Oreo gaztapasteltxoak

Oreo gaztapasteltxoak –
Gozozalea bazara, hara hemen pasteltxo erraz bezain interesgarria. Hori bai, hau egin ahal izateko Oreo markako gailetak osorik beharko dituzu, jan dituzun horiek ez baitute balio, kar, kar… Erraza, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak eta errezeta:
- Bi katilutxo gazta fresko jarri gopor edo ontzi borobil batean
- Katilutxo bat krema mikatz gehitu
- Azukrea katilutxo bat
- Bainila likidoa goilarakada bat
- Dena irabiatu
- Bi arrautza osorik gehitu
- Irabiatu berriro orea lortu arte
- Madalenak egiteko ontzi batean, jarri madalena-paperak eta zulo bakoitzeko Oreo bana, hondoan
- Gehitu lortu duzun orea eta gainetik egin eskuz apurtutako Oreoa zatitxoak
- 125 gradutara dagoen labean, 22 minutu sartu
- Hozten utzi, hiru bat ordutan
Basquiat. Oreo. 1988. Olioa mihisean
. . .
Kasu!
Bai, badakigu guztiz yankia atera zaigula pasteltxoa, baina egizu proba eta ez zara damutuko. Areago, Jean Michel Basquiaten espiritua etorriko zaizu bisitan ahokada bakoitzean.
…
Akaso!
Oreo gaztapasteltxoak
Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua –
Mamia edo gatzatua RZ ezinbesteko postrea dakarkizugu gaurkoan, erraza, oroitzapen asko dakartzana, ama eta izeba bisitan datozenerako, parranda osterako aproposa ere bai…
Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
6 pote betetzeko:
- ardi esnea, litro bat
- gatzagi likidoa
- gatza
…
Errezeta
- Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
- Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
- Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
- Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.
…
Kasu!
Egin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.
Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.
Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.
Akaso!
Mamia edo gatzatua
Etxeko torrada edo torrijak

Etxeko torrada edo torrijak –
Soberan pilatzen diren ogiekin egiteko postre bikaina. Erraza, oso aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- Etxean soberan dagoen ogi zaharra, 2-3 hatzen lodierako zatitan moztua
- litro bat esne
- 0,1 kg azukre
- bainila adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat
- limoi bat
- laranja bat
- 2 arrautza
- oliba olioa 3 koilarakada

TORRADA Ana
Errezeta:
- Ogi gogor zatiak ontzi batean jarri.
- Lapiko batean esnea, azukrea, bainila adarra eta limoi zein naranjaren azalak egosten jarri. Guztia irakiten hasten den bitarte.
- Ogiari gainetik lapikoko guztia gehitu eta bertan utzi 2-3 orduz. (Esnearekin ez baditugu guztiz estaletzen, ordubete igaro eta gero buelta eman ogi zatiei. Beharrezkoa da ogiak esne guztia ondo xurgatzea.)
- Plater batean arrautzak irabiatu.
- Zartagi altu bat berotzen jarri oliba olioarekin, ondo berotu behar da olioa.
- Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren zartagian frijitu.
- Zartagian hurraren kolorea hartzen duen bitarte mantendu alde bakoitzetik.
- Frijitu eta gero soberan duen olioa kendu sukalde paper baten gainean eta azukrez estali gainetik.
Kasu!
Errezeta hau ogi zahar zein berriarekin egin daiteke, amaitzean izozki edo saltsez lagunduta jaten da normalean.
OGIA pan: Baguettea Baguette Barra luzea Barra grande Barra txikia Barra pequeña Baserriko ogia Pan de leña Erromatar txikia Romanito Flauta Flauta Fruitu lehorrezko ogia Pan de frutos secos Moldeko ogi integrala Pan de molde integral Moldeko ogi zerealduna Pan de molde de cereales Moldeko ogia Pan de molde Ogi birrindua Pan rallado Ogi espainola Pan español Ogi gatzgabea Pan sin sal Ogi integral haziduna Pan integral de semillas Ogi sesamoduna Pan de sésamo Ogi sojaduna Pan de soja Ogi txigortua Pan tostado Ogi-barra zerealduna Pan de cereales barra Ogi-irin integrala Harina de trigo integral Ogi-irina Harina de trigo Opilak Bollos Vienako ogia Pan de Viena Zekale-ogia Pan de centeno Zopakoa Pan de sopa Txapata Chapata
…
Akaso!
Maitane Segurolaren TORRADAK bideo RZ:
Etxeko torrada edo torrijak
Amonaren San Blas opila

Amonaren San Blas opila –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Postre RZ onenaren bilaketarekin darraigu eta gaurkoan, otsailak 3, Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. RZ nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, esnetan bustitzeko ere bai…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
- Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.
…
Errezeta
- Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
- Prest daudenean estali bainu zuriarekin.
- Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
- Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
- Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.
…
Kasu!
- Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
- Xolomo Sapiens “San Blas opila” Teresarena
- San Blas opilak wikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
….
Amonaren San Blas opila
Haurron krepak

Haurron krepak –
Haurrok familiaren gosaria prestatu dugu gaur, eder askoa! (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).
Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!
Osagaiak
- Arrautzak (hiru)
- Irina (kikarakada bat eta erdi)
- Esnea (kikarakada bat eta erdi)
…
Errezeta
Arrautzak kraskatu eta ontzira bota.
- Irina eta esnea gehitu, eta guzti-guztia irabiatu.
- Nahastea zartaginean ondo nahastu, eta gogortzen hasten denean buelta eman.
- Nahi izanez gero, kakao krema edo marmelada gehitu.
- ON EGIN!
.
Kasu!
Haurron krepak
Haurron limonada

Haurron limonada –
Haurrok sukaldean jarraitzen dugu, honakoan edari freskagarri bat prestatzen, limonada! (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).
Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!
Osagaiak
- Limoiak (kilo bat)
- Azukrea (80 gr.)
- Ura (litro erdi)
…
Errezeta
Limoiak erditik moztu eta zukutu egingo ditugu.
- Azukrea gehitu.
- Ura gehitu eta nahastu.
- Nahi izanez gero, izotza ere gehitu, fresko-fresko egon dadin.
- ON EGIN!
.
Kasu!
Haurron limonada
Haurron arroza oilaskoarekin

Haurron arroza oilaskoarekin –
Haurrok kozinatzen jarraitzen dugu, tarteka bada ere. Honakoan, oso plater ezaguna eta erraza dakargu, edozein egunetan jateko modukoa. (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).
Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!
Osagaiak
- Arroza (kikarakada bat)
- Oilaskoa zatitan moztuta (bi izter)
- Ura (arroza bider bi eta erdi)
- 4 piper gorri (tiratan moztuta)
- Olio txorrotada bat
- Gatza
…
Errezeta
Lehenengo, bota olio txorrotada bat kazolan, eta jarri berotzen su eztian.
- Bota oilasko zatiak oliotara.
- Oilaskoa erdi egina dagoenean, gehitu arroza eta ondo nahastu.
- Gehitu ura arrozari, eta utzi egosten.
- Bitartean, piper gorria tiratan moztu, eta gehitu kazolara.
- Arrozak ur guztia xurgatzen duenean, prest duzu platera.
- Bota gatz apur bat eta…
- On egin!
…
Kasu!
Haurron arroza oilaskoarekin
Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Erregetako Roskoia eta Errege Opila –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Urtea apropos hasteko, Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta dakarzkizugu, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ERREGETAKO ROSKOIA
Osagaiak
- 500 gr. irin
- 100 gr. azukre
- 100 gr. gurin
- 2 arrautza
- Laranja birrindura
- 20 gr. okindegiko legamia
- Laranja-lore ura
- 200 esne dezilitro
Errezeta
- Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
- Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
- Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.
…
ERREGE-OPILA
Osagaiak
- Postreetarako irina 250 gr.
- Azukrea 50 gr.
- Arrautza bat
- Okin legamia 25 gr.
- Gurina 25 gr.
- Esnea 50 ml.
Errezeta
- Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
- Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
- Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
- Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
- Masa tenkatu uztai bat egin behar.
- Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
- Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Maite Goñiren azalpentxoak errege opilaren inguruan… Maiteren Podcast.eus-eko 10minututan teknologia saio interesgarrira esteka ere hemen.
Erregetako Roskoia eta Errege Opila
Gabon konpota

Gabon konpota –
Postre RZ batez bukatuko dugu urtea eta gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon Konpota RZ dakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂
…
GABON KONPOTA
….
Osagaiak
- 2 l ur
- Litro bat ardo beltz, ona
- 400 g azukre
- Kanela, ezpal bat
- Litro laurdena mertxika-zati lehor
- Litro laurdena aran pasa
- Litro laurdena piku lehor
- Litro laurdena mahaspasa
. . .
Errezeta
- Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
- Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
- Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
- Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
- Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.
. ..
Kasu!
Konpota zuzenean potean egin eta gorde.
…
Akaso!
Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
Patata gozo betea

Barazkiz betetako patata gozoa –
Batata edo patata gozoa (Ipomoea batatas) konbolbulazeoaren familiatik datorren barazki bat da, azala hartsua eta horixka edo laranja kolorekoa. Karbohidrato asko ditu barazki honek, eta 0,5 eta 3 kilogramo artean pisatu dezake. Denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Batata edo patata gozoa
- Tipula
- Perretxikoak/txanpiak
- Atuna (lata 1)
- Gatza
…
Errezeta
- Batata azal eta guzti uretik pasa garbitzeko eta lehortu ondoren, laban zorrotz edo sardexka batekin zulatu. Gatza apur bat hartu eskuetan eta batata igurtzi. Oliba olio pixka bat hartu eskuetan eta berdina egin.
- Labea prestatu eta berotzen denean batata sartu eta 200 gradutan 45 min labean eduki. Batataren tamainaren arabera 5-10 minutu gehiago eduki beharko dugu barruan.
- Batata labean egiten den bitartean, tipula txikitu eta olio bero pixka batean biguntzen jarri. Honi perretxikoak txikituta bota eta nahastu egin arte. Azkeneko momentuan atuna bota eta nahastu.
- Batata eginda dagoenean, platerean jarri eta erditik ebaki. Bi aldeak harrotu eta gainetik bota zartagian egin dugun nahasketa.
- On egin!
…
Kasu!
Alternatiba bezala, atuna beharrean oilasko zatiak (aldez aurretik frijituta), edo/eta gazta birrindua erabili dezadezu. Erabat beganoa egiteko adibidez, hirugarren berdura bat txikitu eta gehitu tipula eta perretxikuei.
…
Akaso!
Boniato relleno de verduras, jamón y queso // Cocina de Karlos Arguiñano
Osin zopa

OSIN ZOPA –
Gaurkoan asun edo osin zopa osasuntsua dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- ondo garbitutako osinak
- 2-3 tipula txikituta
- 1 eskukada olo
- koilaretxo 1 oliba olio
- wakame zatitxo 1
- koilarekada 1 miso
- olo esnea
- 5-6 baso ur
…
Errezeta
- Tipula oliotan pasa, gardendu arte.
- Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
- Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
- Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
- Nahastu eta zerbitzatu.
…
Kasu!
B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak baita ere.
…
Akaso!
Osin zopa
Kedgeree osasuntsua

Kedgeree osasuntsua –
Gaurkoan arroz errezeta ingeles tipiko bat dakarkizugu, indian ere oso ezaguna, Kedgeree delakoa, bertsio azkar eta osasuntsuan, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- 250 gr arroza integrala
- 50 gr ilar
- 400-500 gr arrain (edo atun-lata)
- tipulina bat
- perrexila
- limoia
…
Errezeta:
- Egosi arroza lehenik.
- Arraina freskoa bada, pasa zartainetik egin arte, bestela atun-lata ireki eta kitto.
- Ilarrak egosi.
- Perrexila txikitu.
- Osagai guztiak nahastu eta gainera bota (dekorazio moduan) txikitutako perrexila eta alboan limoi zati bat, nahi duenak nahasketari bizigarria emateko.
- Prest, platerean zerbitzatu eta gozatzera.
…
Kasu!
Platera beroa edo hotza jan daiteke. Arrain ezberdinak erabil daitezke, hala nola hegaluzea edo izokina. Izen ezberdinak ditu: Kedgeree, kitcherie, kitchari, kidgeree, kedgaree, kitchiri, khichuri, kaedjere,…
…
Akaso!
Kedgeree osasuntsua
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin

Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin –
Arrain tartak egingo ditugu gaurkoan, Thai kutsuaz eta luzoker edo pepino entsalada batekin lagunduta, denak txundituta uzteko errezeta, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak (arrain-tartarako)
- 500 g arrain
- 2 koilarakada martorri
- 3 tipulina, fin-fin txikitua
- 2 baratzuri, xehatuta
- Limoiondo belarra, zati samurra bakarrik, txikitua.
- 125 ml koko-esne
- Sarrazeno irina
- 125 g Kalabaza
- Olio begetala
Osagaiak (luzoker edo pepino entsaladarako)
- 2 luzoker edo pepino, zurituta, luzeran zatituta eta haziak kenduta.
- 50 g arroz-ozpin
- 2 pipermina (Txile), txikitua (aukerakoa)
- 2 txalota, txikitua.
- 2 koilarakada martorri hosto txikitua
- 40 g kakahuete erre, txikitua
…
Errezeta
- Arrainak zati txikitan moztu.
- Jarri martorria, tipulina, baratxuria, kalabaza eta limoi-belarra elikagai-prozesadore batean eta nahastu ore bat lortu arte.
- Gehitu arrain zatiak oreari eta nahastu ondo. Gehitu pasta honi koko-esnea eta irina.
- Jarri nahasketa ontzi batean eta utzi gutxienez pare bat orduz.
- Prestatu tartatxoak koilara batekin hanburgesa forma emanez eta jarri olio beroz betetako zartagin batean. Frijitu, kurruskari eta marroia den arte, eta buelta eman behin frijitzen den bitartean. Atera oliotik eta jarri erretilu batean sukaldeko paperarekin.
- Entsaladarako, moztu pepinoa 5 mm-ko xerratan.
- Bota pepino xerrak ozpinetan. Pipermina, txalota eta martorria gehitu, eta hautseztatu kakahueteekin.
- Mahaira eta gozatua…
…
Kasu!
Zerbitzatu aurretik, hautseztatu gainetik kakahueteekin, ikutu eta zapore goxoa emango dio.
…
Akaso!
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin
Fideo txigortuak sagar saltsarekin

Fideo txigortuak sagar saltsarekin –
Gaurkoan fideo txigortuak, osasuntsuagoak gari integralezkoak badira, sagar edo madari saltsa goxo batekin nahastua. RZ goxo eta erraz bat, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- Gari integral gogorreko fideoak 100 gr
- Olioa
- Ura
Saltsarako:
- sagar/madari bat
- azenario bat
- tamaria
- oliba-olioa
- gatza
- umeboshi orea edo ozpina
…
Errezeta:
- Fideo-neurri bat txigortu, lehertu arte, etengabe mugituz erre ez daitezen.
- Jarri oliba-olio zorrotada bat, eta jarraitu mugitzen eta txigortzen.
- Ur irakinaren neurri bat gehitzea. Gatz pixka bat jarri.
- Sua estali eta itzali. Utzi 10 minutu. Dena mugitu.
- Gehitu aipatutako saltsarako osagai guztiak birrinduz lortuko dugun saltsa.
…
Kasu!
Fideoak erre ez daitezen eta ondo txigortuak geratzeko, zartaian etengabe mugitu eta mugitu….
…
Akaso!
Fideo txigortuak sagar saltsarekin
Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin)

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) –
Osagaiak
- 250 gr. Okela xehetua
- 6/8 xafla Moldeko ogia
- erdi bat Tipula (aukeran)
- ale bat Berakatza (aukeran)
- Amiñi bat Pipermina (aukeran)
- Edalontzikada erdi Ogi xehetua
- Eskukada bat Perrexila (aukeran)
- Ura (edo esnea)
- Olioa
- Gatza
Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.
Pausoak
- Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
- Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
- Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
- Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
- Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
- Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!
…
Kasu!
…
Akaso!