Amonaren bakailaoarekin betetako arrautzak

82%

Denbora

15 min

Gustuko duzu?

BAKAILAOAREKIN BETETAKO ARRAUTZAKAmonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Amonaren errezetatan aurkitutako beste RZ hau dakarkizugu oraingoan, Bakailaoarekin betetako arrautzak RZ, erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Bakailaoarekin betetako arrautzakOsagaiak

  • 10 arrautza
  • 200gr bakailao
  • tomatea
  • irina
  • olioa

 

Errezeta

  1. Egosi 10 arrautza, erditik zatitu eta gorringoa kendu.
  2. Sueztitu 200gr bakailao gezatu lau koilarakada tomatetan, eta nahastu tomatetan.Bakailaoarekin betetako arrautzak
  3. Nahasketa horrekin bete arrautzak.
  4. Pasa irinetatik eta arrautzetatik, eta frijitu.

 

Kasu!

Tomatearekin gustatzen zaigu guri, baina zerbitzatu saltsa espainiarrarekin, tomatearekin edo bakarrik…

 

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Arrautza beteak egiteko errezeta ezberdinak …

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu

Bakailaoarekin betetako arrautzak

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

81.818181818182 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat