Txerri masailak saltsan

Txerri masailak saltsan –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, matrail edo masaila saltsan dakarkizugu gaurkoan, txerriaren beste sail bat gozatzeko, Txerri masailak saltsan RZ bikaina. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako bikaina zinez, lagunekin bazkari bat gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI MASAILAK SALTSAN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Kilo bat txerri masail edo matrail
- Porru bat
- Bi tipula
- Bi azenario
- Lau baratxuri ale
- Piper beltz ale batzuk
- 3/4 litro ardo beltz
- Basokada bat Oporto
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere. Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz.
- Bitartean, ditugun barazkiak garbitu (porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak), zuritu eta pusketatan moztu.
- Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltza gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordu bete inguruz irakiten eduki (masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke).
- Masailak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten eduki, lodiera pixka bat hartu arte.
- Txerri masailak xerratan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baititugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest jateko.
…
Kasu!
… ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri Txerri masailak uretan erabat estali, ordu bete inguruz irakiten eduki, masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke.
…
Akaso!
petritegisagardoa kanaletik Sagardoa sukaldean: Txerri masailak RZ
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Haizea Luzuriagak Euskal-txerri sekretua Baztango onddo saltsa krematsuarekin RZ egin zuenekoa…
Txerri masailak saltsan
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa

Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ basikoa dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI XERRA eta BARATXURI OGITARTEKOA
…
Osagaiak
- Opil bat, bitan irekia
- Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
- 2 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Gatza
…
Errezeta
- Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin.
- Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko.
- Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
- Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa.
- Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!
…
Kasu!
Xerra frijitzeko buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
…
Akaso!
Mundu mailan dauden sukaldari mediatiko eta showman-ena izango da Gordon Ramsay 16 mitxelin izar dituen sukaldari eskoziarra. Hona Gordon-en 5 haragi RZ kuttunenak:
Gordom Ramsay-ren Beef Wellington RZ: Beef fillet flavoured with English mustard, mushroom duxelles and Parma ham
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa – Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Haragi fonduea

Haragi fonduea –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz gaurkoan haragi fonduea RZ dakarkizugu. RZ goxo eta erraza, lagunekin edo ama eta izeba bisitan datozenerako prestatzeko modukoa, ligatzeko eta girotxo hori sortzeko gomendagarria oso… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI FONDUEA
…
Osagaiak
- Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua
- Litro eta erdi oliba olio
- 3 baratxuri ale
Haragi fonduea
- Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko eskatzen duen ontzi berezia edukitzea. Fonduea jan baino ordubete lehenago aterako dugu haragia hozkailutik, epeldu eta hotz egon ez dadin.
- Olioa eta baratxuriak padera batean jarri eta su eztian jarriko ditugu berotzen, baratxuriak olioa kutsa dezan. Ez du erre behar. Sua biziagotu egingo dugu, arian-arian, baina kontu handiz betiere, baratxuriak gehiegi txigor ez daitezen. Erre aurretik aterako ditugu baratxuriak, olioak zapore txarrik izan ez dezan.
- Fondue-ontzian isuriko dugu olioa (mahaiaren erdian ipiniko dugu ontzi berezi hau) eta alkohol-erregailu neurgarri bat egokituko dugu haren azpian, fondue-ontzia epel eta olioa haragia txigortzeko prest egon dadin. Suak bizitasuna eta ontziak tenperatura galdu dutela sumatzen badugu, biziagotu egingo dugu garra, haragia erregos ez dadin.
- Haragi dadoak fonduerako erabiltzen diren bi hortzeko sardexkaz ziztatu, heldu eta oliotan murgilduko ditugu, ongi egin daitezen. Denborak zehaztuko digu puntua, mamitsuagoa edo eginagoa ateratzeko. Haragi puska atera bezain laster sartuko dugu hurrena, bien bitartean luzaroan ez itxoiteko. Une horretan emango diogu gatza haragiari.
- Entsalada berde batez eta patata egosiez lagunduko diogu haragiari. Garrantzitsua da gopor edo ontzi txikitan hainbat saltsa edukitzea, haragi puskak busti ahal izateko: saltsa azkarra, soja saltsa, allioli, saltsa holandesa, maionesa baratxuriarekin, mojo picon, saltsa tartaroa, eta abar.
…
Kasu!
Horiez gainera, afari jostakin honen osagarri egoki-egokiak izan daitezke ozpinetan onduriko kornixonak eta piperminak.
…
Akaso!
GauchoTV-tik…
Pausoka irudirik behar baduzu…
Txokolatezko fonduea ere hemen, baina haragirik ez nahastu txokolateaz arren…
Haragi fonduea
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin

Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan txerri solomillo edo azpizuna gozatzeko Txerri azpizuna txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Txerri azpizuna, 2 xolomo xerratu
- Txanpiñoiak, 250 g
- Esne gaina, 200 cl
- Idiazabalgo gazta zatitxo bat
- Oliba olioa
- Piperbeltz hautsa
- Gatza
…
Errezeta
- Lehen pausoan, txanpiñoiak ondo garbituko ditugu, eta xafla finetan moztuko. Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota,eta beroa dagoenean txanpiñoiak botako ditugu. Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pitin bat bota eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. Ondoren, lortu dugun txanpiñoi krema hau sutatik kendu eta gorde.
- Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piperbeltz hauts pixka bat bota. Zartagin bat sutan berotzen jarri, baina oliorik gabe plantxa moduan erabili behar baitugu. Ondo beroa dagoenean, olio tanta bat bota eta azpizun xerrak zartaginean ipini eta bi aldeetatik ondo gorritu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea. Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, zartagin bera erabiltzen jarraitu behar dugunez, zartagineko olio soberakina kenduko dugu.
- Aurrez prestatu dugun txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
- Bukatzeko, eta sutatik kanpo, Idiazabal gazta zati birrindua gehituko diogu kremari. Ditugun azpizun xerrak plateretan banatu, eta gainetik bakoitzaren gustura botako dugu krema.
…
Kasu!
… txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin

Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa jarraituko dugu solomillo edo azpizuna gozatu eta Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXEKOR AZPIZUNA ORBURUEKIN ETA IDIAZABALGO GAZTAREN SALTSAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 azpizun xerra (200 g ingurukoa bakoitza)
- Dozena bat orburu
- Idiazabalgo gazta puska bat, 150 g
- Basokada bat esne gain
- Koilarakada pare bat irin
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Piperrauts beltza
…
Errezeta
- Lapiko bat urez bete, eta koilarakada pare bat irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri berotzen irakin arte.
- Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere orburu bakoitzari ondo moztu. Garrantzitsua da ordena horri jarraitzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko dira. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, orburuak atera, eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.
- Lapiko batean, esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabalgo gazta pusketatan xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten eduki, minutu pare batez gutxi gorabehera. Sua itzali eta gorde.
- Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri, su bizian. Jarraian, azpizunak bertan ipini. Gatz pitin bat bota, baita piperrauts beltza ere. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta hiru bat minutuz zartaginean erre eta buelta eman. Beste hiru bat minutuz eduki, eta gatza eta piperrautsa bota. Azkenik, azpizun xerrak erretilu batera pasatu, eta sua itzali gabe gazta eta esne gain saltsa bertara irauli.
- Pare bat minutuz irakiten eduki. Hala, saltsa lodituko zaigu. Bertara orburuak gehitu, azken berotua emateko, eta jada platera bukatuko dugu. Horretarako, platerean azpizun xerra jarri eta gainetik eta inguruan orburuak jarri, eta dena saltsaz ongi estali.
…
Orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ
Oilasko txikiak bizkaitar erara

Oilasko txikiak bizkaitar erara –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa hasiko dugu oilasko txikiak bizkaitar erara RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
OILASKO TXIKIAK BIZKAITAR ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 Oilaskotxo (bakoitza 400 g)
- 2 Tipula gorri
- 2 Tipula zuri
- 2 Tomate heldu
- 4 Piper txorizero
- 4 Baratxuri ale
- 2 Kopatxo ardo zuri
- Oliba olio birjina
- Gatza
…
Errezeta
- Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.
- Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte. Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta. Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke. Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak. Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua. Mantendu irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.
- Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
…
Sartu piper txorizeroak bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde…
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Urruneko amama eta aitxitxaren oilasko RZ goxoak segidan… Tandoori Chicken RZ amamak eta aitonak KFC Chicken estiloan 100 hegal eta oilasko hanka RZ.
Oilasko txikiak bizkaitar erara Oilasko txikiak bizkaitar era ra Oilasko txikiak bizkaitar era ra
Legatz kokotxak pil-pil erara

Legatz kokotxak pil-pil erara –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz Legatz kokotxak pil-pil erara RZ top horietakoa dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZrarik bada, RZ hau da denak txundituta uzteko primerako top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
LEGATZ KOKOTXAK PIL-PIL ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Legatz kokotxa freskoak, 1 kg
- Baratxuria, 3 ale
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxa guztiak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana lapikoan jarri kontu pixka batekin, baina betiere azala gora begira dutela. Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi eta ondoren, lapikoa sutik kendu.
- Pil-pila prestatzeko, pazientzia da osagai nagusia. Izan ere, lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Tenperatura horrek lagundu egiten du kokotxek barruan duten gelatina askatzen, eta gelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat egiten.
- Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu, eta poliki-poliki lapikoa mugimendu borobilak eginez mugituko dugu. Segituan ohartuko gara, pil-pil saltsa loditzen ari dela. Pil-pila lortzean eta zerbitzatu aurretik, berriro su motelean berotu lapikoa. Kontuan hartu plater horrek ez duela perrexilik behar.
…
Kasu!
Lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Legatz kokotxak pil-pil erara
Berdela labean piperradarekin

BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz berdela labean piperradarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
…
- Lau berdel
- Piper gorri morroia
- Piper berdea
- Tipula gorri bat
- Lau baratxuri ale
- Arrain salda
- Gatza
- Oliba olioa
- Ozpina
…
Errezeta
- Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, piper gorri eta berdeak eta tipula juliana moduan moztu, eta 30 minutuz lapiko batean erregosi, olio zurrutada eta gatz pittin batekin, su motelean. Ez estali lapikoa taparekin; horrela lurrina kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.
- Bitartean, berdela xerratan prestatu. Ahal bada behintzat, arrainaren erdiko hezur txiki gehienak pazientzia pixka batekin kendu. Jateko garaian eskertuko dugu hori.
- Labeko erretilu batean pare bat koilarakada arrain salda ipini, eta saldaren gainean, azala goraka dutela, berdel xerra guztiak, bata bestearen segidan. Gatz pittin bat bota. 200 ºC-tan berotutako labean sartu, eta lau minutuz eduki. Berehala egiten da. Lau minutu pasatu, eta segituan labetik atera. Ozpin zurrutada txiki bat bota arrain xerren gainetik.
- Zartagin txiki batean, baratxuri xerratuak frijitu oliotan, eta dena berdelak ditugun erretilura bota.
- Mahaira zerbitzatzeko, plater bakoitzean, piperrada koilarakada jarri erdian, gainean berdel xerra pare bat, eta azkenik erretiluan dugun saltsaz platerekoa busti.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ALMEJAK TXAKOLI ERARA RZ egin zuenekoa…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)

Begihandiak tintan (Txibiak tintan) –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa hasiko dugu eta begihandiak tintan RZ dakarkizugu hasteko. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BEGIHANDIAK TINTAN (txibiak tintan)
…
- 2 kilo begihandi
- Begihandien tinta
- Etxeko tomate saltsa kazokada bat
- 3 baratxuri ale
- 3 tipula eder
- 2 piper berde
- Ardo zuria, basokada bat
- Gatza
- Oliba olio birjina
- Ura
Errezeta
- Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.
- Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik. Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.
- Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begihandiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.
- Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin.
- Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.
…
Kasu!
Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.
…
Akaso!
Txibi erraldoia Zelanda Berrian? Fake ala egia…
sashimi RZ egiteko mozketa bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers National Geographic
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)
Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin

Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin –
Gaurkoan pastak eta arrozak sailtxoa amaituz, Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TAGLIATELLEAK OTARRAINXKA ETA TXIRLEKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 400 g tagliatelle
- Zortzi otarrainxka
- Ziazerba sorta bat
- Bi dozena txirla
- Bi baratxuri ale
- Oliba olio birjina
- Kopa bat ardo zuri
- Esne gain basokada bat
- Gatza
…
Errezeta
- Lehenik, otarrainxkak zuritu, eta zartagin batean, oliba olio zorrotada bat gehitu eta otarrainxken azalak bota. Pare bat minutuz frijitu ondoren, ardo zuria gehitu, eta, ondoren, ur pitin bat.
- Guztia bost minutuz su bizian irakin, eta irabiagailuaren laguntzaz irabiatu. Salda gerorako gordeko dugu.
- Lapiko bat urez bete eta sutan jarri berotzen, gatz eta oliba olio pixka batekin. Irakitean, tagliatelleak gehitu eta bost bat minutuz irakiten eduki. Pasta al dente dagoenean, lapikoa sutik kendu, ur hotzean pasatu eta, ur soberakina ongi kendu ondoren, erretilu batean gorde.
- Zartagin zabal batean oliba olio zorrotada bat jarri, eta, berotzen hastean, bi baratxuri aleak, aurrez zuritu eta txikituak, dantzan ipini. Kolore pixka bat hartzen dutenean, otarrainxkak gehitu, zati txikietan moztuak. Jarraian, txirlak eta ziazerba ere gehitu.
- Ondoren, gorderik daukagun salda guztia gehitu, eta, irakiten hastean, esne gain basokada ere bai. Bost minutuz irakiten eduki, eta tagliatelleak gehitu. Ongi nahastu, eta, beroa dagoenean, jateko prest daukagunez, plateretara zerbitzatzea besterik ez da gelditzen.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ESPAGETIAK BARRENGORRI ETA TOMATEAREKIN RZ egin zuenekoa…
…
Fetuccini pasta RZk 4 eratan:
Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin
Itsas paella

Itsas paella –
Gaurkoan pastak eta arrozak sailtxoa jarraituz, itsas paella RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂
…
ITSAS PAELLA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 350 g arroz
- 8 otarrainxka
- Itsas zapo txiki bat
- 250 g txirla
- 250 g Bretainiako muskuilu, (txikiak)
- 4 txipiroi
- 3 ale baratxuri
- Tomate bat
- Porru bat
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Azafrana
…
Errezeta
- Lehenik, arrain salda egiten hasiko gara. Horretarako, itsas zapoa banatu, haragi eta eskeletoan. Eskeletoa hartu, eta urez beteriko lapiko batean sartu. Porru bat ere gehitu, eta sutan berotzen jarri. 30 minutuz irakiten eduki.
- Bitartean, tomatea eta baratxuri aleak pusketa txikietan moztu. Ondoren, txipiroiak garbitu; horiek karratu txikietan moztu. Zapoa ere karratuetan moztu.
- Paella ontzi zabal bat hartu, eta sutan ipini, olio zorrotada batekin. Beroa dagoenean, otarrainxkak gehitu (osorik) eta minutu batez erregosi ondoren, plater batera atera eta gorde.
- Baratxuriak gehitu, eta txipiroi puskak ere bai. Bi minutu pasatu ondoren, tomatea gehitu, eta azafrana bertara bota. Beste minutu pare batez eduki sutan, eta gero arroza bota. Guztia ongi nahasi, eta arrozaren kantitatearen bikoitza egin dugun arrain salda gehitu. Gatza bota, eta irakiten jarri su ertainean, 10 minutuz.
- Ondoren, itsas zapoa gazitu, eta paellan ongi sakabanatua gehitu; bost minutu geroago, txirlak eta muskuiluak. Beste bost minutu eduki, eta sua itzali. Utzi geldirik, arroza gozatu dadin. Ondoren mahaira eraman.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ARROZEZKO ODOLKI BUÑUELOAK GERNIKAKO PIPERREKIN RZ egin zuenekoa…
Itsas paella
Intxaur saltsa

Intxaur saltsa –
Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, saltsa gozo baten RZ eta teknika dakarkizugu gaur. Erraza, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere bai… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 250 g intxaur, zurituak
- Litro erdia esne
- Litro erdia esnegain urtu
- 250 g azukre
- Kanela, adaxka bat
Intxaur saltsa
Errezeta
- Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak.
- Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik.
- Atera eta ontzitan bantuko dugu ondoren.
…
Kasu!
Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.
Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduan errezetari.
…
Akaso!
Labayru Herri Ondarea youtubeko kanaletik hartua… Intxaur saltsea RZ.
Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo. Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo.
…
Intxaur saltsa