Kuiatxo edo kalabazin marinatu eta onddo carpaccioa RZ gaurkoan dakarkizuguna, osasuntsua, nutritiboa eta arina. Txanpinoi eta kuiatxo edo kalabazin marinatuz egindako carpaccioa ezin hobea da zerbait arina eta laster baten egitekoa nahi baduzu, eta landare gordinak jatera animatzeko modu erraz bat. Kuiatxoaren ebakiaren lodiera doituz jolas dezakegu testurarekin, labanaz eta pultsu onez xerra meheak ateratzea ere ez da erraza. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Garbitu eta lehortu ondo, fintasunez, kalabazina eta txanpinoiak. Moztu kalabazinaren puntak eta onddoen oinen oinarria itsusiak badaude, baina ez kendu erabat. Lur-hondarrik ez dagoela zaindu.
Moztu xerra meheetan (lodiera nahierara doituz, zenbat eta finagoak eta gardenagoak izan, orduan eta leunagoa eta delikatuagoa izango da platera) kalabazina, eta ez hautsi. Aizto on bat erabili.
Kalabazinaren zaporea hobetzeko eta testura hobea izan dezan, gatz-apur batekin nahasitako koladore handi batean jar dezakegu, eta 30 bat minutuz utzi ura askatzeko. Noizean behin eragin behar zaio, eta, ondoren, ondo lehortu sukaldeko paperarekin, baina hautazko urratsa da.
Jarri kalabazin-xerrak plater edo iturri handi batean jarri eta ureztatu limoi-erdi baten zukuarekin, gehitu oliba-olio pixka bat eta ondu piperbeltz beltz eho eta baratxuri pikortatu ugarirekin. Utzi 15-25 minutuz.
Moztu txanpinoiak xerra meheetan, eta jarri plateretan. Gainetik kalabazin marinatuko xerrak banatu. Garbitu, lehortu eta txikitu albahaka-orriak eta gehitu.
Ondu oliba-olio birjina estrarekin, lima-birringailuarekin, piperbeltz pixka batekin eta gatz pixka batekin. Hautseztatu mitxoleta-hazi pixka bat (aukerakoa) edo chia-hazi batzuk, eta, amaitzeko, banatu gazta finezko ezkata batzuk gustura.
…
Kasu!
Saiatu oso pieza finak, ia gardenak, nahastea, eta beste batzuk lodiagoak, kontrastea eta hozka egiteko ukitu kurruskaria ematen dutenak.
Amonaren Bilarroa arrautzak edo Arrautzak Villaroy erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre uneetarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsua egon dadin lortzeko. Oilaskoarekin asko egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
bexamela(litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
Utzi hozten.
Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
Gozatzera…
…
Kasu!
Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.
Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.
5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Jarri txitxirio-irina, gatza, espezie, legamia malutak eta ehotutako piper pixka bat ontzi batean. Nahastu haga batzuekin eta gehitu ura eta limoi zukua. Ondo nahastu masa likido lodi samarra lortu arte, pikor lehorrik gabe.
Garbitu eta lehortu kalabazinak. Birrindu edo txiki-txiki zatitu.
Oso ondo nahastu dena ore mamitsu bat lortu arte.
Aurre-berotu labea 180 ºC-tan.
Zartagin baten olioa, ondoren orea bota eta ondo banatu. Egosi orea su baxu-ertainean.
10 minutu igarota, ertzak dagoeneko ondo gorrituta daudela ikusten dugunean, sartu labean, grill-arekin ahal baduzu, eta labearen goi partean. Utzi minutu batzuk labean tortilla egiten buka dadin.
Plater handi batean zerbitzatu.
…
Kasu!
Zartaginean orea egiten dihardugula erdialdetik burbuila egiten badu, jaitsi sua pixka bat.
Beratu soja ontzi handi batean, puztu ahal izateko, estali ur askorekin edo barazki-salda batekin, eta gorde.
Bitartean, garbitu, lehortu eta moztu kuiatxo edo kalabazina; Moztu erditik, moztu berriro erdi bakoitza lau atal luze lortzeko eta gutxi gorabehera lodiera bereko zatietan, ez oso mehe.
Baratxuria xehatu. Jarri oliorik gabeko zartagin handi batean martorri eta kumino haziak, su ertainean berotu eta utzi pare bat minutuz.
Kendu eta xehatu pixka bat mortero batean, edo koilara baten atzealdearekin. Sesamo gordina erabiltzen badugu, tostadak ere bai.
