Porru eta txitxirio zopa

Porru eta txitxirio zopa –
Porru eta txitxirio zopa RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaur, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, noiznahi jateko modukoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- porrua
- oloa
- azenarioa
- txitxirioak (botekoak edo aurretik egosiak)
- gatza
- ura
- olioa
…
Errezeta
- Porrua txikitu eta bota olio berotan.
- 5 minutu ondoren gatza bota, azenario zatitua gehitu eta dena nahastu.
- Ura bota eta egosten utzi 15 minutuz.
- Txitxirioak eta oloa gehitu, behar izan ezkero ur apurtxo bat gehitu.
- Egiten utzi beste 10 minutuz.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Oloa (avena) ez badugu fideo edo arroza erabili dezakegu.
Akaso!
Porru eta txitxirio zopa
Kalabaza talo pizza

Kalabaza talo pizza –
Kalabaza talo pizza makrobiotikoa RZ dakarkizugu oraingoan, talo eta pizza zaleak izanik eta makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugularik. Hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu, errezeta errazak, denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- arto irina
- gatza
- ura
- olioa
- dozena bat intxaur
- kalabaza
- tipula
- tamaria
Errezeta
- Taloa egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura bota eta nahasten joan masa egin arte. Masa hartu eta bola forma eman, bola bakoitza txapaldu talo fiorma definitboa eman arte.
- Zartagi batean buelta eta buelta taloa egin.
- Bitartean beste zartagi batean, olio pixka batez tipula xerratan frijitu su ertainean. Pixka bat egin denean gatza geitu eta aurretik xerratutako kalabaza geitu.
- Utzi egiten 10-15 minutu zartagia apurtxo bat mugituz.
- Azken unean tamari pixka bat bota eta amaitzeko intxaurrak geitu.
- Guztia taloaren gainean bota eta zerbitzatu.
Kasu!
Base bezala erabili daiteke eta kalabazaren ordez nahi duzuna geitu, adibidez: kalabazina, porrua edo lekak.
Akaso!
Talo masa tradizionala nola egin:
Loramendi elkartearen eskutik, Karmele Ilarduia, Jobita Artabe eta Karmele Unzuetak talo masa nola egin erakusten … Egun batetik bestera ikastea ezinezkoa da, eta sarritan egin beharra dago ongi ikasteko.
Ttakun kultur elkartearen eskutik 3 talogile esperimentatuk modu errazean taloak nola egin azaltzen dizute.
Argiñano talos variados egiten …
Kalabaza talo pizza
Sagar tarta makrobiotikoa

Sagar tarta makrobiotikoa –
Sagar tarta makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- gari sarrazeno irina
- gatza
- ura
- olioa
- sagarrak 3-4
- dozena bat intxaur
- kokoa 50 gr.
…
- Masa edo orea egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ur hotza bota eta nahasten joan masa, nahikoa likido geratu behar da oraindik.
- Labeko bandeja batean papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa zabaldu azalera guztian.
- Sagarrak zatitu, zartagitik pasa gatza pixka batez.
- Aurretik egindako masari sagarrak, intxaurrak txikituta eta kokoa nahastu.
- 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
- Tarta labetik atera eta zatitu.
…
Kasu!
Gozozaleentzat, pasak edo datil txikituak geitu litezke sagar, intxaur eta kokoaz gainera.
…
Akaso!
Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.
SAGARRA JO !!!
Sagar tarta makrobiotikoa
Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Oshawa ogia edo pastela tipularekin –
Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika RZ sortarekin jarraituko dugu, gaurkoan Oshawa ogia edo pastela tipularekin RZrekin. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- gari sarrazeno irina
- gatza
- ura
- tamaria (soja saltsa)
- olioa
- tipula bat
…
Errezeta
- Masa edo orea egiteko, bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura hotza bota eta nahasten joan, masa likido xamar bat lortu arte.
- Labeko bandeja baten gainean labeko papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa eta tamaria zabaldu azalera guztian.
- Tipula xerratu eta zatiak bandejan zabaldu.
- Aurretik egindako masa, tipula xerra gainera bota eta zabaldu tipula guztia estali arte.
- 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
…
Kasu!
- Zerbitzatzeko garaian, buelta eman tipula gainetik geratu dadin.
- Zerbait gehiago geitu nahi badiozu kalabaza edo kalabazina ere primeran geratzen dira.
…
Akaso!
George Oshawa eta Lima Oshawa, makrobiotikaren errege eta erregina.
Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin
Artatxiki pastela

Artatxiki pastela –
Gaur Artatxiki edo mijo pastela RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- artatxikia (mijo)
- gatza
- ura
- olioa
- azeituna beltzak
- porrua
- azenarioa
- tipula
- kalabazina
…
Errezeta
- Barazkiak txikitu eta zartagian egin 5 minutuz erdiko suan.
- Honi geitu artatxikia eta 2 ur neurri artatziki neurri bakoitzeko. Irakiten duenean gatz pixka bat bota eta egosten utzi ur guztia xurgatu arte.
- Nahasketa guztia labeko moldean jarri, olioz igurtzitako labe paper baten gainean.
- Masa sardexka batekin zabaldu eta zanpatu.
- 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
…
Kasu!
- Gratinatu azkeneko minututan gustoko baduzu.
- Aurreko egunetako barazki sobrak ere nahasteko aukera duzu, edo beste barazki batzuk, azalorea, kalabaza, …
…
Akaso!
Nutrizio aldetik errezeta perfektua antza …
Artatxiki pastela
Seitan pizza

Seitan pizza –
Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta hasitako RZ sortarekin jarraituko dugu. Seitan Pizza RZ oraingoan, Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egindakoa eta hemen dakarkizuguna. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- seitana
- arrautza bat
- irin integrala, 5-6 koilarakada
- oliba olioa
- soja saltsa tanta bat
- tomate saltsa
- ura
- gatza
Errezeta
- Irina, arrautza, ura, olioa eta gatza nahastu. Eskuekin landu, ore bat lortu arte.
- Arrabolarekin ondo zabaldu eta moldearekin pizza itxura eman.
- Oreari tomatea gehitu eta aurretik egindako seitan eta barazkien nahasketa gainean ipini.
- Pizzak aurretik berotutako labera sartu eta 10 minutuz bertan egiten utzi, 180º C-ra.
Kasu!
Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.
Komentatu behar genuke, makrobiotikan korronte ezberdinak daudela eta horietako batzuk ez dutela seitana erabiltzen.
Akaso!
Seitana gariaren proteina nagusia den glutenarekin egindako jana da. Seitana modu tradizionalean: Gariaren irinaz osatutako ore bat garbitzen da urarekin, almidoi pikor guztiak kentzen zaizkion arte. Horrela, disolbaezina den glutena besterik ez da geratzen, ore elastiko gisa. Seitan izena japonesezko shokubutsusei tanpaku (植物性たんぱく; landare-proteina) hitzatik dator. Halaere, japonian fu (麩, “gluten”) bezala ezagutzen dute. Txineraz miàn jīn (麵筋, “gari haragia” edo “gluten haragia”) deitzen diote.
…
hamaika.eus | Mediterraneoko zaporeak presente, arabiar jatorria duen pita ogia eta greziako tzatziki saltsa.
Seitan pizza
Lekale pastela

Lekale pastela –
Oporretan izan gara, bizitzeko eta jateko era ezberdinak ezagutuz eta errezeta berriak ikasiz pasa dugu abuztua. Besteak beste, Makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta RZ sorta bat ekartzea pentsatu dugu kurtsoa hasteko.
Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.
Gaurko Lekale pastela RZ eitb-ko Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egin zuen eta hemen dakarkizugu hasteko, oso erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- lekaleak, edalontzikada bat (kasu honetan, azukiak) 500 g
- oloa 100 g
- 2 arrautza
- gari irin integrala, 2-3 koilarakada
- sesamoa
Errezeta
- Azukiak oloarekin nahastu eta 10 minutu beratzen utzi.
- Arrautzak irabiatu, sesamoa bota eta gero, azukiekin nahastu.
- Bi osagaiak ondo nahastu, ore bat sortuz.
- Bukatzeko, labean sartu 15 minutu, 170º c-ra.
Kasu!
Kontsumitzeko orduan, lagungarri gisa erabili ditzakegu, molde batekin forma eman eta moztuz. Kiolaria izanez gero, barrita energetiko gisa kontsumitzeko ere gomendagarria da.
Akaso!
lekale pastela
Amonaren legatz-isats betea

