Blog Artxiboa

Ama eta izeba datozkizunerako

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN – 

Gaurkoan onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN

….

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekinOsagaiak 4 pertsonarentzako :

  • Kremarentzako 300 g kuia
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • Tipulina
  • Esne gain basokada bat
  • Gatza

Kiribilentzat:

  • 200 g onddo
  • Oliba olioa
  • Gurin koilarakada bat
  • Tipulina
  • 3 koilarakada irin
  • Litro erdi esne
  • Gatza
  • Piper hauts beltza
  • 8 brik orri

Errezeta:

  1. Krema prestatzeko, lapiko batean oliba olio zorrotada bat bota; eta berotutakoan, tipula eta baratxuri aleak puska handietan gehitu. 10 minutuz erregosi ondoren, kuia ere azala kenduta eta puska handietan moztuta bota bertara. Urez estali, baina juxtuan, pasatu gabe eta ondoren esne gain basokada ere gehitu. Guztia su bizian irakin ondoren, irabiagailutik pasa, gatz pitin bat bota eta gorde.
  2. Kiribilak prestatzeko, lehenik onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Bitartean, lapiko zabal batean oliba olio zorrotada jarri, eta tipulina pusketa txikietan moztuta bertan jarri; 10 minutuz erregosi. Jarraian, onddoak gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gatz pitin bat eta piper hauts beltza ere gehitu. Ondoren, gurin koilarakada gehitu, eta hiru koilarakada irin ere bai.
  3. Dena ongi nahastu, eta litro erdi esnea pixkanaka gehituz joango gara. Nahastu eta saltsa krematsu bat lortuko dugu. 10 minutuz irakin ondoren, prest izango dugu krema. Hozten utzi beharra dago, ordea, brik kiribilak errazago betetzeko. Brik orriak hartu eta, taloak balira bezala, erdian onddo krema koilarakada pare bat jarri, eta buelta pare bat emanez kiribil itxuran bildu. Horrela zortzi kiribilak bete arte.
  4. Labea berotzen jarri, eta 180 ºC-tan bost minutuz mantendu, berotu eta gorritu daitezen. Jarraian mahaira ateratzeko prest daude; horretarako, kuia krema pixka batez busti ditzakegu.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Ba-al-zenekien-zuhaitzak-beren-artean-komunikatu-ahal-direla

Mushrooms as Medicine

Al loro tipo honek mundua aldatuko du eta… Paul Stamets

Paul Stamets, Mushrooms and the Mycology of Consciousness

“Normala da gizakia onddoaren beldur izatea, oso potentea da, onddoek jaten ematen dizute, hil zaitzakete, senda zaitzakete, bidai espiritual baten bidal zaitzakete… eta gaur hemen eta joan dira lau-bost egunetan…”

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ziza nahaskia RZ egin zuenekoa.

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko "Txoriene" saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa...

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin
gogokoa

Onddoak papillote erara

Onddoak papillote erara –

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Bagatoz bueltan Txalupan arrantzan opor egun eder batzuk pasa ostean, eta egia esateko gosez errekamaran genuen kapritxozko plater goxo bat buruan, onddoak papillote erara RZ. Argi dezagun uda ez dela onddo garaia, baina gu bezala apeta baduzu, aurkituko duzu kanpoko onddorik gure denda eta feritan. Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOAK PAPILLOTE ERARA

Onddoak papillote eraraOsagaiak

  • 800 g onddo
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila

Errezeta

  1. Onddoak era ezberdin askotara presta daitezke. Errezeta hau berezi bezain erraza da. Onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Baratxuri aleak ere zuritu, eta horiek ahalik eta pusketarik txikienetan moztu. Perrexila xehatu eta gorde.
  2. Labea berotzen jarri 200 ºC-tan. Berotzen den bitartean, papillotea egiten hasiko gara. Horretarako, labeko erretiluan zilarrezko papera jarri –edo, ahal izanez gero, laberako paper sulfurizatua, egokiagoa baita–. Paperaren gainean onddoak zabaldu, eta bertara gatza gehitu, baita perrexila eta baratxuriak ere. Oliba olio zorrotada bat bota, eta papera poltsatxo baten itxura emanez ongi itxi. Oso garrantzitsua da paperaren tolestura hori ongi egitea, onddoek botatzen duten lurrin guztia poltsaren barruan gelditzeko eta zapore guztia mantentzeko.
  3. Papillotea labean sartu eta bertan mantendu 10 bat minutuz. Ondoren atera, eta, irakin ondoren, jateko prest dago jadanik.

Kasu!

Plater nagusi gisa, edo baita beste jaki baten laguntzaile moduan ere aurkeztu daiteke.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

  • Onddo tarta
  • Perretxikoei buruz hitz egiteko tartea ireki zuten ‘Zuek hor eta gu hemen’ saioan Iro Landaluzerekin. Onddoak eta perretxikoak, hobeto ezagutzen dituen pertsonarekin antza… Arretaz ibili onddoak jan aurretik! atala honakoa:

  • Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ziza nahaskia RZ egin zueneko bideoa.

ONDDOAK  PAPILLOTE ERA RA  onddoak  papillote  erara RZ .

gogokoa

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak –

Txalupa hartu eta arrantzara eta oporretara goaz denboratxo bat, Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak RZ dakarkizugu horrexegatik. Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ bikain eta erraz bat, guk zail xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

KALABAZIN TXALUPAK OTARRAINXKA ETA ZIAZERBAZ BETEAK

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak4 pertsonarentzako osagaiak:

Errezeta

  1. Kalabazinak erditik luzeka moztu (txalupa forman), eta, koilara baten laguntzaz, erdian dituzten haziak eta haragi mami zuria kendu.
  2. Jarraian, lapiko batean ura irakiten ipini, eta irakiten hastean, kalabazinak bertara bota. 5 minutuz irakin ondoren, ur hotzetan sartu, eta ondoren, uretatik atera eta lehortu. Labeko erretilu batean ipini.
  3. Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta su bizian berotzen jarri. Ziazerba sorta bertan pare bat minutuz erregosi, gatz pittin bat ere gehitu. Gorde.
  4. Lapiko batean gurina urtzen ipini, su motelean. Urtutakoan, irina gehitu, 4 koilarakada, eta gurinarekin ondo nahastu. Esnea (beroa hobeto) pixkanaka-pixkana gehitu, nahasteari utzi gabe. Gatz pittin bat bota. Bexamela lortuko dugu horrela. Orain ziazerbak gehitu bexamelera. Ongi nahastu.
  5. Otarrainxkak zuritu; gorputzak bakarrik erabiliko ditugu. Gatzatu. Erretiluan jarriko ditugun kalabazin txalupatxo bakoitzaren erdian hiruna otarrainxka jarri. Bexamela ongi zabaldu kalabazinetan. Gazta xehatua bexamelaren gainetik bota, bakoitzaren gustura.
  6. Aurretik beroturiko labean, 200 ºC-tan, sartu erretilua, 5 bat minutuz. Eta ateratzean prest daukagu mahaira zerbitzatzeko.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Txalupa eta kuiatxoekin jolasean…

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak

 

gogokoa

Intxaur saltsa

Intxaur saltsa – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, saltsa gozo baten RZ eta teknika dakarkizugu gaur. Errazaparranda osterako, ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 250 g intxaur, zurituak
  • Litro erdia esne
  • Litro erdia esnegain urtu
  • 250 g azukre
  • Kanela, adaxka bat

Intxaur saltsa

 Intxaur saltsaErrezeta

  1. Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak.
  2. Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik.
  3. Atera eta ontzitan bantuko dugu ondoren.

Kasu!

Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.

Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduan errezetari.

Akaso!

Labayru Herri Ondarea youtubeko kanaletik hartua… Intxaur saltsea RZ.

Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo. Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo.

Julian Iantzik erronka ‘Kontrako eztarria’ saioan. Intxaurrak ipurdiarekin apurtu zituenekoa…

Intxaur saltsa

gogokoa

Barazki burruntzia

Barazki burruntzia –

Barazkiekin jarraituz garaiko barazki burruntzia RZ dakarkizugu oraingoan. «Euskal sukaldaritza praktikoa» bada RZ praktikoagorik zail da aurkitzen, erraz-erraz egitekoa, prestaketan lagundu eta burruntziekin jolasteko aukera ere txikienek, edo denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

GARAIKO BARAZKI BURRUNTZIA

4 pertsonarentzako osagaiak:

ANDONI CANELLADA / ArgazkiPress

Errezeta

  1. Porruak garbitu, eta pare bat zentimetroko xaflatan moztu. Gauza bera egin azenario eta kuia txikiarekin ere.
  2. Lapiko bat urez bete, eta sutan ipini. Irakiten hastean, gatz pitin bat bota, eta porruak gehitu. 5 minutu irakiten eduki ondoren, atera eta ur hotzetan sartu, hozteko. Beste hainbeste egin azenario eta kuia txikiarekin ere.
  3. Barazki horiek egosten diren bitartean, kuia xaflari azala kendu eta bi zentimetroko laukitan moztu. Alberjinia (nahi dutenek azala kendu gabe) ere laukitan moztu, eta 5 minutuz irakiten eduki, egosi arte.
  4. Barazki guztiak ur hotzetik atera, eta erretilu batean multzotan banatu.
  5. Burruntzi makila bat hartu, eta lehenik Ibarrako piper bat sartu. Ondoren, barazki egosiak txandaka sartu makilan, eta, bukatzeko, beste Ibarrako piper bat jarri makilaren bukaeran.
  6. Horrela jarraitu makila guztiak bete arte.
  7. Plantxa bat berotzen jarri, eta ongi beroa dagoenean, oliba olio tanta bat bota. Burruntziak jarri gainean, gatz pitin bat bota, eta pare bat minutu eduki ondoren, buelta eman beste aldetik ere gorritu daitezen. Ondoren, atera, eta azken ukiturako, oliba olio gordin zorrotada bat bota;  jateko prest izango dira orduan.

..

Kasu!

Barazkiak neurri berean moztu ditugunez, burruntziek itxura politagoa edukiko dute.

Akaso!

gogokoa

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin –

Barazkiekin jarraitu eta oraingoan garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin RZ dakarkizugu. Komentatu genuen, sukaldeko artista puntutxoa gustatzen hasia zaizunez eta zeure ingurukoek zerbait landuagoa espero dutenez jada, teknika eta RZ profesional eta landuagoak probatzen hasteko bidea zabalduz Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldariak «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko RZ batzuk ekarriz horretarako. RZ praktikoak eta errazak, guk zail xamarrak kategorian sartu ditugun arren (ez dago Basque Culinary Centerren ikasi beharrik, baina badu bere zertxoa kategorian…), Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

GARAIKO ILARRAK, PATATA, ZIAZERBA ETA TXIRLEKIN

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Kilo bat ilar
  • Lau patata handi
  • Bi tipulin
  • Bi baratxuri ale
  • Ziazerba sorta bat
  • Olioa
  • Gatza

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin

ANDONI CANELLADA / ArgazkiPress

Errezeta

  1. Lehenik, garaiko ilarrak aletu, eta zikinkeriak garbitu.
  2. Ondoren, lapiko bat sutan ipini, han olio zorrotada bat jarri, tipulinak eta baratxuriak zati txikietan moztu,eta lapikora bota. Gatz pitin bat gehitu. Su motelean, 15 bat minutuz etengabe nahasten eduki, ez baitugu nahi kolore gehiegi hartzerik.
  3. Ondoren, patatak zuritu eta, garbitu ondoren, pusketatan moztu.
  4. Lapikora gehitu, nahastu, eta urez estali guztia. Gatza bota berriro, eta ziazerba sorta erdia ere gehitu. Irakiten hastean, ilarrak gehitu, eta su ertainean eduki 25 minutuz. Orduan, ziazerba sortaren beste erdia gehitu, eta baita txirlak ere. Guztia 5 bat minutuz sutan eduki, eta, ondoren, sua itzali.

Kasu!

Ziazerba sorta erdia azken momentuan gehitzeak kolore biziagoa emango die ilarrei eta baita plater osoari ere.

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa…

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko "Txoriene" saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa...

Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin

Iker Markinez KUKO Jatetxea

Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin
gogokoa

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin – 

Gaurkoan, aurreko batean aurreratu genuen bezala, sukaldeko artista puntutxoa gustatzen hasia zaizunez eta zeure ingurukoek zerbait landuagoa espero dutenez jada, teknika eta RZ profesional eta landuagoak probatzen hasteko bidea zabalduko dugu. Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldariak «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko RZ batzuk ekarriko dizkigu horretarako, denak txundituta uzteko RZ aproposak, praktikoak eta gozatzekoak zinez. Milesker Iker eta zuek gozatu! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

PORRU ENTSALADA, GUAKAMOLE ETA IZOKIN KETUAREKIN

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Dozena bat porru berri
  • 400 g izokin ketu
  • Bi ahuakate edo abokat
  • Tipulin bat
  • Bi baratxuri ale
  • Limoi bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Piper hauts beltza
  • Modena eta sagardo ozpinak

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekinErrezeta

  1. Porruak garbitu. Porruaren zuri aldea erabiliko dugu. Beraz, zati zuri bakoitza beste bi pusketatan moztu.
  2. Lapiko batean ura irakiten ipini, gatz pittin batekin; irakiten hastean, porruak gehitu, sua moteldu eta, suabe-suabe, ordu erdi batez irakin. Gero, sua itzali, eta bertan mantendu, hoztu arte.
  3. Guakamolea egiteko, ahuakateak zuritu, hezurra kendu, haragia karratu txikietan moztu, eta ontzi batean jarri. Tipulina eta baratxuri aleak ere ahalik eta zatirik txikienetan moztu, eta aurreko ontzian gehitu, baita gatz pittin bat, piper hauts beltz birrindua, limoi baten zukua, koilarakada bat sagardo ozpin, eta oliba olioa ere bai, txorrotada on bat. Guztia ongi nahastu. Halaxe egingo dugu guakamolea.
  4. Bukatzeko, porruak uretatik atera, ura ondo kendu, plater baten bueltan txukun ipini. Plateraren erdian, molde baten laguntzaz, guakamolea jarri eta porruen gainean izokin xerrak. Guztia, azkenik, olio eta modena oliozpinez ongi busti.

 

Kasu!

Zaindu aurkezpena, ikusi irudia aurkezpena ere primerakoa izan dadin.

Akaso!

Iker Markinez Munduate (Beasain, 1974), goierrin, OrmaizteginZumalakarregi Museotik oso gertu dagoen KUKO Jatetxe ezaguneko sukaldaria da. Hamazazpi urterekin ikasketak utzi eta bere ibilbideari ekin zion, sukaldaritzan barna, justuki egun diharduen tokian.

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa», izenburuak dioen bezala, geure lurreko osagaiekin, errezeta errazekin eta euskaraz. 91 errezeta daude, baina irakurleari inprobisatzeko tarte handia eskaintzen dio, Ikerrek ere bere sukaldean horrela lan egitea atsegin baitu, bertsolarien moduan. «Goizean erosketak egiten ari naizenean ez dut oraindik erabaki zer eskainiko dudan eguerdiko menuan».

1992an hasi zen ofizio eta afizioa lantzen Francisco Javier Villanueva “Kuko”-rekin. Leku dezentetan aritu da txef gisa: Andaluzian Inaxio Muguruzarekin, Frantziako Proventzan, Irungo Atalaia jatetxean, Olaberriako Arrietan… 2001ean Kukora itzulera, jada nagusi gisa; hasi zen tokian bai, baina ez abiapuntuan.

Euskal sukaldaritza praktikoa. Iker Markinez: Lapiko artean urtetan erakutsi duen maisutasuna Euskal sukaldaritza praktikoa izeneko liburu honetan bildu du Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak. Sukaldaritzaren bidez, euskal sustraietara bidaia saporetsua proposatzen du. Gure sukaldaritzaren oinarria diren lehengaiak erabiliz, osagaiak ondo zaindu eta aukeratuz eta garaian garaikoari erreparatuz, errezeta sorta zabala eta praktikoa aukeratu eta liburu honetan jaso du. 

Iker Markinez KUKO Jatetxea

 

Iker Markinez: “Nire sukaldaritza bertsolaritza bezalakoa da”

Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

gogokoa

Esne gozoa

Esne gozoa – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta gozoaren muina den RZ eta teknika dakarkizugu gaur, Esne gozoaren RZErrazaparranda osterako gailetekin jateko edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai. Gozatu eta on egin! 🙂

,,,

Osagaiak

  • Lata handi bat esne kondentsatu

Esne-gozoa

Errezeta

  1. Kazolaren hondoan egunkari-orri bat ipiniko dugu tolestaturik, latak zuzenean hondoa uki ez dezan. Hondoan egokitu eta urez beteko dugu kazola.
  2. Borbor apalean irakiten edukiko dugu gutxienez 2 orduan, tapaturik betiere, eta ur horretan berean utziko dugu hozten. Urez estalirik egongo da beti lata.
  3. Hoztu denean, lata ireki eta esne-gozoa txigorturik eta mamiturik dagoela ikusiko dugu, galleten artean, opil gozo batekin jateko prest.

Kasu!

Gozo-gozoa zinez. Opil gozo batekin jateko primerakoa.

Akaso!

Blankey Jet City – Sweet Milk Shake (Live)

Esne gozoa

gogokoa

Brokolia, limoi emultsioa eta izokinarekin

Brokolia, limoi emultsioa eta izokinarekin – 

Gaurkoan, brokolia, limoi emultsioa, gazta eta izokinarekin RZ dakarkizugu. Sukaldeko artista puntutxoa gustatzen hasia zaizunez, zeure ingurukoek zerbait landua espero dutenez jada, teknikak eta RZ landuagoak probatzen hasteko garaia iritsi zaizu, zergatik ez? Saiatuko gara aurrerantzean RZ erraz eta zailxeagoak konbinatzen, gaurkoan erraz egiteko RZ duzu honakoa, sanoagorik ezin, ezberdina denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozen bazkari edo afari horietarako, ligatzen_laguntzeko edo noiznahi hartzeko modukoa. Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Brokoli, limoi emultsioa eta izokinarekin

Brokolia - Brokolia, limoi emultsioa eta izokinarekinOsagaiak

Brokoil, limoi emultsioa eta izokinarekin

Errezeta

  1. Brokoliaren zatitxoak atera eta tuper batean jarri mikrouhinean egosteko 3 minutuz.
  2. Bol batean bi koilarakada olio, koilarakada bat ur, eta limoi baten zukua ipini soja pitin batekin (soja nahaieran) eta denari ongi eragin, binagreta krematxua lortu arte.
  3. Platerean, brokolia, izokina eta gazta urdina sakabanatu eta binagretaz busti.

Kasu!

Denbora gabe zabiltzanean azkar egiteko eta polit geratzeko plater eta RZ horietakoa.

Akaso!

Top 10 munduko izokinik handienak…

Izokin jale espezializaturik baldin bada artza da, ez dira oso brokoli zaleak antza…

Brokolia, limoi emultsioa eta izokinarekin
gogokoa

Etxeko ganba gabardina eran

Etxeko ganba gabardina eran – 

Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Etxeko ganbak gabardina eran

Etxeko ganba gabardina eranOsagaiak

Errezeta

  1. Ganbak zuritu isatsaren partea zuritu gabe geratzen delarik (heltzeko).
  2. Bol batean: 8 g legami, 80 g irin eta 65 g garagardo nahastu, gatza eta olio pitin bat gehitu eta dena berriz nahastu masa fin eta likidoa lortu arte.
  3. Ganbak isatsetik heldu eta gorpua masan busti. Aurretik berotutako oliotan frijitu masatik igaro eta zuzenean pare bat minutuz.
  4. Maionesari piper hauts gozoa edo mina gehitu eta lagungarri gisa zerbitzatu.

Kasu!

Maionesa egiteko RZ, ez izan alperra… Hala bai…

Akaso!

Hemen duzu, ganbak sobran eta akaso, Ganbak baratxuritan RZren bideoa…

Maitane Segurolaren Ganba Broxeta RZ egiteko aukera jarraian:

Tom old man cooking Texasko lagunaren ganba frijitu RZmunduko onena omen dena…

Etxeko ganba gabardina eran
gogokoa

Marmelada kruxpetak

Marmelada kruxpetak – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula badakigunez, mermelada kruxpeta edo buñelo RZ dakarkizugu gaurkoan. Errazaama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo denak txundituta uzteko moduko RZ horietakoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Haize_kruxpetak, frijituak eta epelduak
  • Gogoko marmeladaren bat, lodia
  • Azukre-hautsa

Marmelada kruxpetaMarmelada kruxpetak

Errezeta

  1. Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko.
  2. Koilara batez beteko ditugu marmeladaz kruxpeta guztiak, marmelada jarioan utzirik. Hobe hori, erdi hutsik baino.
  3. Azukre-hautsa gainetik eman eta epel jango ditugu, hoztu aurretik.

Kasu!

Egin berri eta epel jatea izugarrizko gozatua da, baina hoztuta ere goxo-goxo egongo dira…

Akaso!

kruxpetak (buñuelo) eta krispetak ez nahastu… 🙂

Sagar kruxpeta RZren bideoa pausoka

Marmelada kruxpetak
gogokoa

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin – 

RZ berezi eta landuagoak dauzkagu buruan eta bidean, gaurko honetan oso gustoko dugun  ahate magret errea sagarrekin RZ dakarkizugu. Errazaama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa gau bereziren baterako. Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe
  • Xorta bat limoi zuku
  • Kanela, ezpal bat
  • Mutur eder bat gurin
  • Zimiko bat azukre
  • Gatza

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekinErrezeta

  1. Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan.
  2. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.
  3. Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du.
  4. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

 

Sagar salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu.

  1. Padera bat su gainean daukagula, gurina jarriko dugu eta urtu ondoan aparra sortzen hasi orduko irauliko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu.
  2. Kanela adaxka eta azukrea gaineratuko dizkiegu ondoren, kolore gorrixka har dezaten, baina erre gabe. Lau bat minutu izango dira su gainean.
  3. Tanta batzuk calvados edo brandy erantsi ahal izango ditugu bukaeran.
  4. Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko ditugu sagar hauek.

Kasu!

Magretak tamaina galtzen duela kontuan izan. Platerean dauzkagunean eman gatza.

Akaso!

 Txorienen Zigor Iturrietak eta Jabier Agirre mediku-adituak egin zuten Ahate magreta mango saltsarekin RZ.

Ahate magret errea sagarrekin
gogokoa

Frutazko gelatina

frutazko gelatina jon eran – 

Haur edo umeren bat, edo batzuk, ondoan dituzuenerako RZren bat eskatu diguzue; Sukaldea, gozoa eta jolasteko gogoa uztartuz frutazko gelatina Jon eran RZ dakarkizugu. Errazaama eta izeba umeekin datozenerako, edo ligatzen laguntzeko modukoa zergatik ez, gaurkoan umeekin jolasteko RZ ekarri badizugu ere beti mutil edo neska horrengan pentsatzen ari zara eta… Jolastu, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Gelatina-sobrea (Nahi duzun zaporekoa)
  • Gelatinaren zapore berdineko fruta
  • UraFrutazko gelatina

frutazko_gelatina jon eran

Errezeta

TRESNAK

  • Laban bat
  • Pitxer bat
  • Molde bat
  • Hozkailua

PRESTAKETA

  1. Lehenengo,ura pitxer batean bota, eta ura berotu.
  2. Bero dagoenean, gelatina sobrea bota eta dena nahastu.
  3. Bitartean, fruta moztu eta moldean sartu.
  4. Gelatina prest dagoenean, moldera bota, eta kanpoan utzi, giro-tenperatura gutxi gorabehera hartu arte.
  5. Bukatzeko, hozkailuan sartu, gelatina biguna geratu arte.

Kasu!

Gelatina eta fruta nahastu kopa edo plater baten eta batera zerbitzatu.

Helatu pixka batekin ere primeran geratzen da.

Akaso!

Gelatinaz jolasteko RZ eta aukera ezberdinak…

frutazko gelatina jon eran

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Txokolate gailetak

gogokoa

Sagar tarta

Sagar tarta

Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da

Osagaiak:

  • 2 Arrautza
  • 100 gr Azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
  • 175 gr Esne +
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada
Sagar tarta

SAGAR TARTA Sara Jane

Errezeta:

  1. 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; esnea, azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz dena irabiatu ore fina lortu arte.
  2. Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
  3. Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4. Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
  5. Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

Kasu!

Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).

Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke:  udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.

Akaso!

Aldapeko sagarraren adarraren puntan…

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta
gogokoa

Opor osterako batidoa

Batidoa – Opor osterako – 

Edatekoak gaurkoan, egarri apur bat sartu zaigu eta agian zeuri artista puntutxoa opor osterako ilar batido RZ honekin. Gozatua eta jakinnahi kuriosoa ziurtatua, eta erraz-erraz egitekoa, aproposa ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko balioko dizuna. Parranda osterako ere primerakoa, hala pentsatu genuen haseran opor osterako izan beharrean, baina noiznahi hartzeko modukoa eta goxoa da benetan. Gozatu eta on egin! 🙂

Opor osterako batidoaOsagaiak

  • Ilar izoztuak 70 g
  • Tipula 5 g
  • Baratxuria 5 g
  • Ura 70 g
  • Oliba olioa 10 g
  • Piper hauts beltz pitin bat
  • Gatza

Errezeta

  1. Osagai guztiak nahastu edalontzi altu batean eta turmixarekin irabiatu.
  2. Nahasketa guztia iragazi (ilarraren azalak kentzeko).

Kasu!

Beroa edo hotza zerbitzatu menta belar hosto batzuekin lagunduta eta palomita batzuekin (hauek puntu gaziaz lagunduko dute batidoa).

Akaso!

12 batido osasuntsu…

 

Opor osterako batidoa
gogokoa

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta – 

Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen aurreko baten, baina pizzak etab. bero eta eginberri daudenean… gozatua ere itzela izan ohi da, ezta? Denbora eta pazientzia pixka bat eskatzen du gaurko Tipula eta hirugihar tarta RZk. Baina errazaparranda osterako aproposa, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Tipula eta hirugihar tarta

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 5 tipula ertain, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
  • Baso txiki bat esnegain likido
  • Gazta arraspatua, eskutada bat
  • Gatza

Tipula eta hirugihar tarta

Errezeta

  1. Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
  2. Aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu hirugiharra duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte.

Kasu!

Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Akaso!

Pierre Castagne Chef-aren tipula tarta RZ, ez galdetu nor den… 🙂

Tipula eta hirugihar tarta
gogokoa

Natilak

Natilak – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea beste behin bisitatuz Natilak RZ basikoa dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere zergatik ez? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • 8 arrautza gorringo
  • Irin koilarakada lau bat
  • 5 koilarakada azukre
  • Kanela hautsa (aukeran)

NatilakErrezeta

  1. Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.
  2. Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.
  3. Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.

 

Kasu!

Ohikoa da gaileta borobil bat gainean jartzea eta biziki ohitura gomendagarria da hori gustuko duenarentzat, izan ere, geruza lodiegi bat sor dakion eragozten baitu horrek.

Akaso!

Natilak frutarekin ere konbina zenitzake…

Natilak
gogokoa

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, Luisa gazta tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo momentu intimo horiek sortzeko aitzakia… txokolate beroaz lagunduta agian…

Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • 7 arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 zm-ko diametroa duen molde altu bat

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tartaErrezeta

Hondoa egiteko:

  1. Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean.
  2. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu.
  3. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:

  1. Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik.
  2. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan.
  3. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik.

Kasu!

Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.

Akaso!

Japoniar gazta tarta RZ nola egin…

Oreo gazta tarta RZ nola egin…

 Luisa gazta tarta
gogokoa

Erroskilak

Erroskilak – 

Zopa eta salda asteburu hauek alde batera utzita, azukre gogoa sartu zaigu eta beste bizipoz bat gaurkoan, erroskila RZ zaharra. Erromatar inperioaren denboratik datorren RZ dirudienez, baina ziur lehenago ere izango zena antzekorik egin zuenik… Errazaparranda osterako aprosagorik gutxiama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoanoiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 400gr irin
  • arrautza bat
  • legamia goilakaradatxo 1
  • anis likorea 2 goilarakadatxo
  • 150 gr azukre
  • 3 goilarakadatxo glass-azukre
  • 4 goilarakada esne
  • 4 goilarakada olio
  • frijitzeko beste olio

Errezeta

  1. Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea.
  2. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte.
  3. Ondoren zentimetro erdiko zilindroak egin eta 10 zentimetroko luzeran moztu.
  4. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.
  5. Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskila denak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.
  6. Erroskila guztiak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.

Erroskilak

Kasu!

4 lagunentzat…

Beganoentzat ere bai…

Akaso!

Itxaropena ikastolako haurrak HH5_erroskilak egiten 2015eko garai hauetan…

Erroskilak pastel forman akaso…

Akaso TOBLERONEtzar bat nola egin…

Giant KINDER !!!!!! Burua joan zaigu bai, hainbeste azukre izango da…

Azukre gehiegi bai…

Erroskilak
gogokoa

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna) – 

Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen lehengoan, bizipoz eta pizgarri, gaurkoan ere bai, saldaren bueltan gabiltzanez aspaldion, beste salda-zopa bertsio goxo bat dakarkizugu, izen ezin ederragoarekin gainera,  ia ia izen politena duen RZ izan litekeena, zurrukutuna!  Zeure zurrut kuttuna beste bat dela badakigu, baina hara hor grazia eta hemen zuretzat zurrukutunaren RZ. Baratxuri zopa bakailaoarekin bestela esanda, ez diguzu esango zurrukutuna hitz ederra ez denik, eta sonoridadeaz gainera bere izaera primario goxoa primeran adierazten ez duenik, ederra…

Errazaparranda osterakoama eta izeba datozenerako, ligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)Osagaiak

  • 200 bakailao gazi, papurtua
  • Zopako ogia, zati handi bat
  • 15 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik
  • Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa
  • Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
  • Ur beroa, litro erdia
  • Pipermin lehorra, zati bat
  • 4 arrautza

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Errezeta

  1. Bakailao papurtua ur hotzean pasatuko dugu, iragazki batean, gezatzeko. Eskuetan xehatuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion.
  2. Su eztian frijituko ditugu baratxuriak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu aurretik erretiratuko ditugu.
  3. Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia.
  4. Ur beroa isuriko dugu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe.
  5. Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka-marteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin.
  6. Zerbitzatu aurretik, arrautza bana erantsi ahal izango dugu pertsona bakoitzeko zurrukutunean, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola sutatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliarekin.

