo beste fruitu gorriekin.

Kasu!

Gozozale osasuntsuentzat 20 pieza inguru egiteko errezeta…

Marrubiekin edertu dugu aurkezpena, adibide eta ideia moduan…

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Datil eta intxaur pastela

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Sagar tarta makrobiotikoa

gogokoa

Azenario eta arto krema

Azenario eta arto krema – 

Gaurkoan Azenario eta arto krema RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa errezeta osasuntsu, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • porru bat
  • hiru azenario
  • arto lata bat
  • olioa
  • gatza
  • ura

Errezeta

  1. Ontzi (bero) bati olio pixka bat bota eta gehitu aldez aurretik txikitutako porrua.
  2. Buelta batzuk eman porrua bigundu arte eta gehitu txikitutako azenarioa eta artoa.
  3. Buelta batzuk gehiago eman eta barazkiak berotuta daudenean gehitu ura (aldez aurretik irakiten badago, azkarragoa izango da prozesua).
  4. Estali barazkiak eta zentimetro bat gehiago, dena irakiten duen arte.
  5. Sua jaitsi eta tapa jarri. Utzi sutan tapatuta 50 minutu.
  6. Berdura birrindu eta zerbitzatu platerean.

Kasu!

Guk (adibidean) azafrai hari batzuk jarri dizkiogu dekorazio gisa. Errez egiteko zaporez betetako platera, hozten hasten duenerako!

Akaso!

Artatxiki pastela

Azenario eta arto krema

gogokoa

Barazki krepeak

Barazki krepeak – 

Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Errazaama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
  • ura
  • gatza
  • olioa
  • barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)

Errezeta

Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.

Krepeak egiteko:

  1. Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
  2. Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
  3. Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
  4. Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
  5. Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
  6. Estali eta egiten utzi 10 minutu.
  7. Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
  8. Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
  9. Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.

Kasu!

Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.

Akaso!

Sagar tarta makrobiotikoa

Barazki krepeak

 

gogokoa

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin –

Kuia edo kalabaza esne gabeko bexamelarekin RZ dakarkizugu gaur, errezeta makrobiotikoa, errezeta errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • tipula bat
  • irina
  • olioa
  • ura
  • gatza
  • sobratu zaigun arroza egosia

Kalabaza esne gabeko bexamelarekinErrezeta

  1. Alde batetik ontzi bero batera olio pixka bat eta txikitutako tipula erdia botako ditugu.
  2. Nahastu tipula beratu arte.
  3. Gehitu txikitutako kalabaza zatiak, nahastu eta gatzatu.
  4. Ur pixka bat bota kalabaza estali arte eta egiten utzi (30-40 min).

Bexamela egiteko:

  1. Bestalde, egositako arrozari ura gehitu eta birrindu krema arin bat lortu arte (hau izango da gure “esnea”).
  2. Berotutako ontzi batean olioa eta ondo txikitutako beste tipula erdia bota. Hau beratzean gatzatu eta irina gehitu (goilarekada pare bat) eta gure arroz-krema botatzen joango gara poliki-poliki nahastuz eta bexamel loditasuna lortu arte.
  3. Kalabaza eginda dagoenean, ura soberan badago hau kendu eta gorde beste errezetaren bat egiteko (zopa edo beste kremaren bat) eta bota gainetik egin dugun bexamela.
  4. Errezeta hau bere horretan zerbitzatu dezakegu edo labean sartu gainkaldea apurtxo bat txigortzeko.

Kasu!

Etxeko txikiak barazkietara ohitzeko errezeta bikaina eta laktosarekiko intolerantzia dugunontzat alternatiba oso interesgarria!

Akaso!

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

 

gogokoa

Amonaren arroz budina

Amonaren arroz budina – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Amonaren arroz budina RZ dakarkizugu gaurkoan, ingelesez “pudding”, frantseseko “boudin” hitzetik, erraza, oroitzapen asko dakartzana, oso gustura jaten genuena, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100gr arroz
  • esne litro bat
  • 300gr azukre
  • kanela
  • 4 arrautz

Errezeta

  1. Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
  2. Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
  3. Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
  4. Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
  5. Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
  6. Hozten denean moldetik atera.

Kasu!

Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren azalore budina

Amonaren arrain budina

Arrozesnea

Arrozesne pattarra

Amonaren Arroz budina

Errezeta Pagotxa RZ

gogokoa

Amonaren garbantzu Chowderra

Amonaren garbantzu Chowderra –

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren errezeta baten aldaera dakarkizugu, Amonaren garbantzu Chowderra, errezeta erraza eta osasuntsua, ohituraz arraiarekin egitekoa, baina geuri amonaren erara gustatzen zitzaigunez garbantzuekin soilik, hona hemen zeuretzat. Chowderra zopa eta krema baten artean kokatuko genuke, erdibidean. Definizioz Chowder-a zopa lodi bat da, esnez edo kremaz, itsaskiz eta barazkiz prestatua, gailetak ondoan (ship biscuits edo saltine crackers deitutakoak dira ohiko batzuk). “Chowder” Frantsesetik datorren hitza dela diote, chaudière itzulita ‘pote’ litzake eta chaud ‘beroa’… Irlandan seafood chowder delakoa oso ezaguna da (arrai zopa loditxo antzekoa); eta prestaera ezberdinak daude Kanada eta Estatu Batuetan ere bai. Ingalaterra Berrian adibidez txirla txikituekin eta patata txikituekin egin ohi da, esne eta esnegain base batean, askotan gurin kantitate txiki batekin nahastuta. Esan bezala errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • garbantzu poto bat
  • kuia
  • tipula 1
  • 2 porru
  • 2-3 azenario
  • fideoak
  • olioa
  • gatza

Amonaren garbantzu ChowderraErrezeta

  1. Jarri olio berotan, tipula xehetua eta porrua.
  2. Biguntzen eta kolorea apurtxo bat hartzen duenean gehitu kuia eta azenarioak.
  3. Dean nahastu, gatzatu eta garbantzu edo txitxirioak bota.
  4. Urez estali guztia eta utzi su baxuan irakiten 40 minutu.
  5. Turmixarekin ehuneko 70 edo txikitu, zopa eta krema baten arteko lodieran utzi arte.
  6. Amaitzeko bi eskukada fideo gehitu.
  7. Bost minutu utzi eta zerbitzatzeko prest.

Kasu!

Beste chowder arrunt batzuk arrainak, txirlak eta beste itsaski-motak erabiliz ere egitea oso ohikoa da, arkume edo txahala, garagardoz eginak ere bai, txirlen ordez artoa ere erabiltzen da zenbait lekutan. 

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren garbantzu Chowderra

gogokoa

Amonaren “Carbonade Flamande” patata frijituekin

CARBONADE FLAMANDE – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Haragia prestatzeko modu berezi bat dakarkizugu gaurkoan, “Carbonade Flamande” delakoa, batez ere txahal haragiarentzat oso egokia, Belgikako ohitura berezia dena eta ogiak lagunduta gozatzekoa, eta patata frijituekin noski. Flandriar karbonada ere deitzen zaio, funtsean, haragia tipularekin eta garagardotan erregostea da kontua, zenbait orduz… garagardo beltzarekin… Amonaren Carbonade Flamande RZ zeuretzat segidan, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • olioa
  • 4 tipula
  • 2 baratxuri
  • kilo bat haragi
  • gatza
  • piperrautsa
  • salda pixka bat
  • litro erdi garagardo (Lambic, Gueuze; Leffe)
  • 2 sagar
  • tomatea
  • azenarioak
  • Patatak
  • erramu hosto bat

Errezeta

  1. Jarri olioa, 4 tipula xehetu eta bi baratxuri hortz.
  2. Doratzean jarri gisatzeko kilo bat haragi, laukitxoetan moztuak.
  3. Frijitu su bizian, egurrezko goilare batekin mugitzen duzun bitartean.
  4. Bota gatza eta piperrautsa (azukrea ere botatzen diote batzuk).
  5. Gehitu salda pixka bat eta utzi irakiten tarte batez.
  6. Jarri litro erdi bat garagardo, zuritutako 2 sagar, tomate apur bat eta erramu hosto bat.
  7. Utzi guztia ordu eta erdiz egosten.
  8. Sua itzali baino ordu erdi lehenago azenarioak gehitu.
  9. Patata frijituak prestatu…

Kasu!

