Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin –
Arrain tartak egingo ditugu gaurkoan, Thai kutsuaz eta luzoker edo pepino entsalada batekin lagunduta, denak txundituta uzteko errezeta, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak (arrain-tartarako)
- 500 g arrain
- 2 koilarakada martorri
- 3 tipulina, fin-fin txikitua
- 2 baratzuri, xehatuta
- Limoiondo belarra, zati samurra bakarrik, txikitua.
- 125 ml koko-esne
- Sarrazeno irina
- 125 g Kalabaza
- Olio begetala
Osagaiak (luzoker edo pepino entsaladarako)
- 2 luzoker edo pepino, zurituta, luzeran zatituta eta haziak kenduta.
- 50 g arroz-ozpin
- 2 pipermina (Txile), txikitua (aukerakoa)
- 2 txalota, txikitua.
- 2 koilarakada martorri hosto txikitua
- 40 g kakahuete erre, txikitua
…
Errezeta
- Arrainak zati txikitan moztu.
- Jarri martorria, tipulina, baratxuria, kalabaza eta limoi-belarra elikagai-prozesadore batean eta nahastu ore bat lortu arte.
- Gehitu arrain zatiak oreari eta nahastu ondo. Gehitu pasta honi koko-esnea eta irina.
- Jarri nahasketa ontzi batean eta utzi gutxienez pare bat orduz.
- Prestatu tartatxoak koilara batekin hanburgesa forma emanez eta jarri olio beroz betetako zartagin batean. Frijitu, kurruskari eta marroia den arte, eta buelta eman behin frijitzen den bitartean. Atera oliotik eta jarri erretilu batean sukaldeko paperarekin.
- Entsaladarako, moztu pepinoa 5 mm-ko xerratan.
- Bota pepino xerrak ozpinetan. Pipermina, txalota eta martorria gehitu, eta hautseztatu kakahueteekin.
- Mahaira eta gozatua…
…
Kasu!
Zerbitzatu aurretik, hautseztatu gainetik kakahueteekin, ikutu eta zapore goxoa emango dio.
…
Akaso!
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin
Bakailu RZk
Bakailao errezetak –
Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da etaizena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera izanik. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus). Azal marroi-berde leuneko arraina da. Aurpegia bete aho du, eta begi handi biziak. Bizkarrean hiru hegats ditu eta isatsaldean bi; beheko baraila goikoa baino txikiagoa du, eta zakatzen azpian sabel-hegatsak izaten ditu. 160 zentimetroko luzera eta 40 kilogramoko pisua har dezake. Urtero 10 bat zentimetro hazten da eta emeen eta arren artean ez da ezberdintasun nabarmenik antzematen hazkuntzan. Ale gehienek 6-8 urte bitartean lortzen dute heldutasuna. Ugalketa-garaia, Ipar Atlantikoaren bi aldetan desberdina izanik ere, negu-udaberri garaian izaten da, eta uda-partean, errute-garaian egindako esfortzua dela-eta, bere burua indarberritzeko elikatzen jarduten da …
…
Bakailao RZk
…
Labana erabiltzen japoniarrak maixu…
Urruneko Aitonaren Apollo fish recipe edo errezeta…
“Bakailao. The Power of Senses” Nerua Guggenheim Bilbao
Bakailao errezetak –
Amonaren bakailao tortitak
Amonaren bakailao tortitak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Bakailaoari gustua hartuta eta amodioa deklaratuta darraigu eta gaurkoan amonaren bakailaoa tortitak RZ dakarkizugu. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 300 gr bakailao
- ur liro erdi
- 50 gr gurin
- gatza
- patata pure pakete bat
- arrautza bat
- perrexil xehatua
- 3 baratxuri
- ogi arrailatua
Errezeta
Jarri irakiten ur liro erdi bat, 50gr. gurinekin eta gatz apur bat botata.
Bota patata pure pakete bat eta ondo oratu (ondo loditu behar da).
Utzi hozten eta gehitu irabiatutako arrautza bat, perrexil xehatua, xehatutako 3 baratxuri hortz eta papurtutako 300 gramo bakailao (aurrez gezatua).
Nahastu 4 goilarekada ogi arrailatu.
Eman forma tortitei eta ondo frijitu.
…
Kasu!
Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da, ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Bakailao munduko Emakume eta Gizonei Omenaldia. Euskal Itsas Museoa.
Nerua Guggenheim Bilbao
Amonaren bakailao tortitak
Amonaren bakailao pastela hostopilarekin
Amonaren bakailao pastela hostopilarekin –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Bakailaoari gorazarre eta amodioa deklaratuta darraigu eta amonaren bakailao pastela hostopilarekin RZ dakarkizugu gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- bakailaoa (beratua eta papurtua) 300 gr
- hostopil lamina bat
- gurina
- tipula
- baratxuri hortz bat
- irina
- esnea
- bakailaoa beratzeko erabilitako ura
- perrexil xehatua
- 2 gorringo
- arrautz egosia
…
Errezeta
Forratu molde bat hostopil lamina batekin.
Bakailao krema: jarri goilarekada bat gurin lapiko batean, tipula xehatua, baratxuri hortz bat eta goilarekada handi bat irin.
Joan pixkana esnea eta bakailaoa beratzeko erabilita ura gehitzen, bexamela egiteko bezala. Egina dagoenean jarri perrexil xehatua, 2 gorringo eta bakailao beratua eta papurtua.
Jarri dena moldean, hostopil laminaren gainean, eta sartu labean su bizian gutxi gorabehera 30 minutuz.
Bildu hostopilarekin edo adornatu zatitutako arrautz egosi batzuekin eta perrexilarekin.
…
Kasu!
Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren bakailao pastela hostopilarekin
Amonaren bakailaoa errioxar erara
BAKAILAOA ERRIOXAR ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Bakailaoari amodioa deklaratuta edo, Amonaren bakailaoa errioxar erara RZ ere badakarkizugu hemen gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Jarri bakailaoa beratzen eta kendu eskamak.
- Pasa irinetatik eta arrautzatik eta frijitu; ondoren jarri lapiko batean.
- Egin tomatea tipula dezenterekin, eta pasa.
- Estali bakailaoa honekin.
- Frijitu piper berde batzuk, moztu tira luzeetan, eta jarri bakailaoaren gainean.
- Ogi arrailatua ere bota dakioke; kasu horretan sartu labera 15-20 minutuz.
…
Kasu!
Bakailaoa beti dago hobea bezperan prestatuta.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Xolomoren bakailaoa bizkaitar erara
Bakailaoa bizkaiko erara –
Bakailao gogoz eta Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ ekarri ostean, lau lagunentzat pentsatutako Xolomo Sapiens-en bakailaoa bizkaitar erara RZ ere ekartzea bururatu zaigu. Hemen dakarkizugu gure herri eta kazolatan aspaldidanik ezagutu den RZ zahar goxo hau. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe
- Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua
- 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
- Porru bat, pikatua
- 2 piper berde, zerrendatan moztua
- Tomate umo bat, puskatan
- 5 baratxuri ale, zurituak
- Litro laurdena oliba olio
- Litro erdia ur
- Pastilla bat haragi salda
- Gatza
sukaldean.eus Bakailaoa bizkaiko eran
- Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte.
- Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan.
- Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia.
- Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena.
- Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura.
- Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.
…
- Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu.
- Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori.
- Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen.
- Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.
- Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte.
- Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren.
- Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.
Kasu!
Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.
Akaso!
BAKAILAOA, TOMATEA, Otxandioko Korostondo jatetxeko Jon Estankonak bakailaoa bizkaitar erara RZ ETB1eko ‘Txoriene’ saioan Pili Manterolarekin.
Bakailoa bizkaitar erara
Amonaren bakailaoa bizkaitar erara
BAKAILAOA BIZKAIAR ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Bakailao RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- bakailao 2 solomo
- olioa
- 3 tipula
- 3 baratxuri hortz
- 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan)
- 2 tomate
- Saltsa egiteko: olioa, bi tipula, bi baratxuri, tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, hiruzpalau piper txorizero.
…
Jarri bakailaoa 48 ordu beratzen, eta aldatu ura goizetan eta gauetan. Gorde hozkailuan.
- Jarri olio dezente zartagian eta xehatu 3 tipula handi, 3 baratxuri hortz, ogi baten azala, eta poliki egin dadila. Tipula biguna dagoenean, gehitu 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan) eta bi tomate. Dena elkarrekin egin, eta ondoren pasa.
- Jarri bakailaoa lapiko batean, azala gora begira, eta estali saltsarekin. Su eztitan jarri ordu laurdenez, eta tarteka mugitu lapikoa.
- Saltsa: olioa, bi tipula zati handietan xehatuta, zuritu gabeko bi baratxuri, eta utzi su baxuan. Tipula bigunduta baina doratu gabe dagoenean, gehitu tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, eta aurretik beratzen izandako hiruzpalau piper txorizero. Utzi apur bat egiten eta dena pasa.
…
Kasu!
Saltsarako, beharrezkoa bada, bakailua beratzeko erabilitako ur apur bat gehitu.
Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Gernikako Zallo Barri Jatetxeko Iñigo eta Eneko Ordorikak “Txoriene” saioan: Bakailao konfitatua eta haren tripakiak bizkaitar erara belar kutsuarekin RZ
Amonaren bakailaoa bizkaitar erara
Amonaren legatz-isats betea
LEGATZ-ISATS BETEA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin darraigu oraindik ere eta gaurkoan Legatz-isats betea RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Legatzaren isatsa
- olioa
- tipula
- birrindutako arrautza egosia
- oliba zatituak
- urdaiazpikoa
- 3 koilarakada tomate
- ogi arraila
…
Errezeta
Legatzaren isatsari arantzak kendu, alde batetik moztuta.
Betegarria prestatu. Hiru koilarakada oliotan frijitu ondo zatitutako tipula, gehitu birrindutako arrautza egosia, oliba zatituak, urdaiazpiko tira bat, prestatutako hiru koilarakada tomate eta ogi arraila.
Pixka bat egin, eta isatsa bete. Josi legatza ixteko.
Jarri erregailu batean eta bota gainetik olio frijitua baratxuriekin.
Sartu labean eta erre 20 minutuz.
…
Kasu!
- Maionesarekin, tomatearen edo bere saltsarekin zerbitzatu daiteke. Patatak panadera erara ere ohea gisan bikain geratzen da.
- Legatz – hake – merluza – Merluccius bilinearis – SailkapenZientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz-isats betea
Amonaren legatz albondigak
LEGATZ ALBONDIGAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin aurrera eta gaur Legatz albondigak RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi bat legatz
- arrautz gordin bat
- tipula erdi
- ura eta gatza
- 3 goilarekada tomate
- goilarekada bat ogi arrailatu
- olioa
- baratxuri xehatua
- irin goilarekada erdi bat
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Xehatu kilo erdi bat legatz gordin.
- Gehitu: arrautz gordin bat, frijitutako eta xehatutako tipula erdi bat, gatza, 3 goilarekada tomate eta goilarekada bat ogi arrailatu.
- Egin bolak, pasa irin eta arrautzetatik, eta frijitu.
- Egin saltsa berdea, zartagian olio garbia eta baratxuri xehatua jarriz. Doratzen denean, sueztitu irin goilarekada erdi bat eta perrexil xehatua. Bota ura eta gatza.
- Bota albondigei eta eduki sutan tartetxo batez.
…
Kasu!
Zerbitzatzeko beste modu bat bexamel fin samar batekin da, tartetxo batez labean jarrita. Beste aukera batzuk: tomate saltsa…
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz albondigak
Amonaren legatza euskal erara
LEGATZA EUSKAL ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxoarekin darraigu eta gaurkoan Legatza euskal erara RZ tipikoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Legatza
- txirlak
- olioa
- 2 baratxuri hortz
- irina
- ardo txuria
- zainzuriak
- perrexila
- arrautz egosia eta ilarrak
…
Errezeta
- Jarri olioa lapiko batean eta jarri bi baratxuri hortz. Atera baratxuria doratu denean.
- Pasa legatza irinetatik eta egin pixka bat bi aldetatik. Bota ardo txuria pixkanaka, lapikoa mugitzen den bitartean, olioa oso beroa ez dagoela (saltsa loditu dadin). 15-20 minutu.
- Salteatu txirlak zartagian, ondo garbituta, eta irekitzen direnean gehitu legatzari.
- Jarri baita ere zainzuri batzuk, bere ur eta guzti.
- Amaieran jarri perrexila ondo xehatuta, eta nahi izanez gero, arrautz egosia eta ilarrak ere.
…
Kasu!
Legatz – Merluccius bilinearis – Sailkapen zientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatza euskal erara
Amonaren legatza saltsa berdean
LEGATZA SALTSA BERDEAN –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Legatz RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Legatza saltsa berdean RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- legatz xerrak (aurretik beratuak)
- olioa
- 2 baratxuri hortz
- zainzuri salda
- zainzuriak
- ilarrak
- txirlak
- arrautza egosiak
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Jarri lapiko batean olio kikaratxo bat eta frijitu bi baratxuri hortz, asko doratu gabe.
- Utzi apur bat hozten, kolokatu legatz xerrak (aurretik beratuak) eta jarri su baxuan, eta mugitu nahasketa egiten den bitartean 10-15 minutu.
- Jarri zainzuri salda eta utzi sutan tarte batez, ondoren eman buelta eta egin daitezela gehiago, eta mugitu denbora guztian saltsa loditu dadin.
- Gehitu zainzuriak, ilarrak, txirlak, arrautza egosiak eta perrexil xehatua jarri gainean.
…
Kasu!
Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatza saltsa berdean
Amonaren txipiroiak bere tintan
Amonaren txipiroiak bere tintan –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren errezeta orrietan aurkitutako Amonaren txipiroiak bere tintan RZ hemen dakarkizuguna, erraza eta konfitamenduetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Txipiroiak
- Tinta poltsak gorde
- olioa
- perrexila
- tipula
- baratxuri hortz bat
- ogi zatiak
- irina
- tomate lata erdia
- salda edo ura
Errezeta
- Garbitu eta buelta eman. Bete hankekin eta buruarekin. Tinta poltsak saltsa egiteko gorde.
- Jarri zartaginean eta frijitu, eta ondoren gisatu behar diren lapikoan jarri.
- Soberan dagoen olioan bota zatikatutako perrexila, tipula dezente eta baratxuri hortz bat. Gorritutakoan, gehitu ogi zatiak eta irin koilarakada bat.
- Gorritu eta gero, bota tomate lata erdia, eta salda edo ura.
- Utzi egosten tarte batez, eta pasa puregailutik.
- Ondoren tintak ere pasa.
- Egin dadila dena su baxuan ordu erdiz.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Kako jatetxeko Mamen Ollokiegik ‘Txoriene’n
sashimia egiteko eta nola moztu jakiteko bideoa…
Txipiroiak: Itsaso sakonetako deabruak – Itsaso sakonetako hiltzaileak National Geographic
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers National Geographic
Amonaren txipiroiak bere tintan
Amonaren bakailaoarekin betetako arrautzak
BAKAILAOAREKIN BETETAKO ARRAUTZAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren errezetatan aurkitutako beste RZ hau dakarkizugu oraingoan, Bakailaoarekin betetako arrautzak RZ, erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 10 arrautza
- 200gr bakailao
- tomatea
- irina
- olioa
Errezeta
- Egosi 10 arrautza, erditik zatitu eta gorringoa kendu.
- Sueztitu 200gr bakailao gezatu lau koilarakada tomatetan, eta nahastu tomatetan.
- Nahasketa horrekin bete arrautzak.
- Pasa irinetatik eta arrautzetatik, eta frijitu.
Kasu!
Tomatearekin gustatzen zaigu guri, baina zerbitzatu saltsa espainiarrarekin, tomatearekin edo bakarrik…
Amonaren etxeko neurriak:
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Arrautza beteak egiteko errezeta ezberdinak …
Bakailaoarekin betetako arrautzak
Amonaren arrain budina
Amonaren arrain budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu lehena, amonaren arrain budin edo pastela RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Legatz kilo erdia
- tipula
- tomatea
- koñak zurrustatxo bat
- piperrauts zuri apur bat
- gatza
- 3 arrautza
- gurina
- ogi arraila edo ogi birrindua
- Legatz kilo erdia, ondo zatituta.
- Zartagian olioa eta xehe-xehe egindako tipula jarri.
- Tipula egina dagoenean gehitu legatza eta tomate pixka bat, koñak zurrustatxo bat, piperrauts zuri apur bat eta gatz pixka bat.
- Hiru arrautza irabiatu eta masarekin nahastu.
- Prestatu molde bat, gurinarekin koipeztatua eta ogi arrailarekin, eta bertan bota dena. Maria bainuan jarri eta labean sartu 40 minutu mamitu arte.
Kasu!
- Maionesarekin edo tomate saltsarekin zerbitzatu daiteke.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Jon Arana ikaslea arrain budina egiten ‘Txoriene’ saioan.
Amonaren arrain budina
Txibierroak
TXIBIERROAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Txibierroak
Calamari fritti gogoa sartu zaigu eta hona platertxo goxo bat gaurkoan, nork ez ditu maite? Amonaren RZtatik atera dugun Txibierroak errezeta dakarzkizugu noiznahi jateko, parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- txipiroiak
- gatza
- piperrauts zuria
- arrautza
- irina
- ura
…
Errezeta
- Garbitu eta gero, moztu txipiroiak tira luze eta finetan, edo borobiletan nahi izanez gero.
- Jarri gatza eta piperrauts zuria.
- Pasa irinetatik, irabiatutako arrautzetatik, eta frijitu 3 minutu.
…
Kasu!
- Txipiroiak handiak izanez gero, lehenik egosi egin behar dira.
- Irin, ur hotz eta royal masa batetik ere pasa daitezke, eta ondoren frijitu.
…
Akaso!
Crispy calamari …
Sashimi RZ egin eta batez ere mozketa nola egin ikasteko bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Toyama Bay, central Japan …
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers
TXIBIERROA
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin –
Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago, bizipoz eta pizgarri … RZ azkar bezain merke bat dakarkizugu arrain zopa egiteko. Merke, erraz, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, ligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu, izan bero, izan gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Tipula erdia, pikatua
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
- 5 koilarakada bete tomate saltsa
- Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
- Zopako ogia, puska eder bat
- 6 dl ur bero, iturrikoa
- 2 legatz solomo izoztu
- Eskukada bat ganba izoztu
- Zorrotada bat xerez
- Gatza
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin
Errezeta
- Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan.
- Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean.
- Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.
- Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago).
- Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.
- Legatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe.
- Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.
…
Kasu!
- Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
- Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak.
- Errezeta honek zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.
…
Akaso!
Urruneko Aitonak ez du mikrouhinik erabiltzen, eta oilasko zopa RZ du nahiago…
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Amonaren arrain zopa 2 modutara
Amonaren arrain zopa 2 modutara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan arrain zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena batez ere, ezta? Aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldean bikain eta argi zabiltzala ikus dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ARRAIN ZOPA 1
Osagaiak
- legatz buru bat
- zapo edo kabraroka zati bat
- txirlak
- gatza, olioa
- porrua, azenarioa, tipula
- ogia
- arroza edo tapioka
- tomatea
- arrautza
Errezeta
Jarri egosten legatz buru bat, zapo edo kabraroka zati bat eta txirlak; bota gatza eta utzi ordu laurden irakiten. Atera arraina eta kendu arantzak. Jarri olioa lapiko batean, eta ondoren porrua, azenarioa eta tipula, dena ondo zatitua; ondo egin daitezela, asko gorritu gabe. Gehitu ogia, arroza edo tapioka, eta 4 koilarakada tomate. Arrain-salda jarri eta utzi 20 minutu irakiten. Gehitu arraina, arrautza egosia eta zerbitzatu.
…
ARRAIN ZOPA 2
Osagaiak
- 2 piper txorizero
- legatz buru bat
- zapo buru bat
- txirlak
- 2 tomate, perrexila, porrua
- salda, gatza
- ogi erdia
- 2 arrautza egosi
- ilarrak
Errezeta
Zabaletik zatitutako tipula oilotan sueztitu, gehitu xerratutako bi azenario eta gorritu aurretik tipula gordina ez dagoela ikustean, bota bi piper txorizero.
Egosten jarri beharrekoak: legatz buru on bat, zapo buru bat, txirlak, bi tomate, perrexila, porrua, salda eta gatza. Zazpi bat minutuz egosi ostean arraina atera eta kendu arantzak. Zopetarako ogi erdia jarri eta utzi 20 minutu egosten. Pasa dena puregailutik krema lodi bat gera dadin. Gehitu arraina, bi arrautza egosi zatituta, nahi izanez gero ilarrak, eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren arrain zopa 2 modutara
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu ikasiko ditugu amonaren eskutik, teknikan pausuak aurrerantz ematen jarrai dezazun zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknikak, 2 modu:
- Bakailaoa zatitu. 24 orduz beratzen jarrita gezatzen da. Eskamak kendu, sukaldeko traste batean jarri eta su gainean ipini, poliki-poliki aparra atera arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Ondo xukatu. Ondoren, izanez gero, arantzak kendu tentu handiz, eta horrela prest dago nahi den eran gisatzeko.
- Bakailaoa zatitu. 48 orduz utzi beratzen, eta ura aldatu egunean bitan. Ongi xukatu. Hobe hozkailuan gordetzea.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Nerua Guggenheim Bilbaok argitaratutako bideo ikusgarria…
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Legatz kokotxak pil-pil erara
Legatz kokotxak pil-pil erara –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz Legatz kokotxak pil-pil erara RZ top horietakoa dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZrarik bada, RZ hau da denak txundituta uzteko primerako top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
LEGATZ KOKOTXAK PIL-PIL ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Legatz kokotxa freskoak, 1 kg
- Baratxuria, 3 ale
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxa guztiak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana lapikoan jarri kontu pixka batekin, baina betiere azala gora begira dutela. Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi eta ondoren, lapikoa sutik kendu.
- Pil-pila prestatzeko, pazientzia da osagai nagusia. Izan ere, lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Tenperatura horrek lagundu egiten du kokotxek barruan duten gelatina askatzen, eta gelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat egiten.
- Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu, eta poliki-poliki lapikoa mugimendu borobilak eginez mugituko dugu. Segituan ohartuko gara, pil-pil saltsa loditzen ari dela. Pil-pila lortzean eta zerbitzatu aurretik, berriro su motelean berotu lapikoa. Kontuan hartu plater horrek ez duela perrexilik behar.
…
Kasu!
Lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Legatz kokotxak pil-pil erara
Berdela labean piperradarekin
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz berdela labean piperradarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
…
- Lau berdel
- Piper gorri morroia
- Piper berdea
- Tipula gorri bat
- Lau baratxuri ale
- Arrain salda
- Gatza
- Oliba olioa
- Ozpina
…
Errezeta
- Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, piper gorri eta berdeak eta tipula juliana moduan moztu, eta 30 minutuz lapiko batean erregosi, olio zurrutada eta gatz pittin batekin, su motelean. Ez estali lapikoa taparekin; horrela lurrina kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.
- Bitartean, berdela xerratan prestatu. Ahal bada behintzat, arrainaren erdiko hezur txiki gehienak pazientzia pixka batekin kendu. Jateko garaian eskertuko dugu hori.
- Labeko erretilu batean pare bat koilarakada arrain salda ipini, eta saldaren gainean, azala goraka dutela, berdel xerra guztiak, bata bestearen segidan. Gatz pittin bat bota. 200 ºC-tan berotutako labean sartu, eta lau minutuz eduki. Berehala egiten da. Lau minutu pasatu, eta segituan labetik atera. Ozpin zurrutada txiki bat bota arrain xerren gainetik.
- Zartagin txiki batean, baratxuri xerratuak frijitu oliotan, eta dena berdelak ditugun erretilura bota.
- Mahaira zerbitzatzeko, plater bakoitzean, piperrada koilarakada jarri erdian, gainean berdel xerra pare bat, eta azkenik erretiluan dugun saltsaz platerekoa busti.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ALMEJAK TXAKOLI ERARA RZ egin zuenekoa…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)
Begihandiak tintan (Txibiak tintan) –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa hasiko dugu eta begihandiak tintan RZ dakarkizugu hasteko. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BEGIHANDIAK TINTAN (txibiak tintan)
…
- 2 kilo begihandi
- Begihandien tinta
- Etxeko tomate saltsa kazokada bat
- 3 baratxuri ale
- 3 tipula eder
- 2 piper berde
- Ardo zuria, basokada bat
- Gatza
- Oliba olio birjina
- Ura
Errezeta
- Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.
- Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik. Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.
- Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begihandiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.
- Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin.
- Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.
…
Kasu!
Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.
…
Akaso!
Txibi erraldoia Zelanda Berrian? Fake ala egia…
sashimi RZ egiteko mozketa bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers National Geographic
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)
Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin
Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin –
Osagaiak
- 4 hegaluze solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
- 6 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
- 3 koilarakada sagardo-ozpin
- Perrexil txikitua
- Gatza
Hegaluzea plantxan baratxuri ta olioarekin
Errezeta
- Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu hegaluze solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
- Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak.
- Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua.
- Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu hegaluze solomoak.
…
Akaso!
Hegaluze edo atun osoa nola ebaki 90 segundutan…
Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin
Bakailao eta piper erre entsalada
Bakailao eta piper erre entsalada –
Bakailaoari gustua hartuta gaude aspalditik gure herrian, eta gaurkoan Bakailao eta piper erre entsalada RZ dakarkizugu omenaldi gisan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- 2 bakailao solomo
- piper erre pote bat
- letxuga berde eta more bana
- tipulina
- 3 baratxuri atal
- laranja bat
- oliba olioa
- ozpina
- gatza
Errezeta:
- Zartagi batean oliba olio koilarakada baten laguntzaz, baratxuri atalak gorritu.
- Zartagira, piper erre potea (bere ur eta guzti) gehitu eta su ertainean egosi.
- Bitartean, eltze txiki batean bakailaoa oliotan hondoratu eta su bizitan jarri.
- Bakailaoa irakiten hasten denean sutatik atera eta hozten utzi.
- Hozterakoan, eskuekin solomoak kontuz hautsi lauzak edo zati zapalak lortuz.
- Laranja zuritu eta atal garbiak atera.
- Tipulina juliana finean moztu.
- Gopor edo ontzi borobil batean letxuga hostoak eskuekin zatitu, hauei tipulina gehitu eta gatza, oliba-olio eta ozpin puntuan jarri. (Hitzen bat ez baduzu ulertzen, gopor edo juliana, esate baterako, hiztegitxo bat ere badaukazu PAGOTXAren gainekaldean)
- Platera egiteko, oinarrian piper erre bero koilarakada bat ipini. Gainean, letxuga eta tipulina eskukada bat. Eta amaitzeko, bakailao lauza eta laranja atalak platerari itxura polita emanez.
Kasu!
Bakailaoarekin beti ibili behar da adi gatz puntuarekin. Egiaztatu egin beharko duzu gatz puntu egokian dela.
Lagungarri moduan, gopor batean, bakailao azalak eta gustuko maionesa irabiagailu baten laguntzaz eragin eta nahasketa honi oliba olio eta limoi azal birrindua gehitu.
Bakailaoa ondo gezatu behar da, gezatu gabea erosi ezkero, uretan ipini eta 8 orduro ura aldatu bakailaoak nahi den gatz puntua eduki arte. 24 lordu beharko dituzu gutxienez eta hobe duzu hozkailuaren barnean, azalez gora egitea.
Piper erreei mikatz puntua kentzeko, azukrea gehitu dakioke, baina aukeran, denbora apur bat gehiago sukaldatzearekin nahiko izan beharko luke.
Bakailao eta piper erre entsalada
Antxoa frijituak
Antxoa frijituak –
Antxoa garaia denean, gutxi izaten dira halako gutiziak baldin eta bi gauza hartzen badira kontutan: arraina fresko-freskoa izatea eta ez gehiegi egitea. Tamainan behar du guztiak. Gurean martxo aldera hasten da kanpaina eta hegaluzearenarekin batera, garrantzizkoena da gure arrantzaleentzat. Hori bai, oso maiz, antxoatara irten arren, sardina edo txitxarroarekin bueltatu beharra izaten da.
Osagaiak:
- 28 antxoa, bururik eta triparik gabe
- Oliba olioa, 0,4º
- 6 baratxuri ale
- Gatza eta Kaienako pipermin bat
- Perrexil xehatua (nahi izatera)
Errezeta:
- Baratxuri aleak zuritu eta zati txikietan moztu. Zati hauek, katilu batean oliba oliotan gorde.
- Antxoa garbitu, buru eta triparik gabe utzita baina xerrak bizkarrezurretik banatu gabe. Ur txorrotada fin batez lagundu.
- Hiru hatzeko sakonerako olioa jarri berotzen zartagin batean.
- Antxoei gatza egin.
- Olio-baratxuri goilarakada haundi bat gehitu berotzen ari den olioari eta baratxuria olio gainera igotzen denean( edo gainean bir-birrean geratzen bada) antxoak gehitu. Hauek bitsadera baten laguntzaz oliotan mugitu 10-15 segunduz eta oliotik atera plater gainera.
- Platerean, erretako baratxuriez gaineztatu eta, nahi izatera, eta perrexila hautseztatuko dugu ondoren haien gainean.
Dastatzeko gomendioak:
- Gustuko den ogi zati baten gainean antxoak ipini, beren olioaz ogia busti dadin.
- Banaka banaka isatsetik buru aldera tira eginez xerratu eta dastatu
- Amaierarako, ogiak antxoen berezko olio guztiaren zaporea hartuko du. Hau da mokadurik onena.
…
Kasu!
Olioa ongi berotzea eta baratxuriak gero eranstea, horra berealdiko garrantzia duen zerbait. Antxoak batera eta denbora-tarte txikian frijituko dira horrela egiten badugu. Oker jokatuko genuke olioa baratxuri xerrekin batean berotu nahi izan bagenu: baratxuriak gorrituko lirateke eta olioak ez luke antxoak frijitzeko adina tenperatura izango. Gaizki frijiturik eta bera-bera geratuko litzaizkiguke seguruenik antxoak.
Antxoa garaian, bertako antxoak zapore eta testura hobea du kanpokoak baino. Urtearen araberakoa da garaia, baina normalki, apirilaren erdialdera hasi eta ekainean amaitzen da.
Antxoak omega 3 eta 6 gantza du. Osasunerako aberasgarria dena.
Antxoa frijituak
Legatza itsas jogurtarekin
Legatza itsas jogurtarekin –
Osagaiak
- 150 g-ko 4 legatz xerra
- 160 g “griego” erako jogurta
- alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena)
- perrexila
- limoi bat
- oliba olioa
- gatza
…
Errezeta
- Alga noria tira finetan moztu eta labean 100ºtan lehortu ordu betez. (ondoren frijitu daitezke edo ez).
- Tiratxoak txiki egin eta jogurtari nahastu. Zenbat alga gehitu norberak nahi duen moduan.
- Perrexila txikitu eta jogurtari nahastu.
- Limoi azala birrindu eta jogurtari nahastu.
- Azkenik, oliba olio pitin bat gehitu nahasketari.
- Legatza lehendabizi azalaren aldetik egin olio pitin baten laguntzaz eta ondoren barrualdetik.
- Jogurtarekin zerbitzatu.
…
Kasu!
Aukeran, barazki batzuk tiratan moztu eta soja saltsa pixkatekin salteatu. garnizio moduan ipintzeko. Alga noria beharrean izokina xaflatan ere erabil genezake rollitoak egiteko.
Legatza itsas jogurtarekin
Atun salteatua tomate entsaladan
Atun salteatua tomate entsaladan –
Osagaiak
- Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
- Oliba olioa
- 5 tomate umo
- 8 koilarakada handi oliba olio birjina
- Gatza
Atun salteatua tomate entsaladan
Errezeta
- Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
- Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
- Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
- Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.
…
Akaso!
Atun salteatua tomate entsaladan
Marmitakoa
Osagaiak
- Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru
- 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra
- 2 azenario, xerretan moztua
- 2 baratxuri ale
- Tipula bat, zatitua
- Porru bat, zatitua
- Ura
- Pipermorro gorri bat
- 2 piper berde
- Uretan beraturiko 2 piper txorizeroen mamia
- Tipulin bat, pikatua
- 4 patata eder
- Katilukada bat tomate saltsa
- 400 g atun, dadotan moztua
- Perrexil xehatua
- Gatza
…
Errezeta:
- Salda egiteko: Kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren, baratxuri ale bakarra, zurituta. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.
- Marmitakoari segida emateko, su eztian betiere, 4 koilarakada oliotan beratuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak.
- Beste baratxuri alea xehatua erantsi eta biraka eragin guztiari, zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan beratzen.
- Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen.
- Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.
- Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko ditugu eta ongi berotu ondoan, atun dadoak salteatuko ditugu hartan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin.
- Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean.
- Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita atuna berotasunean luzaro egonez gero.
Kasu:
Barazkiak sueztitzen ari garenean, mina ere erants diezaiokegu, pipermina esate baterako. Atunen garaitik kanpora, marmitakoa ere egin ahal izango dugu modu berberean beste arrai batzuk erabilita: izokin freskoa, berdela, txitxarroa eta xapoa bera ere.
Atun marmitakoa
Hegaluzea tomatearekin
Hegaluzea tomatearekin
HEGALUZEA
Hegaluzea/hegalaburra modu askotara presta daiteke: txapan, marmitako eran, parrilan, gordinik… kasu honetan, tomatearekin nola egin azaltzen da. Lehen urratsetan plantxatik edo zartagin batetik pasa behar da, eta hau ere errezeta oso moduan ulertu daiteke, horrela kontsumitzeko bikaina dena.
Osagaiak:
- 4 Hegaluze solomo (180gr bakoitzak)
- tipula bat
- 4 baratxuri hortz
- piper berde bat
- tomate frijitu pote bat
- ardo txuri kopa bat
- oliba olioa
- gatza
- perrexila edo tipulina broteak.
Errezeta:
(Argazkikoak piper gorriak ere baditu)
- Hegaluzea garbitu eta hezurrak kendu, zati garbia edukitzeko. Solomoaren tamaina, txekor azpizuna izaten denaren tankerakoa izan behar du. Finegi mozten bada, lehortzeko arriskua dauka eta.
- Su bizitan zartagina berotu, hegaluzea gatz-pipertu eta olio goilarakada baten laguntzaz plantxan egin alde bakoitzetik minutu erdi bat. Hegaluzearen erdialdea gordinik geratzen delarik.
- Zartagin berean, beste olio goilarakada bat gehitu, tipula, piperra eta baratxuriarekin batera. Su bizitan frijitu.
- Barazkiak kolore apur bat hartzen duten momentuan, ardo txuria eta tomatea gehitu. Su ertainean egosi 20 minutuz.
- Azkenik, jan baino 5 minutu lehenago, hegaluzea tomate saltsa berotan ipini.
- Perrexila edo tipulina gehitu zerbizatzeko momentuan.
Kasu!
Garaiean eta bertakoa bada, askoz hobe! Garaia ekaina eta iraila bitartekoa da.
Kontserban prestatzeko ohitura, irailean eman ohi da.
Hegaluzea tomatearekin
Legatz frijitua
Legatz frijitua –
Osagaiak
- 4 legatz solomo (180º bakoitza)
- 2 arrautza
- 3 koilarakada irin
- Gatza apur bat
- 4 koilarakada ekilore olio
Errezeta
- Plater sakon batean bi arrautzak puskatu eta irabiatu, ondo nahastu arte.
- Beste plater batean irina jarri.
- Legatz solomoak gustuko tamainetan moztu, norberak nahi dituen zatietan. Oso zati txikiak ez egin frijitzean legatzaren puntua pasa egiten delako.
- Zartagi altu batean ekilore olioa berotzen jarri, oliba olioarekin ere frijitu daiteke.
- Olioa berotzen den bitartean legatzari gatz apur bat bota eta irinetan igaro. Garrantzitsua da legatzak irin asko ez hartzea, beharrezkoa soilik.
- Legatza arrautza irabiatutik pasa eta zuzenean zartagira sartu.
- Olio berotan lehenik alde batetik frijitu 2 minutu inguru, kolorea hartzen duenean beste aldetik frijitu beste 2 minutu.
- Zartaginetik ateratzean soberan daukan olioa xurgatu sukalde-paperetan jarrita.
- Lagungarri eran mahonesa edo gustuko saltsarik erabil daiteke.
…
Kasu!
Legatza izoztua edo freskoa izan daiteke. Izoztua erabiltzeko errezeta egin bezperan jar ezazu hozgailuan piskanaka desizozten.
Kontuz! Anisakirik topatzen baduzu legatza freskoan kendu zati hori, normalean mendreskan egoten dira. Eta beste guztia arazorik jabe gozatu.
Ez baduzu egiten den unen jan behar, gorde ezazu hozgailuan edo biharko asmotan bazabiltza, bi plateren artean leku fresko batean.
Ogitarteko eran ere bikain geratzen da!
…
Akaso!
Legatz frijitua
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu haren muki lirdingatsuari erreparatuta. Halaxe behar du amuarrain freskoak: lirdingatsu eta diztirati.
Osagaiak:
- 8 amuarrain ertain
- Urdaiazpiko serranoa edo iberiarra, 8 xerra
- Irina
- Gatza
- Oliba olioa, frijitzeko
- 2 baratxuri ale
Errezeta:
- Ongi garbituko dizkigute amuarrainak arrandegian, tripak kendurik.
- Gatz pixka bat eman eta urdaiazpiko xerra bana sartuko diegu sabel barruan.
- Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten.
- Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta amuarrainak sartuko ditugu, irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren. Minutu bat alde bakoitzeko, tamainaren arabera.
- Bizpahiru txandatan egingo ditugu amuarrainak, olioaren tenperatura apal ez dadin.
Kasu!
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin plater goxo hau, xukatu eta berehala zerbitzatuko ditugu, gorri eta kraskatsu. Gaiarrek bere Erronkariri euskaraz kantatzen zionean baino gusturago geldituko gara gu amuarrainak jandakoan.
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan
Tamaina hartzea da kontua, ez lehorregi eta ez gordinegi. Ozpinarekin ere arretaz ibili behar da. Baina hemen esandakoak bete eta egin beharreko guztiak behar bezala asmatzen badituzu, etxaferoak botako dituzte zure inguruan, hain baita gustagarria hegaluzea (eta hegalaburra) atontzeko era hau. Guri bedere asko eta asko atsegin zaigu, hori bai, ez da egunero jatekoa, tarteka eta noizean behin.
Osagaiak:
- 4 hegaluze (edo hegalabur) solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
- Ximiko bat irin
- 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
- 4 baratxuri ale
- Oliba olioa
- Xorta bat ardo zuri edo sagar-ozpin
- Gatza
Errezeta:
- Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte.
- Irinetan arinki igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz.
- Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat oliorekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen.
- Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu.
- Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
- Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan egokitu eta, xorta bat ardo zuri edo ozpin erantsi ondoren, su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen.
- Pausatzen utzi eta mahaira.
Kasu!
Ohartuko zinen ardo zuria edo ozpina jarri dizkizugula aukeran. Hori zeure arabera dago: ozpin zale horietakoa bazara, ahantzi ardo kontuak eta isuri ozpin bikain xorrotada bat.
Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan
Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)
Antxoa era honetan egiteak lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen uzten, hori eginez gero, arrautzaren xigorrak irabaziko dio antxoaren zaporeari, eta ez da komeni halakorik.
Osagaiak:
- 40 antxoa, ahalik eta handienak (kg bat inguru)
- Oliba olioa
- Irina eta arrautza joa, gaia irin-arrautzeztatzeko
- Gatza
Errezeta:
- Ondo garbitu, baina ahal dela bi xerrak bereizi gabe. Buru-hezurra kendu eta gatza emango diegu ondoren. Arrain-saltzaileak berak garbi ditzake antxoak, baina nekez utziko dizkizu liburu moduan irekita.
- Irin-arrautzatan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu antxoak, su ertainean, irin-arrautza erre ez dadin.
- Frijitu eta xukatu ondoren zerbitzatuko ditugu antxoak, tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin.
Kasu!
Inork ez dizu esango, baina mayonesa apur batekin bikainak dira. Binaka ere jar ditzakezu, hau da, bi antxoa parez-pare irin-arraurtzeztatu eta bakarra balira bezala frijitu. Eta gauzak gehiago nahasteko gogoz bazara, jarri potoko piper gorri zati txiki bat bi antxoen artean lehenbizi eta gero irin-arrautzeztatu eta frijitu. Edo soberan duzun piper berde frijitu baten zatia. Ikusiko duzu nolako pagotxa.
…
Akaso!
Postre gisa ‘Filipinos’ Argiñano eta Berasategiren eskutik…
Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)
Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan
Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan –
Uda betea denean izaten da gurean tunidoen kanpaina. Itsas-herrietan haren usaina sumatuko duzu eguzki-egunetan: erreta edo marmitakoan jarrita, ia beti. Baina ugariak dira hegaluzea (eta hegalaburra) prantatzeko erak. Esan dezagun, hala ere, tomatetan jarrita eskeintzeko modu hau dela, seguru asko, etxeetan gehien erabiltzen denetakoa. Hori bai, tomate saltsa gozoa egiten ibili gabe, potoko tomate frijitua erabilita gehienetan. Ez dira berdinak, badakigu hegalaburrak gantz eta kolore gehiago duela hegaluzeak baino, hala ere guk ez ditugu bereiziko hegaluzea eta hegalaburra, bonitoa eta atuna, alegia.
…
Osagaiak:
- 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
- 4 baratxuri ale
- Tipulin bat, pikatua
- 6 tomate umo, pikatuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Ximiko bat irin
- Xorta bat ardo zuri
Errezeta:
- Tomate saltsa egiteko: kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).
- Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Hegaluze puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan arinki pasa eta gero.
- Binaka egingo ditugu, pare bat minutuan: txigortuta geratuko dira kanpotik eta mamitsu barrutik. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten.
- Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.
Kasu!
Tomate gozo bat egiteko proposatu dizugun ortodoxiak nekea ematen badizu, erosi tomate saltsa on-on bat dendan eta harekin maneiatu arraina, alfer horrek! Bestalde, Javier Lastras lagunaren argazkian, pikillo piperrak gehituta ageri da hegaluzea, hori ere duzu aukeran.
…
Akaso!