LEGATZ-ISATS BETEA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin darraigu oraindik ere eta gaurkoan Legatz-isats betea RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Legatzaren isatsa
- olioa
- tipula
- birrindutako arrautza egosia
- oliba zatituak
- urdaiazpikoa
- 3 koilarakada tomate
- ogi arraila
…
Errezeta
Legatzaren isatsari arantzak kendu, alde batetik moztuta.
Betegarria prestatu. Hiru koilarakada oliotan frijitu ondo zatitutako tipula, gehitu birrindutako arrautza egosia, oliba zatituak, urdaiazpiko tira bat, prestatutako hiru koilarakada tomate eta ogi arraila.
Pixka bat egin, eta isatsa bete. Josi legatza ixteko.
Jarri erregailu batean eta bota gainetik olio frijitua baratxuriekin.
Sartu labean eta erre 20 minutuz.
…
Kasu!
- Maionesarekin, tomatearen edo bere saltsarekin zerbitzatu daiteke. Patatak panadera erara ere ohea gisan bikain geratzen da.
- Legatz – hake – merluza – Merluccius bilinearis – SailkapenZientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz-isats betea
Amonaren legatz albondigak

LEGATZ ALBONDIGAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin aurrera eta gaur Legatz albondigak RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi bat legatz
- arrautz gordin bat
- tipula erdi
- ura eta gatza
- 3 goilarekada tomate
- goilarekada bat ogi arrailatu
- olioa
- baratxuri xehatua
- irin goilarekada erdi bat
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Xehatu kilo erdi bat legatz gordin.
- Gehitu: arrautz gordin bat, frijitutako eta xehatutako tipula erdi bat, gatza, 3 goilarekada tomate eta goilarekada bat ogi arrailatu.
- Egin bolak, pasa irin eta arrautzetatik, eta frijitu.
- Egin saltsa berdea, zartagian olio garbia eta baratxuri xehatua jarriz. Doratzen denean, sueztitu irin goilarekada erdi bat eta perrexil xehatua. Bota ura eta gatza.
- Bota albondigei eta eduki sutan tartetxo batez.
…
Kasu!
Zerbitzatzeko beste modu bat bexamel fin samar batekin da, tartetxo batez labean jarrita. Beste aukera batzuk: tomate saltsa…
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz albondigak
Amonaren legatza euskal erara

LEGATZA EUSKAL ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin darraigu eta gaurkoan Legatza euskal erara RZ tipikoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Legatza
- txirlak
- olioa
- 2 baratxuri hortz
- irina
- ardo txuria
- zainzuriak
- perrexila
- arrautz egosia eta ilarrak
…
Errezeta
- Jarri olioa lapiko batean eta jarri bi baratxuri hortz. Atera baratxuria doratu denean.
- Pasa legatza irinetatik eta egin pixka bat bi aldetatik. Bota ardo txuria pixkanaka, lapikoa mugitzen den bitartean, olioa oso beroa ez dagoela (saltsa loditu dadin). 15-20 minutu.
- Salteatu txirlak zartagian, ondo garbituta, eta irekitzen direnean gehitu legatzari.
- Jarri baita ere zainzuri batzuk, bere ur eta guzti.
- Amaieran jarri perrexila ondo xehatuta, eta nahi izanez gero, arrautz egosia eta ilarrak ere.
…
Kasu!
Legatz – Merluccius bilinearis – Sailkapen zientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatza euskal erara
Amonaren legatza saltsa berdean

LEGATZA SALTSA BERDEAN –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Legatza saltsa berdean RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- legatz xerrak (aurretik beratuak)
- olioa
- 2 baratxuri hortz
- zainzuri salda
- zainzuriak
- ilarrak
- txirlak
- arrautza egosiak
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Jarri lapiko batean olio kikaratxo bat eta frijitu bi baratxuri hortz, asko doratu gabe.
- Utzi apur bat hozten, kolokatu legatz xerrak (aurretik beratuak) eta jarri su baxuan, eta mugitu nahasketa egiten den bitartean 10-15 minutu.
- Jarri zainzuri salda eta utzi sutan tarte batez, ondoren eman buelta eta egin daitezela gehiago, eta mugitu denbora guztian saltsa loditu dadin.
- Gehitu zainzuriak, ilarrak, txirlak, arrautza egosiak eta perrexil xehatua jarri gainean.
…
Kasu!
Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatza saltsa berdean
Patxarana

Patxarana –
Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan pattarren TOPera gatoz patxarana RZ honekin. Erraza eta primerakoa lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Basaran freskoak, onduak, kilo bat
- Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro
- Kafe ale batzuk
…
Errezeta
- Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu.
- Ondoren anisa isuriko dugu bidoira eta kafe aleak sartu. Ongi estalita egon dadila hiru hilabetean, baina noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu daitezen, denean berdin.
Kasu!
Norberaren gustua zein den eta bakoitzak nolako pazientzia duen, horren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen. Denborarekin asmatzea, horixe da kontua. Batzuek kanela txotxa gehitzen diote, pixar bat, edo limoi edo laranja azala.
Ez da komeni denbora sobera ere uztea basaranak beratzen, patxarana sobera ez iluntzeko, eta botilatzen badugu ona izaten da botilan basaran ale batzuk sartzea, ez gehiegi betiere. Sobran ditugun basaranekin marmelada goxo-goxoa egin dezakegu. Patxarana sobera zahartzea ere ez da ona, kolorea eta, are garrantzitsuagoa, fruta-zaporea galtzen baitu.
Hobe da p a t x a r a n a fresko samar egotea edo izotz puska batzuekin edatea. Ez dezagun ahaztu, dena dela, gozoa izan arren eta aise sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Patxaranaren mozkorraren biharamunean, bestondoan, nahiago du edozeinek tximu-pixa edan patxaran xorta bat baino, traidorea baita maiz. Nik bezain ongi dakizue denok.
Akaso!
Whiski eta kanela pattarra

Whiski eta kanela pattarra –
Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan tipikoenetakoa dirudien Whiski eta kanela pattarra RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 125 g azukre
- 300 g esne
- 900 g esnegain likido
- 10 koilarakada whiski
- 2 kanela txotx
…
Errezeta
- Esnea, esnegaina eta azukrea eltze batean nahasi.
- Kanela txotxak sartu ondoren, sutan jarriko dugu 2 minutuz-edo irakin dezan.
- Itzali, plater batekin estali eta epeltzen utziko dugu.
- Orduan whiskia gehitu eta nahastura iragazkitik pasaraziko dugu botila batean sartzeko.
- Hozkailuan sartu eta pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik.
Kasu!
Pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik!
Akaso!
Whiski eta kanela pattarra
Limontxeloa

Limontxeloa –
Ama eta izeba datozenerako RZ gaurkoa. Ligatzeko ere zergatik ez? Une apropos horretarako… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa
- 7 limoi, horiak eta usain goxokoak
- Litro bat ur + baso bat
- 250 g azukre
Limontxelo
Errezeta
- Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 eta 20 egum artean utziko dugu beratzen, dugun presaren arabera. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.
…
- Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen.
- Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen.
…
Kasu!
- Kontuz…
- Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango, gozatuko, eta mozkortuko gara.
…
Akaso!
Nonna’s LIMONCELLO …
…
Limontxeloa
Arrozesne pattarra

Arrozesne pattarra –
Pattarrak RZ sailtxo hau jarraituz, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Arrozesne pattarra RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 900 g esne
- 900 g esnegain likido
- 200 g arroz
- 300 g azukre
- 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
- Kanela txotx txiki bat
…
Errezeta
- Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean.
- Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz.
- Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu.
- Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin.
- Botilatu egin genezake. Hozkailuan 3 bat egun iraungo du.
Kasu!
Hozkailuan 3 bat egun izan, ez gehiago! Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.
…
Akaso!
Etxean egindako Baileys-a agian?
Arrozesne pattarra
Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra –
Festa gogoz darraigu eta hona beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko, Esne merengatu pattarra errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 800 g esne
- 200 g esnegain likido
- Laranja edo limoi azal puska eder bat
- Kanela txotx bat
- 175 g azukre
- 150 g ron
- Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre
Esne merengatu pattarra
Errezeta
- 10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian.
- 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean.
- Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.
- Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera.
- Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi eta ongi eragin.
Kasu!
Hotz-hotza zerbitzatuko dugu.
Akaso!
Homemade Chocolate Liqueur with vodka, Irish Cream Liqueur, Ruby Red Citrus Infused Vodka & homemade Raspberry Liqueur.
Esne merengatu pattarra
Kakahuete pattar krematsua

Kakahuete pattar krematsua –
Festa gogoz darraigu eta beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko gaurkoan hona dakarkizuguna, Kakahuete pattar krematsua RZ, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 22,5 cl ur
- 75 cl esne
- Kakahuete gurina, 100 g
- 30 g azukre
- Kakao hauts zimiko bat
- Gatz pixar bat
- Ron urtetsua, 4 koilarakada handi
…
Errezeta
- Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu.
- Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan.
- Gero beste 5 minutuz irakiten utzi.
- Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi.
- Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi.
- Botila batean sartu eta hozten utzi.
Kasu!
Behar adina botila … larala! …
Akaso!
CHOCOLATE LIQUEUR + NUTELLA CREME LIQUEUR + IRISH CREAM + COFFEE LIQUEUR
El kopon!! Bizkotxoa, anana, melokotoia, fana, esne-gaina eta izozkia duen kopa erraldoia egin dute Karlos Argiñanok eta Martin Berasategik ‘Kontrako eztarrian’, Bera Bera taldeko kideen laguntzarekin. Ikusi!
Kakahuete pattar krematsua
Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –
Festa gogoa daramagu barruan eta alkoholaren bide arriskutsuan sartu gara konfitamendu egoera honetan. Hemen RZ sorta alkoholduna zeurekin konpartitzeko, Hur eta kakao pattarra errezeta lehena, pixka bat piripi dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozooooo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 500 g esne
- 500 g esnegain likido
- 300 g hur-praline
- Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki
- 150 g hur pattar
…
Errezeta
- Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan jarri.
- Irakin eta gero, hur-pralinea eta kakao hautsa gehituko dizkiogu nahasturari.
- Irabiagailuarekin ongi jo dena, eta iragazki fin patetik pasarazi likidoa.
- Nahastura hoztu denean, hur pattarra gehituko diogu.
- Freskatzen utzi.
Kasu!
Hotz-hotz zerbitzatu.
Hur-pralinea gozogintzako produktua da. Konfiantzako gozogile bati enkargatu eta eros diezaiokegu.
Akaso!
Txokolate txuri pattarra RZ bideoa akaso?
Hur eta kakao pattarra
Amonaren budina

Amonaren budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen dakarkizuguna, amonaren budin edo pastela RZ, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 4 arrautza
- 100 gr esnegain
- piperrauts zuria
- gurina eta ogi arraila
- espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…
Errezeta
- Irabiatu 4 arrautza, nahastu 100gr esnegain eta piperrauts zuri apur bat.
- Nahastu nahi duzuna: espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…
- Igurtzi moldea gurinarekin eta ogi arrailarekin, eta jarri labean egosten Maria bainuan; ordu erdiz, gutxi gorabehera.
Kasu!
Patata pure arin batekin adibidez primeran geratzen da, hori gure gomendioa ….
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Errezeta aproposa eskaini digute Iturrietak eta Huegunek … Olo eta txia hazi budina fruitu gorriekin errezeta. Estrogeno gehiegi izateak eragiten dituen buruhausteak izan zituzten hizpide Silvana Huegun dietistak.
Amonaren haragi albondigak

Amonaren haragi albondigak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren haragi albondigak errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen dakarkizuguna, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 1/2 kg haragi
- arrautza bat
- baratxuri hortza bat
- perrexila
- gatza
- bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia)
- irina
Errezeta
- Haragi 1/2 kg horri geitu arrautza bat, baratxuri hortza bat, perrexila, gatza, bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia).
- Pasa irinetatik edo ogi arrailetatik, nahi izanez gero arrautza irabiatutik ere.
- Frijitu eta zerbitzatu.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!