Bilatzen

tarta

Udare tarta

Udare tarta – 

Tarta gogoa geneukan eta hemen dakarkizugu herri eta etxeotan betidanik ezagutu den Xolomo Sapiensen RZ zahar goxo hau, sagar tartaren neba-arreba. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 udare, zurituak, dadotan moztuak
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orerako:
    • 55 g irin
    • 55 g azukre
    • 45 g almendra hauts
    • 45 g gurin bigun

Udare tartaErrezeta

  1. Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan.
  2. Orduan agudo erantsi udare dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, udare salteatuen zaporea har dezan denak.
  3. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…

  1. Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte.
  2. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako udare eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte.
  3. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.

 …

Kasu!

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta-makrobiotikoa/

Akaso!

https://youtu.be/61fUmPiLN_4

https://youtu.be/Ir6Ryd150AE

Udare tarta

gogokoa

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta – 

Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen aurreko baten, baina pizzak etab. bero eta eginberri daudenean… gozatua ere itzela izan ohi da, ezta? Denbora eta pazientzia pixka bat eskatzen du gaurko Tipula eta hirugihar tarta RZk. Baina errazaparranda osterako aproposa, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Tipula eta hirugihar tarta

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 5 tipula ertain, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
  • Baso txiki bat esnegain likido
  • Gazta arraspatua, eskutada bat
  • Gatza

Tipula eta hirugihar tarta

Errezeta

  1. Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
  2. Aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu hirugiharra duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte.

Kasu!

Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Akaso!

Pierre Castagne Chef-aren tipula tarta RZ, ez galdetu nor den… 🙂

https://youtu.be/6fA83cO8qrU

Tipula eta hirugihar tarta
gogokoa

Sagar tarta

Sagar tarta

Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da

Osagaiak:

  • 2 Arrautza
  • 100 gr Azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
  • 175 gr Esne +
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada
Sagar tarta

SAGAR TARTA Sara Jane

Errezeta:

  1. 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; esnea, azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz dena irabiatu ore fina lortu arte.
  2. Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
  3. Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4. Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
  5. Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

Kasu!

Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).

Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke:  udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.

Akaso!

Aldapeko sagarraren adarraren puntan…

https://youtu.be/mwxxI2jjzVk?t=2

https://youtu.be/2STh0swa7sA

https://youtu.be/jE0R0w7zYu0

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta
gogokoa

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, Luisa gazta tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo momentu intimo horiek sortzeko aitzakia… txokolate beroaz lagunduta agian…

Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • 7 arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 zm-ko diametroa duen molde altu bat

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tartaErrezeta

Hondoa egiteko:

  1. Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean.
  2. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu.
  3. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:

  1. Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik.
  2. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan.
  3. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik.

Kasu!

Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.

Akaso!

https://youtu.be/OX1SRo3hF1c

Japoniar gazta tarta RZ nola egin…

https://youtu.be/TeoS_fQWvkY

Oreo gazta tarta RZ nola egin…

https://youtu.be/WM-avRfww3c

 Luisa gazta tarta
gogokoa

Sagar tarta makrobiotikoa

Sagar tarta makrobiotikoa – 

Sagar tarta makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu.  Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • sagarrak 3-4
  • dozena bat intxaur
  • kokoa 50 gr.

sagar tarta makrobiotikoaErrezeta

  1. Masa edo orea egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ur hotza bota eta nahasten joan masa, nahikoa likido geratu behar da oraindik.
  2. Labeko bandeja batean papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa zabaldu azalera guztian.
  3. Sagarrak zatitu, zartagitik pasa gatza pixka batez.
  4. Aurretik egindako masari sagarrak, intxaurrak txikituta eta kokoa nahastu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
  6. Tarta labetik atera eta zatitu.

Kasu!

Gozozaleentzat, pasak edo datil txikituak geitu litezke sagar, intxaur eta kokoaz gainera.

