Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin)
Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) –
Osagaiak
- 250 gr. Okela xehetua
- 6/8 xafla Moldeko ogia
- erdi bat Tipula (aukeran)
- ale bat Berakatza (aukeran)
- Amiñi bat Pipermina (aukeran)
- Edalontzikada erdi Ogi xehetua
- Eskukada bat Perrexila (aukeran)
- Ura (edo esnea)
- Olioa
- Gatza
Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.
Pausoak
- Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
- Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
- Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
- Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
- Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
- Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!
…
Kasu!
…
Akaso!
Amonaren “Carbonade Flamande” patata frijituekin
CARBONADE FLAMANDE –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Haragia prestatzeko modu berezi bat dakarkizugu gaurkoan, “Carbonade Flamande” delakoa, batez ere txahal haragiarentzat oso egokia, Belgikako ohitura berezia dena eta ogiak lagunduta gozatzekoa, eta patata frijituekin noski. Flandriar karbonada ere deitzen zaio, funtsean, haragia tipularekin eta garagardotan erregostea da kontua, zenbait orduz… garagardo beltzarekin… Amonaren Carbonade Flamande RZ zeuretzat segidan, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- olioa
- 4 tipula
- 2 baratxuri
- kilo bat haragi
- gatza
- piperrautsa
- salda pixka bat
- litro erdi garagardo (Lambic, Gueuze; Leffe)
- 2 sagar
- tomatea
- azenarioak
- Patatak
- erramu hosto bat
…
Errezeta
- Jarri olioa, 4 tipula xehetu eta bi baratxuri hortz.
- Doratzean jarri gisatzeko kilo bat haragi, laukitxoetan moztuak.
- Frijitu su bizian, egurrezko goilare batekin mugitzen duzun bitartean.
- Bota gatza eta piperrautsa (azukrea ere botatzen diote batzuk).
- Gehitu salda pixka bat eta utzi irakiten tarte batez.
- Jarri litro erdi bat garagardo, zuritutako 2 sagar, tomate apur bat eta erramu hosto bat.
- Utzi guztia ordu eta erdiz egosten.
- Sua itzali baino ordu erdi lehenago azenarioak gehitu.
- Patata frijituak prestatu…
…
Kasu!
Nahastu ahalik eta gutxien. Utzi guztia ordu eta erdiz egosten behintzat, edo apurtxo bat gehiago… Patata frijituak nahi dituzun guztiak…
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Giltzurrunak xerezetan
GILTZURRUNAK XEREZETAN –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 2 txahal giltzurrun
- limoi edo ozpina
- tipula gorri bat
- 3 baratxuri
- irin goilarekada bat
- tomatea
- xerez lehorra
- pikantea
- gazta
…
Errezeta
- Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
- Frijitu eta utzi lapiko batean.
- Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
- Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
- Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
- Zerbitzatzeko prest…
…
Kasu!
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Giltzurrunak xerezetan
Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak
Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaur Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak RZ dakarkizugu, mundiala gosea baduzu, gozatua eta betekada ziurtatuak… Prestatzeko oso erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- haragi xerrak
- urdaiazpikoa
- gazta
- irina
- arrautzak
- ogi arraila edo ogi birrindua
…
Errezeta
- Xerrak lisoak eta finak izan behar dira, moztu laukitxoetan haragia, urdaiazpikoa eta gazta.
- Jarri haragi xerra bat, gainean gazta, urdaiazpikoa, gazta berriro eta beste xerra bat.
- Pasa irinetatik, arrautzetatik, ogi arrailetik eta frijitu.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Patata frijituekin, entsalada batekin, patata purearekin, edo saltsa fin batekin zerbitzatu daiteke; azelga orri-mami arrautzaztatuak eta piper gorriak primerako aukera dira adibidez …
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren haragi tournea
Amonaren haragi tournea –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren haragi tournea RZ dakarkizugu, haragia gaurkoan ere, barazkiekin konpentsatuko duguna. Errezeta erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai…
Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- solomo oso bat
- ogi opil bat
- azenario batzuk (250 gr)
- patata aukeran
- txanpiñoiak
- orburuak
- ilarrak
- gurina
- gatza
- olioa
…
- Eskuratu solomo oso bat.
- Lotu soka fin batekin eta moztu lauzpabost zentimetrotako puskak, eta moztu sokarekin lotzen den bitartean.
- Bota gatza.
- Jarri olio dezente zartagian eta frijitu.
- Ondoren kendu soka.
- Moztu ogi opil bat xerretan eta frijitu.
- Jarri ogi frijitua erretilu batean, eta ogi zati bakoitzaren gainean ipini haragi zati bat.
- Egosi azenario batzuk (250 gr.) eta jarri erretiluan.
- Salteatu olio edo gurinarekin txanpiñoiak, orburuak eta ilarrak.
- Prestatu txingarra eta jarri haragiaren gainean.
- Zerbitzatzeko prest…
…
Kasu!
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren haragi tournea
Amonaren txahalki urdaiztatua
Amonaren txahalki urdaiztatua –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren txahalki urdaiztatua RZ dakarkizugu, haragia eta haragia bai. Urdaiztatu urdai xerrekin osagai bat estaltzea besterik ez da, eta errezeta egiteko pausoak “Txahalkia bere zukuan” errezetako berdinak dira. Prestatzeko pazientzia apurtxo bat gehixeago beharko duzu baina erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- hirugiharra, urdaiazpikoa, azenarioa, arrautz egosia…
- hegal haragia (biribilkia edo besokia)
- tipula
- 3 baratxuri ale
- olioa
- perrexila
- pattarra edo ardo txuria
…
- Kasu honetan haragian zuloak egin behar dituzu, eta bertan sartu hirugiharra, azenarioa, urdaiazpikoa, arrautz egosia…
- Ondoren lotu eta jarraitu “txahalkia bere zukuan” errezetako argibide hauek.
- Jarri lapiko batean olioa, tipula dezente, hiru baratxuri ale eta perrexil adartxo bat.
- Jarri haragia bertan, su bizitan doratu dadin (kontuz, erre gabe).
- Saltsa lehortzen denean, bota pattarra edo ardo txuria.
- Tenedore batekin haragia samurra dagoela nabaritzen duzunean, pasa saltsa gainetik, eta beharrezkoa bada salda apur bat edo ura.
- Zerbitzatzeko xerrak egin (hotz dagoela hobe) eta zerbitzatu saltsa gainetik jarrita.
…
Kasu!
Osagai bat urdaiztatu edo urdaiztatzea, urdai xerrekin estaltzea besterik ez da.
Patata purearekin zerbitzatu daiteke, eta gazta apurtxo bat gainetik primeran geratzen zaio…
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren txahalki urdaiztatua
Amonaren txahalkia bere zukuan
Amonaren txahalkia bere zukuan –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan txahalkia bere zukuan amonaren erara RZ dakarkizugu, haragia eta oroitzapen goxo asko, prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Hegal haragia (biribilkia edo besokia)
- tipula
- 3 baratxuri
- olioa
- perrexila
- pattarra edo ardo txuria
…
- Hegal haragia, biribilkia edo besokia izan daitekeena, lotu zerorrek, edo eskatu harakinari prestatua emateko.
- Jarri lapiko batean olioa, tipula dezente, hiru baratxuri ale eta perrexil adartxo bat.
- Jarri haragia bertan, su bizitan doratu dadin (erre gabe).
- Saltsa lehortzen denean, bota pattarra edo ardo txuria.
- Tenedore batekin haragia samurra dagoela nabaritzen duzunean, pasa saltsa gainetik, eta beharrezkoa bada salda apur bat edo ura.
- Zerbitzatzeko xerrak egin (hotz dagoela hobe) eta zerbitzatu saltsa gainetik jarrita.
…
Kasu!
Patata purearekin lagun daiteke.
Haragia, eskatu harakinari prestatua emateko hobe, prozesua erraztuko dizu.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren txahalkia bere zukuan
Untxia ehiztari erara
Untxia ehiztari erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren untxia ehiztari erara RZ dakarkizugu, untxia saltsan errezetaren ostean aproposa iruditu zaiguna, festa bat zena eta oroitzapen goxo asko dakartzana. Errezeta prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- untxia
- gatza
- piperrautsa
- tipula bat
- baratxuria
- perrexila
- bi tomate
- ura
- 250 gr txanpiñoi
- 125 gr urdaizpiko
- jerez lehorra
…
Errezeta
- Moztu untxia pusketan, eta jarri gatza eta piperrautsa.
- Frijitu eta jarri lapikoan.
