Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin

77%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

25 min

Gustuko duzu?

Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ – 

Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan txerri solomillo edo azpizuna gozatzeko Txerri azpizuna txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ dakarkizuguIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKIN

19. TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKINOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Txerri azpizuna, 2 xolomo xerratu
  • Txanpiñoiak, 250 g
  • Esne gaina, 200 cl
  • Idiazabalgo gazta zatitxo bat
  • Oliba olioa
  • Piperbeltz hautsa
  • Gatza

Errezeta

  1. Lehen pausoan, txanpiñoiak ondo garbituko ditugu, eta xafla finetan moztuko. Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota,eta beroa dagoenean txanpiñoiak botako ditugu. Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pitin bat bota eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. Ondoren, lortu dugun txanpiñoi krema hau sutatik kendu eta gorde.
  2. Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piperbeltz hauts pixka bat bota. Zartagin bat sutan berotzen jarri, baina oliorik gabe plantxa moduan erabili behar baitugu. Ondo beroa dagoenean, olio tanta bat bota eta azpizun xerrak zartaginean ipini eta bi aldeetatik ondo gorritu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea. Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, zartagin bera erabiltzen jarraitu behar dugunez, zartagineko olio soberakina kenduko dugu.
  3. Aurrez prestatu dugun txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
  4. Bukatzeko, eta sutatik kanpo, Idiazabal gazta zati birrindua gehituko diogu kremari. Ditugun azpizun xerrak plateretan banatu, eta gainetik bakoitzaren gustura botako dugu krema.

Kasu!

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»… txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… 

Iker Martinez kuko jatetxea

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…

Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

76.923076923077 0 100 13

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat