Osin zopa
OSIN ZOPA –
Gaurkoan asun edo osin zopa osasuntsua dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- ondo garbitutako osinak
- 2-3 tipula txikituta
- 1 eskukada olo
- koilaretxo 1 oliba olio
- wakame zatitxo 1
- koilarekada 1 miso
- olo esnea
- 5-6 baso ur
…
Errezeta
- Tipula oliotan pasa, gardendu arte.
- Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
- Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
- Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
- Nahastu eta zerbitzatu.
…
Kasu!
B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak baita ere.
…
Akaso!
Osin zopa
Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin
Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin –
Osagaiak
- 4/6 berakatz edo baratxuri ale
- eskukada bat intxaur
- Perrexila
- Gatza
- txorrotada bat olio
- 250 gr. pasta (gure kasuan, fetuccine)
Haurrok ere eskuak zikindu ditugu sukaldean, eta plater erraz eta eder askoa kozinatu dugu bi anaion artean, elkarlanean. (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).
Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!
Pausoak
- Lehenengo, ura jarri beharko dugu egosten.
- Ura berotu bitartean, intxaurrak zurituko ditugu.
- Ura irakitear dela, pasta gehituko diogu, eta 10 minutu ingurutan egosten utzi (asko jota, 15 minutu).
- Bitartean, berakatz aleak zuritu eta moztu xaflatan (hautazkoa da pipermin pittin bat gehitzea).
- Olio apur batekin zartagina sutan jarri eta berakatza gorrituko dugu. Ondoren, behin egosi eta ura kenduta, pasta gehituko dugu zartaginera.
- Pasta oliotan ondo nahastu eta, bukatzeko, intxaurrak eta perrexila gehituko diogu.
- Eta voila, hemen duzu \\\”Pasta aglio e olio\\\”, gure modura kozinatua eta eder askoa.
On egin!
…
Kasu!
…
Akaso!
Haurron pasta berakatz eta intxaurrekin
Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak
Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaur Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak RZ dakarkizugu, mundiala gosea baduzu, gozatua eta betekada ziurtatuak… Prestatzeko oso erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- haragi xerrak
- urdaiazpikoa
- gazta
- irina
- arrautzak
- ogi arraila edo ogi birrindua
…
Errezeta
- Xerrak lisoak eta finak izan behar dira, moztu laukitxoetan haragia, urdaiazpikoa eta gazta.
- Jarri haragi xerra bat, gainean gazta, urdaiazpikoa, gazta berriro eta beste xerra bat.
- Pasa irinetatik, arrautzetatik, ogi arrailetik eta frijitu.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Patata frijituekin, entsalada batekin, patata purearekin, edo saltsa fin batekin zerbitzatu daiteke; azelga orri-mami arrautzaztatuak eta piper gorriak primerako aukera dira adibidez …
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)
Xerra Amerikar ogitartekoa –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi bat haragi xehetu
- gatza
- baratxuria
- perrexila
- bi arrautza
- tipula
- olioa
- ogia barran
…
Errezeta
- Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
- Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
- Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
- Laguntzeko erabili dezakezu: tomatea, letxuga, 8 saltsa, piperrak, patata frijituak, …
…
Kasu!
- Hotzetan gorde.
- Belgikan tomate eta letxugarekin laguntzen da.
- Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
- Amonaren 8 saltsa
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Jamie Oliver-ren hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !
Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)
Sagar erreak
Sagar erreak –
Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, eta sagar_erreak RZ dakarkizugu gaur RZ erraz-erraza eta oso praktikoa deritzoguna, geure herri eta etxeotan betidanik ezagutu den RZ… Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
SAGAR ERREAK
….
Osagaiak 4 lagunentzat
- 8 errege sagar
- 8 koilarakada azukre
- Xorta bat sagardo-pattarra
- Ura, baso erdia
Sagar erreak
- Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
- Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
- Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.
Sagar errea
Kasu!
Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).
. . .
Akaso!
Sagar tarta RZ eta Madonnak SAGARRA JO!
. ..
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan gure Iker Martinezek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…
Postreak aipatuz geundela, Aittonak egindako Donuts RZ eta bideo bat hemen. Homemade Donuts Recipe By Our Grandpa.
…
Martin Bersategi opilak Donuts forma dute, hala! hintzak hik, edozer dela …
Sagar erreak
Masusta edari gasduna
Masusta edari gasduna –
Frexko gogoz bazabiltza, hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Masustak, eskutada eder bat
- Limoi erdiaren zukua
- Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta
- Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
- Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
- Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
- Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
- Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.
…
Akaso!
Masusta edari gasduna
Txakolin sangria kaia eran
Txakolin sangria kaia eran –
Festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuretzat ere, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai …
Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Kalitate oneko txakolina botila bat
- Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
- Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
- Limoi Schweppes baten erdia
- Laranja Schweppes baten erdia
- Whiski pixka bat
- Cointreau pixka bat
- Azukre pixka bat
- Izotzak
…
Errezeta
- Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
- Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
- Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
- Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.
…
Kasu!
Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
…
Akaso!
Txakolin sangria kaia eran
Amonaren arrautzak aurora erara
Amonaren arrautzak aurora erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Arrautzak aurora erara
Arrautzak serietxoa hasiko dugu hiru errezetarekin, lehena Amonaren arrautzak aurora erara RZ, Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
- Nahastu gorringoak atun lata batekin, oliba bete ugarirekin eta hiruzpalau maionesa koilarakadekin.
- Arrautzak masa honekin bete.
- Maionesarekin edo bexamelarekin zerbitzatu.
…
Kasu!
- Bexamelarekin edo maionesarekin zerbitzatu daiteke.
- Plater beroa egiteko aukera ere badago, tomatearekin edo salsa espainiarrarekin, baina kasu honetan lehenik arrautzak irinetan arrautzaztatu edo ondoren frijitu behar dira.
Akaso!
Urruneko aitonak 2000 arrautzarekin egindako janak behartsuentzat eman zituenekoa…
Amonaren arrautzak aurora erara
Patata erreak gurin eta baratxuriekin
Patata erreak gurin eta baratxuriekin –
Gaurkoan patatak, Patata erreak gurin eta baratxuriekin RZ erraz eta bikaina hain zuzen ere, aproposa bikain jaten duzula ikusi dezaten ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 10 patata handi
- Xorta bat oliba olio
- 2 baratxuri-buru, zuritu gabe
- Ezkaia adaxka bat
- 150 g gurin
- Gatza
…
Errezeta
- Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 atal egingo ditugu, gutxi gora-behera patata bakoitzetik. Uretan garbituko ditugu ondoren patata guztiak, almidoia kentzeko.
- Padera bero batean olio pixar bat isuri eta su bizian salteatuko ditugu, gorritu arte (labean sartuko ditugu gero). Kanpotik ongi txigorturik eta barrutik gogor daudela ipiniko ditugu labe-erretilu batean. Gatza eman eta bi baratxuri-buru aletu eta barreiatuko ditugu haien gainetik, zuritu gabe, ezkai adaxka eta gurinarekin (dadotan moztua). Erretiluaren hondoa ukituko dute patata guztiek, garrantzitsua da hori. Elkarren gainean metatuz gero, ez dira behar bezala erreko.
- 200ºko tenperaturan edukiko ditugu labean 30 bat minutuan. Koipean bustiko ditugu labealdi horren erdialdean.
- Egin direnean, labetik atera eta epeltzen utzi eta gero jango ditugu, erreki baten hornidura gisa esate baterako. Trauskil mozturiko perrexila emango dugu, nahi izanez gero, haien gainetik.
…
Kasu!
Errekiaren gurina xurgatu eta mamitsu egon daitezen utziko ditu patatak epeltzen. Labean eduki ditugun erretiluan aurkeztu ahal izango ditugu, eta erretako baratxurien mamia ere berreskuratuko dugu, haiekin jateko.
…
Akaso!
Txibierroak
TXIBIERROAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Txibierroak
Calamari fritti gogoa sartu zaigu eta hona platertxo goxo bat gaurkoan, nork ez ditu maite? Amonaren RZtatik atera dugun Txibierroak errezeta dakarzkizugu noiznahi jateko, parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- txipiroiak
- gatza
- piperrauts zuria
- arrautza
- irina
- ura
…
Errezeta
- Garbitu eta gero, moztu txipiroiak tira luze eta finetan, edo borobiletan nahi izanez gero.
- Jarri gatza eta piperrauts zuria.
- Pasa irinetatik, irabiatutako arrautzetatik, eta frijitu 3 minutu.
…
Kasu!
- Txipiroiak handiak izanez gero, lehenik egosi egin behar dira.
- Irin, ur hotz eta royal masa batetik ere pasa daitezke, eta ondoren frijitu.
…
Akaso!
Crispy calamari …
Sashimi RZ egin eta batez ere mozketa nola egin ikasteko bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Toyama Bay, central Japan …
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers
TXIBIERROA
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu ikasiko ditugu amonaren eskutik, teknikan pausuak aurrerantz ematen jarrai dezazun zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknikak, 2 modu:
- Bakailaoa zatitu. 24 orduz beratzen jarrita gezatzen da. Eskamak kendu, sukaldeko traste batean jarri eta su gainean ipini, poliki-poliki aparra atera arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Ondo xukatu. Ondoren, izanez gero, arantzak kendu tentu handiz, eta horrela prest dago nahi den eran gisatzeko.
- Bakailaoa zatitu. 48 orduz utzi beratzen, eta ura aldatu egunean bitan. Ongi xukatu. Hobe hozkailuan gordetzea.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Nerua Guggenheim Bilbaok argitaratutako bideo ikusgarria…
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Arrautzak egosteko denbora
Arrautzak egosteko denbora –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan teknikan pausutsu bat gehiago Arrautzak egosteko denbora zehatzak ikasteko… Denak txundituta uzteko, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ARRAUTZAK EGOSTEKO DENBORA
Arrautzak irakindako uretan sartuz gero errazago zuritzen dira, nahiz eta tenperatura aldaketarengatik puskatu daitezkeen. Ura hotza dagoela jartzen badira, zuritzea zailagoa da.
- Arrautza gogorrak: 10 min
- Zuringo egina eta gorringo leuna: 5 min (ura irakiten hasten denean sartu).
- Uretatik pasatuak: 3 min. Ur hotzetan sartu, irakiten hasi arte.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Arrautzak egosteko denbora
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ basikoa dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI XERRA eta BARATXURI OGITARTEKOA
…
Osagaiak
- Opil bat, bitan irekia
- Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
- 2 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Gatza
…
Errezeta
- Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin.
- Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko.
- Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
- Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa.
- Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!
…
Kasu!
Xerra frijitzeko buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
…
Akaso!
Mundu mailan dauden sukaldari mediatiko eta showman-ena izango da Gordon Ramsay 16 mitxelin izar dituen sukaldari eskoziarra. Hona Gordon-en 5 haragi RZ kuttunenak:
Gordom Ramsay-ren Beef Wellington RZ: Beef fillet flavoured with English mustard, mushroom duxelles and Parma ham
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa – Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Etxeko ganba gabardina eran
Etxeko ganba gabardina eran –
Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂
Etxeko ganbak gabardina eran
Osagaiak
- Ganbak
- Irina
- Garagardoa
- Legamia
- Gatza
- Etxeko maionesa
- Piper hauts gozoa
…
Errezeta
- Ganbak zuritu isatsaren partea zuritu gabe geratzen delarik (heltzeko).
- Bol batean: 8 g legami, 80 g irin eta 65 g garagardo nahastu, gatza eta olio pitin bat gehitu eta dena berriz nahastu masa fin eta likidoa lortu arte.
- Ganbak isatsetik heldu eta gorpua masan busti. Aurretik berotutako oliotan frijitu masatik igaro eta zuzenean pare bat minutuz.
- Maionesari piper hauts gozoa edo mina gehitu eta lagungarri gisa zerbitzatu.
…
Kasu!
Maionesa egiteko RZ, ez izan alperra… Hala bai…
…
Akaso!
Hemen duzu, ganbak sobran eta akaso, Ganbak baratxuritan RZren bideoa…
Maitane Segurolaren Ganba Broxeta RZ egiteko aukera jarraian:
Tom old man cooking Texasko lagunaren ganba frijitu RZ, munduko onena omen dena…
Etxeko ganba gabardina eran
Natilak
Natilak –
Postre eta gozoki eta gozoaren tartea beste behin bisitatuz Natilak RZ basikoa dakarkizugu. Erraz-erraza, parranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere zergatik ez? Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Litro bat esne
- 8 arrautza gorringo
- Irin koilarakada lau bat
- 5 koilarakada azukre
- Kanela hautsa (aukeran)
…
Errezeta
- Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.
- Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.
- Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.
Kasu!
Ohikoa da gaileta borobil bat gainean jartzea eta biziki ohitura gomendagarria da hori gustuko duenarentzat, izan ere, geruza lodiegi bat sor dakion eragozten baitu horrek.
…
Akaso!
Natilak frutarekin ere konbina zenitzake…
Natilak
Txokolate beroa
Txokolate beroa –
Egun hauetako hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate.beroa bizipoz RZ dakarkizugu. Erraz-erraza, parranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, baina agian batez ere ligatzeko edo momentu intimo horietarako ezin egokiagoa, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Litro erdia esne
- Gurina, zati eder bat
- 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
- 2 koilarakada azukre beltz
Txokolate bero
Errezeta
- Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean.
- Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean.
- Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari.
- Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.
…
Kasu!
Madalena edo opiltxoekin batean zerbitzatzearena derrigorrezkoa da, edo txurroak direla edo…
…
Akaso!
Dorleta Kortazar kaixomaitia.eus blogean txokolate beroaren ipuina:
Hot Chocolate – You sexy thing – 1975
. . .
Txokolatea etxean nola egin 4 osagaiekin, ume eta gaztetxoagoekin aritu eta sukaldean jolasteko baliagarri, udaleku batzuetan egin genuen gu geuk…
Txokolate beroa
Eskarola entsalada granadekin
Eskarola entsalada granadekin –
Gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik… Segi fin, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
- Granada bat
- Oliba olio birjina, 6 koilarakada
- Limoi zukua
- Gatza
Eskarola entsalada granadekin
Errezeta
- Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
- Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
- Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.
Eskarola entsalada granadekin
Kasu!
Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…
…
Akaso!
Granada bat irekitzeko modu egokia…
eta urarekin ere bai…
Eskarola entsalada granadekin
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –
Osagaiak
- 300 g laranja sorbeteko
- litro erdia champagne, oso hotza
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
Errezeta
- Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).
…
Kasu!
Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!
…
Akaso!
Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
Pa amb tomaquet
Pa amb tomaquet –
Osagaiak
- Ogi biribila, xerra loditan moztua
- Tomate freskoa eta umoa
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen dutena. Ahhh! gorroto egingo gaituzte esan behar dugunagatik, baina errezeta hau oso ongi gelditzen da hasteko ogia azaletik txigortzen badugu, Heresia gaitza, esango digute! Pikutara heresiak!
- Bi aldeetatik igurtziko ditugu ogi xerrak tomate erdi umoekin, ogiak haien zukua ongi har dezan. Hori egin aurretik, bitan zatituriko baratxuri batez igurzten baditugu, talibanen batek errezeta hori jatorrizkoa ez dela argudiatuko digu, baina tira!
- Azkenik, gatza eman eta oliba olio ugariz garaztatuko ditugu ogi xerrak. Olio jarioan geldi daitezela malapartatuak!
…
Kasu!
Hestekiak, urdaiazpiko iberiarra, natxoak gatzetan, mojama, butifarra erreak, eta abarrak aurkeztu ahal izango ditugu ondoan. Edozein ogitarteko prestatu behar dugunean, ogia gisa honetan prestatzen badugu, bizia askoz ere gozoagoa izango da eta bizkorrago igaroko dira gure pena guztiak.
…
Akaso!
Hemen bideo bat errezeta tradizionala erakutsiz…
Pa amb tomaquet
Gazta krema fruitu gorriekin
Gazta krema fruitu gorriekin –
Osagaiak
- Mascarpone gaztaren krema (Litro bat, hotz-hotza)
- Fruta gorri garbi eta xukatuak (4 eskukada)
- Azukre-hautsa
…
Errezeta
- Gazta–krema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu.
- Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten.
- Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea.
- Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.
…
Akaso!
Edalontzian hartzeko postre RZ errazak bideoak, ideiak emate aldera…
Gazta krema fruitu gorriekin
Txerri saiheskia labean
Txerri saiheskia labean –
Osagaiak:
- Txerri saiheski bat
- Gatza
- Piper hauts beltza
- Oliba olioa
- Ezkaia (Begiratu gure hiztegian, baina tomillo/thym da. Hilario Arbelaitzek, hala ere, xarpota esaten dio)
- Ozpina koilarakada bat
- Baso bete ur
…
Errezeta:
- Labea 190 gradotan berotzen jarri
- Txerri saiheskiari gatza eta piper hauts beltza gehitu, norberaren gustuaren arabera.
- Labeko ontzi batean txerri sahieskia jarri, azpian basokada bat ur eta ozpin koilarakada bat jarriz.
- Azkenik ezkaia gehitu sahieskiari. Ezkai freskoa bada, hobe.
- Saiheskia labean sartu, gorritzen den bitartean. Kolorea hartzen duenean atera eta saiheskiari buelta eman.
- Tamainaren arabera egon beharko da labean baina 10-15 minutu inguru beharko du alde bakoitzeko.
- Eginik dagoenean, hezurrak markatzen duen eran moztu eta platerean jarri. Nahi bada, gatzaren puntua egokitu gainetik jarriaz.
Kasu!
Guztiz gomendagarria da letxuga edo barazki freskoez laguntzea saiheskia.
Era askotara egin daiteke saiheskia. Gatz eta piper hautsa gehitu beharrean, barbakoa saltsa ere jar daiteke. Finean, norberak nahi duen saltsa edo osagarria.
Txerri saiheskia labean
Limoi sorbetea (cavaren kutsuan)
Limoi sorbetea (cavaren kutsuan) –
Osagaiak
- 300 g limoi sorbeteko
- litro erdia cava, oso hotza
…
Errezeta
- Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak.
- Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna.
- Ateratzeko izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak.
…
Kasu!
Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Limoi edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, limoi zukua edo limoi azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!
…
Akaso!
Limoiisorbetea limoi baten barruan sartua RZ egiteko bideoa hemen…
Limoi sorbetea cavaren kutsuan – Limoisorbetea (cavaren kutsuan)
Atun salteatua tomate entsaladan
Atun salteatua tomate entsaladan –
Osagaiak
- Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
- Oliba olioa
- 5 tomate umo
- 8 koilarakada handi oliba olio birjina
- Gatza
Atun salteatua tomate entsaladan
Errezeta
- Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
- Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
- Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
- Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.
…
Akaso!
Atun salteatua tomate entsaladan
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
- Opil bat, bitan irekia
- Saltsa maionesa
- 6 xerra hirugihar ketu
- Uraza, hosto garbi batzuk
- Tomate naturala, xerra batzuk
…
Errezeta
Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.
- Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
- Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
- Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
Mazedonia
Mazedonia –
Osagaiak
- Sagar bat
- Udare bat
- 2 banana
- Pinaburu erdi bat
- Meloi gozo erdi bat
- 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
- Eskukada bat marrubi
- Eskukada bat mugurdi
- Mahats mordo bat, aletua
- 2 kiwi
- 2 laranja
- 2 laranjaren zukua
…
Errezeta
- Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
- Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.
…
Kasu!
Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.
Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.
…
Akaso!
Fruta tropikalen mazedoniaren RZ segidan…
Mazedonia
Limonada
Limonada –
Edatekoetan sartuta limonada RZ honakoa. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko errezeta gehiago hemen, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 6 limoiren zukua
- Azukrea, norberaren gogara
- Ur hotza
- Izotza
…
Errezeta
- Limonada egiteko, pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
- Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
…
Kasu!
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten hartu ohi ditugun edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.
…
Akaso!
Limonada
Marrubi edari gasduna
- Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat
- Limoi erdiaren zukua
- Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta:
- Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
- Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
- Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da. Izotzarekin ere har liteke, baina geuk nahiago hotz-hotza eta izotzik gabe.
Marrubi edari gasduna
Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)
- Ogia
- Olibolioa
- Tomate bat
- Urdaiazpikoa
Errezeta
Tomate eta urdaiazpiko pintxo goxo honi, ogia tomatearekin xabier eran deitzen zaio.
- Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu.
- Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi.
- Ondoren, olibolio pixka bat bota.
- Azkenik urdaiazpikozko bi zerra jarri.
Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)
Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin
Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin –
Osagaiak
- 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
- Ezti pixar bat
- Laranja zukua, litro laurdena
Errezeta
- Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik.
- Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu.
- Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.
Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin
Banana split
- Banana heldu bat
- Bainila, txokolate eta marrubi izozkia
- Txokolate saltsa
- Esnegaina, harrotua
.
Errezeta
- Bitan zatitu eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua.
- Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez.
- Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da.
.
Kasu!
Txokolate saltsa beharrean, mugurdi saltsa erabil dezakegu, eta gainazalean fruitu lehorrak, hur txigortuak edo arbendolak esate baterako, hautseztatu ahal izango ditugu.
Banana split
Ganbak baratxuritan
Ganbak baratxuritan
Ganba edo otarrainxka errezeta hau dizdira eta luxuxko platera duzu, prestatzeko oso erraza eta izugarri gozatzekoa.
Osagaiak:
- 40 ganba
- 8 baratxuri ale
- 4 kaienatxo
- 10 goilarakada oliba olio
- gatza
Errezeta:
- Ganbak zuritu eta hotzetan gorde.
- Baratxuri atalak zuritu eta xerratu.
- Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen hasi 3-4 koilarakada oliotan.
- Baratxuria kolorea hartzen hasten denean hatz bateko altuerara arte olioz bete eta aurretik gatzatutako otarraixkak gehitu. Gorritzen jarraitu su bizitan.
- Olioa bir-birrean hastean sutatik atera eta minutu batez itxaron zerbitzatu aurretik.
Kasu!
Buztinezko plater txiki batean otarrainxkak ipini eta erabilitako olio apur batez busti. (Ez badaukazu buztinezko platerik ere, konponduko zara, ez da hala?)
Aurretik garbitutako buruekin, saltsa bat ere egin dakieke. Buruak olio gutxirekin zartaginean gorritu eta ardo txuri eta ur pitin bat gehituz. 5 minutuz su ertainean egosi. Iragazi eta otarrainxka platerari gehitu.
Alde handia dago izozturiko ganbak edo freskoak direnen artean. Izoztutakoak erostea erabaki ezkero, kuzinatu aurretik, ongi kendu behar zaie askatzen duten ur guztia, ongi friji daitezen. C’est comme ça.
Ganbak baratxuritan
Muskuiluak (tomate) saltsan
Muskuiluak (tomate) saltsan
Honako hau oso errezeta azkarra eta erabilgarria da. 5 minuturen buruan hasi eta buka daitekeena.
Osagaiak:
- 24 muskuilu ale
- tipulina erdi bat
- 3 baratxuri atal
- perrexilla
- ardo txuria
- erramua
- gatza
- piper hauts beltza
- tomatea (aukeran)
Errezeta:
- Lehen pausoa muskuiluei bizarrak garbitzea da laban baten laguntzaz eta hauek uretan garbitzea gero.
- Baratxuri atalak eta tipulina txiki txiki egin eta zataginean su ertainetan gorritzen hasi olio koilarakada baten laguntzaz.
- Kolore apur bat hartzen duten momentuan, muskuilua gehitu, ardo txuri kopa, erramua eta perrexillarekin batera. Sua bizitu eta paela estali zabaltzen diren arte. Zabaltzen hasten direnean, gatz eta piper hauts pitin bat gehitu eta zerbitzatu.
Bigarren aukera:
- Zabaltzen hasten direnean, hauek paelatik atera eta tomatea gehitu.
- 5 minutuz egin su ertainetan eta zerbitzatu aurretik muskuiluak gehitu.
- Gatz-pipertu eta listo.
Kasu!
Muskuluekin, txirlekin bezala, kontu haundiz ibili behar da produktua freskoa eta ona izan dadin. Muskulua itxirik egon behar du, bizi eta fresko dagoen seinale.
Batere txarra ez den aukera, minutu batez egositako muskuiluak erabiltzea da. Saltsa berdin berdin egin muskulurik gabe eta amaieran 5 minutuz muskuluekin egosi zaporea har dezaten.
Muskuiluak (tomate) saltsan. Honako hau oso errezeta azkarra eta erabilgarria da. 5 minuturen buruan hasi eta buka daitekeena.
Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz
Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz
Azkenaldian jatetxeetan topatzea horren ohiko eta erraz den azkenburukoa da. 5 minututan egin eta dastatzeko aukera ematen duena.
Azkenburu honen sekreturik handiena, jogurta kalitate onekoa izatea da. Aukera edukita, gertuko baserriren bateko esneaz egindako jogurta izatea gomendatzen da. Zaporeak eta testurak zerikusirik ez du komertzialagoekin. Bestela, garrantzitsua litzake testura lodiko jogurta aukeratzea.
Osagaiak:
- 500 gr Jogurt natural
- 50 gr ezti
- 100 gr esnegain
- fruitu gorri eskukada bat. Haranak, marrubiak eta mugurdiak
- jelatina 3 orri
- limoi bat
- gatz pitin bat
- azukre goilarakada bat
- modena ozpin goilarakada bat
- 4 gustuko gaileta
- menta hostoak
Errezeta:
- Lehen pausoa, jelatina ur hotzetan ipintzea da biguntzen den arte. Ura hartu eta biguindu den momentuan edalontzi batean ipini esnegainarekin batera eta mikrouhinean 30 segundoz berotu. Nahasketa ondo nahasi.
- Esnegaina eta jelatina nahasketa, gatza eta limoi azal birrindua jogurtari ongi nahasi. Nahasketa hau hozkailuan gorde ordu betez gutxienez.
- Bitartean, fuitu gorriei azukrea eta ozpina gehitu eta nahasi. Hau ere, hozkailuan gorde.
- Fruitu gorriak iragazi eta askatutako zukuarekin jogurta estali.
- Zerbitzatzeko momentuan, edalontzi, gopor baten oinarrian, ezti apur bat jarri, segidan jogurta eta azkenik, gainean gailetak eskuekin hautsi.
- Bukatzeko, menta hosto batekin apaindu.
Kasu!
Denbora asko eduki ezean jogurtaren nahasketak berak bakarrik ere balio dezake!
Gustuko lagungarri pila onartzen ditu errezeta honek. Garaiko edozein frutarekin jatea ere aukera bikaina da!
…
Akaso!
Maitane Segurolaren Fruitu gorri nahasiak bideo RZ:
Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz
Tomate eta hegaluze entsalada
Tomate eta hegaluze entsalada
Plater honen osagai nagusiak uda garaiko bi produktu dira, berez, baina urte guztian ere aurki ditzakegu, tomateen kasuan, hain bikainak ez izan arren.
Osagaiak:
- 2 Tomate
- hegaluze kontserba pote bat
- tipulina bat
- baratxuri atal bat
- oliba olioa
- gatza
Errezeta:
- Baratxuri atala erdibitu eta entsalada zerbitzatuko den azpil edo platerean igurtzi.
- Tomateak garbitu eta “ipurdiz gora” zerra aiztoarekin zati irregularrak ebaki. Horrela haragi zati handiagoak lortzen dira. Platerean jarri eta gatz apur bat gehitu.
- Hegaluze poteari olioa kendu eta haragia tomatearen gainetik zabaldu zatiak gehiegi txikitu gabe.
- Tipulina, bi eratan prestatu daiteke eta biak dira baliagarri. Lehena, “juliana” eran, eta bigarrena zati txiki-txikitan. Biak hegaluzearen gainetik zabaldu behar dira.
- Azkenik oliba olio txorrotxatxoa nahieran gehitu jan aurretik.
Kasu!
Oso lagungarri zaizkio entsalada honi edozein hosto fresko mota. Albahaka hostoak adibidez.
Tomate eta hegaluze entsalada
Txapakoak etxean nola egin
TXAPAKOAK
Plater jakin bat aurkeztu baino, prestaera desberdin asko egiteko teknika azalduko dizugu hemen. Txapakoak etxean nola egin daitezkeen, alegia. Edozein haragi, barazki, arrain… azkar eta ondo egiteko aukera ematen du.
Osagaiak:
Errezeta:
- Txapako edozein plater prestatzeko, lehen pauso garrantzitsua zartagina edo txapa bero egotea da. Bi arrazoirengatik, produktua ongi xigortzeko eta itsas ez dadin ere bai.
- Jakia gazitu behar da zartaginean jarri aurretik, haragi pieza lodiak izan ezean. Hauek, egin eta gero gazitu, bestela ura galduko dute eta.
- Zartaginean eharrezko den olio kantitatea jarri produktuaren aurretik. Piezako koilarakada txiki bana olio nahikoa izaten da.
- Xigor dadin, garrantzitsua da produktua tokian geldirik edukitzea. Ohiko den astindu eta mugimendurik egin gabe, alegia.
- Arrainen kasuan, gustuko bada, azalarekin egitea zailago izaten den arren, puntua harrapatu ezkero, merezi du. Kasu honetan hobe izaten da lehebizi haragi garbiaren aldetik markatzea eta segidan azalaren aldetik nahi den puntua ematea. Era honetan, hobeto gordeko ditu zukuak.
- Barazkiekin, ezin da orokortu. barazki bakoitzak aginduko digu, ez baita gauza bera zainzuriak ala piperrak egitea. Barazkia oso gogorra bada, aurretik uretan apur bat egostea komeni da. Ondo lehortu eta zartagi edo txapatik pasa ondoren oliba olio pitin baten laguntzaz.
Kasu!
Txapa erabili zalea bazara, hobe duzu zartagin zahar bat eskuratzea,, azkenerako hondatu egingo duzu eta.
Txapakoak etxean nola egin
Oilasko errea
Oilasko errea –
Osagaiak:
- Oilasko bat osorik
- Garagardo botilatxo bat
- Ziape edo mostaza koilarakada bat
- Gatz koilarakada txiki bat
Errezeta:
- Labea berotzen jarri 190ºtan.
- Oilasko osoa labeko ontzi batean jarri, bularkia goruntz duelarik.
- Garagardo botilatxo bat gehitu gainetik, oilasko guztia garagardoarekin bustiz.
- Gainetik gatza gehitu, norberaren gustuaren arabera, koilarakada txiki bate nahikoa izaten da oilasko bakoitzeko. (Garrantzizkoa da gatza garagardoarekin busti ostean gehitzea era honetan oilaskoan itsatsirik geratzen delako.)
- Oilaskoa labean sartu 45 minutuz, (denbora oilaskoaren araberakoa izaten da normalean 45 minutu edo ordubete inguru behar izaten du.)
- Azala gorritzen zaionean oilaskoa labetik atera eta zartagi batera bota askatu duen zuku guztia.
- Oilaskoa labean sartu berriro eta bitartean zartagian askatu duen zukua ziape koilarakada batekin landu. Guztia loditzen den bitarte 5 minutuz.
- Azkenik oilaskoari gainetik eginiko saltsa gehitu eta azken minutuak eduki labean, guztiz egin dadin.
Kasu!
Oilaskoaren azken saltsa egiten dugunean edozein espezie gehitu; piper hautsa, kurria, norberak gustoko dituenak.
Hezurrak ere zupatuko dituzu oilasko honekin!
…
Akaso!
Urruneko aitonaren bideoa, Kentucky Fucking Chicken bertsioa…
oilasko errea
Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin
Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin.
Plater hau “etxean ezer ez dagoen” egun horietan egitekoa da, batez ere. Ulertzen diguzu, ez da?
Osagaiak:
- Zortzi patata ertain (bina lagun bakoitzeko)
- Lau arrautza (bana lagun bakoitzeko)
- Antxoila poto bat, antxoilak erditik moztuta
- Pare bat tipulina edo tipula fresko handi bat, zerrenda finetan moztuta (juliana)
- Maionesa basokada bat (edo, ez baduzu egin nahi, edo hozkailuan ez badago, edo beganoa bazara, ozpinolioa)
- Gatza
Errezeta:
- Patatak ordu erdi batez egosten jarri. Zuritu gabe egitea komeni da, zarta ez daitezen, baina bizimodua erraztuko dizugu hatz puntak erre ez ditzazun gero zuritzerakoan: zurituta jarri, baina eginda daudenean, ur guztia kendu eltzetik eta minutu batean utzi eltzean bertan egiten urik gabe. Patatak bere baitara bilduko dira, ura galduz.
- Arrautzak ere egosi patatekin azken zazpi minutuetan, gehiegi ere egos ez dadin
- Maionesa bat egin edo, gogorik ez baduzu, hozkailukoa hartu, baina beti hobea zeuk egindakoa. Eta ez bazaizu maionesa gustatzen edo beganoa bazara, oilozpina egin (ozpineko bat, olioko bost) eta, baldin baduzu, Dijongo ziape koilarakadatxo bat ere nahastu.
- Azpil edo ontzi eder batean, patatak zatituta jarri, baratxuri ale baten tamainan edo, arrautza ere zabarki ebakita jarri gainean eta antxoilak olio eta guzti nahasi guztiari, baina patata apurtu gabe. (Begetarianoek antxoilarik gabe, jakina. Alkaparrak eta olibak jar daitezke ordetan ).
- Entsalada bat arinki olioztatzean bezala, egin gatza, ozpina eta olio parrastada bat eta dena nahasi. (Hartu kontutan, gero maionesa gehitu dakiokeela)
- Tipula gainetik egin edo ondoan jarrita zerbitzatu, agian baten batek ez du eta haren gordintasuna maiteko. Guk bai, arraioa!
- Maionesa ere alboan jarrita zerbitzatu, norberak bere tamainan gehi diezaion.
Kasu!
Errezeta honen sekretua epel jatea da, nahiz eta hotz ere bikaina den.
…
Akaso!
Entsalada epela
Maionesa
Maionesa –
Ez izan alferra eta ekin: zeuk egindakoa beti izango duzu hobea dendan erositakoa baino.
Osagaiak:
- Arrautza bat
- Baxoerdi ekilore olio (nahi baduzu olibolio parrastada bat ere egin, baina olibolio hutsarekin astunegia geratzen da)
- Goilarakada erdi ozpin
- Gatz ximiku bat
(Irabiagailua ere beharko duzu)
Errezeta:
- Jarri osagai guztiak ontzi luzexka batean (irabiagailuak ekartzen du berea)
- Irabiagailuaren besoa sartu ontzian beheraino eta eman indarrari
- Igo eta jaitsi hiruzpalau bidez, saltsa gorpuzten dela ikusi arte.
- Dastatu eta gatz/ozpin puntua zuzendu
Kasu!
Maionesa nahi beste gauza gehituta egin dezakezu: baratxuri ale bat, esne apur bat (arintzeko), perrexila, tipula… Guri geuri, soila gustatzen zaigu eta, ahal dela, sagardo-ozpinarekin.
Leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu.
…
Akaso!
Badaezpada bideo bat ere atxikita…
Maionesa .
Almibarra
Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo den tarta mamitsuago egon dadin, baina zerbaiti gain azukrezko kraskatsu bat egin nahi bazaio ere, loditxoa egin eta gainean eman: lehortutakoan azukrea agerikoa da.
Osagaiak:
- 1/2 kg azukre
- Litro bat ur
- Xorta bat limoi zuku
Errezeta:
- Ura eta azukrea nahasi eta su eztian jarriko dugu eltzea egosten.
- Irakiten hasi orduko erantsiko dugu limoi zukua eta aterako dugu eltzea sutatik.
- Hau da unea almibarrari lurrin kutsuren bat emateko, hala nahi bada. Beraz, sutatik atera eta hozten utziko dugun unean erantsiko dugu likoreren bat, armagnaca, moskatela, whiskia, patxarana, kafe esentzia edo kafe disolbagarria, bainila-erauzkina, eta abar.
- Horrela jokatuko dugu, irakinak hautaturiko lurrina galaraz ez dezan.
Kasu!
Limoi zukuari esker ez du irakindako azukreak pikorrik eragingo. Esan bezala, sutatik ateratakoan, edozein gai lurrintsu edo espezia erantsi ahal izango dugu: azafraia, te-poltsatxoak, kanela-adaxka, limoi edo laranja azala, eta abar.
Almibarra
Akaso!
Arrautza frijituak
Arrautza frijituak –
Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez daukat txanponik, baina urre pipita pare bat emango dizut ordainetan, besterik ez bada” esatearen antzekoa da. Zein jaki ezagutzen duzu arrautza frijitu parea baino gustagarriagorik?
Osagaiak:
- Arrautza bat (normalean, bina egiten dira)
- Oliba olioa bi koilarakada
- Gatza
Errezeta:
- Olioa berotzen jarri zartagiean.
- Arrautza bertara puskatu. Lehen aldia bada edo zailtasunak badituzu, ontzi batean puskatu dezakezu arrautza oliotara bota baino lehen.
- Gatza gehitu arrautzari eta koilara baten laguntzaz olio beroa gainetik bota, guztia frijitzen joan dadin.
- Norberaren gustuaren arabera egiten dira, eginago ala gordinago.
- Platerera atera eta prest gozatzeko.
Kasu!
Arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra.
…
Akaso!
Arrautzarekin txorizo edo hartara salttxitxak ere primeran daude badakizu… Intzak hik! akonpañamendu umoretsu gisan akaso…