Amonaren bakailaoarekin betetako arrautzak
BAKAILAOAREKIN BETETAKO ARRAUTZAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren errezetatan aurkitutako beste RZ hau dakarkizugu oraingoan, Bakailaoarekin betetako arrautzak RZ, erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 10 arrautza
- 200gr bakailao
- tomatea
- irina
- olioa
Errezeta
- Egosi 10 arrautza, erditik zatitu eta gorringoa kendu.
- Sueztitu 200gr bakailao gezatu lau koilarakada tomatetan, eta nahastu tomatetan.
- Nahasketa horrekin bete arrautzak.
- Pasa irinetatik eta arrautzetatik, eta frijitu.
Kasu!
Tomatearekin gustatzen zaigu guri, baina zerbitzatu saltsa espainiarrarekin, tomatearekin edo bakarrik…
Amonaren etxeko neurriak:
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Arrautza beteak egiteko errezeta ezberdinak …
Bakailaoarekin betetako arrautzak
Ketchupa etxean egina
Ketchupa etxean egina –
Tomate helduak aprobetxatzeko errezeta erraza gaurkoan dakarkizuguna, Tomate ketchupa etxean egina RZ Denak txundituta uzteko primerako errezeta top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
….
Osagaiak
- Tomate heldu-helduak, 2 kg
- 3 tipula eder, txiki-txiki eginda
- 2 baratxuri ale
- Oliba olioa
- 3 koilarakada azukre
- Sagardo-ozpina, 5 koilarakada
- Koilarakada handi bat ezti
- 2 kumino pikor
- 2 piperbeltz pikor
- Iltze usaintsu bat
- 100 g gurin
- Gatza
…
Errezeta
- Kazola batean, azukrea eta eztia jarriko ditugu, su motelean, karamelu itxura har dezan, baina erre gabe. Orduan, agudo, ozpina gehitu; pixka batean lurrundu dadin utzi eta ongailuak eta gurina erantsiko ditugu.
- Berandu gabe, hondoan itsatsi eta erre ez dadin, tipula xehatua eta baratxuria sartu, baita oliba olioa ere, zorrotada polit bat. Gatza eman eta su motelean utziko dugu oraingoan, tipula eta baratxuria 45 bat minutuz axaletik frijitu daitezen.
- Denbora pixka bat pasatuta, tomate helduak bota, garbitu eta zatitu ondoren. Egos daitezela, oso mantso, su motelean, pare bat orduz edo ur gehiena lurrundu eta murriztu arte. Gazitu eta, sobera garratz baldin badago, azukre edo ezti pittin bat gehitu.
- Horrela utz genezake, naturala, edo pure-egitekotik pasatu finago geldi dadin, baina orduan berriz irakiten eduki beharko genuke lehengo kolore gorria hartzeko berriz.
…
Kasu!
Gure txikiek hanburgesekin poteko ketchupa ez baizik eta guk egindakoa jartzen badute, askoz ere argiago, altuago eta politagoak izango dira… 😉
…
Akaso!
Biberoia …
Ketchupa etxean egina
Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin
Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin –
Lehor gelditzen zaizkigun opileria gozo edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko errezeta erraza gaurkoan, Bizkotxo zahar pastelaren RZ dakarkizugu denak txundituta uzteko, parranda ostean lagunekin gozatzeko kaka-jana, ama eta izeba bisitan datozenerako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Bizkotxo lehorra edo brioche ogi zaharra, zati eder bat
- 5 arrautza
- Katilukada bat esnegain urtu
- Zorrotada on bat Armagnac
- Bainila urtua edo karamelu urtua, pixar bat
.
Errezeta
- Dadotan moztu eta txigortu egingo dugu bizkotxoa edo brioche ogia.
- Labeko grilan egingo dugu, jakiak itsasten ez diren padera batean, gurin apur batez. Gorrixka geldi daitezela, hori da kontua.
- Molde biribil edo angeluzuzen baten hondoan jarriko ditugu, hondoa guztiz okupaturik, oso garrantzitsua da hau, eta haien gainean isuriko ditugu arrautza joak, esnegain, bainila eta alkoholarekin nahasi eta gero. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu pastela ontzen orduerdiz, gainalde gorritu eta barrua mamitu arte.
.
Kasu!
Epel jango dugu, izozkiaren adibidez.
Izugarri ona da errezeta hau egun batetik bestera lehor gelditzen zaizkigun opileria gozoa edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko. Erabiliko dugun orea edo opileria aberastuko dugun heinean izango da goxoagoa eginiko pastela. Azukrez hornitu gabeko oreren bat erabiltzen badugu, moldeko ogia esate baterako, mamitu aurretik erantsiko diogu azukrea arrautza eta esnegain oreari, egoki gozatzeko.
.
Akaso!
Laberik gabe egiten du bizkotxoa gure urruneko amonak …
Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin
Amonaren Krepak
Amonaren krepak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Tentazioan erortzeko bideak jarraituz, Amonaren errezetatan aurkitutako hauxe dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren krepak RZ, 2 bertsiotan gainera, olioarekin eta gabe dirudienez, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
KREPAK 1
Osagaiak
- arrautzak
- esnea
- gatza
- irina
Errezeta
- Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
- Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.
Kasu!
- Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
- Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.
KREPAK 2
Osagaiak
- arrautzak
- esnea
- olioa
- gatza
- irina
Errezeta
- Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
- Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.
Kasu!
- Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
- Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.
…
Akaso!
Jon ‘Kirru’ Iparragirre eta Gorka Ruiz ‘Epi’ ‘Hara!‘ taldeko musikariak ‘Txoriene’ saioan marmitakoa eta nicatela eta esne-gozoki krepak RZ sukaldatuz.
Krepak 4 eratan egitreko bideoa
Txokolate Krep pastela agian …
Amonaren Krepak
Amonaren azalore budina
Amonaren azalore budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu bigarrena, amonaren azalore budin edo pastelaren RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izaba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- azalore bat
- tipula erdi bat
- gatza
- olioa
- urdaiazpikoa
- gurina
- arrautza egosiak
- bexamela
- Jarri lapiko batean azalore bat, tipula erdi bat, gatza eta olio apur bat.
- Utzi egosten 20 minutuz, atera edukia eta xukatu ondo ura.
- Prestatu bexamela, urdaiazpiko edo York urdaiazpikoarekin.
- Gurinarekin bustitako molde batean jarri urdaiazpiko eta arrautza egosi zatiak, azalorearen gainean, gero bexamela eta berriz azalorea.
- Sartu labean tenperatura baxuan apur bat lehortu arte, eta zerbitzatu.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Maite Goñi azaloreaz …
Errezeta liburu zahar batetik erreskatatu du Zigor Iturrietak ‘Txoriene’ saioan Azalore eta ziazerba tortilla RZ.
Amonaren azalore budina
Amonaren arrain budina
Amonaren arrain budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu lehena, amonaren arrain budin edo pastela RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Legatz kilo erdia
- tipula
- tomatea
- koñak zurrustatxo bat
- piperrauts zuri apur bat
- gatza
- 3 arrautza
- gurina
- ogi arraila edo ogi birrindua
- Legatz kilo erdia, ondo zatituta.
- Zartagian olioa eta xehe-xehe egindako tipula jarri.
- Tipula egina dagoenean gehitu legatza eta tomate pixka bat, koñak zurrustatxo bat, piperrauts zuri apur bat eta gatz pixka bat.
- Hiru arrautza irabiatu eta masarekin nahastu.
- Prestatu molde bat, gurinarekin koipeztatua eta ogi arrailarekin, eta bertan bota dena. Maria bainuan jarri eta labean sartu 40 minutu mamitu arte.
Kasu!
- Maionesarekin edo tomate saltsarekin zerbitzatu daiteke.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Jon Arana ikaslea arrain budina egiten ‘Txoriene’ saioan.
Amonaren arrain budina
Txakolin sangria kaia eran
Txakolin sangria kaia eran –
Festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuretzat ere, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai …
Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Kalitate oneko txakolina botila bat
- Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
- Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
- Limoi Schweppes baten erdia
- Laranja Schweppes baten erdia
- Whiski pixka bat
- Cointreau pixka bat
- Azukre pixka bat
- Izotzak
…
Errezeta
- Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
- Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
- Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
- Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.
…
Kasu!
Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
…
Akaso!
Txakolin sangria kaia eran
Amonaren arrautza mainontziak
Amonaren arrautza mainontziak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
ARRAUTZA MAINONTZIAK
Arrautza errezeta serietxoa bukatzeko izena anitz polita duen RZ dakarkizugu, Amonaren arrautza mainontziak RZ. Goxo eta erraza Amonaren RZtatan aurkitu dugun hauxe, parranda osterako bikaina, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 7 arrautza
- bexamela
- gurina 50 gr
- esnea
- irina
- perrexil apur bat
…
Errezeta
- Hiru pertsonentzat egosi 7 arrautza.
- Erdibitu 6 arrautza, eta utzi ontzi batean.
- Egin bexamela: 50gr gurin, eta bina koilarakada esne eta irin.
- Horrekin arrautzak estali.
- Beste arrautza gogorra puregailutik pasa eta ontzia atontzeko erabili, perrexil apur batez.
…
Kasu!
- Beroa zerbitzatu!
…
Akaso!
Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariaren bizitza gertuagotik ezagutuz ‘Bisitaria’ saioan. Sukaldariak lanean jarri du Euzkitze, bere plater gustukoena prestatzen: Arrautza frijituak RZ.
Urruneko Aitonaren arrautza nahasiak ere oso famatsuak dira.
Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin
Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
arrautza galdarraztatuak
Arrautzak serietxoa jarraituz Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin RZ dakarkizugu gaurkoan. Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- arrautzak
- ura
- ozpina
- gatza
- bexamela
…
- Jarri ura irakiten ozpin eta gatz apur batekin.
- Bertan kraskatu arrautzak kontu handiz, eta eginak daudenean ontzitik atera.
- Egin bexamela eta bota arrautzen gainetik.
- Atondu egositako arrautza zatiekin edo arrautza birrinduarekin.
….
Kasu!
- Irakiten duzunean, sartu arrautza poliki. Uretan ozpin-azidoak ez du sakabanatzea eragotziko.
- Arrautzen gorringoa gogortu gabe egon behar da. Oskolik gabe gutxi egositako arrautza da arrautza galdarraztatua, zuringoa gogortuta duena, baina, gorringoa ez
…
Akaso!
Urruneko aitonaren Arrautzak eskoziar erara RZ
Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin
Amonaren arrautzak aurora erara
Amonaren arrautzak aurora erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Arrautzak aurora erara
Arrautzak serietxoa hasiko dugu hiru errezetarekin, lehena Amonaren arrautzak aurora erara RZ, Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
- Nahastu gorringoak atun lata batekin, oliba bete ugarirekin eta hiruzpalau maionesa koilarakadekin.
- Arrautzak masa honekin bete.
- Maionesarekin edo bexamelarekin zerbitzatu.
…
Kasu!
- Bexamelarekin edo maionesarekin zerbitzatu daiteke.
- Plater beroa egiteko aukera ere badago, tomatearekin edo salsa espainiarrarekin, baina kasu honetan lehenik arrautzak irinetan arrautzaztatu edo ondoren frijitu behar dira.
Akaso!
Urruneko aitonak 2000 arrautzarekin egindako janak behartsuentzat eman zituenekoa…
Amonaren arrautzak aurora erara
Patata erreak gurin eta baratxuriekin
Patata erreak gurin eta baratxuriekin –
Gaurkoan patatak, Patata erreak gurin eta baratxuriekin RZ erraz eta bikaina hain zuzen ere, aproposa bikain jaten duzula ikusi dezaten ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 10 patata handi
- Xorta bat oliba olio
- 2 baratxuri-buru, zuritu gabe
- Ezkaia adaxka bat
- 150 g gurin
- Gatza
…
Errezeta
- Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 atal egingo ditugu, gutxi gora-behera patata bakoitzetik. Uretan garbituko ditugu ondoren patata guztiak, almidoia kentzeko.
- Padera bero batean olio pixar bat isuri eta su bizian salteatuko ditugu, gorritu arte (labean sartuko ditugu gero). Kanpotik ongi txigorturik eta barrutik gogor daudela ipiniko ditugu labe-erretilu batean. Gatza eman eta bi baratxuri-buru aletu eta barreiatuko ditugu haien gainetik, zuritu gabe, ezkai adaxka eta gurinarekin (dadotan moztua). Erretiluaren hondoa ukituko dute patata guztiek, garrantzitsua da hori. Elkarren gainean metatuz gero, ez dira behar bezala erreko.
- 200ºko tenperaturan edukiko ditugu labean 30 bat minutuan. Koipean bustiko ditugu labealdi horren erdialdean.
- Egin direnean, labetik atera eta epeltzen utzi eta gero jango ditugu, erreki baten hornidura gisa esate baterako. Trauskil mozturiko perrexila emango dugu, nahi izanez gero, haien gainetik.
…
Kasu!
Errekiaren gurina xurgatu eta mamitsu egon daitezen utziko ditu patatak epeltzen. Labean eduki ditugun erretiluan aurkeztu ahal izango ditugu, eta erretako baratxurien mamia ere berreskuratuko dugu, haiekin jateko.
…
Akaso!
Txibierroak
TXIBIERROAK –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Txibierroak
Calamari fritti gogoa sartu zaigu eta hona platertxo goxo bat gaurkoan, nork ez ditu maite? Amonaren RZtatik atera dugun Txibierroak errezeta dakarzkizugu noiznahi jateko, parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- txipiroiak
- gatza
- piperrauts zuria
- arrautza
- irina
- ura
…
Errezeta
- Garbitu eta gero, moztu txipiroiak tira luze eta finetan, edo borobiletan nahi izanez gero.
- Jarri gatza eta piperrauts zuria.
- Pasa irinetatik, irabiatutako arrautzetatik, eta frijitu 3 minutu.
…
Kasu!
- Txipiroiak handiak izanez gero, lehenik egosi egin behar dira.
- Irin, ur hotz eta royal masa batetik ere pasa daitezke, eta ondoren frijitu.
…
Akaso!
Crispy calamari …
Sashimi RZ egin eta batez ere mozketa nola egin ikasteko bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Toyama Bay, central Japan …
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers
TXIBIERROA
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin –
Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago, bizipoz eta pizgarri … RZ azkar bezain merke bat dakarkizugu arrain zopa egiteko. Merke, erraz, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, ligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu, izan bero, izan gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Tipula erdia, pikatua
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
- 5 koilarakada bete tomate saltsa
- Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
- Zopako ogia, puska eder bat
- 6 dl ur bero, iturrikoa
- 2 legatz solomo izoztu
- Eskukada bat ganba izoztu
- Zorrotada bat xerez
- Gatza
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin
Errezeta
- Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan.
- Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean.
- Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.
- Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago).
- Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.
- Legatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe.
- Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.
…
Kasu!
- Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
- Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak.
- Errezeta honek zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.
…
Akaso!
Urruneko Aitonak ez du mikrouhinik erabiltzen, eta oilasko zopa RZ du nahiago…
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Amonaren haragi konsomea
Amonaren haragi konsomea –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan konsome delako zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldearen berotasun eta bikaintasuna goza dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
KONSOMEA
- kilo ta erdi haragi
- 3 azenario
- 2 porru
- tipula bat
- arraultza zuringo bat
- 3 litro ur
…
Errezeta
- Jarri lapiko batean kilo eta erdi haragi on, 3 azenario, 2 porru eta tipula handi bat, dena laukitxoetan moztuta.
- Irabiatu zuringo bat eta nahastu.
- Gehitu 3 litro ur hotz, irakinarazi su baxuan tapa gabe, eta erdia kontsumitzen denean, pasa zapi batetik filtratzeko eta zerbitzatu katiluetan.
…
Kasu!
Lapikoan dezente denbora behar du; presio-eltzean ordu erdi.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Biberoiaren RZ ???
Amonaren haragi konsomea
Amonaren arrain zopa 2 modutara
Amonaren arrain zopa 2 modutara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan arrain zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena batez ere, ezta? Aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldean bikain eta argi zabiltzala ikus dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ARRAIN ZOPA 1
Osagaiak
- legatz buru bat
- zapo edo kabraroka zati bat
- txirlak
- gatza, olioa
- porrua, azenarioa, tipula
- ogia
- arroza edo tapioka
- tomatea
- arrautza
Errezeta
Jarri egosten legatz buru bat, zapo edo kabraroka zati bat eta txirlak; bota gatza eta utzi ordu laurden irakiten. Atera arraina eta kendu arantzak. Jarri olioa lapiko batean, eta ondoren porrua, azenarioa eta tipula, dena ondo zatitua; ondo egin daitezela, asko gorritu gabe. Gehitu ogia, arroza edo tapioka, eta 4 koilarakada tomate. Arrain-salda jarri eta utzi 20 minutu irakiten. Gehitu arraina, arrautza egosia eta zerbitzatu.
…
ARRAIN ZOPA 2
Osagaiak
- 2 piper txorizero
- legatz buru bat
- zapo buru bat
- txirlak
- 2 tomate, perrexila, porrua
- salda, gatza
- ogi erdia
- 2 arrautza egosi
- ilarrak
Errezeta
Zabaletik zatitutako tipula oilotan sueztitu, gehitu xerratutako bi azenario eta gorritu aurretik tipula gordina ez dagoela ikustean, bota bi piper txorizero.
Egosten jarri beharrekoak: legatz buru on bat, zapo buru bat, txirlak, bi tomate, perrexila, porrua, salda eta gatza. Zazpi bat minutuz egosi ostean arraina atera eta kendu arantzak. Zopetarako ogi erdia jarri eta utzi 20 minutu egosten. Pasa dena puregailutik krema lodi bat gera dadin. Gehitu arraina, bi arrautza egosi zatituta, nahi izanez gero ilarrak, eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren arrain zopa 2 modutara
Txitxirioak italiar erara
TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren RZtatik atera dugun errezeta da Txitxirioak italiar erara RZ honako hau, aproposa denak txundituta uzteko, aproposa noiznahi jateko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA
…
Osagaiak
- txitxirioak
- 2 tipula
- 250gr txerri saihets
- 2 txorizo
- frijitutako tomatea
- gazta edo ogi birrindua
…
Errezeta
- Jarri txitxirioak beratzen bezperan.
- Jarri ura irakiten (janaria estaltzeko lain, gehiago ez), bota txitxirioak, 250gr txerri saihets, bi tipula eta bi txorizo.
- Tartera bat atera, sakramentuak gainetik jarri, eta dena frijitutako tomatearekin estali.
- Nahi izanez gero gainetik gazta edo ogi birrindua jarri eta labera sartu.
Kasu!
Txitxirio edo garbantzuak bikain gera daitezen, aurreko gauean uretan jarri behar dira beratzen, ondo hidratatu eta ondo egosteko (gutxienez zortzi orduz). Bestalde, kozinatzeko garaian, irakiten dagoenean bota behar dira garbantzuak uretara, ez lehenago. Horrela, beti geratzen dira ondo samurrak eta ondo egosiak.
..
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Txitxirioak italiar erara
Etxaurreneko kroketen errezeta
ETXAURRENEKO KROKETEN ERREZETA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan kroketak, Etxaurreneko kroketen RZ berezia hain zuzen ere, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 160 gramo gurin
- 200 gramo irin
- 2 litro esne bero
- Bularkia
- urdaiazpikoa
- arrautza egosia
Errezeta
- Jarri gurina urdaizpikoarekin, irina sueztitu eta esnea gehitzen joan pixkanaka.
- Beste alde batetik, petxugak egin tipularekin, eta prest daudenean masara gehitu.
- Arrautza egosia amaieran jarri.
…
Kasu!
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
‘Tele-errezeta’ gaurkoan Argiñanok eta Berasategik…
Etxaurreneko kroketen errezeta
Bexamela
BEXAMELA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan amonaren bexamelaren RZ dakarkizugu, kroketak egin eta denak txundituta uzteko, ligatzen laguntzeko ere bai. Bexamela (italieraz Besciamella, frantsesez Béchamelle) gurinez, irinez eta esnez egindako saltsa emultsionatua da, Italiar eta Frantziar sukaldaritzen saltsa nagusieneterikoa. Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 50 gr gurin (edo olio)
- 3 irin koilarakada
- litro erdi esne
…
Errezeta
- 50 gr gurin (edo olio) jarri lapiko sakon batean.
- 3 irin koilarakada sueztitu.
- Pixkana litro erdi esne gehitu irabiatzen jarraitzen den bitartean, gatz pixka bat bota eta 15 minutuz egosten utzi. Nahi dena erantsi daiteke.
Kroketetarako, hozten utzi, forma eman eta irinetik, arrautzetatik eta ogi arrailetatik pasa. Beste modu bat izan daiteke lehenik ogi arraildu finetik, ondoren arrautzetatik eta azkenik ogi arraildutik pasatzea.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Bexamela
Amonaren 8 saltsa
Amonaren 8 saltsa –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan saltsatan sartu eta amonaren errezeta orrietatik 8 saltsa dakarzkizugu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
SALTSAK
- Saltsa tartariarra: maionesa lodia egin eta gehitu mostaza koilarakada bat; ondoren gehitu hiru ozpinetako luzoker, bi kaparrondo koilarakada eta arrauts egosi bat, dena ongi xehatuta.
- Victoria saltsa: maionesa egin eta gehitu prestatutako bi tomate koilarakada lodi.
- Maionesa saltsa berdea: maionesa lodia egin, bi gorringorekin. Espinaka apur bat egosi, eta puregailutik pasa. Maionesarekin nahastu.
- Saltsa ingelesa: egin bexamela, baina esnea erabili beharrean saldarekin; gehitu jerez lehorreko kopa bat eta prestatutako tomate koilarakada bat.
- Aurora saltsa: bexamela egin, eta prestatutako lau tomate koilarakada gehitu saltsa arrosa jarri dadin.
- Izokin-itxurako saltsa: maionesa lodia prestatu. Lau pipermorro gorri ondo zukutu eta pasa txinotik edo batidoratik. Maionesara gehitu. Saltsa hau gozo antzekoa geratu behar da.
- Ozpin-olio saltsa: baratxuria, tipula, arrautza egosia eta perrexila ondo xehatu, baita piper gorri bat ere nahi izanez gero. Olio birjina ozpinarekin nahastu, eta gehitu gatz pixka bat. Dena batu. Saltsa moteldu nahi bada gehitu ur pixka bat.
- Maionesa saltsa: arrautsa oso bat litro bat oliorentzat. Gatza eta limoi edo ozpin tanta batzuk. Batidorarekin egin daiteke. Mozten bada, beste katilu bero eta lehor batean zuringo edo ur pixka bat jarri, eta irabiatu bitartean bota maionesa apurka. Normalean ondo batzen da.
Kasu!
Sukaldean.eus-etik hemen saltsak gazi eta gozo banaketan:
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Jamie Oliver-en hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !
Maionesa eta ketchup-arekin egiteko 4 saltsa:
Amonaren 8 saltsa
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu ikasiko ditugu amonaren eskutik, teknikan pausuak aurrerantz ematen jarrai dezazun zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknikak, 2 modu:
- Bakailaoa zatitu. 24 orduz beratzen jarrita gezatzen da. Eskamak kendu, sukaldeko traste batean jarri eta su gainean ipini, poliki-poliki aparra atera arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Ondo xukatu. Ondoren, izanez gero, arantzak kendu tentu handiz, eta horrela prest dago nahi den eran gisatzeko.
- Bakailaoa zatitu. 48 orduz utzi beratzen, eta ura aldatu egunean bitan. Ongi xukatu. Hobe hozkailuan gordetzea.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Nerua Guggenheim Bilbaok argitaratutako bideo ikusgarria…
Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Nola jarri atuntxikia kontserban
NOLA JARRI ATUNTXIKIA KONTSERBAN –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan atuntxikia kontserban nola jarri ikasiko dugu amonaren eskutik, teknikan pausutsu bat gehiago zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknika
- Atuntxikiaren xafla lodi samarrak egin.
- Ura jarri irakiten, gatz dezenterekin, eta behin irakiten hasten denean atuntxikia bota.
- Ordu erdiz egosi.
- Atera, eta utzi ondo hozten.
- Kendu azala eta arantzak. Ontzi ahohandi eta oso garbietan sartu, zati handietan. Findutako olioa bota estali arte.
- Hermetikoki itxi eta egosi Maria bainutan.
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atuna
Atuna arrantzatzen bideo ikusgarria…
Nola jarri atuntxikia kontserban
Foie
Foie errezeta –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan Amonaren errezeta orrietatik atera dugun beste altxor txiki bat, zail xamarra baina ez larritu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozen bazkari edo afari horietarako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Foie gibela
- Jarri foie ur hotza eta gelak dauzkan ontzi batean 12 orduz, garbitu dadin.
- Nerbioak kendu gibelari tenperatura hobea daukanean.
- Gatza, piperrautsa eta Armagnac tanta batzuk jarri.
- Estu egongo den ontzi batean jarri, forma har dezan, eta film paperarekin estali.
- Bi minutu mikrouhinean, 750 w-tara. Minutu bat jalkitzen izan, eta eman bi minutu gehiago mikrouhinean beste aldetik.
- Azkar hoztu, hozkailuan sartu eta bertan mantendu 12 orduz gutxienez.
Kasu!
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Maixuari entzun …
Gordon Ramsay shows a commis chef how to cook Foie Gras properly…
Foie errezeta
Patata kroketak
Patata kroketak –
Sukalde belgiar eta alemaniarrean oso ohiko eta ezaguna den Patata kroketa RZ gaurkoan. Erraza ta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako ezin aproposagoa badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
Errezeta
- Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero.
- Patata mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua.
- Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez.
- Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.
…
Kasu!
Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.
…
Akaso!
Patata kroketak
Arrautza gabeko 3 pastel
Arrautza gabeko 3 pastel –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Tentazioan erortzeko bideak irekiz, postre RZk indartuz Amonaren errezetatan aurkitutakoa dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren arrautza gabeko pastela RZk, hiru bertsiotan gainera, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak, beganoentzat ere bai, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
ARRAUTZA GABEKO PASTELA I
Lehenik nahastu beharrekoa:
- 2 irin taza
- Bikarbonato goilarakada bat
- Azukrea (taza baten ¾)
- Olio begetala (taza erdi)
Gehitu:
- Paxak, platanoa, txikitutako intxaurrak…
Labean mantendu ordubetez, 160 graduko tenperaturarekin.
ARRAUTZA GABEKO PASTELA II
- Irina, taza bat eta erdi
- 50 gr. Olo
- Paxak 100 gr.
- 100 ml. esne (oloe, arroza, soja…)
- Limoi birrindura
Labean mantendu 25-30 minutuz, 160 graduko tenperaturan.
ARRAUTZA GABEKO PASTELA III
- Irin integrala, 6 goilarakada
- Oloe irin fina, 6 goilarakada
- Esnea, 450 ml.
Kasu!
Fruitu lehorrak jarri, paxak, aranak, mertxika sikatuak… Pasa itzazu irinetatik nahastu aurretik.
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Urruneko amonaren arrautza gabeko pastelaren errezeta hemen … 🙂
Euskal pastela, gure gozorik ospetsuena…
Zuloa egin eta donuts-a…
ARRAUTZA GABEKO 3 PASTEL
Amonaren Tiramisua
TIRAMISUA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan gozo eta postreen artean gure gustokoenetakoa akaso, gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu eta hemen, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
…
Errezeta
- Arrautz-gorringoak ondo irabiatu azukrearen erdiarekin, beren bolumena bikoiztu arte.
- Pixkanaka maskapone gaztarekin nahastu.
- Zuringoak irabiatu azukrearen beste erdiarekin, eta dena suabe nahastu.
- Bizkotxoak kafearekin busti eta ontziaren hondoan jarri, eta kremaren zati batekin estali (nahi izanez gero txokolate beltz zatiak jar daitezke). Berriro beste bizkotxo kapa bat jarri gainetik, baita krema ere. Gaina kakao hautsarekin estali.
- Hozkailuan sartu ordu batzuetan.
…
Kasu!
Gomendagarria da bezperan prestatzea.
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren Tiramisua
Sagar RZk
Sagar RZk –
Postre RZ sailtxoarekin berezi bukatzeko, gaurkoan gurean Sagar RZ bildumatxo klasiko bat behar dena dakarkizugu. Sagar erreak RZ, Konpota RZ, Menbriloa RZ eta Sagar Tarta RZ. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako RZ erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin! 🙂
…
SAGAR ERREAK
Sagar erreak labean egiten dira. Garai batean, askotan, labearen berotasuna aprobetxatzeagatik ere egin ohi ziren. Horretarako beharrezko izango duzu fuente bat. Bertan, ur pixka bat bota eta jar ezazu nahi adina sagar; hori bai, Errezil sagarra bada, askoz hobe. Labean sartu, eta ordu erditxo batean, su handirik ere ez dela, gertu izango dira.
http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/
KONPOTA
Konpota gaur egun era askotara eta hainbat osagai erabiliz egiten da. Hala ere, garai batean herriotan Errezil sagarrari ez zitzaion aparteko osagairik gehitzen. Hona hemen sagarra konpotan jateko modu bat.
Osagaiak:
- 1 kg Errezil sagar
- bi edo hiru (gustuaren arabera) koilarakada azukre.
- Kanela zati bat.
Zuritu itzazu sagarrak eta egin lau puskatan. Ondoren, bota azukrea eta kanela, eta egosten jarri. Hogei minutu, edo ordu erditxo batean eginda izango duzu. Konpota hotzean zein berotan gozoa izan ohi da.
Hiru osagai horiek nahikoa dituzu konpota egiteko. Hala ere, zenbaitek haran pasak, mahats pasak edota piku lehorrak ere botatzen dizkio. Beste askok ardoa ere gehitzen diote.
http://pagotxa.eus/errezeta/gabon-konpota/
MENBRILOA
Bi menbrilo mota egin litezke sagarrekin. Batetik, heldutako sagarrekin egiten dena. Sagar horiek azukre asko izaten dute, eta menbriloa ordu betean, edo ordu eta erdian eginda izan liteke. Horrela egindako menbriloa askoz ere argiagoa da bestela egindakoa baino. Bestela, sagarrak heldu aurretik hartu behar dira, uztaila edo abuztua aldera. Garai horretan sagarrak makatzak izaten dira eta hori da komeni dena. Menbriloa horrela eginez gero, egosten denbora gehiago izan beharko duzu, hiru, lau edota sei ordu ere bai. Menbrilo hori askoz ere ilunagoa izan ohi da.
Osagaiak:
- Sei kilo Errezil sagar.
- Bost kilo azukre (gutxiagorekin ere egin liteke, zeuk ikusi)
Beraz, menbriloa egiteko zuritu sagarrak, azukrea bota eta egosten utzi. Ondoren pasa-pure batekin xehatu, eta moldeetan hozten utzi.
SAGAR TARTA
Askotan ikusi ditugu gozo-dendetan sagar tarta ikusgarriak, baina atal honetan azaltzen denak ez du ohiko itxura hori; bestela egiten da:
Osagaiak:
- 100 g gurina
- 3 arrautza
- Legamia (sobre erdiarekin nahikoa)
- 10 koilarakada azukre
- 10 koilarakada irin
- 10 koilarakada esnegain
- 1/2 kg Errezil sagar
- 3 sagar (gainean jartzeko)
- marmelada
Lehenik eta behin, har itzazu sagarrak eta ken iezaiezu murtxikina. Hala nahi duenak azala ken diezaieke sagarrei, baina azal eta guzti egiten duenik ere bada. Sagarrak gertu direnean, jarri egosten ur pittin batekin. Egositakoan , pasa-purearekin xehatu itzazu, eta hozten utzi.
Irabia itzazu arrautzak azukrearekin eta nahastu iezaiezu irina, gurina, legamia, esnegaina eta jada hoztutako sagar-purea. Ore moduko hori prest duzunean, gerta ezazu laberako ontzia, horretarako gurinarekin eta irinarekin pixka bat igurtziz. Orea ontzira bota , eta jar iezazkiozu gainean, apaingarri gisa, sagar-xerra batzuk bueltan; sar ezazu labera eta han ordu betez egon dadila 180C-tan. Amaitzeko marmelada apur bat gainaldean eta prest izango duzu.
Sagar RZk
Sagar errezetak
Txokolate trufak
Txokolate trufak –
Postre RZ sailtxoa bukatzen darraigu eta gaur Txokolate trufak RZ delikatessenena dakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, parranda osterako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXOKOLATE TRUFAK
…
Osagaiak 4 lagunentzat
- 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
- 200 g txokolate esnedun
- 200 g esnegain likido
- Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko
Errezeta
- Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
- Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
- Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
- Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
- Pausatzen utzi eta jango ditugu.
Txokolate trufak
Kasu!
“Trufa” tradizionala Belgikan sortu zen, eta duen izena trufa izeneko onddoagatik (Tuber melanosporum) eman zitzaion. Tuber melanosporum, the black truffle, Périgord truffle or French black truffle.
Kontuz zenbat trufa jaten dituzun astakilo hori…
…
Akaso!
Beste postre edo zoparik nahi badek hintzak hik …
Txokolate trufak
Prantxikaren bizkotxoa
Prantxikaren bizkotxoa –
Postre RZ sailtxoarekin bukatu eta Iker Martinezen momentuz azken errezeta izango dena dakarkizugu gaurkoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Iker Martinezen amonaren Prantxikaren bizkotxoa RZ berezia. Erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, flan eta bizkotxoaren arteko RZ bat da honakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
PRANTXIKAREN BIZKOTXOA
…
Osagaiak 4 lagunentzat
- 5 arrautza oso
- Litro erdi esne
- 125 g azukre
- 125 g azukre, gozokirako
- Banilla makilatxoa
Bizkotxorako osagaiak:
- 3 arrautza
- 3 koilarakada azukre
- 3 koilarakada irin
…
Errezeta
- Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin. Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu.
- Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.
- Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.
- Labea 160 ºC-tan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.
- Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu. Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu. Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.
- Labean dugun flana atera –erdi egina egongo da oraindik–. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.
- Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.
…
Ataungoa da Prantxika… ‘Txoriene’n Ikerrek amonak erakutsitako RZ prestatu zuenekoa.
…
Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat…
Milesker Iker gurean parte hartu eta zure esperientzia eta jakintza gurekin partekatzeagatik, segi gozo, segi fin eta on egin!
…
Akaso!
‘Marianitoa’ prestatzen ikasi dezakegu hemen Karlos eta Martinekin, ala ez …
Postre RZ sailtxoarekin darraigu, eta gaurkoan gozo eta bizkotxo gogoz gatoz. Prantxikaren bizkotxoa RZ polit hau dakarkizugu erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin aurkeztea aukeran, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Torrada karamelizatuak
TORRADA KARAMELIZATUAK –
Postre RZ sailtxoarekin darraigu urte hasera honetan, Iker Martinezen estilora aurretik ezagutzen dugun errezeta bat dakarkizugu gaurkoan, Torrada karamelizatuak RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerako eta aspaldiko RZ, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TORRADA KARAMELIZATUAK
…
• Baserriko ogia
• Banilla pusketa bat
• Litro bat baserriko esne
• 2 arrautza
• 200 g azukre
• Oliba olioa
Karamelatzeko:
• 2 koilarakada azukre
…
Errezeta
- Esnea ontzi batean berotzen jarri, azukrearekin eta banilla pusketerakin. Irakiten duenean, bost minutuz epeltzen utzi.
- Baserriko ogia lau xerra potolotan moztu eta erretilu batean jarri. Aurrez irakindako esnea bertara botako dugu, ogiak ondo bustiz.
- Zartagin batean, olioa berotzen jarriko dugu, su ertainean. Bitartean, bi arrautzak plater batean ondo irabiatuko ditugu. Orain, ogi xerrak banan-banan arrautzetatik pasa eta zartaginera botako ditugu; banan-banan frijituko ditugu. Bi aldeak frijitu ostean, erretilu batera atera. Torrada bakoitzari azukre pitin bat gainetik bota, eta sukaldeko soplete baten bidez erre, horrela torradak karamelu kurruskatsuz estalita geldituko zaizkigu. Sopleterik eduki ezean, ez larritu, horrelaxe ere ederrak gelditzen dira eta!
…
…sukaldeko soplete baten bidez erre, horrela torradak karamelu kurruskatsuz estalita geldituko zaizkigu. Sopleterik eduki ezean, ez larritu, horrelaxe ere ederrak gelditzen dira…
Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» liburuko RZ .
…
Akaso!
Beste postrerik nahi badek hintzak hik … Argiñano eta Berasategiren RZ berezia: Merendola!
Maitane Segurolaren TORRADAK bideo RZ:
Torrada karamelizatuak
Krepeak sagarrez beteak
KREPEAK SAGARREZ BETEAK –
Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita urtea hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak RZ. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
KREPEAK SAGARREZ BETEAK
…
Karamelizatzeko:
- Azukrea (4 koil.)
- Gurina (1 koil.)
…
Errezeta
- Lehenik, ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, azukrea eta irina, dena ongi irabiatuz. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean aurreko ontzira nahastu.
- Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean bertara kazokada bat krep masa bota, eta zartagia alde batetik bestera suabe-suabe mugituz, masa zartagin guztian zabaldu. Segundo batzuen ondoren, buelta eman, eta segidan plater batera atera. Gainontzeko masarekin gauza bera egin.
- Orain, krepeak betetzeko sagarrak prestatuko ditugu. Horretarako, sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lauki txikitan ebaki. Zartagin bat berotzen jarri, eta koilarakada bat gurin bota, eta segidan sagar puxketak gehitu. Hiru minutu pasatu ondoren, lau koilarakada azukre gehitu, sua edo beroa bizitu, eta beste 3 edo 4 minutuz eduki bertan. Sagar zatiak karamelizatu arte eduki sutan. Ondoren, sutatik erretiratu.
- Krepeak betetzeko, sartu koilarakada sagar karamelizatu krep bakoitzaren erdian eta tolestu.
…
Kasu!
Marrubi garaian, marrubiak erabil daitezke saltsa goxo bat egin eta krepeak gainetik bustitzeko.
Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat,
…
Akaso!
Beste postrerik nahi duzu? Nevaditos Nocillakin RZ nahi badek hintzak hik …
Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak RZ. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Anana errea
Anana errea –
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugu urtea, eta hasteko gaurkoan gozo eta exotikoa den Anana errea RZ dakarkizugu. RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
ANANA ERREA
….
Osagaiak 4 lagunentzat
- Anana bat
- Azukrea lau goilarakada
- Gurina lau goilaratxo
- Esnegaina 100 zl
…
- Anana lau trontzatan moztu; ez daitezela finegiak izan. Trontza bakoitzari azala kendu, eta erdian duen zati gogorra aizto baten laguntzaz txukun-txukun kendu.
- Zaratagin bat sutan berotzen jarri; bertara goilaratxo txiki bat gurin gehitu, eta, gurina urtzen hastean, anana zatiak zartaginera gehitu, goilarakada bat azukrerekin batera. Gurina eta azukrea erretzean, anana karamelizatuko da; orduan, ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu eskas batez gorritu. Pauso bera jarraitu gainontzeko hiru anana zatiekin, aldika gurina eta azukrea gehituz.
- Anana guztiak gorrituta ditugunean, gorde. Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota, eta su bizian pare bat minutu irakiten eduki. Horrela karamelo saltsa bat izango dugu.
- Ananak zerbitzatzeko, gainetik karamelo saltsa hau botatzea besterik ez zaigu falta.
…
Kasu!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…
…
Akaso!
…
Beste postre edo txirrisklasik nahi badek hintzak hik …
Anana errea
Igel hanka salteatuak
Igel hanka salteatuak –
Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikaina. RZ zaporetsua, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin ezhoiko bihurtu den mokadua ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
IGEL HANKA SALTEATUAK
…
Osagaiak 4 lagunentzat
- Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak
- 4 baratxuri ale, pikatuak
- Eskukada bat perrexil, pikatua
- 8 koilarakada oliba olio
- Limoi bat, lautan zatitua
Errezeta
- Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel hankak, makilatxo batean sarturik. Guraize batzuen bitartez bereiziko ditugu hanka mamitsu sendoak animaliaren gorputzetik (bota egingo dugu hau). Garbitu, gatza eman eta piperbeltza erantsiko diegu, errotatxo batez.
- Padera batean oliba olioa isuri eta su bizian frijituko ditugu, erre gabe, baratxuri pikatuak. Gorritzen hasi orduko gaineratuko ditugu igel hankak eta, su bizian betiere, alde guztietatik gorritzen utziko ditugu, haragi txigortuaren kolorea hartu arte. Gure suaren bizitasuna horren handia ez bada, edo etxeko padera txikia bada, bi edo hiru txandatan gorrituko ditugu hankak, erregos ez daitezen, egoki friji daitezen.
- Perrexil fresko pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik, sutatik atera baino lehen.
- Baratxuritan txigortu eta gero, xukaturik aurkeztuko ditugu erretilu batean, lautan zatitutako limoi batekin. Limoi zukua garaztatuko dugu haien gainetik, garratz xamar gustatuz gero.
…
Kasu!
Anfibio anuroen artean badira jauzi azkarrak eta indartsuak egiten dituzten igelak (Rana agil adibidez; izena bera nahiko argigarria da), baina baita salto txikitxoak baino egiten ez dituzten beste zenbait igel eta apo ere. Beste batzuk ezin dute saltorik egin: apo lasterkariak (Bufo calamita), esaterako, korrikaldi txiki baten antzeko zerbait egiten du, gelditu, eta berriro korrika. zientziakaiera.eus/igelen-jauziak
…
Akaso!
Asier Olaizola pilotari ohia ETBko “Txoriene” saioan igel-hankak Zudairiko estilora RZ prestatuz.
…
Gordin eta garbi Kuala Lumpur-eko Chinatown-en igela txinar estilo tradizionalean RZ sukaldatzen. How to cook live frogs-Chinatown Kuala Lumpur-Traditional Chinese Style.
Igel hanka salteatuak Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikaina.
Txerri masailak saltsan
Txerri masailak saltsan –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, matrail edo masaila saltsan dakarkizugu gaurkoan, txerriaren beste sail bat gozatzeko, Txerri masailak saltsan RZ bikaina. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako bikaina zinez, lagunekin bazkari bat gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI MASAILAK SALTSAN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Kilo bat txerri masail edo matrail
- Porru bat
- Bi tipula
- Bi azenario
- Lau baratxuri ale
- Piper beltz ale batzuk
- 3/4 litro ardo beltz
- Basokada bat Oporto
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere. Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz.
- Bitartean, ditugun barazkiak garbitu (porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak), zuritu eta pusketatan moztu.
- Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltza gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordu bete inguruz irakiten eduki (masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke).
- Masailak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten eduki, lodiera pixka bat hartu arte.
- Txerri masailak xerratan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baititugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest jateko.
…
Kasu!
… ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri Txerri masailak uretan erabat estali, ordu bete inguruz irakiten eduki, masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke.
…
Akaso!
petritegisagardoa kanaletik Sagardoa sukaldean: Txerri masailak RZ
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Haizea Luzuriagak Euskal-txerri sekretua Baztango onddo saltsa krematsuarekin RZ egin zuenekoa…
Txerri masailak saltsan
Haragi fonduea
Haragi fonduea –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz gaurkoan haragi fonduea RZ dakarkizugu. RZ goxo eta erraza, lagunekin edo ama eta izeba bisitan datozenerako prestatzeko modukoa, ligatzeko eta girotxo hori sortzeko gomendagarria oso… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI FONDUEA
…
Osagaiak
- Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua
- Litro eta erdi oliba olio
- 3 baratxuri ale
Haragi fonduea
- Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko eskatzen duen ontzi berezia edukitzea. Fonduea jan baino ordubete lehenago aterako dugu haragia hozkailutik, epeldu eta hotz egon ez dadin.
- Olioa eta baratxuriak padera batean jarri eta su eztian jarriko ditugu berotzen, baratxuriak olioa kutsa dezan. Ez du erre behar. Sua biziagotu egingo dugu, arian-arian, baina kontu handiz betiere, baratxuriak gehiegi txigor ez daitezen. Erre aurretik aterako ditugu baratxuriak, olioak zapore txarrik izan ez dezan.
- Fondue-ontzian isuriko dugu olioa (mahaiaren erdian ipiniko dugu ontzi berezi hau) eta alkohol-erregailu neurgarri bat egokituko dugu haren azpian, fondue-ontzia epel eta olioa haragia txigortzeko prest egon dadin. Suak bizitasuna eta ontziak tenperatura galdu dutela sumatzen badugu, biziagotu egingo dugu garra, haragia erregos ez dadin.
- Haragi dadoak fonduerako erabiltzen diren bi hortzeko sardexkaz ziztatu, heldu eta oliotan murgilduko ditugu, ongi egin daitezen. Denborak zehaztuko digu puntua, mamitsuagoa edo eginagoa ateratzeko. Haragi puska atera bezain laster sartuko dugu hurrena, bien bitartean luzaroan ez itxoiteko. Une horretan emango diogu gatza haragiari.
- Entsalada berde batez eta patata egosiez lagunduko diogu haragiari. Garrantzitsua da gopor edo ontzi txikitan hainbat saltsa edukitzea, haragi puskak busti ahal izateko: saltsa azkarra, soja saltsa, allioli, saltsa holandesa, maionesa baratxuriarekin, mojo picon, saltsa tartaroa, eta abar.
…
Kasu!
Horiez gainera, afari jostakin honen osagarri egoki-egokiak izan daitezke ozpinetan onduriko kornixonak eta piperminak.
…
Akaso!
GauchoTV-tik…
Pausoka irudirik behar baduzu…
Txokolatezko fonduea ere hemen, baina haragirik ez nahastu txokolateaz arren…
Haragi fonduea
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan txerri solomillo edo azpizuna gozatzeko Txerri azpizuna txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Txerri azpizuna, 2 xolomo xerratu
- Txanpiñoiak, 250 g
- Esne gaina, 200 cl
- Idiazabalgo gazta zatitxo bat
- Oliba olioa
- Piperbeltz hautsa
- Gatza
…
Errezeta
- Lehen pausoan, txanpiñoiak ondo garbituko ditugu, eta xafla finetan moztuko. Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota,eta beroa dagoenean txanpiñoiak botako ditugu. Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pitin bat bota eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. Ondoren, lortu dugun txanpiñoi krema hau sutatik kendu eta gorde.
- Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piperbeltz hauts pixka bat bota. Zartagin bat sutan berotzen jarri, baina oliorik gabe plantxa moduan erabili behar baitugu. Ondo beroa dagoenean, olio tanta bat bota eta azpizun xerrak zartaginean ipini eta bi aldeetatik ondo gorritu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea. Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, zartagin bera erabiltzen jarraitu behar dugunez, zartagineko olio soberakina kenduko dugu.
- Aurrez prestatu dugun txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
- Bukatzeko, eta sutatik kanpo, Idiazabal gazta zati birrindua gehituko diogu kremari. Ditugun azpizun xerrak plateretan banatu, eta gainetik bakoitzaren gustura botako dugu krema.
…
Kasu!
… txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa jarraituko dugu solomillo edo azpizuna gozatu eta Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXEKOR AZPIZUNA ORBURUEKIN ETA IDIAZABALGO GAZTAREN SALTSAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 azpizun xerra (200 g ingurukoa bakoitza)
- Dozena bat orburu
- Idiazabalgo gazta puska bat, 150 g
- Basokada bat esne gain
- Koilarakada pare bat irin
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Piperrauts beltza
…
Errezeta
- Lapiko bat urez bete, eta koilarakada pare bat irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri berotzen irakin arte.
- Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere orburu bakoitzari ondo moztu. Garrantzitsua da ordena horri jarraitzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko dira. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, orburuak atera, eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.
- Lapiko batean, esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabalgo gazta pusketatan xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten eduki, minutu pare batez gutxi gorabehera. Sua itzali eta gorde.
- Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri, su bizian. Jarraian, azpizunak bertan ipini. Gatz pitin bat bota, baita piperrauts beltza ere. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta hiru bat minutuz zartaginean erre eta buelta eman. Beste hiru bat minutuz eduki, eta gatza eta piperrautsa bota. Azkenik, azpizun xerrak erretilu batera pasatu, eta sua itzali gabe gazta eta esne gain saltsa bertara irauli.
- Pare bat minutuz irakiten eduki. Hala, saltsa lodituko zaigu. Bertara orburuak gehitu, azken berotua emateko, eta jada platera bukatuko dugu. Horretarako, platerean azpizun xerra jarri eta gainetik eta inguruan orburuak jarri, eta dena saltsaz ongi estali.
…
Orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ
Oilasko txikiak bizkaitar erara
Oilasko txikiak bizkaitar erara –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa hasiko dugu oilasko txikiak bizkaitar erara RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
OILASKO TXIKIAK BIZKAITAR ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 Oilaskotxo (bakoitza 400 g)
- 2 Tipula gorri
- 2 Tipula zuri
- 2 Tomate heldu
- 4 Piper txorizero
- 4 Baratxuri ale
- 2 Kopatxo ardo zuri
- Oliba olio birjina
- Gatza
…
Errezeta
- Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.
- Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte. Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta. Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke. Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak. Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua. Mantendu irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.
- Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
…
Sartu piper txorizeroak bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde…
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Urruneko amama eta aitxitxaren oilasko RZ goxoak segidan… Tandoori Chicken RZ amamak eta aitonak KFC Chicken estiloan 100 hegal eta oilasko hanka RZ.
Oilasko txikiak bizkaitar erara Oilasko txikiak bizkaitar era ra Oilasko txikiak bizkaitar era ra
Legatz kokotxak pil-pil erara
Legatz kokotxak pil-pil erara –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz Legatz kokotxak pil-pil erara RZ top horietakoa dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZrarik bada, RZ hau da denak txundituta uzteko primerako top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
LEGATZ KOKOTXAK PIL-PIL ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Legatz kokotxa freskoak, 1 kg
- Baratxuria, 3 ale
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxa guztiak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana lapikoan jarri kontu pixka batekin, baina betiere azala gora begira dutela. Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi eta ondoren, lapikoa sutik kendu.
- Pil-pila prestatzeko, pazientzia da osagai nagusia. Izan ere, lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Tenperatura horrek lagundu egiten du kokotxek barruan duten gelatina askatzen, eta gelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat egiten.
- Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu, eta poliki-poliki lapikoa mugimendu borobilak eginez mugituko dugu. Segituan ohartuko gara, pil-pil saltsa loditzen ari dela. Pil-pila lortzean eta zerbitzatu aurretik, berriro su motelean berotu lapikoa. Kontuan hartu plater horrek ez duela perrexilik behar.
…
Kasu!
Lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Legatz kokotxak pil-pil erara
Berdela labean piperradarekin
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz berdela labean piperradarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
…
- Lau berdel
- Piper gorri morroia
- Piper berdea
- Tipula gorri bat
- Lau baratxuri ale
- Arrain salda
- Gatza
- Oliba olioa
- Ozpina
…
Errezeta
- Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, piper gorri eta berdeak eta tipula juliana moduan moztu, eta 30 minutuz lapiko batean erregosi, olio zurrutada eta gatz pittin batekin, su motelean. Ez estali lapikoa taparekin; horrela lurrina kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.
- Bitartean, berdela xerratan prestatu. Ahal bada behintzat, arrainaren erdiko hezur txiki gehienak pazientzia pixka batekin kendu. Jateko garaian eskertuko dugu hori.
- Labeko erretilu batean pare bat koilarakada arrain salda ipini, eta saldaren gainean, azala goraka dutela, berdel xerra guztiak, bata bestearen segidan. Gatz pittin bat bota. 200 ºC-tan berotutako labean sartu, eta lau minutuz eduki. Berehala egiten da. Lau minutu pasatu, eta segituan labetik atera. Ozpin zurrutada txiki bat bota arrain xerren gainetik.
- Zartagin txiki batean, baratxuri xerratuak frijitu oliotan, eta dena berdelak ditugun erretilura bota.
- Mahaira zerbitzatzeko, plater bakoitzean, piperrada koilarakada jarri erdian, gainean berdel xerra pare bat, eta azkenik erretiluan dugun saltsaz platerekoa busti.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ALMEJAK TXAKOLI ERARA RZ egin zuenekoa…
BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)
Begihandiak tintan (Txibiak tintan) –
Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa hasiko dugu eta begihandiak tintan RZ dakarkizugu hasteko. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
BEGIHANDIAK TINTAN (txibiak tintan)
…
- 2 kilo begihandi
- Begihandien tinta
- Etxeko tomate saltsa kazokada bat
- 3 baratxuri ale
- 3 tipula eder
- 2 piper berde
- Ardo zuria, basokada bat
- Gatza
- Oliba olio birjina
- Ura
Errezeta
- Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.
- Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik. Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.
- Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begihandiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.
- Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin.
- Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.
…
Kasu!
Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.
…
Akaso!
Txibi erraldoia Zelanda Berrian? Fake ala egia…
sashimi RZ egiteko mozketa bideoa…
Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers National Geographic
Begihandiak tintan (Txibiak tintan)
Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin
Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin –
Gaurkoan pastak eta arrozak sailtxoa amaituz, Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TAGLIATELLEAK OTARRAINXKA ETA TXIRLEKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 400 g tagliatelle
- Zortzi otarrainxka
- Ziazerba sorta bat
- Bi dozena txirla
- Bi baratxuri ale
- Oliba olio birjina
- Kopa bat ardo zuri
- Esne gain basokada bat
- Gatza
…
Errezeta
- Lehenik, otarrainxkak zuritu, eta zartagin batean, oliba olio zorrotada bat gehitu eta otarrainxken azalak bota. Pare bat minutuz frijitu ondoren, ardo zuria gehitu, eta, ondoren, ur pitin bat.
- Guztia bost minutuz su bizian irakin, eta irabiagailuaren laguntzaz irabiatu. Salda gerorako gordeko dugu.
- Lapiko bat urez bete eta sutan jarri berotzen, gatz eta oliba olio pixka batekin. Irakitean, tagliatelleak gehitu eta bost bat minutuz irakiten eduki. Pasta al dente dagoenean, lapikoa sutik kendu, ur hotzean pasatu eta, ur soberakina ongi kendu ondoren, erretilu batean gorde.
- Zartagin zabal batean oliba olio zorrotada bat jarri, eta, berotzen hastean, bi baratxuri aleak, aurrez zuritu eta txikituak, dantzan ipini. Kolore pixka bat hartzen dutenean, otarrainxkak gehitu, zati txikietan moztuak. Jarraian, txirlak eta ziazerba ere gehitu.
- Ondoren, gorderik daukagun salda guztia gehitu, eta, irakiten hastean, esne gain basokada ere bai. Bost minutuz irakiten eduki, eta tagliatelleak gehitu. Ongi nahastu, eta, beroa dagoenean, jateko prest daukagunez, plateretara zerbitzatzea besterik ez da gelditzen.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ESPAGETIAK BARRENGORRI ETA TOMATEAREKIN RZ egin zuenekoa…
…
Fetuccini pasta RZk 4 eratan:
Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin
Itsas paella
Itsas paella –
Gaurkoan pastak eta arrozak sailtxoa jarraituz, itsas paella RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂
…
ITSAS PAELLA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 350 g arroz
- 8 otarrainxka
- Itsas zapo txiki bat
- 250 g txirla
- 250 g Bretainiako muskuilu, (txikiak)
- 4 txipiroi
- 3 ale baratxuri
- Tomate bat
- Porru bat
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Azafrana
…
Errezeta
- Lehenik, arrain salda egiten hasiko gara. Horretarako, itsas zapoa banatu, haragi eta eskeletoan. Eskeletoa hartu, eta urez beteriko lapiko batean sartu. Porru bat ere gehitu, eta sutan berotzen jarri. 30 minutuz irakiten eduki.
- Bitartean, tomatea eta baratxuri aleak pusketa txikietan moztu. Ondoren, txipiroiak garbitu; horiek karratu txikietan moztu. Zapoa ere karratuetan moztu.
- Paella ontzi zabal bat hartu, eta sutan ipini, olio zorrotada batekin. Beroa dagoenean, otarrainxkak gehitu (osorik) eta minutu batez erregosi ondoren, plater batera atera eta gorde.
- Baratxuriak gehitu, eta txipiroi puskak ere bai. Bi minutu pasatu ondoren, tomatea gehitu, eta azafrana bertara bota. Beste minutu pare batez eduki sutan, eta gero arroza bota. Guztia ongi nahasi, eta arrozaren kantitatearen bikoitza egin dugun arrain salda gehitu. Gatza bota, eta irakiten jarri su ertainean, 10 minutuz.
- Ondoren, itsas zapoa gazitu, eta paellan ongi sakabanatua gehitu; bost minutu geroago, txirlak eta muskuiluak. Beste bost minutu eduki, eta sua itzali. Utzi geldirik, arroza gozatu dadin. Ondoren mahaira eraman.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ARROZEZKO ODOLKI BUÑUELOAK GERNIKAKO PIPERREKIN RZ egin zuenekoa…