Nahastu ahalik eta gutxien. Utzi guztia ordu eta erdiz egosten behintzat, edo apurtxo bat gehiago… Patata frijituak nahi dituzun guztiak…

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

gogokoa

Hur kanapeak

Amonaren hur kanapeak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren hur kanapeak RZ, errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • hur tostatu eta xehatua (100 gr)
  • arrautza bat
  • 50 gr gurin
  • bi goilarakada tomate
  • jamon york

Amonaren hur kanapeakErrezeta

  1. Egin pasta bat hur tostatu eta xehatuarekin, 100 gramo ingurukoa, arrautza egosi bat, 50gr gurin eta bi goilarekada tomate.
  2. Prestatu jamon york xerrak, bete pastarekin eta biribilkatu.
  3. Polit adornatu arrautza egosi xehatuarekin.
  4. Zerbitzatzeko prest.

Kasu!

Hurrak beharrean foie grasa ere prestatu daiteke.

Adornatu arrautza egosi xehatuarekin eta perrexil ikutu batekin agian.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren hur kanapeak

gogokoa

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar – 

Gaurkoan, hozkailuan gordeta duzun kalabaza eta brokoli hori berrerabiltzeko 3×1 errezeta eta plater begetarianoa dakarzkizugu. Errezeta bakarrarekin hiru plater ezberdin egingo ditugu, salda bat, krema bat eta pastarako saltsa gozo bat, erraz eta azkar egitekoak. Brokolia horitzen hasten denean erabiltzeko primerako aukerak, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkarOsagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • brokolia
  • tipula
  • azenarioa
  • gatza
  • olio apurtxo bat
  • ura
  • pestoa
  • fideoak, ogi xigortua, edo oloa

Errezeta

  1. Kalabaza, brokolia, tipula, azenarioa (edo soberan duzun porru edo antzekoren bat ere) moztu zati txikitan.
  2. Ontzi baten olio apur batez moztutako tipula sueztitu.
  3. Gainontzeko barazkiak gehitu, dena nahastu eta urez estali, utzi sutan 15-20 minutu barazkiak xamurtu arte.

Errezeta -> Krema

  • Barazkiak egosteko erabilitako ura beste ontzi batera pasa.
  • Barazkiak ditugun ontzira gehitu pesto koilarakada bat, dena nahastu eta txikitu/birrindu/trituratu.
  • Tosta edo ogitan jartzeko aproposa…

Errezeta -> Pasta saltsa

  • Pasta saltsa egiteko barazkiak egosteko erabilitako barazkien ur apurtxo bat bota zure gustura eta nahastu guztia.
  • Pasta laguntzaile bikaina.

Errezeta -> Salda edo zopa

  • Ontzi batean dugun barazkiak egosteko erabilitako ura, salda gozo bat edo zopa bat egiteko erabiliko dugu.
  • Barazki urari gehitu zuk nahi dituzun fideoak, ogi xigortua, edo oloa (avena).
  • 10-15 sutan edukiko dugu eta prest…

Kasu!

Kuia edo kalabaza krema

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Sagar tarta makrobiotikoa

Olo gailetak

Akaso!

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar

gogokoa

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Erregetako Roskoia eta Errege Opila – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Urtea apropos hasteko, Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta dakarzkizugu, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

ERREGETAKO ROSKOIA

Erregetako Roskoia eta Errege OpilaOsagaiak

  • 500 gr. irin
  • 100 gr. azukre
  • 100 gr. gurin
  • 2 arrautza
  • Laranja birrindura
  • 20 gr. okindegiko legamia
  • Laranja-lore ura
  • 200 esne dezilitro

 

Errezeta

  1. Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
  2. Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
  3. Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.

ERREGE-OPILA

Osagaiak

  • Postreetarako irina 250 gr.
  • Azukrea 50 gr.
  • Arrautza bat
  • Okin legamia 25 gr.
  • Gurina 25 gr.
  • Esnea 50 ml.