Kasu!

Uraren ordez arrain-salda badugu zoragarria…

Akaso!

Karlos Arguiñanoren zurrukutuna RZ

 

  • Joxe Mari Karrera Txorienen zurrukutunaren RZ prestatzen…

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)
gogokoa

Katu zopa

Katu zopa – 

Epeltzen edo eguraldia aldatzen hasi den arren, zopa aldartean gabiltza oraindik, hotzak barruraino sartu zaizkigula eta, hotzok konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago. Bizipoz eta pizgarri, sano-sanoa ere bai, gaurkoan katu zopa RZ dakarkizugu. Errazaparranda osterako ezinhobea, ama eta izeba datozenerakonoiznahi jateko modukoa… Zaindu, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro bat ur
  • Gatza, pixar bat
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Ximiko bat piperbeltz, ehoa
  • 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua)
  • 2 arrautza
  • 2 koilarakada gazta birrindu

Errezeta

  1. Errezeta hau egiteko ura egosten jarri eta harekin batera erantsiko ditugu baratxuri alea, olioa eta piperbeltz ehoa. Irakiten hasi orduko gaineratuko dugu ogi zuria, pixkana-pixkana, zopan ongi batu dadin, egoki lodi dadin. Horrela jokatzen badugu berehala lortuko dugu nahi dugun lodiera arin hori. Argi geldituko dira zopak, eta gutxienez ordu erdia beharko dute sutan horretarako.
  2. Beste ontzi edo gopor batean joko ditugu arrautzak, eta gaztarekin nahasi ondoren.
  3. Zopak egosten behar duten ordu erdi horren ostean erantsiko dizkiegu arrautzak eta gazta. Nahasi, gatz-puntua zuzendu eta sutatik aterako ditugu zopak.
  4. 10 bat minutuan edukiko ditugu pausatzen, ongi estalita. Lodi eta krematsu, erakargarri azalduko zaizkigu zopa hauek.

Kasu!

Uraren ordez salda bideratzen badugu, zoragarria…

Akaso!

SOS uneetarako Argiñano eta Berasategiren eskutik: Katu jana RZ

zopa RZ osasuntsu…

Katuari goilaraz zopa emateko RZ dela uste izan du baten batek…

Katu zopa
gogokoa

Oilasko zopa

Oilasko zopa – 

Gaurko elur eta egun hauetako hotz eta euri amaigabeak konbatitzen jarraitzeko oilasko salda bero pizigarri RZ goxo eta sano askoa dakarkizugu. Errazaparranda osterako ezinhobea, ama eta izeba datozenerakonoiznahi jateko modukoa… 4 lagunentzako kopuruak zeuretzat bakarrik erabil ditzakezunak, ohartu orduko amaitu delako… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Oilasko zopa

Oilasko zopaErrezeta

  1. Oliba olioa eltze handi batean isuri eta sutan ipiniko dugu.
  2. Oilasko puskak barruki eta guzti erantsiko ditugu ondoren, eta buelta batzuk emango dizkiegu berotan. Gatz pixka bat eman eta erantsiko ditugu barazkiak osorik, ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak.
  3. Horren ostean, ur ugariz estali, berriro ere gatz pixka bat eman eta su eztian irakiten utziko dugu guztia, 50 bat minutu, haragia hezurretatik bereizten dela ikusi arte.
  4. Eskukada fideoa erantsiko dugu eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago, eta bero-bero zerbitzatuko dugu zopa.

Kasu!

Iragazi eta salda hutsean irakin ditzakegu halaber fideoak, eta haragi puskak eta barazkiak bereiz atera. Nork bere gustuaren arabera betiere.

Akaso!

Chicken Noodle Soup RZ…

Oilasko zopa
gogokoa

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa – 

Egun hauetarako porrusalda bero bat nahiago badugu ere, Vichyssoise-aren RZ dakarkizugu gaurkoan. Vichyssoise porru, tipula, patata eta esnegainez sukaldatutako plater bat da. Frantziako gastronomian ohiko platera,  Vichyssoiseren jatorria zalantzazkoa da eta badaude frantsesa eta estatubatuarra dela esaten dutenak. Edonola ere, Louis Diatek, Lehen Mundu Gerra garaian New Yorkeko Ritz-Carltonean chef zena, ospetsu bilakatu zuen mundu osoan errezeta honekin.

Osagaiak

  • Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia
  • 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta
  • Gurin koilarakada eder bat
  • Gatz zimiko bat
  • Ura, litro 1/2 bat
  • Esnegain likidoa, litro erdi bat

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa

VICHYSSOISE Emi Yanez

Errezeta

  1. Eltze handi batean gurina eta porruak jarri eta hurbildu su eztira. Gatz pixka bat eman eta ezari-ezarian egiten utzi, porrua samurtu eta egin arte, baina gorritu gabe.
  2. Ura eta patatak bota gainera eta eduki egosten, patata egin arte, 20 minutuz edo. Sartu dena irabiagailu baten ontzian edo irabiagailuaren besoa sartu eltzean, bakoitzak nahi duen eran, eta indar handienean abiarazi, krema fin-fin bat lortu arte.
  3. Hoztu. Erabat hoztu denean, esnegain likidoa gehitu ”oso hotza hori ere”, eta nahasi ongi. Gatz puntua zuzendu, beste gatz pixka bat gehituz edo are piperbeltz eho berria, eta prest dago.

Kasu!

Hotza hartzen da!

Akaso!

Vichyssoise klasikoa RZ nola egin…

Alfred-ek Bruce Wayne-i Batman Returns filman vichyssoise egin zionekoa…

 

Vichyssoise, porru eta patata zopa
gogokoa

Porrusalda

Porrusalda – 

Egun hauetako hotzak konbatitzen jarraitzeko salda bero RZ goxo eta bizigarria dakarkizugu. Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakobaina noiznahi jateko modukoa duzu RZ sano, erraz eta goxoagorik nekez aurkituko duzun plater hau. Eta izen politagorik? Porrusalda… Zaindu, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 4 porru eder
  • 2 azenario eder
  • Patatak, kilo erdia
  • Litro bat ur
  • 4 koilarakada olio
  • Gatza

Porru salda

PorrusaldaErrezeta

  1. Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz.
  2. Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.
  3. Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan.
  4. Bero-bero mahairatu.

Kasu!

Porru barietate ezberdinak daude, laborantza edo kultibo-aro ezberdinegatik luzera, diametro, konsistentzia eta zapore ezberdinez. Udazken eta neguko porruak lodiagoak eta zapore gehiago edo zapore gogorxeagoak dira, udakoak berriz txikiagoak eta xamurragoak, zapore xuabeagoaz.

Akaso!

Errazagoa beti etxeko potoko barazkien menestra RZ…

Potoko barazkien menestra

Tapia eta Leturia loiolako porrusalda

Korrontzi dantzan proiektuaren diskotik…

Jota Porrusalda

Porrusalda
gogokoa

Txokolate beroa

Txokolate beroa – 

Egun hauetako hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate.beroa bizipoz RZ dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, baina agian batez ere ligatzeko edo momentu intimo horietarako ezin egokiagoa, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro erdia esne
  • Gurina, zati eder bat
  • 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
  • 2 koilarakada azukre beltz

Txokolate bero

Txokolate beroaErrezeta

  1. Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean.
  2. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean.
  3. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari.
  4. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

Kasu!

Madalena edo opiltxoekin batean zerbitzatzearena derrigorrezkoa da, edo txurroak direla edo…

Akaso!

Dorleta Kortazar kaixomaitia.eus blogean txokolate beroaren ipuina:

Txokolate beroa

Hot Chocolate – You sexy thing – 1975

. . . 

