Patata kroketak

94%

Zenbatentzat

Zeuk ikusi ...

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Patata kroketak – 

Sukalde belgiar eta alemaniarrean oso ohiko eta ezaguna den Patata kroketa RZ gaurkoan. Erraza ta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako ezin aproposagoa badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 110 g gurin
  • 110 g irin
  • litro erdia esne
  • litro erdia esnegain
  • kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia

Patata kroketakErrezeta

  1. Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero.
  2. Patata mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua.
  3. Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez.
  4. Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.

Kasu!

Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.

Akaso!

Eñaut Elezgarai (9 urte) eta Ixone Lizardi (9 urte) mutrikuarrak ‘Fundamentu pixkat’ saioan, kroketak nola egiten diren ikasi eta irakasteko…

Patata kroketak

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

93.75 0 100 16

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat