Blog Artxiboa

Gabon konpota

Gabon konpota – 

Postre RZ batez bukatuko dugu urtea eta gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon Konpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂

GABON KONPOTA

….

Osagaiak

  • 2 l ur
  • Litro bat ardo beltz, ona
  • 400 g azukre
  • Kanela, ezpal bat
  • Litro laurdena mertxika-zati lehor
  • Litro laurdena aran pasa
  • Litro laurdena piku lehor
  • Litro laurdena mahaspasa

. . . 

Gabon konpota

Gastronomiako Euskal Eskola

Errezeta

  1. Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
  2. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
  3. Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
  4. Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
  5. Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.

. ..

Kasu!

Konpota zuzenean potean egin eta gorde.

 …

Akaso!

Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
gogokoa

Patata gozo betea

Barazkiz betetako patata gozoa  – 

Batata edo patata gozoa (Ipomoea batatas) konbolbulazeoaren familiatik datorren barazki bat da, azala hartsua eta horixka edo laranja kolorekoa. Karbohidrato asko ditu barazki honek, eta 0,5 eta 3 kilogramo artean pisatu dezake. Denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Batata edo patata gozoa
  • Tipula
  • Perretxikoak/txanpiak
  • Atuna (lata 1)
  • Gatza

Errezeta

  1. Batata azal eta guzti uretik pasa garbitzeko eta lehortu ondoren, laban zorrotz edo sardexka batekin zulatu. Gatza apur bat hartu eskuetan eta batata igurtzi. Oliba olio pixka bat hartu eskuetan eta berdina egin.
  2. Labea prestatu eta berotzen denean batata sartu eta 200 gradutan 45 min labean eduki. Batataren tamainaren arabera 5-10 minutu gehiago eduki beharko dugu barruan.
  3. Batata labean egiten den bitartean, tipula txikitu eta olio bero pixka batean biguntzen jarri. Honi perretxikoak txikituta bota eta nahastu egin arte. Azkeneko momentuan atuna bota eta nahastu.
  4. Batata eginda dagoenean, platerean jarri eta erditik ebaki. Bi aldeak harrotu eta gainetik bota zartagian egin dugun nahasketa.
  5. On egin!

Kasu!

Alternatiba bezala, atuna beharrean oilasko zatiak (aldez aurretik frijituta), edo/eta gazta birrindua erabili dezadezu. Erabat beganoa egiteko adibidez, hirugarren berdura bat txikitu eta gehitu tipula eta perretxikuei.

Akaso!

Boniato relleno de verduras, jamón y queso // Cocina de Karlos Arguiñano

 

gogokoa

Kuskus entsalada “halloumi” gaztarekin

Kuskus entsalada “halloumi” gaztarekin – 

Kus-kusa Magreben jatorria duen platera da, egun mundu zabal osoan ere jaten dena. Gari-semolarekin prestatzen da, haragi-zatiekin eta barazkiekin, maiz, harissa izeneko piper-purearekin ondua. Denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 250 g kuskus
  • 250 ml ura irakiten/barazki salda irakiten
  • 400 g latako txitxirio (xukatua)
  • 1-2 koilarakada oliba olio
  • 300 g kuiatxo xerratan
  • 250 g halloumi gazta (xerra loditan)

Entsalada saltsarako:

  • 125 ml oliba olio
  • 3 koilarakada limoi zuku
  • 2 koilarakada menda belar freskoa (txikitua)

Errezeta

  1. Jarri kuskusa ontzi batean, bota irakiten dagoen ura (edo barazki salda) eta nahastu ondo sardexka batekin. Estali plater batekin eta utzi 4 minutuz.
  2. Bitartean, entsalada saltsarako osagarri guztiak ontzi batean jarri eta ongi nahastu. Nahastu eta puskatu kuskusa sardexka batekin, gehitu garbantzuak eta entsalada saltsa erdia. Ongi nahastu eta zerbitzatzeko plater handi batean pilatu.
  3. Berotu olioa zartagin handi batean eta frijitu kuiatxo xerrak su handian 2-3 minutuz urre kolore iluna hartu arte. Sukaldeko paperera pasa.
  4. Kuskus menditxoari gehitu kuiatxoa.
  5. Zartagina lehorra badago, bota olio pixka bat gehiago eta berotu.
  6. Gero, bota halloumi xerrak eta frijitu 2-3 minutuz, noizean behin biraraziz, kurruskatsu eta marroi kolorea hartu arte.
  7. Gainerako saltsa bota.
  8. Zerbitzatu lehenbailehen.