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta/

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-rzk/

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/

https://youtu.be/jE0R0w7zYu0

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta makrobiotikoa
gogokoa

Amonaren moka tarta

Amonaren Moka tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ gehiago eta Amonaren moka tarta RZ dakarkizugu gaur, nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • almibarra egiteko, 7 koilarakada azukre eta 10 ur
  • 200 gr gurin
  • 2 arraultza
  • 2 koilarakada nescafe koilarada

Errezeta

  1. Egin bizkotxoa beti bezala, 4 arrautzekin.
  2. Moka: egin almibarra, 7 koilarakada azukre eta 10 ur.
  3. Utzi hozten.
  4. Jarri 200 gr gurin entsalada-ontzi sakon batean, eta joan pixkana almibarra gehitzen irabiatzen zoazen bitartean. Gehitu 2 gorringo irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, baita bi koilarakada nescafe koilarada ur batekin nahastuta (edota ondo kargatutako kafe pixkat).
  5. Atondu.

Kasu!

  • Txokolate xaflak edo malutak erabili apaintzeko nahi baduzu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Abaltzisketako Ostatuko Begoña Artola etxeko tarta berezia errezeta prestatzen ‘Txoriene’ saioan.

https://youtu.be/BKiBxSfVc2E

https://youtu.be/L4QUWsGs8Do

http://pagotxa.eus/errezeta/luisa-gazta-tarta/

Amonaren moka tarta

gogokoa

Amonaren anana tarta

Amonaren anana tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ sailtxo honekin jarraituz Amonaren anana tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 5 azukre koilarakada
  • 5 koilarakada irin
  • anana (potekoak)
  • Chantilly-a: esnegain litro laurden bat, 2 zuringo, 4 koilarakada azukre
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat

Amonaren anana tartaErrezeta

  1. Egin bizkotxoa: 5 arrautza, 5 azukre koilarakada eta 5 koilarakada irin.
  2. Hozten denean, moztu bi kapetan ondoren bete ahal izateko. Bota barruan anana poteko zukua eta hainbat xerra zatitxoak eginda.
  3. Egin chantilly bat esnegain litro laurden batekin, 2 zuringorekin eta 4 koilarakada azukrerekin.
  4. Chantillyaren erdiarekin bete bizkotxoa, eta beste erdiarekin atondu gainetik eta aldamenetik.
  5. Jarri gainetik gainontzeko anana xaflak zatitan moztuta edo osorik, eta atondu.

Kasu!

  • Nahi izanez gero jarri gingak.
  • Hotza zerbitzatu.
  • Anana – wikipedia – Ananas comosus Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik ezaguna. 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

http://pagotxa.eus/errezeta/anana-errea/

https://youtu.be/jHeD5z59Cr8

https://youtu.be/MKjXLk8PJUI

Amonaren anana tarta

gogokoa

Onddo pastela

Onddo pastela – 

Kilo pare bat onddo jaso dugu eta zer pestatu zalantzan … hona zuk ere gozatzeko onddo tarta edo onddo pastela RZ goxoa hemen gaur dakarkizuguna, sukaldean.eus gunetik hartua, denak txundituta uzteko  primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • Kilo bat onddo
  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo pastela

Kasu!

Errezetaren argazki batean gazta ere ageri da, azalekoan ez, gaztazaleoi gustatuko zaizue baina onddoaren zaporea asko jesten du… Zerorrek egin proba.

Akaso!

https://youtu.be/UXZJuHML9YA

https://youtu.be/156Cf9NPcy4

https://youtu.be/d2WXqIX8E3k

http://pagotxa.eus/errezeta/onddoak-papillote-erara/

http://pagotxa.eus/errezeta/perretxiko-nahaskia/

https://youtu.be/AfeY_b5driw

http://pagotxa.eus/errezeta/onddoz-beteriko-kiribil-kurruskatsua-kuia-kremarekin/

Onddo pastela

gogokoa

Sagar RZk

Sagar RZk – 

Postre RZ sailtxoarekin berezi bukatzeko, gaurkoan gurean Sagar RZ bildumatxo klasiko bat behar dena dakarkizugu. Sagar erreak RZ, Konpota RZ, Menbriloa RZ eta Sagar Tarta RZ. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako RZ erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

Sagar erreak labean egiten dira. Garai batean, askotan,  labearen berotasuna aprobetxatzeagatik ere egin ohi ziren. Horretarako beharrezko izango duzu fuente bat. Bertan, ur pixka bat bota eta jar ezazu nahi adina sagar; hori bai, Errezil sagarra bada, askoz hobe. Labean sartu, eta ordu erditxo batean, su handirik ere ez dela, gertu izango dira.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/

 

KONPOTA

Konpota gaur egun era askotara eta hainbat osagai erabiliz egiten da. Hala ere, garai batean herriotan Errezil sagarrari ez zitzaion aparteko osagairik gehitzen. Hona hemen sagarra konpotan jateko modu bat.

Osagaiak:

  • 1 kg Errezil sagar
  • bi edo hiru (gustuaren arabera) koilarakada azukre.
  • Kanela zati bat.

Zuritu itzazu sagarrak eta egin lau puskatan. Ondoren, bota azukrea eta kanela,  eta egosten jarri. Hogei minutu, edo ordu erditxo batean eginda izango duzu. Konpota hotzean zein berotan gozoa izan ohi da.

Hiru osagai horiek nahikoa dituzu konpota egiteko. Hala ere, zenbaitek haran pasak, mahats pasak edota piku lehorrak ere botatzen dizkio. Beste askok ardoa ere gehitzen diote.

http://pagotxa.eus/errezeta/gabon-konpota/

 

MENBRILOA

Bi menbrilo mota egin litezke sagarrekin. Batetik, heldutako sagarrekin egiten dena. Sagar horiek azukre asko izaten dute, eta menbriloa ordu betean, edo ordu eta erdian eginda izan liteke. Horrela egindako menbriloa askoz ere argiagoa da bestela egindakoa baino. Bestela, sagarrak heldu aurretik hartu behar dira, uztaila edo abuztua aldera. Garai horretan sagarrak makatzak izaten dira eta hori da komeni dena. Menbriloa horrela eginez gero, egosten denbora gehiago izan beharko duzu, hiru, lau edota sei ordu ere bai. Menbrilo hori askoz ere ilunagoa izan ohi da.

Osagaiak:

  • Sei kilo Errezil sagar.
  • Bost kilo azukre (gutxiagorekin ere egin liteke, zeuk ikusi)

Beraz, menbriloa egiteko zuritu sagarrak, azukrea bota eta egosten utzi. Ondoren pasa-pure batekin xehatu, eta moldeetan hozten utzi.

 

SAGAR TARTA

Askotan ikusi ditugu gozo-dendetan sagar tarta ikusgarriak, baina atal honetan azaltzen denak ez du ohiko itxura hori; bestela egiten da:

Osagaiak:

  • 100 g gurina
  • 3 arrautza
  • Legamia (sobre erdiarekin nahikoa)
  • 10 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada irin
  • 10 koilarakada esnegain
  • 1/2 kg Errezil sagar
  • 3 sagar (gainean jartzeko)
  • marmelada

Lehenik eta behin, har itzazu sagarrak eta ken iezaiezu murtxikina.  Hala nahi duenak azala ken diezaieke sagarrei, baina azal eta guzti egiten duenik ere bada. Sagarrak gertu direnean, jarri egosten ur pittin batekin. Egositakoan , pasa-purearekin xehatu itzazu, eta hozten utzi.

Irabia itzazu arrautzak azukrearekin eta nahastu iezaiezu irina, gurina, legamia, esnegaina eta jada hoztutako sagar-purea. Ore moduko hori prest duzunean, gerta ezazu laberako ontzia, horretarako gurinarekin eta irinarekin pixka bat igurtziz. Orea ontzira bota , eta jar iezazkiozu gainean, apaingarri gisa, sagar-xerra batzuk bueltan; sar ezazu labera eta han ordu betez egon dadila 180C-tan. Amaitzeko marmelada apur bat gainaldean eta prest izango duzu.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta/

Sagar RZk

Sagar errezetak

gogokoa

Sagar erreak

Sagar erreak – 

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, eta sagar_erreak RZ dakarkizugu gaur RZ erraz-erraza eta oso praktikoa deritzoguna, geure  herri eta etxeotan betidanik ezagutu den RZ… Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

….

Osagaiak 4 lagunentzat

  • 8 errege sagar
  • 8 koilarakada azukre
  • Xorta bat sagardo-pattarra
  • Ura, baso erdia

Sagar erreak

Sagar erreaksagar erreak errezeta - Pagotxa RZkErrezeta

  1. Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
  2. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
  3. Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.

Sagar errea

Kasu!

Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).

. . . 

Akaso!

Sagar tarta RZ eta Madonnak SAGARRA JO!

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta/

https://youtu.be/jE0R0w7zYu0

. ..

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan gure Iker Martinezek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…

https://youtu.be/J_PaJytce1M

Postreak aipatuz geundela, Aittonak egindako Donuts RZ eta bideo bat hemen.  Homemade Donuts Recipe By Our Grandpa.

https://youtu.be/yE_AA6cPttg

Martin Bersategi opilak Donuts forma dute, hala! hintzak hik, edozer dela …

https://youtu.be/XGeTNuoryZQ

Sagar erreak

gogokoa

Almibarra

Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo den tarta mamitsuago egon dadin, baina zerbaiti gain azukrezko kraskatsu bat egin nahi bazaio ere, loditxoa egin eta gainean eman: lehortutakoan azukrea agerikoa da.

Osagaiak:

  • 1/2 kg azukre
  • Litro bat ur
  • Xorta bat limoi zuku

Errezeta:

  1. Ura eta azukrea nahasi eta su eztian jarriko dugu eltzea egosten.
  2. Irakiten hasi orduko erantsiko dugu limoi zukua eta aterako dugu eltzea sutatik.
  3. Hau da unea almibarrari lurrin kutsuren bat emateko, hala nahi bada. Beraz, sutatik atera eta hozten utziko dugun unean erantsiko dugu likoreren bat, armagnaca, moskatela, whiskia, patxarana, kafe esentzia edo kafe disolbagarria, bainila-erauzkina, eta abar.
  4. Horrela jokatuko dugu, irakinak hautaturiko lurrina galaraz ez dezan.
AZUKREA - Almibarra

AZUKREA Melissa Wiese cc-by

Kasu!

Limoi zukuari esker ez du irakindako azukreak pikorrik eragingo. Esan bezala, sutatik ateratakoan, edozein gai lurrintsu edo espezia erantsi ahal izango dugu: azafraia, te-poltsatxoak, kanela-adaxka, limoi edo laranja azala, eta abar.

Almibarra

Akaso!

http://pagotxa.eus/azukrea/

gogokoa

Prantxikaren bizkotxoa

Prantxikaren bizkotxoa – 

Postre RZ sailtxoarekin bukatu eta Iker Martinezen momentuz azken errezeta izango dena dakarkizugu gaurkoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Iker Martinezen amonaren Prantxikaren bizkotxoa RZ berezia. Erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, flan eta bizkotxoaren arteko RZ bat da honakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

PRANTXIKAREN BIZKOTXOA

Osagaiak 4 lagunentzat

Prantxikaren bizkotxoaFlanerako:

  • 5 arrautza oso
  • Litro erdi esne
  • 125 g azukre
  • 125 g azukre, gozokirako
  • Banilla makilatxoa

Bizkotxorako osagaiak:

  • 3 arrautza
  • 3 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada irin

Errezeta

  1. Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin. Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu.
  2. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.
  3. Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.
  4. Labea 160 ºC-tan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.
  5. Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu. Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu. Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.
  6. Labean dugun flana atera –erdi egina egongo da oraindik–. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.
  7. Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.