Txokolatea etxean nola egin 4 osagaiekin, ume eta gaztetxoagoekin aritu eta sukaldean jolasteko baliagarri, udaleku batzuetan egin genuen gu geuk…

 

Txokolate beroa

Janaria ote porno berria?

Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak

gogokoa

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin – 

Osagaiak

  • 4 hegaluze solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Hegaluzea plantxan baratxuri ta olioarekin

Errezeta

  1. Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu hegaluze solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
  2. Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak.
  3. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua.
  4. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu hegaluze solomoak.

Akaso!

Hegaluze edo atun osoa nola ebaki 90 segundutan…

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin
gogokoa

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin – 

Gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik… Segi fin, gozatu eta on egin!  🙂

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Granada bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi zukua
  • Gatza

Eskarola entsalada granadekin

Errezeta

  1. Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
  2. Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
  3. Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.

Eskarola entsalada granadekin

Kasu!

Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…

Akaso!

Granada bat irekitzeko modu egokia…

eta urarekin ere bai…

Eskarola entsalada granadekin
gogokoa

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin – 

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Piper gorri bat, txiki-txiki egina
  • Porru bat, txiki-txiki egina
  • Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat
  • Dozena bat orburu bihotz, garbiak, lau puskatan moztuak.
  • 6 baratxuri ale, zerrendatan
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Pasta barazkiekin

Errezeta

  1. Pasta barazkiekinZartagin batean 3 koilarakada olio jarri eta orburu bihotzak sartu, gatz pixka batekin, pixkana-pixkana salteatu daitezen. Gorritu daitezela gutxika-gutxika, orburuak xamurtuz joateko. Gutxienez 15 minutu beharko dira, su motelean.
  2. Orburuak atera, zartaginean beste 2 koilarakada olio gehiago jarri eta lekak gehitu. 10 minutuan salteatuko ditugu su ez oso bizian, gatz pixar batekin. Berde-berde gelditu daitezela. Orburuekin batera aterako ditugu.
  3. Orduan gainerako olioa gehitu, baita tipulina, baratxuriak, piperrak eta porrua ere, gatz pixka batekin. Salteatu daitezela su bizi samarrean, gorritu daitezela, baina bigundu gabe. Hobe gogorxko egotea. Horretarako hobea da, beraz, txiki-txiki eginda egotea dena eta di-da batean salteatzea.
  4. Orduan gorderik ditugun barazkiak gehitu, orburuak eta lekak, eta gatz pixar bat eman.
  5. Bukatzeko, pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu. Pasta salteatu eta ongi nahas dadila gainerakoarekin. Par-par bota perrexila gainetik eta zerbitzatu.

Akaso!

Pasta 4 eratan azkar egiteko…

 Gennaro Contaldo-ren Vegetable & Pancetta Penne RZ…

Pasta barazkiekin
gogokoa

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan – 

Osagaiak

  • Arroz zuria, kilo erdia
  • 2 baratxuri ale, osorik
  • Oliba olio birjina, 3 koilarakada
  • 2 litro ur
  • 3 tomate, ongi helduak
  • Piper berde bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • Gatza

Arroza entsaladan

Errezeta

  1. Kazola zabal batean, olioa jarriko dugu, baratxuri aleekin, baina hauek osorik eta zuritu gabe. Su motelean berotu dadila eta baratxuriak gorritzen hasten direla ikusten dugunean, orduan arroza gehitu eta nahasi pixka batean. Gatza eman eta ur beroa isuri kazolara (nahi izanez gero, salda kontzentratuaren plantilla bat ere jar genezake).
  2. Irakiten utzi, ez indarrez, arroza egosia dagoela ikusi arte, hau da, 15 bat minutuz. Ura kendu eta hozten utzi. Denbora sobera pasatu baldin badu arrozak egosten, hauxe dugu konponbide erraz bat: laster xukatu eta ur hotzetik pasarazi, egostea eteteko.
  3. Tomateei azala kendu eta dado txikitan moztuko ditugu. Piper berdea eta tipulina gehitu gero. Behar duen gatza eman eta oliba olio birjina isuri, oparo, zorrotada eder bat. Arroza gehitu eta ongi nahasi. Beharrezkoa balitz, pixka bat gazitu berriz.

Kasu!

Arrozarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat.

Akaso!

Karlos Argiñanoren arroz entsalada kakahuete eta indioilarrarekin RZ azkarra:

Arroza entsaladan
gogokoa

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan –

Osagaiak

  • Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)
  • Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat
  • Ogi arraspatua, 2 koilarakada
  • Zorroko tipula zopa, zorro erdia
  • 2 baso ur
  • Baso bete tomate saltsa
  • 3 patata
  • Gatza

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsanErrezeta

  1. Haragi pikatuari baratxuria, perrexila eta ogi arraspatua eman, baita gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak.
  2. Oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.
  3. Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa, eta olio horretan tipula zoparen hautsak frijituko ditugu, su motelean.
  4. Txigortu baino lehenago, ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila 5 minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).
  5. Patata dado batzuk frijitu eta zerbitzatu baino lehen albondigetara bildu.

Kasu!

Albondigak egiteko nahasturari, egostean goxoago gera daitezen, esnetan blaitu eta gero pixka bat xukatutako ogi mamia eransteko aukera dugu, edo, agian hobe, txerri hanka egosi batzuk, hezurgabetuak eta txiki-txiki eginak. Haragi gordinarekin nahasi eta prozesua berdin egin. Olioari tipula xehatu bat ere gehitu diezaiokegu, su eztian frijitu eta bertara zorroko zopa hautsak bota. Emaitza honela ere on-ona izango da, baina neketsuagoa da lana.

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Akaso!

Uxue, Garazi, Maddi eta Natalek egindako albondigak aurkitu ditugu sarean GAZI GOZO

Erotu egin gara eta pastaz betetako albondigatzarraren RZ akaso!!!

Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan
gogokoa

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin – 

Osagaiak

  • 1 kg oilasko behintzat, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero (aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean?)
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Oilaskoa saltsan patatekin

Errezeta

  1. Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu oilasko puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean.
  2. Kazola berean, koipe gehiegi bildu bada pixar bat kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian.
  3. Orduan erantsiko dugu oilaskoa, aurrez gorritua, atera duen zukuarekin. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda.
  4. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 45 minutuan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte. Gisatua erabat egin baino 20 minutu lehenago erantsiko ditugu patata zatituak eta gatz apur bat.

Kasu!

Azken minutuak oso su eztian egiten utziko dugu guztia, patatak osorik gera daitezen, lehertu gabe. Patata puskaren bat desegin egingo da ezinbestean, eta orduan are lodiago geratuko da saltsa, halaxe behar baitu. Oilaskoak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

Akaso!

7 oilasko RZ erraz azkar…

Oilaskoa saltsan patatekin
gogokoa

Txokolate gailetak

Txokolate gailetakTxokolate gailetak – 

Osagaiak

  • 400 g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200 g gurin, biguna
  • 150 g azukre
  • 200 g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250 g txokolatezko pipitak

Txokolate gailetak

Errezeta:

  1. Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
  2. Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
  3. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
  4. Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
  5. Hozten utzi eta gozatu

Kasu!

Pote batean gordeko ditugu gailetak bigundu ez daitezen, badira airea kentzen zaien poteak, primerakoak dira hauek. Hala ere, ez larritu, normalean ez dute pote barruan gehiegi irauten…

Akaso!

Aiora @Probatxoa bere youtubeko kanalean Txokolatezko gailetak RZren bideoa:

Txokolate gailetak
gogokoa

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza – 

RZ honek duen gakoa, orea edo masa bera egitean datza. Orea fina lortu ezkero, gainean ia edozer gauza gehitzeak balio du eta.

 

Osagaiak

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela bola bat
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

 

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

PIZZA Wojtek Szkutnik

Errezeta

  1. Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

….

Kasu!

Orea egunean bertan erabili nahi ez bada, edo soberakoa ez botatzearren, izozkailuan gorde daiteke eta hurrengo batean zuzenean izoztua dagoela “montatu” eta laberatu!

Akaso!
Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin…

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
gogokoa

Bakailao eta piper erre entsalada

Bakailao eta piper erre entsalada – 

Bakailaoari gustua hartuta gaude aspalditik gure herrian, eta gaurkoan Bakailao eta piper erre entsalada RZ dakarkizugu omenaldi gisan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak:

  • 2 bakailao solomo
  • piper erre pote bat
  • letxuga berde eta more bana
  • tipulina
  • 3 baratxuri atal
  • laranja bat
  • oliba olioa
  • ozpina
  • gatza

 

Errezeta:

  1. Zartagi batean oliba olio koilarakada baten laguntzaz, baratxuri atalak gorritu.
  2. Zartagira, piper erre potea (bere ur eta guzti) gehitu eta su ertainean egosi.
  3. Bitartean, eltze txiki batean bakailaoa oliotan hondoratu eta su bizitan jarri.
  4. Bakailaoa irakiten hasten denean sutatik atera eta hozten utzi.
  5. Hozterakoan, eskuekin solomoak kontuz hautsi lauzak edo  zati zapalak lortuz.
  6. Laranja zuritu eta atal garbiak atera.
  7. Tipulina juliana finean moztu.
  8. Gopor edo ontzi borobil batean letxuga hostoak eskuekin zatitu, hauei tipulina gehitu eta gatza, oliba-olio eta ozpin puntuan jarri. (Hitzen bat ez baduzu ulertzen, gopor edo juliana, esate baterako, hiztegitxo bat ere badaukazu PAGOTXAren gainekaldean)
  9. Platera egiteko, oinarrian piper erre bero koilarakada bat ipini. Gainean, letxuga eta tipulina eskukada bat. Eta amaitzeko, bakailao lauza eta laranja atalak platerari itxura polita emanez.

 

Kasu!

Bakailaoarekin beti ibili behar da adi gatz puntuarekin. Egiaztatu egin beharko duzu gatz puntu egokian dela.

Bakailao eta piper erre entsalada

BAKAILAO ENTSALADA Joselu Blanco

Lagungarri moduan, gopor batean, bakailao azalak eta gustuko maionesa irabiagailu baten laguntzaz eragin eta nahasketa honi oliba olio eta limoi azal birrindua gehitu.

Bakailaoa ondo gezatu behar da, gezatu gabea erosi ezkero, uretan ipini eta 8 orduro ura aldatu bakailaoak nahi den gatz puntua eduki arte. 24 lordu beharko dituzu gutxienez eta hobe duzu hozkailuaren barnean, azalez gora egitea.

Piper erreei mikatz puntua kentzeko, azukrea gehitu dakioke, baina aukeran, denbora apur bat gehiago sukaldatzearekin nahiko izan beharko luke.

Bakailao eta piper erre entsalada
gogokoa

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –

Osagaiak

  • 300 g laranja sorbeteko
  • litro erdia champagne, oso hotza

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Errezeta

  1. Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko (izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak).

Kasu!

Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Laranja edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, laranja zukua edo laranja azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!

Akaso!

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
gogokoa

Oilasko kroketak

Oilasko kroketak – 

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat
  • 75 g gurin
  • 75 g oliba olio birjina
  • 250 g irin
  • 2,3 l esne
  • Arrautza egosi bat, pikatua
  • 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe

Oilasko kroketa

kroketakErrezeta

  1. Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta oilasko paparrak. 4 minutu irakiten eduki ondoren, sutatik atera eta xukatu egingo ditugu oilasko paparrak. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.
  2. Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin.
  3. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
  4. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.
  5. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
  6. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

Akaso!

Brazilgo oilasko kroketak nola egin bideoa:

Oilasko kroketak

gogokoa

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet – 

Osagaiak

  • Ogi biribila, xerra loditan moztua
  • Tomate freskoa eta umoa
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

  1. Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen dutena. Ahhh! gorroto egingo gaituzte esan behar dugunagatik, baina errezeta hau oso ongi gelditzen da hasteko ogia azaletik txigortzen badugu, Heresia gaitza, esango digute! Pikutara heresiak!
  2. Bi aldeetatik igurtziko ditugu ogi xerrak tomate erdi umoekin, ogiak haien zukua ongi har dezan. Hori egin aurretik, bitan zatituriko baratxuri batez igurzten baditugu, talibanen batek errezeta hori jatorrizkoa ez dela argudiatuko digu, baina tira!
  3. Azkenik, gatza eman eta oliba olio ugariz garaztatuko ditugu ogi xerrak. Olio jarioan geldi daitezela malapartatuak!

Kasu!

Hestekiak, urdaiazpiko iberiarra, natxoak gatzetan, mojama, butifarra erreak, eta abarrak aurkeztu ahal izango ditugu ondoan. Edozein ogitarteko prestatu behar dugunean, ogia gisa honetan prestatzen badugu, bizia askoz ere gozoagoa izango da eta bizkorrago igaroko dira gure pena guztiak.

Akaso!

Hemen bideo bat errezeta tradizionala erakutsiz…

Pa amb tomaquet
gogokoa

Gazta krema fruitu gorriekin

Gazta krema fruitu gorriekin –

Osagaiak

  • Mascarpone gaztaren krema (Litro bat, hotz-hotza)
  • Fruta gorri garbi eta xukatuak (4 eskukada)
  • Azukre-hautsa

Errezeta

  1. Gaztakrema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu.
  2. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten.
  3. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea.
  4. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.

Akaso!

Edalontzian hartzeko postre RZ errazak bideoak, ideiak emate aldera…

Gazta krema fruitu gorriekin

gogokoa

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin – 

Osagaiak

  • 150 g-ko 4 legatz xerra
  • 160 g “griego” erako jogurta
  • alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena)
  • perrexila
  • limoi bat
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta

  1. Alga noria tira finetan moztu eta labean 100ºtan lehortu ordu betez. (ondoren frijitu daitezke edo ez).
  2. Tiratxoak txiki egin eta jogurtari nahastu. Zenbat alga gehitu norberak nahi duen moduan.
  3. Perrexila txikitu eta jogurtari nahastu.
  4. Limoi azala birrindu eta jogurtari nahastu.
  5. Azkenik, oliba olio pitin bat gehitu nahasketari.
  6. Legatza lehendabizi azalaren aldetik egin olio pitin baten laguntzaz eta ondoren barrualdetik.
  7. Jogurtarekin zerbitzatu.

Kasu!

Aukeran, barazki batzuk tiratan moztu eta soja saltsa pixkatekin salteatu. garnizio moduan ipintzeko. Alga noria beharrean izokina xaflatan ere erabil genezake rollitoak egiteko.

Legatza itsas jogurtarekin

gogokoa

Txibi garbantzu entsalada

Txibi garbantzu entsalada – 

Osagaiak

  • Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru)
  • 8 txibi ale (garaikoak hobe!)
  • Arrautza bat
  • Piper berde bat
  • Piper gorri bat
  • Tipulina ale bat
  • Ozpina
  • Olioa
  • Gatza
  • Tomate ale bat
  • Piper hautsa
  • Lima bat

Txibi garbantzu entsalada

Errezeta

  1. Lehendabizi ura irakiten jarri arrautza egosteko. Bor-bor indartsuan dagoenean, arrautza sartu eta 8 minutu itxaron. Ondoren uretik atera eta hozten utzi.
  2. Txibiak garbitu (buelta eman gabe! Azalean dago zapore guztia)
  3. Txitxirio edo garbantzuak uretatik pasa potean eduki ditzakeen kontserbagarrien gustua kentzeko.
  4. Tipulina eta bi piperrak, arrautzarekin batera, ahalik eta dado txikienetan egin.
  5. Bol batean, txikitutakoak eta garbantzu egosiak, ozpina eta olioarekin busti nahieran.
  6. Lima ur tanta batzuk gehitu eta 10 minutuz bere horretan utzi.
  7. Bitarte honetan, txibiak plantxatik igaro. alde bakoitzeko 20-30 segundoz olio pitin baten laguntzaz.
  8. Amaitzeko, tomatea moztu nahi den moduan, garbantzu eta piper nahasketa gaineratu eta azkenik, txibi egin berriak ezarri.
  9. Gozatu eta on egin!
Txibi garbantzu entsalada

Akaso!

Hong Kong-eko kaleetan txibi txiki bat kuzinatzen…

gogokoa

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –

Osagaiak

  • 4 ogixerra/tostada
  • 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak)
  • 4 pikillo piper
  • 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina)

Errezeta

  1. Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik).
  2. Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz.
  3. Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa.

Kasu!

Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!

Akaso!

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
gogokoa

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada – 

Osagaiak

  • Egositako dilista edo lenteja pote bat
  • 8 azenario berri/txiki/finak
  • 200 g kuia
  • “roble” letxuga ale bat
  • Eskarola buru bat
  • Sesamoa
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Kurkuma

Errezeta

  1. Lehenik eta behin, dilistak iragazi ur txorrotaren azpian, poteko gehiegizko ura kendu eta bide batez, hauek garbitzeko.
  2. Kuia zuritu eta dadotan egosi xamurr0a egon arte.
  3. Azenarioak garbitu eta oliba olio pitin batez 180ºtan erre xamurrak dauden arte.
  4. Platerean eskarola eta letxuga apur bat ezarri oinean, kuia egosi dadotxo batzuk ondoren eta dilista koilarakada bat hauen gainera.
  5. Amaitzeko, azenario erre pare bat ezarri platereko. Olioari, ozpin eta kurkuma pitin bat gehitu eta sesamo eta oliozpin honekin, platera ondu.

Kasu!

Hozkailuan dugun beste osagairen bat geitzeko aukera ematen dute entsaladek, gazta, piperra, etab.

Akaso!

Kalabaza erre, dilista eta kuskus entsalada RZ eta antzekoak oso popularrak dira munduan, adibidez:

Dilista, azenario eta kuia entsalada
gogokoa

Patata pastela

Patata pastela – 

Osagaiak

  • 0,6 kg patata
  • 200 g esnegaina
  • 30 g oliba olio
  • 120 g hirugiharra
  • Piper hauts beltza
  • perrexila
  • gazta
  • 25 g ura

Patata pastela

Patata pastelaErrezeta:

  1. Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan gorde ez belzteko.
  2. Hirugiharra labean erre bandejatxo baten kolore doratu hori izan arte (180º – 25 min). Gero bandejatik atera eta zati txikietan egin.
  3. Labeko bandeja horretan oinean, oliba olioa zabaldu behatzarekin eta patata kapa bat zabaldu (patata guztiaren herena). 25 g ur ere orain gehitu.
  4. Patatari gatz pitin bat gehitu, hirugiharraren erdia eta esnegainaren heren batekin busti.
  5. Ondoren beste patata kapa bat.
  6. Ondoren berriz gatza, hirugiharraren beste erdia eta horrela patata eta esnegainarekin amaitu arte.
  7. Piper hauts beltza apur bat gehitu gainean gaztarekin batera. Labean erre 150º tan 25 minutuz eta ondoren 180ºraino 15 minutuz.
  8. Amaitzeko perrexila gehitu.

Akaso!

Patata pancake-ak nola egin bideoa…

Patata pastela
gogokoa

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin – 

Kukulu entsaladaOsagaiak

  • 4 “tuterako” kukulu
  • 250-300 g oilasko bularki
  • 8 antxoa xerra
  • 10 g mostaza
  • 100 g jogurt natural krematsu
  • Oliba olioa
  • Tipulina ale 1
  • Baratxuri laurdena

Errezeta:

  1. Kukuluak erdira egin eta oliba olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan minutu bat gehienez.
  2. Kukuluan amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre. Kolorea hartzen duen arte. Gero, tiretan moztu (edo nahi den moduan)
  3. Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliba olioa eta baratxuria gehituko dizkiogu, eta dena irabiatu behar da.
  4. Tipulina tira finetan moztu
  5. Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Akaso!

gogokoa

Gula entsalada

Gula entsalada – 

Osagaiak

  • 500 g gula
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin
  • Baratxuria
  • Piperbeltza eta gatza
  • Kaiena ale pare bat
  • Entsalada:
  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldua, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Atun edo hegaluzea

Gula entsalada

Errezeta:

ENTSALADA

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

GULAK

  1. Zartagin batean jarriko ditugu baratxuri pixka bat, pipermin pixka bat eta kaiena ale pare bat.
  2. Gulak bota eta dena nahasi.
  3. Entsaladaren gainean bota gulak

Gula entsalada

Kasu!

Entsaladaren hotza eta gulen beroaren arteko kontrastea primeran geratzen da.

Entsalada nahi bezala ere egin dezakezu, uraza eta eskarolarekin bakarrik ere primeran geratzen da. Egoera eta gustuen arabera osagaiak etengabe aldatzeko aukera duzu. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Akaso!

Gula nahaskiaren RZ bideoa honakoa:

Gula entsalada

gogokoa

Limoi sorbetea (cavaren kutsuan)

Limoi sorbetea (cavaren kutsuan) – 

Osagaiak

  • 300 g limoi sorbeteko
  • litro erdia cava, oso hotza

Errezeta

  1. Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak.
  2. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna.
  3. Ateratzeko izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak.

Limoi sorbeteaKasu!

Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Limoi edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, limoi zukua edo limoi azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!

Akaso!

Limoiisorbetea limoi baten barruan sartua RZ egiteko bideoa hemen…

Limoi sorbetea cavaren kutsuan – Limoisorbetea (cavaren kutsuan) 
gogokoa

Atun salteatua tomate entsaladan

Atun salteatua tomate entsaladan – 

Osagaiak

  • Atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • 5 tomate umo
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Gatza

Atun salteatua tomate entsaladan

Errezeta

  1. Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko.
  2. Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.
  3. Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude.
  4. Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.

Akaso!

Atun salteatua tomate entsaladan
gogokoa

Limoi moussea

Limoi moussea – 

Osagaiak

  • 200 g esnegain likido
  • 250 g azukre
  • 10 arrautza gorringo
  • 150 g limoi zuku
  • 60 g gelatina-hautsa
  • 200 g arrautza zuringo

Errezeta

  1. Lehenik esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
  2. Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
  3. Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.

Akaso!

Mango moussea-ren RZ bideoa segidan…

Limoi moussea

gogokoa

Mazedonia

Mazedonia – 

Osagaiak

  • Sagar bat
  • Udare bat
  • 2 banana
  • Pinaburu erdi bat
  • Meloi gozo erdi bat
  • 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
  • Eskukada bat marrubi
  • Eskukada bat mugurdi
  • Mahats mordo bat, aletua
  • 2 kiwi
  • 2 laranja
  • 2 laranjaren zukua

MazedoniaErrezeta

  1. Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
  2. Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.

Kasu!

Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.

Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.

Akaso!

Fruta tropikalen mazedoniaren RZ segidan…

 Mazedonia
gogokoa

Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua – 

Osagaiak

6 pote betetzeko:

  • Ardi esnea, litro bat
  • Gatzagi likidoa
  • Gatza

mamiaErrezeta

  1. Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
  2. Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
  3. Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
  4. Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.

Kasu!

mamiaEgin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.

Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.

Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.

 

Akaso!

Mamia edo gatzatua
gogokoa