Kasu!

Halloumi gazta beharrean, oilasko bularra ere erabili dezakezu. Eta Kuskusa erabili beharrean, arroza egosia ere primeran geratuko zaizu.

Akaso!

Kuskus entsalada “halloumi” gaztarekin

gogokoa

“Cottage Pie” begetarianoa

COTTAGE PIE BEGETARIANOA – 

“Cottage pie” delakoa, patata purez estalitako behi xehatu geruza batez osatutako plater britainiar ezagun bat da. Gure kasuan haragirik gabe egingo dugu. Begetarianoentzat, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Tipula (1 ertain, fin txikituta)
  • Azenarioa (1 ertain, txikituta)
  • Apioa (bat, txiki-txiki eginda)
  • Dilistak (200 g, barietate marroia, xukatua)
  • Tomate egosiak kontserban (1 x 400 g lata)
  • Ezkai freskoa (1 goilarekada, hostoak)
  • Salda (500 ml)
  • Perrexil freskoa (2 goilarekada, txikituta)
  • Patata 680 g, zatituta
  • Esnea (80 ml)
  • Oliba olioa (2 goilarekada)
  • Cheddar gazta (40 g)

 

Errezeta:

  1. Jarri tipula, azenarioa, apioa, dilistak, tomateak, ezkaia, eta salda kazola batean.
  2. Egosi, estalita, dilistak bigundu arte. Gehitu perrexila eta nahastu. Nahasketa labe erretilu batera pasa.
  3. Bitartean, irakin, lurrun edo mikrouhin labean patatak samurtu arte. Xukatu. Katilu batean katilukada bat esnearekin nahastu eta zabaldu.
  4. Labea aurretik berotu. Patata purea nahastu dilisten nahasketa gainera eta gaztarekin hautseztatu.
  5. Egosi 2-3 minutuz edo gazta urtu eta gorritu arte.
  6. Zerbitzatu.

 

Akaso!

Cottage Pie begetarianoa

gogokoa

Zerba gailetak

ZERBA GAILETAK – 

Zerba gailetak errezeta berezi eta osasuntsua gaurkoan, txokolatezko gailetak ez hain osasuntsu horiek alde batera utzi baina gaileta gogoa duzunerako, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100 g gari sarrazeno irin
  • 2 zerba
  • ura
  • azenario 1
  • ozpin-olioa

Proportzioa masarako: irin neurri 1 x 1/2 ur neurri

Errezeta

  1. Garbitu zerbak eta moztu hostoak (hauek aurrerago erabiliko ditugu). Zati zuria moztu makiltxo txikitan.
  2. Irakin uretan gatzarekin, eta egosi ondoren, utzi iragazki batean, ura gal dezaten.
  3. Prestatu masa. Ontzi batean, nahastu irina ur hotzarekin eta gatza pixka bat bota. Masa homogeneoa denean, gehitu zerba zatitxoak. Oraindik ur asko badute, sikatu sukaldeko paperarekin.
  4. Labe-erretilu bat olio ugarirekin busti, eta irin pixka bat bota gainean, masa itsatsi ez dadin. Labe-papera ere erabil dezakezu. Bota nahasketa. Zentimetro erdi baino gutxiagoko lodiera izango da egokiena testura kurruskaria eta arina lortzeko.
  5. Sartu erretilua aldez aurretik berotutako labean eta utzi ordu erdiz (180 gradu) baina tarteka begiratu, erre ez dadin.
  6. Bitartean, irakin zerba hostoak gatzdun uretan. Zati zuria egosteko ur bera berrerabil dezakezu gatz pixka bat gehituz. Minutu gutxira eginda egongo dira. Hozten utzi.
  7. Azenarioa garbitu eta birrindu. Gehitu hoztutako zerba hostoak eta bota ozpin-olioa.
  8. Zerbitzatu gailetatxoak entsaladatxoarekin batera.

 

Kasu!

Alternatibak: Zerben ordez, kuiatxoa ere erabili dezakegu.

Akaso!

