Blog Artxiboa

Amonaren Pistoa 2 eratan

Amonaren Pistoa 2 eratan –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan Amonaren errezetatan aurkitutako Pistoa egiteko errezeta dakarkizugu, 2 bertsiotan, urdaiazpiko eta arrautzaz lehena eta normalagoa ezer gabe bigarrena, biak erraz egitekoak eta denak txundituta uzteko primerako errezetak. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

PISTOA 1

Osagaiak

  • tomatea
  • kuiatxo bat
  • 6 piper berde eta gorri
  • urdaiazpikoa
  • 2 arrautza
  • olioa

Errezeta

  1. Tomatea egin.
  2. Beste lapiko batean jarri olioa berotzen.
  3. Zatitu kuiatxo bat eta 6 piper berde, dena ondo zatitua, tortilla baterako balitz bezala. Adi ibili gorritu ez daitezen.
  4. Buztinezko kazuela batean jarri egindako tomatea eta urdaiazpiko zatitua, eta gehitu kuiatxoa eta piperrak.
  5. Bi arrautza irabiatu eta batu dena gorpuztu arte.

Kasu!

Xigortutako ogiarekin zerbitzatu daiteke. 

 

PISTOA  2

Amonaren Pistoa 2 eratanOsagaiak

Errezeta

  1. Zartagin edo lapiko batean jarri kuiatxoa, tipula, tomatea eta piper berdeak, dena ondo zatituta.
  2. Su baxuan egin dadila leundu arte.
  3. Arrautzak irabiatu eta dena nahastu gorpuztu arte, baina urtsua geratu dadila.  

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Gastrobar Solana 4ko Sonia Tapiak tolosarrak “Txoriene” saioan pistoa 7 tomate motarekin prestatu zuenekoa…

 

Txema Alberdi eta Beñat Alberdi harakinak Pistoa otarrainxkekin RZ  egiten minutu térdiko bideoan:

 

Spanish Ratatouille ere deitzen diote Pistoari …

Amonaren Pistoa 2 eratan

gogokoa

Amonaren bakailaoarekin betetako arrautzak

BAKAILAOAREKIN BETETAKO ARRAUTZAKAmonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Amonaren errezetatan aurkitutako beste RZ hau dakarkizugu oraingoan, Bakailaoarekin betetako arrautzak RZ, erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Bakailaoarekin betetako arrautzakOsagaiak

  • 10 arrautza
  • 200gr bakailao
  • tomatea
  • irina
  • olioa

 

Errezeta

  1. Egosi 10 arrautza, erditik zatitu eta gorringoa kendu.
  2. Sueztitu 200gr bakailao gezatu lau koilarakada tomatetan, eta nahastu tomatetan.Bakailaoarekin betetako arrautzak
  3. Nahasketa horrekin bete arrautzak.
  4. Pasa irinetatik eta arrautzetatik, eta frijitu.

 

Kasu!

Tomatearekin gustatzen zaigu guri, baina zerbitzatu saltsa espainiarrarekin, tomatearekin edo bakarrik…

 

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Arrautza beteak egiteko errezeta ezberdinak …

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu

Bakailaoarekin betetako arrautzak

gogokoa

Ketchupa etxean egina

Ketchupa etxean egina – 

Tomate helduak aprobetxatzeko errezeta erraza gaurkoan dakarkizuguna, Tomate ketchupa etxean egina RZ  Denak txundituta uzteko primerako errezeta top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

…. 

Osagaiak

  • Tomate heldu-helduak, 2 kg
  • 3 tipula eder, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • 3 koilarakada azukre
  • Sagardo-ozpina, 5 koilarakada
  • Koilarakada handi bat ezti
  • 2 kumino pikor
  • 2 piperbeltz pikor
  • Iltze usaintsu bat
  • 100 g gurin
  • Gatza

 …

Errezeta

  1. Kazola batean, azukrea eta eztia jarriko ditugu, su motelean, karamelu itxura har dezan, baina erre gabe. Orduan, agudo, ozpina gehitu; pixka batean lurrundu dadin utzi eta ongailuak eta gurina erantsiko ditugu.
  2. Berandu gabe, hondoan itsatsi eta erre ez dadin, tipula xehatua eta baratxuria sartu, baita oliba olioa ere, zorrotada polit bat. Gatza eman eta su motelean utziko dugu oraingoan, tipula eta baratxuria 45 bat minutuz axaletik frijitu daitezen.
  3. Denbora pixka bat pasatuta, tomate helduak bota, garbitu eta zatitu ondoren. Egos daitezela, oso mantso, su motelean, pare bat orduz edo ur gehiena lurrundu eta murriztu arte. Gazitu eta, sobera garratz baldin badago, azukre edo ezti pittin bat gehitu.
  4. Horrela utz genezake, naturala, edo pure-egitekotik pasatu finago geldi dadin, baina orduan berriz irakiten eduki beharko genuke lehengo kolore gorria hartzeko berriz.

Kasu!

Gure txikiek hanburgesekin poteko ketchupa ez baizik eta guk egindakoa jartzen badute, askoz ere argiago, altuago eta politagoak izango dira… 😉

Akaso!

Biberoia …

Ketchupa etxean egina

gogokoa

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin – 

Lehor gelditzen zaizkigun opileria gozo edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko errezeta erraza gaurkoan, Bizkotxo zahar pastelaren RZ dakarkizugu denak txundituta uzteko, parranda ostean lagunekin gozatzeko kaka-janaama eta izeba bisitan datozenerako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Bizkotxo lehorra edo brioche ogi zaharra, zati eder bat
  • 5 arrautza
  • Katilukada bat esnegain urtu
  • Zorrotada on bat Armagnac
  • Bainila urtua edo karamelu urtua, pixar bat

.

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola eginErrezeta

  1. Dadotan moztu eta txigortu egingo dugu bizkotxoa edo brioche ogia.
  2. Labeko grilan egingo dugu, jakiak itsasten ez diren padera batean, gurin apur batez. Gorrixka geldi daitezela, hori da kontua.
  3. Molde biribil edo angeluzuzen baten hondoan jarriko ditugu, hondoa guztiz okupaturik, oso garrantzitsua da hau, eta haien gainean isuriko ditugu arrautza joak, esnegain, bainila eta alkoholarekin nahasi eta gero. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu pastela ontzen orduerdiz, gainalde gorritu eta barrua mamitu arte.

.

Kasu!

Epel jango dugu, izozkiaren adibidez.

Izugarri ona da errezeta hau egun batetik bestera lehor gelditzen zaizkigun opileria gozoa edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko. Erabiliko dugun orea edo opileria aberastuko dugun heinean izango da goxoagoa eginiko pastela. Azukrez hornitu gabeko oreren bat erabiltzen badugu, moldeko ogia esate baterako, mamitu aurretik erantsiko diogu azukrea arrautza eta esnegain oreari, egoki gozatzeko.

.

Akaso!

Laberik gabe egiten du bizkotxoa gure urruneko amonak …

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin

 

gogokoa

Amonaren Krepak

Amonaren krepak –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Tentazioan erortzeko bideak jarraituz, Amonaren errezetatan aurkitutako hauxe dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren krepak RZ, 2 bertsiotan gainera, olioarekin eta gabe dirudienez, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

KREPAK  1

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
  2. Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Kasu!

  • Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
  • Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.

KREPAK  2

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • olioa
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

Kasu!

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.

Akaso!

Jon ‘Kirru’ Iparragirre eta Gorka Ruiz ‘Epi’ ‘Hara!‘ taldeko musikariak ‘Txoriene’ saioan marmitakoa eta nicatela eta esne-gozoki krepak RZ sukaldatuz.

Krepak 4 eratan egitreko bideoa

Txokolate Krep pastela agian …

gogokoa

Amonaren azalore budina

Amonaren azalore budina –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu bigarrena, amonaren azalore budin edo pastelaren RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izaba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • azalore bat
  • tipula erdi bat
  • gatza
  • olioa
  • urdaiazpikoa
  • gurina
  • arrautza egosiak
  • bexamela

 

Amonaren azalore budinaErrezeta

  1. Jarri lapiko batean azalore bat, tipula erdi bat, gatza eta olio apur bat.
  2. Utzi egosten 20 minutuz, atera edukia eta xukatu ondo ura.
  3. Prestatu bexamela, urdaiazpiko edo York urdaiazpikoarekin.
  4. Gurinarekin bustitako molde batean jarri urdaiazpiko eta arrautza egosi zatiak, azalorearen gainean, gero bexamela eta berriz azalorea.
  5. Sartu labean tenperatura baxuan apur bat lehortu arte, eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Maite Goñi azaloreaz …

Errezeta liburu zahar batetik erreskatatu du Zigor Iturrietak ‘Txoriene’ saioan Azalore eta ziazerba tortilla RZ.

Amonaren azalore budina

gogokoa

Amonaren arrain budina

Amonaren arrain budina –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu lehena, amonaren arrain budin edo pastela RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • Legatz kilo erdia
  • tipula
  • tomatea
  • koñak zurrustatxo bat
  • piperrauts zuri apur bat
  • gatza
  • 3 arrautza
  • gurina
  • ogi arraila edo ogi birrindua

 

Amonaren arrain budinaErrezeta

  1. Legatz kilo erdia, ondo zatituta.
  2. Zartagian olioa eta xehe-xehe egindako tipula jarri.
  3. Tipula egina dagoenean gehitu legatza eta tomate pixka bat, koñak zurrustatxo bat, piperrauts zuri apur bat eta gatz pixka bat.
  4. Hiru arrautza irabiatu eta masarekin nahastu.
  5. Prestatu molde bat, gurinarekin  koipeztatua eta ogi arrailarekin, eta bertan bota dena. Maria bainuan jarri eta labean sartu 40 minutu mamitu arte.

 

Kasu!

  • Maionesarekin edo tomate saltsarekin zerbitzatu daiteke.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Jon Arana ikaslea arrain budina egiten ‘Txoriene’ saioan.

Amonaren arrain budina

gogokoa

Txakolin sangria kaia eran

Txakolin sangria kaia eran – 

Festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuretzat ere, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai …

Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

… 

Osagaiak

  • Kalitate oneko txakolina botila bat
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
  • Limoi Schweppes baten erdia
  • Laranja Schweppes baten erdia
  • Whiski pixka bat
  • Cointreau pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Izotzak

Txakolin sangria kaia eranErrezeta

  1. Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
  2. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
  3. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
  4. Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.

 …

Kasu!

Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Akaso!

Pontxea

Txakolin sangria kaia eran

gogokoa

Amonaren arrautza mainontziak

Amonaren arrautza mainontziak – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

ARRAUTZA MAINONTZIAK

Arrautza errezeta serietxoa bukatzeko izena anitz polita duen RZ dakarkizugu, Amonaren arrautza mainontziak RZ. Goxo eta erraza Amonaren RZtatan aurkitu dugun hauxe, parranda osterako bikaina, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arrautza
  • bexamela
  • gurina 50 gr
  • esnea
  • irina
  • perrexil apur bat

Amonaren arrautza mainontziakErrezeta

  1. Hiru pertsonentzat egosi 7 arrautza.
  2. Erdibitu 6 arrautza, eta utzi ontzi batean.
  3. Egin bexamela: 50gr gurin, eta bina koilarakada esne eta irin.
  4. Horrekin arrautzak estali.
  5. Beste arrautza gogorra puregailutik pasa eta ontzia atontzeko erabili, perrexil apur batez.

Kasu!

  • Beroa zerbitzatu!

Akaso!

Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariaren bizitza gertuagotik ezagutuz ‘Bisitaria’ saioan. Sukaldariak lanean jarri du Euzkitze, bere plater gustukoena prestatzen: Arrautza frijituak RZ.

Urruneko Aitonaren arrautza nahasiak ere oso famatsuak dira.

 

gogokoa

Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin

Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

arrautza galdarraztatuak

Arrautzak serietxoa jarraituz Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin RZ dakarkizugu gaurkoan. Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekinErrezeta

  1. Jarri ura irakiten ozpin eta gatz apur batekin.
  2. Bertan kraskatu arrautzak kontu handiz, eta eginak daudenean ontzitik atera.
  3. Egin bexamela eta bota arrautzen gainetik.
  4. Atondu egositako arrautza zatiekin edo arrautza birrinduarekin.

….

Kasu!

  • Irakiten duzunean, sartu arrautza poliki. Uretan ozpin-azidoak ez du sakabanatzea eragotziko.
  • Arrautzen gorringoa gogortu gabe egon behar da. Oskolik gabe gutxi egositako arrautza da arrautza galdarraztatua, zuringoa gogortuta duena, baina, gorringoa ez

Akaso!

Urruneko aitonaren Arrautzak eskoziar erara RZ

Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin

gogokoa

Amonaren arrautzak aurora erara

Amonaren arrautzak aurora erara – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Arrautzak aurora erara 

Arrautzak serietxoa hasiko dugu hiru errezetarekin, lehena Amonaren arrautzak aurora erara RZ, Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

Amonaren arrautzak aurora eraraErrezeta

  1. Nahastu gorringoak atun lata batekin, oliba bete ugarirekin eta hiruzpalau maionesa koilarakadekin.
  2. Arrautzak masa honekin bete.
  3. Maionesarekin edo bexamelarekin zerbitzatu.

Kasu!

  • Bexamelarekin edo maionesarekin zerbitzatu daiteke.
  • Plater beroa egiteko aukera ere badago, tomatearekin edo salsa espainiarrarekin, baina kasu honetan lehenik arrautzak irinetan arrautzaztatu edo ondoren frijitu behar dira.

 

Akaso!

Urruneko aitonak 2000 arrautzarekin egindako janak behartsuentzat eman zituenekoa…

Amonaren arrautzak aurora erara

 

gogokoa

Patata erreak gurin eta baratxuriekin

Patata erreak gurin eta baratxuriekin –

Gaurkoan patatak, Patata erreak gurin eta baratxuriekin RZ  erraz eta bikaina hain zuzen ere, aproposa bikain jaten duzula ikusi dezaten ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Xorta bat oliba olio
  • 2 baratxuri-buru, zuritu gabe
  • Ezkaia adaxka bat
  • 150 g gurin
  • Gatza

Errezeta

  1. Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 atal egingo ditugu, gutxi gora-behera patata bakoitzetik. Uretan garbituko ditugu ondoren patata guztiak, almidoia kentzeko.
  2. Padera bero batean olio pixar bat isuri eta su bizian salteatuko ditugu, gorritu arte (labean sartuko ditugu gero). Kanpotik ongi txigorturik eta barrutik gogor daudela ipiniko ditugu labe-erretilu batean. Gatza eman eta bi baratxuri-buru aletu eta barreiatuko ditugu haien gainetik, zuritu gabe, ezkai adaxka eta gurinarekin (dadotan moztua). Erretiluaren hondoa ukituko dute patata guztiek, garrantzitsua da hori. Elkarren gainean metatuz gero, ez dira behar bezala erreko.
  3. 200ºko tenperaturan edukiko ditugu labean 30 bat minutuan. Koipean bustiko ditugu labealdi horren erdialdean.
  4. Egin direnean, labetik atera eta epeltzen utzi eta gero jango ditugu, erreki baten hornidura gisa esate baterako. Trauskil mozturiko perrexila emango dugu, nahi izanez gero, haien gainetik.

Kasu!

Errekiaren gurina xurgatu eta mamitsu egon daitezen utziko ditu patatak epeltzen. Labean eduki ditugun erretiluan aurkeztu ahal izango ditugu, eta erretako baratxurien mamia ere berreskuratuko dugu, haiekin jateko.

Akaso! 

 

gogokoa

Ostrak nola jan

Ostrak nola jan – 

Gaurkoan ostrak nola jan teknikan azalpentxo batzuk besterik ez, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Ostrak
  • Limoi zukua
  • Piperbeltza, eho berria
  • Gurina
  • Ogi beltza

Ostrak nola janTeknika

Jateko modua? Ahalik lasterrena, bakarrik ere ez uzteko. Tira, txantxak aparte utzita, kontuan hartu hau. Ostrak zoragarri daude limoi uraz gain, piperbeltz beltz ale batzuk, eho berriak, par-par botatzen badizkiegu gainetik. Eta gurinaz igurtzitako ogi beltzarekin janez gero, bikain.

Ostra hain urtsua izatearekin, itsasoko zaporea izanik, gurinak kontrako lana egiten du, aho-sabaia garbitzen baitu eta bata bestearen ondotik jateko gogoa piztuko digu.

Kasu!

Akaso!

Alu bat nola jan

Zakil bat nola jan

Ostrak nola jan

gogokoa

Txibierroak

TXIBIERROAK – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Txibierroak

Calamari fritti gogoa sartu zaigu eta hona platertxo goxo bat gaurkoan, nork ez ditu maite? Amonaren RZtatik atera dugun Txibierroak errezeta dakarzkizugu noiznahi jateko, parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • txipiroiak
  • gatza
  • piperrauts zuria
  • arrautza
  • irina
  • ura

Txibierroak

Errezeta

  1. Garbitu eta gero, moztu txipiroiak tira luze eta finetan, edo borobiletan nahi izanez gero.
  2. Jarri gatza eta piperrauts zuria.
  3. Pasa irinetatik, irabiatutako arrautzetatik, eta frijitu 3 minutu.

Kasu!

  • Txipiroiak handiak izanez gero, lehenik egosi egin behar dira.
  • Irin, ur hotz eta royal masa batetik ere pasa daitezke, eta ondoren frijitu.

Akaso!

Crispy calamari …

Sashimi RZ egin eta batez ere mozketa nola egin ikasteko bideoa…

Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…

Toyama Bay, central Japan …

Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers

TXIBIERROA 

gogokoa

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin – 

Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago, bizipoz eta pizgarri … RZ azkar bezain merke bat dakarkizugu arrain zopa egiteko. Merke, errazparranda osterakoama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu, izan bero, izan gozo eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tipula erdia, pikatua
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Xorta bat oliba olio
  • Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
  • 5 koilarakada bete tomate saltsa
  • Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
  • Zopako ogia, puska eder bat
  • 6 dl ur bero, iturrikoa
  • 2 legatz solomo izoztu
  • Eskukada bat ganba izoztu
  • Zorrotada bat xerez
  • Gatza

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola eginErrezeta

  1. Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan.
  2. Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean.
  3. Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.
  4. Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago).
  5. Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.
  6. Legatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe.
  7. Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.

Kasu!

  • Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
  • Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak.
  • Errezeta honek  zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.

 …

Akaso!

Urruneko Aitonak ez du mikrouhinik erabiltzen, eta oilasko zopa RZ du nahiago…

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

gogokoa

Amonaren haragi konsomea

Amonaren haragi konsomea – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan konsome delako zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldearen berotasun eta bikaintasuna goza dezaten, ligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

KONSOMEA

Amonaren haragi konsomeaOsagaiak

  • kilo ta erdi haragi
  • 3 azenario
  • 2 porru
  • tipula bat
  • arraultza zuringo bat
  • 3 litro ur

Errezeta

  1. Jarri lapiko batean kilo eta erdi haragi on, 3 azenario, 2 porru eta tipula handi bat, dena laukitxoetan moztuta.
  2. Irabiatu zuringo bat eta nahastu.
  3. Gehitu 3 litro ur hotz, irakinarazi su baxuan tapa gabe, eta erdia kontsumitzen denean, pasa zapi batetik filtratzeko eta zerbitzatu katiluetan.

Kasu!

Lapikoan dezente denbora behar du; presio-eltzean ordu erdi.

 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Biberoiaren RZ ???

Amonaren haragi konsomea

gogokoa

Amonaren arrain zopa 2 modutara

Amonaren arrain zopa 2 modutara – Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan arrain zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena batez ere, ezta? Aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldean bikain eta argi zabiltzala ikus dezaten, ligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

ARRAIN ZOPA 1 

Osagaiak

  • legatz buru bat
  • zapo edo kabraroka zati bat
  • txirlak
  • gatza, olioa
  • porrua, azenarioa, tipula
  • ogia
  • arroza edo tapioka
  • tomatea
  • arrautza

Errezeta

Jarri egosten legatz buru bat, zapo edo kabraroka zati bat eta txirlak; bota gatza eta utzi ordu laurden irakiten. Atera arraina eta kendu arantzak.  Jarri olioa lapiko batean, eta ondoren porrua, azenarioa eta tipula, dena ondo zatitua; ondo egin daitezela, asko gorritu gabe. Gehitu ogia, arroza edo tapioka, eta 4 koilarakada tomate. Arrain-salda jarri eta utzi 20 minutu irakiten. Gehitu arraina, arrautza egosia eta zerbitzatu.

ARRAIN ZOPA 2 

Osagaiak

  • 2 piper txorizero
  • legatz buru bat
  • zapo buru bat
  • txirlak
  • 2 tomate, perrexila, porrua
  • salda, gatza
  • ogi erdia
  • 2 arrautza egosi
  • ilarrak

Errezeta

Zabaletik zatitutako tipula oilotan sueztitu, gehitu xerratutako bi azenario eta gorritu aurretik tipula gordina ez dagoela ikustean, bota bi piper txorizero.

Egosten jarri beharrekoak: legatz buru on bat, zapo buru bat, txirlak, bi tomate, perrexila, porrua, salda eta gatza. Zazpi bat minutuz egosi ostean arraina atera eta kendu arantzak. Zopetarako ogi erdia jarri eta utzi 20 minutu egosten. Pasa dena puregailutik krema lodi bat gera dadin. Gehitu arraina, bi arrautza egosi zatituta, nahi izanez gero ilarrak, eta zerbitzatu.

Kasu! 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Lekeitioko Arropain jatetxeko Jabier Zapirain sukaldariak ETB1eko ‘Txoriene’ saioan

Amonaren arrain zopa 2 modutara

gogokoa

Txitxirioak italiar erara

TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Amonaren RZtatik atera dugun errezeta da Txitxirioak italiar erara RZ honako hau, aproposa denak txundituta uzteko, aproposa noiznahi jatekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA

Sa-whitegreen-chickpea.jpgOsagaiak

  • txitxirioak
  • 2 tipula
  • 250gr txerri saihets
  • 2 txorizo
  • frijitutako tomatea
  • gazta edo ogi birrindua

Txitxirioak italiar eraraErrezeta

  1. Jarri txitxirioak beratzen bezperan.
  2. Jarri ura irakiten (janaria estaltzeko lain, gehiago ez), bota txitxirioak, 250gr txerri saihets, bi tipula eta bi txorizo.
  3. Tartera bat atera, sakramentuak gainetik jarri, eta dena frijitutako tomatearekin estali.
  4. Nahi izanez gero gainetik gazta edo ogi birrindua jarri eta labera sartu.

 

Kasu!

Txitxirio edo garbantzuak bikain gera daitezen, aurreko gauean  uretan  jarri  behar  dira beratzen,  ondo  hidratatu  eta  ondo  egosteko  (gutxienez zortzi orduz). Bestalde,  kozinatzeko garaian, irakiten  dagoenean  bota  behar  dira  garbantzuak  uretara,  ez  lehenago. Horrela,  beti  geratzen  dira  ondo  samurrak  eta ondo egosiak.

..

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Mahats pasak eta txitxirioak limoiarekin beheko geruzan, pepinoa ondoren, jogurt naturala mentarekin eta intxaurrak gainetik. Hori da Silvanak eta Zigorrek lanera eramateko TXORIENEn proposatutako entsalada, Txitxirio eta jogurt entsalada RZ.
 .

Txitxirioak italiar erara

gogokoa

Barazki menestra

Barazki menestra – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan barazkiak, Barazki menestra RZ tipikoa hain zuzen ere, aproposa oso ondo jaten duzula ikusi dezaten eta ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Barazki menestraolioa, salda
  • urdaiazpiko txikituak
  • txanpinoi zatituak
  • tipulina, tipula
  • patata frijituak
  • ilarrak, babak, lekak
  • azak, zerba, letxuga, espinakak, alkatxofak
  • azenarioak
  • zainzuriak
  • arrautzak

Errezeta

  1. Jarri olioa lapiko batean eta tipula eta urdaiazpiko txikituak sueztitu. Gehitu ilarrak eta tipulinak, salda bota eta utzi ordu erdi egosten. Gehitu txanpinoi zatituak eta patata frijituak.
  2. Batetik lekak eta azenarioak egosi, eta bestetik babak. Dena lapikora bota eta egosi beste pixka batean.
  3. Barazkiak (espinakak, letxugak, azak, zerba orri-mamiak…) eta arrautzak. Bolak egin eta arrautza-irinetan pasatu. Alkatxofak ere pasa daitezke arrautza-irinetatik nahi izanez gero. Zainzuriak gehitu.

“Potoko garaiko barazkien menestra” egin genuenekoa

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Urruneko geure Aitonak gustokoago du barazki entsalada …

Barazki menestra

Potoko barazkien menestra

gogokoa

Etxaurreneko kroketen errezeta

ETXAURRENEKO KROKETEN ERREZETA – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan kroketak, Etxaurreneko kroketen RZ berezia hain zuzen ere, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

 

Etxaurreneko kroketen errezetaErrezeta

  1. Jarri gurina urdaizpikoarekin, irina sueztitu eta esnea gehitzen joan pixkanaka.
  2. Beste alde batetik, petxugak egin tipularekin, eta prest daudenean masara gehitu.
  3. Arrautza egosia amaieran jarri.

Kasu! 

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

‘Tele-errezeta’ gaurkoan Argiñanok eta Berasategik…

Etxaurreneko kroketen errezeta

gogokoa