Blog Artxiboa

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa – 

Bada Sangria flamenkoa deitzen den sangria errezeta berezi bat antza, Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna eta Pedro Ximenez protagonista duena. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat gaurkoan aurreko sangria-rena osatze aldera, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, litro bat
  • 6 koilarakada azukre
  • Litro laurden bat Pedro Ximenez
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handitan
  • Izotzak

Errezeta

  1. Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere.
  2. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
  3. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez.
  4. Zerbitzatu. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko.

Kasu!

Hozkailuan sangria ordu pare bat beratzen izatea gustatzen zaio pertsona aditu batzuei … Guri ahalik lasterren zerbitzatzea.

 

Akaso!

 

gogokoa

Sangria

Sangria – 

Festa frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ bat zeurekin konpartitzeko, Sangria edariaren errezeta hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Izotzak

Errezeta

  1. Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea.
  2. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan.
  3. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.
  4. Zerbitzatu.

Kasu!

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Berriro aipatu, fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko…

Europako Parlamentuak 2014ko urtarrilean sangria etiketa erabiltzeko Espainian edo Portugalen ekoiztu behar izan zela erabaki zuen.

Akaso!

Sangria

gogokoa

“ad libitum” Laranjada

Laranjada – 

Edatekoetan eta beroetan sartuta laranjada RZ tipikoa ere gurean behar genuke eta errezeta honakoa Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna. “Ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea da, beraz, frexkagarri gogo ezin asez bazabiltza eta nahi adina edateko “ad libitum” Laranjada RZ, azukrea kontrolpean edukita, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 6 laranjaren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

Errezeta

  1. Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra.
  3. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Kasu!

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

“ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea, batez ere musikan erabilia.

Akaso!

Limonada

Laranjada

gogokoa

Amonaren anana tarta

Amonaren anana tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ sailtxo honekin jarraituz Amonaren anana tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 5 azukre koilarakada
  • 5 koilarakada irin
  • anana (potekoak)
  • Chantilly-a: esnegain litro laurden bat, 2 zuringo, 4 koilarakada azukre
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat

Amonaren anana tartaErrezeta

  1. Egin bizkotxoa: 5 arrautza, 5 azukre koilarakada eta 5 koilarakada irin.
  2. Hozten denean, moztu bi kapetan ondoren bete ahal izateko. Bota barruan anana poteko zukua eta hainbat xerra zatitxoak eginda.
  3. Egin chantilly bat esnegain litro laurden batekin, 2 zuringorekin eta 4 koilarakada azukrerekin.
  4. Chantillyaren erdiarekin bete bizkotxoa, eta beste erdiarekin atondu gainetik eta aldamenetik.
  5. Jarri gainetik gainontzeko anana xaflak zatitan moztuta edo osorik, eta atondu.

Kasu!

  • Nahi izanez gero jarri gingak.
  • Hotza zerbitzatu.
  • Anana – wikipedia – Ananas comosus Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik ezaguna. 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Anana errea

Amonaren anana tarta

gogokoa

Amonaren moka tarta

Amonaren Moka tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ gehiago eta Amonaren moka tarta RZ dakarkizugu gaur, nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • almibarra egiteko, 7 koilarakada azukre eta 10 ur
  • 200 gr gurin
  • 2 arraultza
  • 2 koilarakada nescafe koilarada

Errezeta

  1. Egin bizkotxoa beti bezala, 4 arrautzekin.
  2. Moka: egin almibarra, 7 koilarakada azukre eta 10 ur.
  3. Utzi hozten.
  4. Jarri 200 gr gurin entsalada-ontzi sakon batean, eta joan pixkana almibarra gehitzen irabiatzen zoazen bitartean. Gehitu 2 gorringo irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, baita bi koilarakada nescafe koilarada ur batekin nahastuta (edota ondo kargatutako kafe pixkat).
  5. Atondu.

Kasu!

  • Txokolate xaflak edo malutak erabili apaintzeko nahi baduzu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Abaltzisketako Ostatuko Begoña Artola etxeko tarta berezia errezeta prestatzen ‘Txoriene’ saioan.

Luisa gazta tarta

Amonaren moka tarta

gogokoa

Amonaren ijito besoa

Ijito besoa – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gogoz gabiltza eta gaurkoan bereziki gustokoa dugun amonaren ijito besoa RZ dakarkizugu, gozamen eta plazer une txiki batek asko ematen baitio gorputz eta arimaren plazer nahi eta behar tentakorrari… Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • (4 arraultza)
  • 4 gorringo
  • 4 zuringo
  • 4 koilarakada azukre
  • 4 koilarakada irin
  • azukrea
  • glas azukrea

ijito besoa

Errezeta

  1. Prestatu bizkotxoa elur-puntura eramandako 4 zuringorekin eta 4 koilarakada zukrerekin.
  2. Gehitu 4 gorringoak eta bahetutako 4 koilarakada irin.
  3. Estali labeko bandeja laberako paperarekin, eta jarri krema.
  4. Sartu labean eta utzi bertan 11-12 minutuz.
  5. Ateratakoan jarri azukrearekin hautseztatutako ezpainzapi batean, zabaldu pastel-krema eta biribildu.

Kasu!

  • Hozten denean hautseztatu glas azukrearekin eta egin apainduraren bat suhatz bero batzuekin.
  • Ipar Euskal Herria eta Frantzian ijito besoari  ‘opil-kiribildua’ (gâteau roulé) esaten diote.
  • eu.wikipedia.org/Ijito-besoa

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Ijito besoa

gogokoa

Amonaren pastel krema

Amonaren Pastel krema – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gozoetan barrena gaurkoan amonaren pastel krema RZ dakarkizugu, gozamena eta plazerra besterik gabe, denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • baso eta erdi esne
  • kanela
  • limoi azalak
  • 2 gorringo edo 2 arrautza
  • 4 koilarakada azukre
  • koilarakada bat irin (edo erdia irina eta beste erdia potax edo maizena)

Amonaren pastel kremaErrezeta

  1. Prestatu baso eta erdi esne kanela eta limoi azalarekin, eta jarri irakiten.

  2. Beste kazo batean jarri 2 gorringo edo 2 arrautza, 4 koilarakada azukre, koilarakada bat irin (edo erdia irina eta erdia Potax edo maizena), eta dena ondo nahastu.

  3. Esnea irakitzear dagoenean nahastu guztia, eta eduki irakitzen tarte batez ondo nahasten duzun bitartean (itsasi ez dadin, eta ez dadin pikorrik atera).

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso! 

Pastéis de Belém

Belem-eko NATA PASTEL ospetsua … 

Amonaren pastel krema

gogokoa

Amonaren Goxua

Amonaren Goxua – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gogoz gabiltza beti, badakizu, eta izenak dioen bezala gozoetan gozoena den eta gasteizen hain famatsu den amonaren goxua RZ dakarkizugu gaurkoan, arimaren plazer nahi eta behar tentakorrarentzat… Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Pastel-krema
  • 500 gr esne
  • 50 gr azukre40
  • gr maizena
  • 3 arrautza
  • Esnegaina
  • 200 gr esnegain
  • 20 gr azukre
  • Bizkotxoa (kaxakoa aukeran)
  • 50 gr bizkotxo
  • 50 gr ur
  • 20 gr azukre
  • kanela

Amonaren GoxuaErrezeta

  1. Krema: Jarri esnea irakiten.  Nahastu Maizena, arrautzak eta azukrea, gehitu esnea pixkanaka, jarri sutan eta irakin 5 minutuz. Gorde.
  2. Esnegaina: harrotu esnegaina azukrearekin, eta gorde gerorako.
  3. Prestatu bizkotxoak baserako, edo jarri kaxako bizkotxoak kanela eta azukredun esne epeletan.
  4. Jarri gainetik azukredun esnegain harrotu kapa bat, eta kapa honen beste pastel-krema kapa bat.
  5. Nahi izanez gero jarri azukrea gainetik eta erre, goxoki estiloan gera dadin.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren Goxua

gogokoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa – 

Osagaiak

  • Olagarro eta gazta kazuelatxoaegositako 2 olagarro_erro (300 g inguru)
  • “mantxego” erako gazta laurdena (300 g inguru)
  • pipermina /gozoa
  • oliba olioa
  • mozarela bola bat (120-150 g inguru)
  • zilantro eskukada bat
  • ogi tosta txikiak

 . . . 

Errezeta

  1. Olagarroa xerra borobilletan moztu eta buztinezko kazuelatxo batean ipini.
  2. Mantxego erako gazta zuritu eta zati txikietan egin. Olagarroarekin batera ipini kazuelatxoan.
  3. 2 nata koilarakada gehitu kazuelatxora eta labean sartu gazta urtzen den arte (ia irakiten hasten denean)
  4. Labetik irakiten atera eta mozarela gehitu.
  5. Zilantro txikitua eta piper hautsarekin bukatu.

Kasu!

Olagarroa ur berean irakitea omen da sekretutako bat, zaporerik gal ez deazan, irakitako ura gorde eta izoztuz… Eta ur hori berrerabili.

Akaso!

 

 

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

gogokoa

Bakailu RZk

Bakailao errezetak – 

Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da etaizena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw  hitzaren aldaera izanik.  Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus). Azal marroi-berde leuneko arraina da. Aurpegia bete aho du, eta begi handi biziak. Bizkarrean hiru hegats ditu eta isatsaldean bi; beheko baraila goikoa baino txikiagoa du, eta zakatzen azpian sabel-hegatsak izaten ditu. 160 zentimetroko luzera eta 40 kilogramoko pisua har dezake. Urtero 10 bat zentimetro hazten da eta emeen eta arren artean ez da ezberdintasun nabarmenik antzematen hazkuntzan. Ale gehienek 6-8 urte bitartean lortzen dute heldutasuna. Ugalketa-garaia, Ipar Atlantikoaren bi aldetan desberdina izanik ere, negu-udaberri garaian izaten da, eta uda-partean, errute-garaian egindako esfortzua dela-eta, bere burua indarberritzeko elikatzen jarduten da  

Bakailao RZk

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu

Amonaren bakailao tortitak

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

Amonaren bakailaoa errioxar erara

Xolomoren bakailaoa bizkaitar erara

Amonaren bakailaoa bizkaitar erara

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Amonaren bakailaoarekin betetako arrautzak

Bakailao eta piper erre entsalada

Labana erabiltzen japoniarrak maixu…

Urruneko Aitonaren Apollo fish recipe edo errezeta…

Bakailao. The Power of Senses”  Nerua Guggenheim Bilbao

Bakailao errezetak – 

gogokoa

Amonaren bakailao tortitak

Amonaren bakailao tortitak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Bakailaoari gustua hartuta eta amodioa deklaratuta darraigu eta gaurkoan amonaren bakailaoa tortitak RZ dakarkizugu. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 300 gr bakailao
  • ur liro erdi
  • 50 gr gurin
  • gatza
  • patata pure pakete bat
  • arrautza bat
  • perrexil xehatua
  • 3 baratxuri
  • ogi arrailatua

 

Amonaren bakailao tortitakErrezeta

  1. Jarri irakiten ur liro erdi bat, 50gr. gurinekin eta gatz apur bat botata.

  2. Bota patata pure pakete bat eta ondo oratu (ondo loditu behar da).

  3. Utzi hozten eta gehitu irabiatutako arrautza bat, perrexil xehatua, xehatutako 3 baratxuri hortz eta papurtutako 300 gramo bakailao (aurrez gezatua).

  4. Nahastu 4 goilarekada ogi arrailatu.

  5. Eman forma tortitei eta ondo frijitu.

Kasu!

Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da, ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Bakailao munduko Emakume eta Gizonei Omenaldia. Euskal Itsas Museoa.

Nerua Guggenheim Bilbao

Amonaren bakailao tortitak

gogokoa

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Bakailaoari gorazarre eta amodioa deklaratuta darraigu eta amonaren bakailao pastela hostopilarekin RZ dakarkizugu gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • bakailaoa (beratua eta papurtua) 300 gr
  • hostopil lamina bat
  • gurina
  • tipula
  • baratxuri hortz bat
  • irina
  • esnea
  • bakailaoa beratzeko erabilitako ura
  • perrexil xehatua
  • 2 gorringo
  • arrautz egosia

Errezeta

  1. Forratu molde bat hostopil lamina batekin.

  2. Bakailao krema: jarri goilarekada bat gurin lapiko batean, tipula xehatua, baratxuri hortz bat eta goilarekada handi bat irin.

  3. Joan pixkana esnea eta bakailaoa beratzeko erabilita ura gehitzen, bexamela egiteko bezala. Egina dagoenean jarri perrexil xehatua, 2 gorringo eta bakailao beratua eta papurtua.

  4. Jarri dena moldean, hostopil laminaren gainean, eta sartu labean su bizian gutxi gorabehera 30 minutuz.

  5. Bildu hostopilarekin edo adornatu zatitutako arrautz egosi batzuekin eta perrexilarekin.

Kasu!

Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw  hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Oñatiko GoikoBenta jatetxeko Miren Maiztegi eta Iruñeako Gallego jatetxeko Roberto Echeveste eta Julen Altxuk prestatutako Bakailao Trontzo errezeta bana.

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

gogokoa

Amonaren bakailaoa errioxar erara

BAKAILAOA ERRIOXAR ERARA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Bakailaoari amodioa deklaratuta edo, Amonaren bakailaoa errioxar erara RZ ere badakarkizugu hemen gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • bakailaoa
  • irina
  • arrautza
  • tomatea
  • tipula
  • piper berdeak
  • ogi arrailatua

Errezeta

  1. Jarri bakailaoa beratzen eta kendu eskamak.
  2. Pasa irinetatik eta arrautzatik eta frijitu; ondoren jarri lapiko batean.
  3. Egin tomatea tipula dezenterekin, eta pasa.
  4. Estali bakailaoa honekin.
  5. Frijitu piper berde batzuk, moztu tira luzeetan, eta jarri bakailaoaren gainean.
  6. Ogi arrailatua ere bota dakioke; kasu horretan sartu labera 15-20 minutuz.

Amonaren bakailaoa errioxar erara

Kasu!

Bakailaoa beti dago hobea bezperan prestatuta.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

gogokoa

Xolomoren bakailaoa bizkaitar erara

Bakailaoa bizkaiko erara – 

Bakailao gogoz eta Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ ekarri ostean, lau lagunentzat pentsatutako Xolomo Sapiens-en bakailaoa bizkaitar erara RZ ere ekartzea bururatu zaigu. Hemen dakarkizugu gure herri eta kazolatan aspaldidanik ezagutu den RZ zahar goxo hau. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe
  • Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua
  • 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
  • Porru bat, pikatua
  • 2 piper berde, zerrendatan moztua
  • Tomate umo bat, puskatan
  • 5 baratxuri ale, zurituak
  • Litro laurdena oliba olio
  • Litro erdia ur
  • Pastilla bat haragi salda
  • Gatza

sukaldean.eus  Bakailaoa bizkaiko eran

bakailaoa-bizkaitar-eraraErrezeta

  1. Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte.
  2. Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan.
  3. Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia.
  4. Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena.
  5. Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura.
  6. Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.

  1. Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu.
  2. Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori.
  3. Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen.
  4. Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.
  5. Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte.
  6. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren.
  7. Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.

 

Kasu!

Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.

 

Akaso!

, Otxandioko Korostondo jatetxeko Jon Estankonak bakailaoa bizkaitar erara RZ ETB1eko ‘Txoriene’ saioan Pili Manterolarekin.

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Bakailoa bizkaitar erara

gogokoa

Amonaren bakailaoa bizkaitar erara

BAKAILAOA BIZKAIAR ERARA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Bakailao RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bakailao 2 solomo
  • olioa
  • 3 tipula
  • 3 baratxuri hortz
  • 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan)
  • 2 tomate
  • Saltsa egiteko: olioa, bi tipula, bi baratxuri, tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, hiruzpalau piper txorizero.

Amonaren bakailaoa bizkaitar eraraErrezeta

  1. Jarri bakailaoa 48 ordu beratzen, eta aldatu ura goizetan eta gauetan. Gorde hozkailuan.

  2. Jarri olio dezente zartagian eta xehatu 3 tipula handi, 3 baratxuri hortz, ogi baten azala, eta poliki egin dadila. Tipula biguna dagoenean, gehitu 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan) eta bi tomate. Dena elkarrekin egin, eta ondoren pasa.
  3. Jarri bakailaoa lapiko batean, azala gora begira, eta estali saltsarekin. Su eztitan jarri ordu laurdenez, eta tarteka mugitu lapikoa.
  • Saltsa: olioa, bi tipula zati handietan xehatuta, zuritu gabeko bi baratxuri, eta utzi su baxuan. Tipula bigunduta baina doratu gabe dagoenean, gehitu tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, eta aurretik beratzen izandako hiruzpalau piper txorizero. Utzi apur bat egiten eta dena pasa.

Kasu!

Saltsarako, beharrezkoa bada, bakailua beratzeko erabilitako ur apur bat gehitu.

Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Gernikako Zallo Barri Jatetxeko Iñigo eta Eneko Ordorikak “Txoriene” saioan: Bakailao konfitatua eta haren tripakiak bizkaitar erara belar kutsuarekin RZ

Amonaren bakailaoa bizkaitar erara

gogokoa

Amonaren arkume hanka betea

ARKUME HANKA BETEA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren arkume hanka betea RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta hau, haragi gosez gabiltza eta gero siestan digestioa goxo goxo egiteko errezeta bikaina hauxe! Errezeta pisutxua, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan beti bezala, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Arkume hanka bat (edo bi)
  • tipula bat
  • bi baratxuri
  • dozena bat azeituna
  • 50 gramo urdaiazpiko
  • arrautza bat
  • 2 goilarekada tomate
  • ogi arrailatua
  • ardo zuri kopa bat

Amonaren arkume hanka beteaErrezeta

  1. Jarri zartagian tipula bat eta bi baratxuri hortz xehatuta.
  2. Bigunak daudenean, gehitu dozena bat azeituna, 50 gramo urdaiazpiko eta arrautza gogor bat, dena ongi xehatuta. Gehitu 2 goilarekada tomate, ogi arrailatua eta ardo zuri kopa bat.
  3. Kendu hezurra arkume hankari, bete hutsunea betegarriarekin eta lotu.
  4. Jarri erretilu batean, bota gainetik olio frijitua baratxuriekin, eta sartu labean ordu térdi pasatxoz 180ºtan egin arte.

Kasu!

  • Zerbitzatu letxugarekin edo patata frijituekin. 
  • Betegarrian gazta ere aukeran…
  • Bizpahiru aldiz arkumea bere zukuaz bustitzen joatea komeni da labean dela.
  • Harakinari eskatu arkume hankari hezurra kentzeko nahi izan ezkero.

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko aitonaren erara …

Amonaren arkume hanka betea

gogokoa

Amonaren haragi betea

Amonaren haragi betea – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren haragi betea RZ dakarkizugu gaurkoan, haragi gosea ezin asetuz darraigu eta gero siesta goxo-goxo gogoz zergatik ez. Errezeta pisutxua printzipioz, badakizu, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • haragia, tira luzekoa
  • gatza
  • haragi txikitua
  • arrautza irabiatua
  • ardo zuria
  • azenarioa
  • olibak
  • piper gorriak
  • olioa
  • tipula
  • 2 baratxuri hortz

Errezeta

  1. Betetzeko moduko haragia izan behar da, tira luzekoa.

  2. Gatz pixka bat bota.

  3. Haragi txikitua nahastu arrautza irabiatuarekin, ardo zuriarekin, luzean moztutako azenario tirekin, erditik moztutako olibekin eta piper gorriekin; nahasketa horrekin haragia bete.

  4. Kiribildu, eta ondoren lotu.

  5. Presio eltze batean jarri gorritzen oliotan baratxuria eta haragia. Moztu azenarioa, tipula eta bi baratxuri hortz, eta egin dadila.

  6. Gehitu ardo zuria eta salda pixka bat. Egin dadila 50 minutuz.

  7. Pasa saltsa puregailutik.

  8. Kendu soka haragiari, eta hozten denean moztu xerretan.

Kasu!

  • Patata purearekin zerbitzatu daiteke.

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Txahal bilkari betea onddo saltsan Fani Rodriguezek, Bilboko Kafe Antzokiko sukaldariak ‘Txoriene’n.

Amonaren haragi betea

gogokoa

Amonaren oilasko betea

Amonaren oilasko betea –

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren oilasko betea RZ dakarkizugu gaur, patatekin zerbitzatzekoa gosea ezin ase darraigu eta. Errezeta oso goxoa benetan, badakizu, zeure esku duzu innobazioa betegarriaren osagai aukeraketan. Ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oilasko bat
  • betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomatea
  • olioa
  • baratxuria
  • tipula handi bat
  • cognac kopa bat
  • txapiñoiak
  • patatak

Amonaren oilasko beteaAmonaren oilasko beteaErrezeta

  1. Garbitu ondo oilaskoa eta kendu erdiko hezurra.

  2. Prestatu betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomate goilarekada bat. Prestatu dena zartagian.

  3. Bete oilaskoa horrekin. Ondoren ondo itxi.

  4. Jarri lapiko batean olioa baratxuriekin, eta doratu oilaskoa.
  5. Jarri tipula handi bat ondo xehatua, labean sartu 180º ordubetez eta prest dagoenean bota cognac kopa bat eta tapatu. Samurra dagoenean busti zukuaz.

Kasu!

  • Zerbitzatu txapiñoiekin eta patata frijituekin…
  • Edo zure gustura…

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko Aitonaren erara …

 Amonaren oilasko betea

 

gogokoa

Amonaren xerra beteak

Xerra beteak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren xerra beteak RZ gaurkoan dakarkizuguna, haragi gosea ezin asetuz eta gero siesta goxo-goxo gogoz. Errezeta pisutxua, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat xerra fin moztuak
  • 200 gramo txerri haragi pikatu
  • gatza
  • piperrautsa
  • baratxuria
  • perrexila
  • irina
  • arrautza bat
  • ogi arrailatua
  • olioa

Errezeta

  1. Kilo erdi bat xerra, makinak fin moztuak.
  2. Prestatu 200 gramo txerri haragi pikatu, bota gatza, piperrautsa, baratxuria eta perrexila.
  3. Bete xerrak nahasketarekin.
  4. Ondoren pasa irin, arrautza eta ogi arrailatutik.
  5. Frijitu.

Kasu!

  • Zerbitza piperrekin, entsaladarekin edo patata frijituekin.
  • Edo pasta pixka batekin plater konbinatu gisa …

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Patatarekin agian …

Amonaren xerra beteak

gogokoa

Datil eta intxaur pastela

Datil eta intxaur pastela –

Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • dozena erdi datil
  • katilukada intxaur
  • 2 katilu irin
  • bikarbonatu koilarakada txiki 1
  • olio begetal katilu 1
  • arrautz 1
  • kanela, kurkuma, gengibrea
  • labeko papera

Datil eta intxaur pastelaErrezeta

  1. Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua,  olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
  2. Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
  3. Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.

Kasu!

Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.

Akaso!

Datil eta intxaur pastela barrita forman ere akaso… 

Datil eta intxaur pastela

gogokoa