Olo gailetak

Txokolate gailetak

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak

Zerba gailetak

gogokoa

Porru gaztatsua

Porru gaztatsua – 

Porru gaztatsua errezeta gaurkoan, ingeles tipiko bat dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 600 g porru (3 ertain tamainako), 2 zm borobiletan moztuta
  • 50 g gurin
  • 50 g irin
  • 500 ml esne (begetala ere)
  • 100 g gazta birrindua
  • koilaretxo 1 mostaza
  • 50 g ogi birrindu
  • 2 koilaretxo ezkai hosto
  • Piper beltz hautsa (nahi izanez gero)

porru gaztatsuaErrezeta

  1. Berotu labea 220C/200C gradutan. Porruak lurrunez egosi 6-8 minututan (samurtu arte).
  2. Bitartean, berotu gurina eta irina lapiko batean, ore lodi bat egin arte. Gehitu esnea, pixkanaka, etengabe mugituz, esne guztia gehitu arte. 2-3 min gehiago egosi, saltsa koilara baten atzealdea estaltzeko adina loditu arte. Gehitu gazta, mostaza eta nahi izanez gero, piper beltza edo gatza.
  3. Sartu porru lurrinduak gazta-saltsan, eta gero dena laberako plater batean sartu.
  4. Gainera bota ogi birrindua, ezkaia, eta soberan geratu zaigun gazta eta egosi 20 min-tan urre kolorea hartu arte.
  5. Utzi 5 minutu zerbitzatu aurretik.

Kasu!

Alternatibak: Intxaur muskatua, piper beltzaren ordez. Zerbak porruen ordez. Entsalada berde edo tomate entsalada sinple batekin zerbitzatu.

Porrua (Allium ampeloprasum var. porrum edo Allium porrum) barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.

Akaso!

Porrusalda

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

Porru gaztatsua

gogokoa

Osin zopa

OSIN ZOPA – 

Gaurkoan asun edo osin zopa osasuntsua dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • ondo garbitutako osinak
  • 2-3 tipula txikituta
  • 1 eskukada olo
  • koilaretxo 1 oliba olio
  • wakame zatitxo 1
  • koilarekada 1 miso
  • olo esnea
  • 5-6 baso ur

Errezeta

  1. Tipula oliotan pasa, gardendu arte.
  2. Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
  3. Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
  4. Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
  5. Nahastu eta zerbitzatu.

Kasu!

B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak baita ere.

Akaso!

Udazken kalabaza zopa

Katu zopa

Osin zopa

gogokoa

Kedgeree osasuntsua

Kedgeree osasuntsua – 

Gaurkoan arroz errezeta ingeles tipiko bat dakarkizugu, indian ere oso ezaguna, Kedgeree delakoa, bertsio azkar eta osasuntsuan, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • 250 gr arroza integrala
  • 50 gr ilar
  • 400-500 gr arrain (edo atun-lata)
  • tipulina bat
  • perrexila
  • limoia

Errezeta:

  1. Egosi arroza lehenik.
  2. Arraina freskoa bada, pasa zartainetik egin arte, bestela atun-lata ireki eta kitto.
  3. Ilarrak egosi.
  4. Perrexila txikitu.
  5. Osagai guztiak nahastu eta gainera bota (dekorazio moduan) txikitutako perrexila eta alboan limoi zati bat, nahi duenak nahasketari bizigarria emateko.
  6. Prest, platerean zerbitzatu eta gozatzera.

Kasu!

Platera beroa edo hotza jan daiteke. Arrain ezberdinak erabil daitezke, hala nola hegaluzea edo izokina. Izen ezberdinak ditu: Kedgeree, kitcherie, kitchari, kidgeree, kedgaree, kitchiri, khichuri, kaedjere,…

Akaso!

Amonaren arroz budina

Kedgeree osasuntsua

gogokoa

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin – 

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin RZ gaurkoan, erraz egiteko eta denak txundituta uzteko primerako errezeta azkarra. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Porrua (1 osoa, zati zuria bakarrik, garbitua eta xerratan xehatua)
  • Kuiatxoa (750 gr, xehe-xehe eginda)
  • Arrautzak (8)
  • Parmesano gazta birrindua (40 gr)
  • Irina (35 gr)
  • Oliba olioa

Errezeta:

  1. Labea aurretik berotu 160 ºC-tan. Labe erretilu batean labe-papera jarri.
  2. Olioa jarri zartaian eta berotu su ertainean.
  3. Gehitu porrua eta koilarakada bat ur eta egosi, 5 minutuz edo bigundu arte (gehitu ur pixka bat gehiago, behar izanez gero, biguntzen laguntzeko).
  4. Gehitu kuiatxoa. Egosi, estali 5 minutuz edo kuiatxoa bigundu arte.
  5. Irabiatu arrautzak, parmesano gazta eta irina ontzi handi batean nahastu. Gatza bota.
  6. Hoztutako kuiatxo eta porruen nahasketa gehitu eta nahastu. Bota nahasketa labe-erretiluan. 40 minutuz utzi labean.
  7. Labea itzali eta utzi erretiluan 10 minutuz. Labe-papera erabili pastela altxatzeko.
  8. Moztu 6 zatitan eta zerbitzatu.