Zartagin berean olio pixka bat berotu, gehitu tomate-pasta, haziak baratxuriarekin eta utzi minutu batez su ertainean gorritzen.
Azkar gehitu kalabazinak, ondu eta salteatu, etengabe nahastuz.
Ondo xukatu soja eta gehitu zartaginean, ondo irabiatuz dena sartzeko.
Gehitu ozpina, soja saltsa eta limoi apur bat.
Eman beste piper kolpe bat eta erregosi osoa minutu pare bat gehiagoz. Gehitu sesamo txigortua.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pastarekin nahastu dezakezu, primerakoa. Testuradun soja osagai ona da eta bere formatu lehorrean denbora luzez kontserbatu daiteke arazorik gabe. Azkar egosten da eta mila prestaketari gehi dakiokegu.
Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.
Sagar errea
Kasu!
Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).
Kalabazina garbitu eta moztu. Moztu ilargi erdietan nahi baduzu, gero eta finago moztuta, samurragoak izango dira egosita.
Baratxuria fin-fin txikitu.
Berotu olio apur bat plantxan eta egosi otarrainxkak zuzenean izoztuta, su bizian. Salteatu kolorea hartzen hasi arte eta gatz eta piper pixka batekin ondu.
Sutik kendu. Garbitu platera sukaldeko paperarekin pixka bat behar izanez gero eta olio pixka bat berotu eta baratxuri alea gehitu. Eman buelta batzuk azkar eta gehitu kalabazinari, su bizian irabiatuz, kolorea hartzen hasi dadin. Geitu gatza eta piperra eta gehitu limoi-azala. Sua apur bat jaitsi eta minutu batzuetan salteatu, etengabe nahastuz.
Barazkiak ia prest daudela ikusten dugunean otarrainxkak berriro txertatu.
Gehitu aneta, oregano pixka bat eta ondo nahasi. Geitu limoi zuku egin berri pixka bat, sesamo ale batzuk, piper beltz pixka bat eta perrexil fresko txikitua.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pasta bat laguntzeko primerako errezeta. Zera komentatu agian, ona da beti otarrainxka izoztuak izozkailuan eskura izatea, horrelako plater azkarrak prestatzeko; Otarrainxka freskoekin askoz aberatsagoa izango litzatekeela argi dago baina izoztutakoek prezioaren abantaila eta bati inprobisatzeko aukera emango dizute. Oso praktikoak plater sinpleak aberasteko.
Oso gomendagarria da errezeta osasuntsu hau, erraza delako eta edozein momentutarako egokia, eta umeen gustokoa gainera. Kuiatxo edo kalabazinarekin errezetak egiten darraigu azkenaldian, ekarriko ditugu gehiago. Amerikako tater tots txikietan oinarria hartuta, Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean RZ hemen gaurkoan dakarkizuguna. Haurrentzat bikaina dela ere esan dugu, kroketa edo pasteltxo moduan forma oso erakargarria baitute. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Berotu labea 200 ºC-tan eta prestatu erretilua koipeztatutako paperarekin.
Garbitu eta lehortu ondo patatak eta kalabazinak.
Jarri patatak urez estalitako eltze batean, eta irakiten jarri. Egosi 20-25 minutu inguru. Hoztu ur hotzarekin.
Patatak egosten diren bitartean kuiatxoak edo kalabazinak zatitu, lehortu eta bota gatz pixka bat.
Patatak zuritu eta birrindu lodiera berean ontzi batean.
Xukatu ondo kalabazinak eta gehitu patatara. Gehitu gazta eta baratxuria gustura. Nahastu dena oso ondo. (Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari).
Koilaratxoarekin zatiak hartu eta kroketa txikiak osatu, forma nahieran badakizu.
Banatu labeko erretiluan, olio pixka batekin igurtzi eta sartu labean, gorritu arte, 30 minutu inguru.
…
Kasu!
Kuiatxo eta patata proportzioa zure gustura.
Orea oso bustita badago, hozkailuan zapi garbi baten gainean xukatzen utz dezakegu ordu erdi batez edo. Hotza maneiagarriagoa izango da. Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari.