Ataungoa da Prantxika… ‘Txoriene’n Ikerrek amonak erakutsitako RZ prestatu zuenekoa.

https://youtu.be/P5UdsR4-bac

 

euskal-sukaldaritza-praktikoaKasu!

Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat…

Milesker Iker gurean parte hartu eta zure esperientzia eta jakintza gurekin partekatzeagatik, segi gozo, segi fin eta on egin!

Akaso!

‘Marianitoa’ prestatzen ikasi dezakegu hemen Karlos eta Martinekin, ala ez …

https://youtu.be/jil23Vs7Hpk

Postre RZ sailtxoarekin darraigu, eta gaurkoan gozo eta bizkotxo gogoz gatoz. Prantxikaren bizkotxoa RZ polit hau dakarkizugu erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin aurkeztea aukeran, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin!
gogokoa

Onddoak papillote erara

Onddoak papillote erara –

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Bagatoz bueltan Txalupan arrantzan opor egun eder batzuk pasa ostean, eta egia esateko gosez errekamaran genuen kapritxozko plater goxo bat buruan, onddoak papillote erara RZ. Argi dezagun uda ez dela onddo garaia, baina gu bezala apeta baduzu, aurkituko duzu kanpoko onddorik gure denda eta feritan. Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOAK PAPILLOTE ERARA

Onddoak papillote eraraOsagaiak

  • 800 g onddo
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila

Errezeta

  1. Onddoak era ezberdin askotara presta daitezke. Errezeta hau berezi bezain erraza da. Onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Baratxuri aleak ere zuritu, eta horiek ahalik eta pusketarik txikienetan moztu. Perrexila xehatu eta gorde.
  2. Labea berotzen jarri 200 ºC-tan. Berotzen den bitartean, papillotea egiten hasiko gara. Horretarako, labeko erretiluan zilarrezko papera jarri –edo, ahal izanez gero, laberako paper sulfurizatua, egokiagoa baita–. Paperaren gainean onddoak zabaldu, eta bertara gatza gehitu, baita perrexila eta baratxuriak ere. Oliba olio zorrotada bat bota, eta papera poltsatxo baten itxura emanez ongi itxi. Oso garrantzitsua da paperaren tolestura hori ongi egitea, onddoek botatzen duten lurrin guztia poltsaren barruan gelditzeko eta zapore guztia mantentzeko.
  3. Papillotea labean sartu eta bertan mantendu 10 bat minutuz. Ondoren atera, eta, irakin ondoren, jateko prest dago jadanik.

Kasu!

Plater nagusi gisa, edo baita beste jaki baten laguntzaile moduan ere aurkeztu daiteke.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

  • Onddo tarta
  • Perretxikoei buruz hitz egiteko tartea ireki zuten ‘Zuek hor eta gu hemen’ saioan Iro Landaluzerekin. Onddoak eta perretxikoak, hobeto ezagutzen dituen pertsonarekin antza… Arretaz ibili onddoak jan aurretik! atala honakoa:

https://youtu.be/yIh2OF9hG-0

  • Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ziza nahaskia RZ egin zueneko bideoa.

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2013/05/21/1125826/20130521_11225617_0006002183_001_001_TXORIENE_ZIZ.mp4

ONDDOAK  PAPILLOTE ERA RA  onddoak  papillote  erara RZ .

gogokoa

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin –

“ferrero rotxer” makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak aplikatzen jarraituz, erraz egitekoa, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Postre osasuntsu bezain gozoa! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (20 bolatxo egiteko)

  • 250 gr datil
  • 2 koilarakada bete tahin
  • 2 koilarakada kakahuete gurin (azukre erantsirik gabe)
  • 2 koilarakada kakao puru (ez gozoa)
  • gatzik gabeko kakahuete eskukada handi bat, zakarki xehatuak

Kanpoalderako osagaiak:

  • kokoa
  • almendra hautsa
  • hur hautsa
  • kakao hautsa
  • pistatxo gatzatu gabeak txiki-txiki eginda (edo hautsa)

Errezeta

  1. Datilak labanaz xehatu ore bat lortu arte.
  2. Gehitu beste osagai guztiak eta eskuekin nahastu dena.
  3. Nahi dugun neurriko bolatxoak sortu eskuekin.
  4. Kanpoalderako osagai guztiak nahastu.
  5. Lortutako hauts honetan busti edo pasa egindako bolatxoak.
  6. Erretilu batean zerbitzatu eta dekoratu marrubi edo beste fruitu gorriekin.

Kasu!

Gozozale osasuntsuentzat 20 pieza inguru egiteko errezeta…

Marrubiekin edertu dugu aurkezpena, adibide eta ideia moduan…

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

http://pagotxa.eus/errezeta/datil-pastela/

http://pagotxa.eus/errezeta/oshawa-ogia-edo-pastela-tipularekin/

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta-makrobiotikoa/

https://youtu.be/EhuJf8Hv6OM

https://youtu.be/AKzSUl-ysM8

gogokoa

Barazki krepeak

Barazki krepeak – 

Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Errazaama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
  • ura
  • gatza
  • olioa
  • barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)

Errezeta

Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.

Krepeak egiteko:

  1. Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
  2. Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
  3. Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
  4. Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
  5. Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
  6. Estali eta egiten utzi 10 minutu.
  7. Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
  8. Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
  9. Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.

Kasu!

Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.

Akaso!

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta-makrobiotikoa/

https://youtu.be/INGTrdbZtLU

https://youtu.be/VhupvjwTs2M

https://youtu.be/DykWUw9E1Co

Barazki krepeak

 

gogokoa

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar – 

Gaurkoan, hozkailuan gordeta duzun kalabaza eta brokoli hori berrerabiltzeko 3×1 errezeta eta plater begetarianoa dakarzkizugu. Errezeta bakarrarekin hiru plater ezberdin egingo ditugu, salda bat, krema bat eta pastarako saltsa gozo bat, erraz eta azkar egitekoak. Brokolia horitzen hasten denean erabiltzeko primerako aukerak, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkarOsagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • brokolia
  • tipula
  • azenarioa
  • gatza
  • olio apurtxo bat
  • ura
  • pestoa
  • fideoak, ogi xigortua, edo oloa

Errezeta

  1. Kalabaza, brokolia, tipula, azenarioa (edo soberan duzun porru edo antzekoren bat ere) moztu zati txikitan.
  2. Ontzi baten olio apur batez moztutako tipula sueztitu.
  3. Gainontzeko barazkiak gehitu, dena nahastu eta urez estali, utzi sutan 15-20 minutu barazkiak xamurtu arte.

Errezeta -> Krema

  • Barazkiak egosteko erabilitako ura beste ontzi batera pasa.
  • Barazkiak ditugun ontzira gehitu pesto koilarakada bat, dena nahastu eta txikitu/birrindu/trituratu.
  • Tosta edo ogitan jartzeko aproposa…

Errezeta -> Pasta saltsa

  • Pasta saltsa egiteko barazkiak egosteko erabilitako barazkien ur apurtxo bat bota zure gustura eta nahastu guztia.
  • Pasta laguntzaile bikaina.

Errezeta -> Salda edo zopa

  • Ontzi batean dugun barazkiak egosteko erabilitako ura, salda gozo bat edo zopa bat egiteko erabiliko dugu.
  • Barazki urari gehitu zuk nahi dituzun fideoak, ogi xigortua, edo oloa (avena).
  • 10-15 sutan edukiko dugu eta prest…

Kasu!

http://pagotxa.eus/errezeta/kuia-edo-kalabaza-krema/

http://pagotxa.eus/errezeta/oshawa-ogia-edo-pastela-tipularekin/

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta-makrobiotikoa/

http://pagotxa.eus/errezeta/gailetak/

Akaso!

https://youtu.be/oLlvCu8D4-c

https://youtu.be/pLDMYLBFI20

https://youtu.be/AxojGm33S-Q

Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar

gogokoa