Kasu!

Kuiatxo eta porrua zartaginean egin eta gazta gainetik botatzea duzu beste aukera bat, baina gure eran xamurragoa geratuko zaizu.

Akaso!

Kuiatxo edo kalabazin eta alberjinia albondigak edo almandrongilak

Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin

gogokoa

Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin

Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin – 

Arrain tartak egingo ditugu gaurkoan, Thai kutsuaz eta luzoker edo pepino entsalada batekin lagunduta, denak txundituta uzteko errezeta, ama eta izeba bisitan datozenerako,  ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (arrain-tartarako)

  • 500 g arrain
  • 2 koilarakada martorri
  • 3 tipulina, fin-fin txikitua
  • 2 baratzuri, xehatuta
  • Limoiondo belarra, zati samurra bakarrik, txikitua.
  • 125 ml koko-esne
  • Sarrazeno irina
  • 125 g Kalabaza
  • Olio begetala

Osagaiak (luzoker edo pepino entsaladarako)

  • 2 luzoker edo pepino, zurituta, luzeran zatituta eta haziak kenduta.
  • 50 g arroz-ozpin
  • 2 pipermina (Txile), txikitua (aukerakoa)
  • 2 txalota, txikitua.
  • 2 koilarakada martorri hosto txikitua
  • 40 g kakahuete erre, txikitua

Thai arrain tartak luzoker entsaladarekinErrezeta

  1. Arrainak zati txikitan moztu.
  2. Jarri martorria, tipulina, baratxuria, kalabaza eta limoi-belarra elikagai-prozesadore batean eta nahastu ore bat lortu arte.
  3. Gehitu arrain zatiak oreari eta nahastu ondo. Gehitu pasta honi koko-esnea eta irina.
  4. Jarri nahasketa ontzi batean eta utzi gutxienez pare bat orduz.
  5. Prestatu tartatxoak koilara batekin hanburgesa forma emanez eta jarri olio beroz betetako zartagin batean. Frijitu, kurruskari eta marroia den arte, eta buelta eman behin frijitzen den bitartean. Atera oliotik eta jarri erretilu batean sukaldeko paperarekin.
  6. Entsaladarako, moztu pepinoa 5 mm-ko xerratan.
  7. Bota pepino xerrak ozpinetan. Pipermina, txalota eta martorria gehitu, eta hautseztatu kakahueteekin.
  8. Mahaira eta gozatua… 

Kasu!

Zerbitzatu aurretik, hautseztatu gainetik kakahueteekin, ikutu eta zapore goxoa emango dio.

Akaso!

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin

gogokoa

Fideo txigortuak sagar saltsarekin

Fideo txigortuak sagar saltsarekin – 

Gaurkoan fideo txigortuak, osasuntsuagoak gari integralezkoak badira, sagar edo madari saltsa goxo batekin nahastua. RZ goxo eta erraz bat, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai…  Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Gari integral gogorreko fideoak 100 gr
  • Olioa
  • Ura

Saltsarako:

  • sagar/madari bat
  • azenario bat
  • tamaria
  • oliba-olioa
  • gatza
  • umeboshi orea edo ozpina

Fideo txigortuak sagar saltsarekinErrezeta:

  1. Fideo-neurri bat txigortu, lehertu arte, etengabe mugituz erre ez daitezen.
  2. Jarri oliba-olio zorrotada bat, eta jarraitu mugitzen eta txigortzen.
  3. Ur irakinaren neurri bat gehitzea. Gatz pixka bat jarri.
  4. Sua estali eta itzali. Utzi 10 minutu. Dena mugitu.
  5. Gehitu aipatutako saltsarako osagai guztiak birrinduz lortuko dugun saltsa.

Kasu!

Fideoak erre ez daitezen eta ondo txigortuak geratzeko, zartaian etengabe mugitu eta mugitu….

Akaso!