 

Errezeta

  1. Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
  2. Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
  3. Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
  4. Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
  5. Masa tenkatu uztai bat egin behar.
  6. Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
  7. Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Maite Goñiren azalpentxoak errege opilaren inguruan… Maiteren Podcast.eus-eko 10minututan teknologia saio interesgarrira esteka ere hemen.

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

gogokoa

Gabon konpota

Gabon konpota – 

Postre RZ batez bukatuko dugu urtea eta gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon Konpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂

GABON KONPOTA

….

Osagaiak

  • 2 l ur
  • Litro bat ardo beltz, ona
  • 400 g azukre
  • Kanela, ezpal bat
  • Litro laurdena mertxika-zati lehor
  • Litro laurdena aran pasa
  • Litro laurdena piku lehor
  • Litro laurdena mahaspasa

. . . 

Gabon konpota

Gastronomiako Euskal Eskola

Errezeta

  1. Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
  2. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
  3. Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
  4. Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
  5. Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.

. ..

Kasu!

Konpota zuzenean potean egin eta gorde.

 …

Akaso!

Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
gogokoa

Udazken kalabaza zopa

Udazken kalabaza zopa –

Gaurkoan, udazken kalabaza zopa deritzogun errezeta:  Kuia edo kalabaza, porrua eta fideoak besterik ez, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • 2 porru
  • fideoak
  • gatza
  • olioa
  • ura

Udazken kalabaza zopaErrezeta

  1. Kalabaza eta porrua txiki-txiki egin.
  2. Olioa berotzen jarri kazola baten, eta porrua bertan bota.
  3. Horitzen denean kalabaza txikitua bota eta bueltatxo batzuk eman. Ura gehitu tapatu arte.
  4. Ontzia estali eta 20-25 minututan irakiten utzi su baxuan.
  5. Fideoak bota eta beste 5-10 minutu utzi.
  6. Zerbitzatzeko prest. Bero-bero hartzeko…

Kasu!

Fideo gehiago edo gutxiago botatzea bakoitzaren gustuaren araberako erabakia da…

Porru eta txitxirio zopa

Katu zopa

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Akaso!

Oilasko zopa

Amonaren arrain zopa 2 modutara

Udazken kalabaza zopa

gogokoa

Giltzurrunak xerezetan

GILTZURRUNAK XEREZETAN – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 2 txahal giltzurrun
  • limoi edo ozpina
  • tipula gorri bat
  • 3 baratxuri
  • irin goilarekada bat
  • tomatea
  • xerez lehorra
  • pikantea
  • gazta

Giltzurrunak xerezetanErrezeta

  1. Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
  2. Frijitu eta utzi lapiko batean.
  3. Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
  4. Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
  5. Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
  6. Zerbitzatzeko prest…

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Onddo saltsa

Amonaren 8 saltsa

Giltzurrunak xerezetan

gogokoa

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaur Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak RZ dakarkizugu, mundiala gosea baduzu, gozatua eta betekada ziurtatuak… Prestatzeko oso erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • haragi xerrak
  • urdaiazpikoa
  • gazta
  • irina
  • arrautzak
  • ogi arraila edo ogi birrindua

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrakErrezeta

  1. Xerrak lisoak eta finak izan behar dira, moztu laukitxoetan haragia, urdaiazpikoa eta gazta.
  2. Jarri haragi xerra bat, gainean gazta, urdaiazpikoa, gazta berriro eta beste xerra bat.
  3. Pasa irinetatik, arrautzetatik, ogi arrailetik eta frijitu.
  4. Zerbitzatu.

Kasu!

Patata frijituekin, entsalada batekin, patata purearekin, edo saltsa fin batekin zerbitzatu daiteke; azelga orri-mami arrautzaztatuak eta piper gorriak primerako aukera dira adibidez …

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren haragi betea

Amonaren txahalki urdaiztatua

Amonaren haragi tournea

Piperrada

 

gogokoa

Amonaren oilaskoa euskal erara

Oilaskoa euskal erara – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren oilaskoa euskal erara RZ dakarkizugu, “poulet a la basquaise” famatua gure amonaren erara. Igandetarako edo, prestatzeko erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oilasko bat
  • olioa
  • tipula bat
  • porrua
  • azenarioa
  • tomate txiki bat
  • perrexila
  • sagar bat
  • udare bat
  • patata txiki bat
  • ardo txuria
Amonaren oilaskoa euskal erara

sukaldean.com

Errezeta

  1. Oilaskoa zatitu eta frijitu olio dezentetan.
  2. Olio oso bero jarri, eta frijitu oilaskoa doratu arte.
  3. Oilaskoaren gainean jarri, ondo xehetuta: tipula bat, porrua, azenarioa, tomate txiki bat, perrexila, sagar mikatz bat, udare zuri bat eta patata txiki bat. Jarri oilaskoa frijitzeko erabili den oilotik apur bat, ardo txuria eta estali.
  4. Egosi su baxuan  ordu erdiz edo, oilaskoa samurtu arte.
  5. Zerbitzatzeko prest.

Kasu!

Amonaren oilaskoa euskal erara

sukaldean.eus

Oilaskoa euskal eran – Sukaldean.eus – Oilaskoa euskal eran – (Hasier Etxeberria) Sukaldean.com

“Poulet a la basquaise” famatua, plater hau oso kitsch dela esan daiteke, Iparraldeko ostatu askotan aurkituko baituzu “euskal era jatorraren” seinale bailitzan. Izanak izan, oso plater ederra da, turistez aparte, geuk ere etxeetan jateko.

Oiloa, Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendokoa, mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera euskaraz: arra oilarra, emea oiloa, janaritarako akabatzen den ar gaztea oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren oilasko betea

Oilaskoa geure erara

Amonaren oilaskoa euskal erara

gogokoa

Amonaren oilaskoa pepitorian

Amonaren oilaskoa pepitorian – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren oilaskoa pepitorian RZ goxoa dakarkizugu, oilasko zaleentzat berezia. Prestatzeko erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oilasko bat
  • olioa
  • baratxuriak
  • tipula
  • tomate egosia
  • urdaiazpiko pixka bat
  • txanpiñoiak
  • goilarakada bat irin
  • cognac edo ardo txuri kopa bat
  • salda edo ura

Amonaren oilaskoa pepitorian Amonaren oilaskoa pepitorianErrezeta

  1. Oilaskoa zatitu.
  2. Frijitu eta utzi lapikoan.
  3. Jarri olioa zartagian eta frijitu baratxuriak eta tipula; egina dagoenean, sueztitu apur bat tomate egosi xehatua, urdaiazpiko pixka bat, txanpiñoiak eta goilarekada bat irin.
  4. Gaineratu cognac edo ardo txuri kopa bat, salda edo ura.
  5. Egin dadila tarte batean, gero jarri lapikoan oilaskoarekin eta mantendu beste tarte batez, egin arte.
  6. Zerbitzatzeko prest.

Kasu!

Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria ditu. Mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren oilaskoa pepitorian

gogokoa

Amonaren haragi tournea

Amonaren haragi tournea – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren haragi tournea RZ dakarkizugu, haragia gaurkoan ere, barazkiekin konpentsatuko duguna. Errezeta erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai…

Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • solomo oso bat
  • ogi opil bat
  • azenario batzuk (250 gr)
  • patata aukeran
  • txanpiñoiak
  • orburuak
  • ilarrak
  • gurina
  • gatza
  • olioa

Amonaren haragi tourneaErrezeta

  1. Eskuratu solomo oso bat.
  2. Lotu soka fin batekin eta moztu lauzpabost zentimetrotako puskak, eta moztu sokarekin lotzen den bitartean.
  3. Bota gatza.
  4. Jarri olio dezente zartagian eta frijitu.
  5. Ondoren kendu soka.
  6. Moztu ogi opil bat xerretan eta frijitu.
  7. Jarri ogi frijitua erretilu batean, eta ogi zati bakoitzaren gainean ipini haragi zati bat.
  8. Egosi azenario batzuk (250 gr.) eta jarri erretiluan.
  9. Salteatu olio edo gurinarekin txanpiñoiak, orburuak eta ilarrak.
  10. Prestatu txingarra eta jarri haragiaren gainean.
  11. Zerbitzatzeko prest…

Kasu!

Haragi fonduea

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren haragi tournea

gogokoa