Are hobeak izan daitezen, unitate bakoitza, denbora erdian gutxi gora behera, biratu egin dezakegu, sukaldeko pintza batzuk arretaz erabiliz.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Parre pixka bat eragin zigun errezetari Amonaren rabua RZ izenburua jartzeak, beraz “Rabu” soil batekin izendatu dugu gaurko errezeta azkenean. Zezen buztanaren RZ da rabua, zezen isatsa deitua baita ere, delizia bikaina haragi zale gehienorentzat, hemen dakarkizugu amonaren erara, presio eltzean egitekoa, haragi gisatuarekin ere egiten zuena, errezeta erraza denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
zezen buztana / gisatzeko haragia
baratxuriak
olioa
2 azenario
patatak
ozpin apurtxo bat
tipula bat
irin goilarekada bat
2 tomate goilarekada
ardo zuri apurtxo bat
ura (edo salda)
ilarrak
perrexil apur bat
Errezeta
Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
Utzi presio eltze batean.
Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
Nahi bada perrexil apur bat ere.
Azken momentuan jarri ilarrak.
Presio eltzean prestatu ordu erdiz.
…
Kasu!
Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…
Frexko gogoz bazabiltza, hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Masustak, eskutada eder bat
Limoi erdiaren zukua
Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta
Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.
Edatekoetan murgilduta ari garela, uda honetarako Mugurdi eta mertxika ur izoztua RZ hemen dakarkizuguna. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Mugurdi garbituak (edo marrubiak) eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat
Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl
Limoi baten zukua
Ur hotz-hotza, 1,7 litro
300 g azukre
…
Errezeta
Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu.
Minutu batez dena xehatu eta nahastura iragazki batetik pasaraziko dugu.
Edaria botila pare batean sartu eta hozkailuan freskatzen utziko dugu.
Bada Sangria flamenkoa deitzen den sangria errezeta berezi bat antza, Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna eta Pedro Ximenez protagonista duena. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat gaurkoan aurreko sangria-rena osatze aldera, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Ardo beltz gaztea, litro bat
6 koilarakada azukre
Litro laurden bat Pedro Ximenez
Laranja bat eta limoi bat, puska handitan
Izotzak
…
Errezeta
Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere.
Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez.
Zerbitzatu. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko.
…
Kasu!
Hozkailuan sangria ordu pare bat beratzen izatea gustatzen zaio pertsona aditu batzuei … Guri ahalik lasterren zerbitzatzea.
Festa frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ bat zeurekin konpartitzeko, Sangria edariaren errezeta hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Ardo beltz gaztea, botila bat
Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
2 koilarakada azukre
Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
Izotzak
…
Errezeta
Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea.
Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan.
Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
Berriro aipatu, fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko…
Europako Parlamentuak 2014ko urtarrilean sangria etiketa erabiltzeko Espainian edo Portugalen ekoiztu behar izan zela erabaki zuen.
Edatekoetan eta beroetan sartuta laranjada RZ tipikoa ere gurean behar genuke eta errezeta honakoa Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna. “Ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea da, beraz, frexkagarri gogo ezin asez bazabiltza eta nahi adina edateko“ad libitum” Laranjada RZ, azukrea kontrolpean edukita, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
6 laranjaren zukua
Azukrea, norberaren gogara
Ur hotza
Izotza
…
Errezeta
Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra.
Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
…
Kasu!
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.
“ad libitum”norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea, batez ere musikan erabilia.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Moka: egin almibarra, 7 koilarakada azukre eta 10 ur.
Utzi hozten.
Jarri 200 gr gurin entsalada-ontzi sakon batean, eta joan pixkana almibarra gehitzen irabiatzen zoazen bitartean. Gehitu 2 gorringo irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, baita bi koilarakada nescafe koilarada ur batekin nahastuta (edota ondo kargatutako kafe pixkat).
Atondu.
…
Kasu!
Txokolate xaflak edo malutak erabili apaintzeko nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Abaltzisketako Ostatuko Begoña Artola etxeko tarta berezia errezeta prestatzen ‘Txoriene’ saioan.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
koilarakada bat irin (edo erdia irina eta beste erdia potax edo maizena)
…
Errezeta
Prestatu baso eta erdi esne kanela eta limoi azalarekin, eta jarri irakiten.
Beste kazo batean jarri 2 gorringo edo 2 arrautza, 4 koilarakada azukre, koilarakada bat irin (edo erdia irina eta erdia Potax edo maizena), eta dena ondo nahastu.
Esnea irakitzear dagoenean nahastu guztia, eta eduki irakitzen tarte batez ondo nahasten duzun bitartean (itsasi ez dadin, eta ez dadin pikorrik atera).
…
Kasu!
Pastel-krema egin dagoenean, hozten utzi erabili aurretik.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Webguneak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko, publizitatea kudeatu eta analisi estatistikoetarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko da.Onartu