Fideua barazki eta muskuiluekin

Fideo txigortuak sagar saltsarekin

gogokoa

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin)

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) – 

Osagaiak

  • 250 gr. ‏Okela xehetua
  • 6/8 xafla ‏Moldeko ogia
  • erdi bat ‏Tipula (aukeran)
  • ale bat ‏Berakatza (aukeran)
  • Amiñi bat ‏Pipermina (aukeran)
  • Edalontzikada erdi ‏Ogi xehetua
  • Eskukada bat ‏Perrexila (aukeran)
  • ‏Ura (edo esnea)
  • ‏Olioa
  • ‏Gatza

Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.

Pausoak

  1. Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
  2. Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
  3. Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
  4. Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
  5. Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
  6. Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!

Kasu!

Akaso!

Amonaren haragi albondigak

 

gogokoa

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin – 

Osagaiak

  • 4/6 ‏berakatz edo baratxuri ale
  • eskukada bat ‏intxaur
  • ‏Perrexila
  • ‏Gatza
  • txorrotada bat ‏olio
  • 250 gr. ‏pasta (gure kasuan, fetuccine)

Haurrok ere eskuak zikindu ditugu sukaldean, eta plater erraz eta eder askoa kozinatu dugu bi anaion artean, elkarlanean. (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).

Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekinPausoak

  1. Lehenengo, ura jarri beharko dugu egosten.
  2. Ura berotu bitartean, intxaurrak zurituko ditugu.
  3. Ura irakitear dela, pasta gehituko diogu, eta 10 minutu ingurutan egosten utzi (asko jota, 15 minutu).
  4. Bitartean, berakatz aleak zuritu eta moztu xaflatan (hautazkoa da pipermin pittin bat gehitzea).
  5. Olio apur batekin zartagina sutan jarri eta berakatza gorrituko dugu. Ondoren, behin egosi eta ura kenduta, pasta gehituko dugu zartaginera.
  6. Pasta oliotan ondo nahastu eta, bukatzeko, intxaurrak eta perrexila gehituko diogu.
  7. Eta voila, hemen duzu \\\”Pasta aglio e olio\\\”, gure modura kozinatua eta eder askoa.
    On egin!

Kasu!

Akaso!

Pasta barazkiekin

Pasta onddoekin

Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin

gogokoa

Amonaren San Blas opila

Amonaren San Blas opila – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Postre RZ onenaren bilaketarekin darraigu eta gaurkoan, otsailak 3, Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. RZ nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko, esnetan bustitzeko ere bai…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.

San Blas opilaAmonaren San Blas opilaErrezeta

  1. Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
  2. Prest daudenean estali bainu zuriarekin.

 

  1. Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
  2. Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
  3. Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.

Kasu!

  • Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
  • Xolomo Sapiens “San Blas opila” Teresarena
  • San Blas opilak wikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren  opilak dira.  Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

San Blas opila eta anisa, bai bikote gozoa

Ahotsak Ahozko Ondarea Eibarko Arrate Kultur Elkarteko kide den Leire Aranzabalegiren San Blas opila.

Esther Irastorza San Blas opila egiten …

….

 Eva Argiñanoren erroskilak San Blas erara …

Amonaren San Blas opila

gogokoa

Datil eta intxaur pastela

Datil eta intxaur pastela –

Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • dozena erdi datil
  • katilukada intxaur
  • 2 katilu irin
  • bikarbonatu koilarakada txiki 1
  • olio begetal katilu 1
  • arrautz 1
  • kanela, kurkuma, gengibrea
  • labeko papera

Datil eta intxaur pastelaErrezeta

  1. Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua,  olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
  2. Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
  3. Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.

Kasu!

Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.

Akaso!

Datil eta intxaur pastela barrita forman ere akaso… 

Datil eta intxaur pastela

gogokoa

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin –

“ferrero rotxer” makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak aplikatzen jarraituz, erraz egitekoa, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Postre osasuntsu bezain gozoa! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (20 bolatxo egiteko)

  • 250 gr datil
  • 2 koilarakada bete tahin
  • 2 koilarakada kakahuete gurin (azukre erantsirik gabe)
  • 2 koilarakada kakao puru (ez gozoa)
  • gatzik gabeko kakahuete eskukada handi bat, zakarki xehatuak

Kanpoalderako osagaiak:

  • kokoa
  • almendra hautsa
  • hur hautsa
  • kakao hautsa
  • pistatxo gatzatu gabeak txiki-txiki eginda (edo hautsa)

Errezeta

  1. Datilak labanaz xehatu ore bat lortu arte.
  2. Gehitu beste osagai guztiak eta eskuekin nahastu dena.
  3. Nahi dugun neurriko bolatxoak sortu eskuekin.
  4. Kanpoalderako osagai guztiak nahastu.
  5. Lortutako hauts honetan busti edo pasa egindako bolatxoak.
  6. Erretilu batean zerbitzatu eta dekoratu marrubi edo beste fruitu gorriekin.

Kasu!

Gozozale osasuntsuentzat 20 pieza inguru egiteko errezeta…

Marrubiekin edertu dugu aurkezpena, adibide eta ideia moduan…

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Datil eta intxaur pastela

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Sagar tarta makrobiotikoa

gogokoa

Azenario eta arto krema

Azenario eta arto krema – 

Gaurkoan Azenario eta arto krema RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa errezeta osasuntsu, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • porru bat
  • hiru azenario
  • arto lata bat
  • olioa
  • gatza
  • ura

Errezeta

  1. Ontzi (bero) bati olio pixka bat bota eta gehitu aldez aurretik txikitutako porrua.
  2. Buelta batzuk eman porrua bigundu arte eta gehitu txikitutako azenarioa eta artoa.
  3. Buelta batzuk gehiago eman eta barazkiak berotuta daudenean gehitu ura (aldez aurretik irakiten badago, azkarragoa izango da prozesua).
  4. Estali barazkiak eta zentimetro bat gehiago, dena irakiten duen arte.
  5. Sua jaitsi eta tapa jarri. Utzi sutan tapatuta 50 minutu.
  6. Berdura birrindu eta zerbitzatu platerean.

Kasu!

Guk (adibidean) azafrai hari batzuk jarri dizkiogu dekorazio gisa. Errez egiteko zaporez betetako platera, hozten hasten duenerako!

Akaso!

Artatxiki pastela

Azenario eta arto krema

gogokoa

Barazki krepeak

Barazki krepeak – 

Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Errazaama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
  • ura
  • gatza
  • olioa
  • barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)

Errezeta

Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.

Krepeak egiteko:

  1. Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
  2. Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
  3. Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
  4. Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
  5. Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
  6. Estali eta egiten utzi 10 minutu.
  7. Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
  8. Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
  9. Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.

Kasu!

Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.

Akaso!

Sagar tarta makrobiotikoa

Barazki krepeak

 

gogokoa

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin –

Kuia edo kalabaza esne gabeko bexamelarekin RZ dakarkizugu gaur, errezeta makrobiotikoa, errezeta errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • tipula bat
  • irina
  • olioa
  • ura
  • gatza
  • sobratu zaigun arroza egosia

Kalabaza esne gabeko bexamelarekinErrezeta

  1. Alde batetik ontzi bero batera olio pixka bat eta txikitutako tipula erdia botako ditugu.
  2. Nahastu tipula beratu arte.
  3. Gehitu txikitutako kalabaza zatiak, nahastu eta gatzatu.
  4. Ur pixka bat bota kalabaza estali arte eta egiten utzi (30-40 min).

Bexamela egiteko:

  1. Bestalde, egositako arrozari ura gehitu eta birrindu krema arin bat lortu arte (hau izango da gure “esnea”).
  2. Berotutako ontzi batean olioa eta ondo txikitutako beste tipula erdia bota. Hau beratzean gatzatu eta irina gehitu (goilarekada pare bat) eta gure arroz-krema botatzen joango gara poliki-poliki nahastuz eta bexamel loditasuna lortu arte.
  3. Kalabaza eginda dagoenean, ura soberan badago hau kendu eta gorde beste errezetaren bat egiteko (zopa edo beste kremaren bat) eta bota gainetik egin dugun bexamela.
  4. Errezeta hau bere horretan zerbitzatu dezakegu edo labean sartu gainkaldea apurtxo bat txigortzeko.

Kasu!

Etxeko txikiak barazkietara ohitzeko errezeta bikaina eta laktosarekiko intolerantzia dugunontzat alternatiba oso interesgarria!

Akaso!

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

 

gogokoa

Amonaren arroz budina

Amonaren arroz budina – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Amonaren arroz budina RZ dakarkizugu gaurkoan, ingelesez “pudding”, frantseseko “boudin” hitzetik, erraza, oroitzapen asko dakartzana, oso gustura jaten genuena, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100gr arroz
  • esne litro bat
  • 300gr azukre
  • kanela
  • 4 arrautz

Errezeta

  1. Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
  2. Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
  3. Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
  4. Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
  5. Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
  6. Hozten denean moldetik atera.

Kasu!

Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren azalore budina

Amonaren arrain budina

Arrozesnea

Arrozesne pattarra

Amonaren Arroz budina

Errezeta Pagotxa RZ

gogokoa