- Gehitu xehatutako tipula bat, baratxuria, perrexila, zuritutako bi tomate eta ur pixka bat. Dena juntu egosi, eta samurra dagoenean, bota 250 gramo txanpiñoi, 125 gramo urdaizpiko laukitxoetan moztuta, eta jerez lehor kopa bat.
- Egosi dadila hamar minutuz.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K.a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren untxia ehiztari erara RZ
Untxia saltsan amonaren erara
Untxia saltsan amonaren erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz.
Gaurkoan Amonaren untxia saltsan RZ dakarkizugu, oroitzapen eta gozamen goxo asko eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, prestatzeko erraza, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- untxia (kilo bat)
- gatza
- olioa
- tipula bat
- bi baratxuri
- perrexila
- irina
- salda edo ardo zuria
…
Errezeta
- Moztu untxia pusketan, bota gatza eta frijitu.
- Olio berean frijitu xehatutako tipula bat, bi baratxuri hortz, baratxuria eta perrexila.
- Dena doratzen denean, gehitu irin goilarekada bat, doratu dadila, eta eman bueltak egurrezko goilare batekin erre ez dadin.
- Gehitu salda edo ardo zuria, eta irakin dezala tarte batez.
- Pasa saltsa pasadoretik, eta bota untxiari.
- Utzi egosten 45 minutuz samurra egon arte eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina, Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoan bizi direnak. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi dira.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
…
Urruneko aitonen erara…
Untxia saltsan amonaren erara
Amonaren galeper erreak
Amonaren galeper erreak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan hain berezia zen eta hainbeste gustatzen zitzaigun Amonaren galeper erreak RZ, oroitzapen gozo asko eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- galeperrak, pertsonako 2 (tamainaren arabera)
- cognac tanta batzuk
- gatza
- piperrautsa
- hirugihar tira batzuk
- patata
- piper gorriak
- piper berdeak
…
- Ondo garbitu galeperrak, eta pasa trapu bat barrenetik lehortzeko.
- Zipriztindu barrenak cognac tanta batzuekin eta ondu gatz eta piperrautsarekin.
- Bildu hirugihar tira batzuekin eta lotu.
- Erre ondoren, 20 minutuz edo, kendu soka.
- Patata, piper gorri zein berdeekin zerbitzatu.
…
Kasu!
Piper gorri zein berdeekin zerbitzatu daiteke. Saltsa fin bat ere egin daiteke, tipulekin eta galeperren zukuarekin.
Galeper Phasianidae eta Odontophoridae familietako zenbait kideen (Coturnix eta Lophortyx generokoak) izen arrunta. Faisaiaren familiako hegaztia da, eperra baino txikiagoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Hona hemen espezie batzuk: Galeper arrunta (Coturnix coturnix), Galeper arlekina (Coturnix delegorguei), Kaliforniar galeperra (Lophortyx californica).
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko aitonen erara…
Amonaren galeper erreak
Gaurkoan hain berezia zen eta hainbeste gustatzen zitzaigun Amonaren galeper erreak RZ
Amonaren txerri solomoa esnearekin
Amonaren txerri solomoa esnearekin –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan Amonaren txerri solomoa esnearekin RZ, ogiarekin laguntzeko errezeta horietakoa, gazteenentzat primerakoa, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai…
Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo bat solomo
- gatza
- olioa
- baratxuriak
- litro erdi esne
- jerez lehor kopa bat
…
- Lotu soka batekin kilo bat solomo eta bota gatza.
- Jarri lapikoan olioa eta baratxuriak, eta doratu haragia.
- Kendu olioa eta bota litro erdi bat esne, eta egosi guztia 20-30 minutuz lapikoan. Gehitu jerez lehor kopa bat.
- Atera haragia eta moztu xerretan.
- Utzi apur bat denbora gehiago saltsa murrizten.
- Pasa saltsa eta bota gainetik.
- Zerbitzatzeko prest..
…
Kasu!
Patata purearekin zerbitzatu daiteke.
AMONAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
2014an Oñatiko Etxehaundi jatetxeko Eloi Iartzak egindako onddoz beteriko txerri hanken errezeta…
Amonaren txerri solomoa esnearekin
Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)
Xerra Amerikar ogitartekoa –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi bat haragi xehetu
- gatza
- baratxuria
- perrexila
- bi arrautza
- tipula
- olioa
- ogia barran
…
Errezeta
- Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
- Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
- Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
- Laguntzeko erabili dezakezu: tomatea, letxuga, 8 saltsa, piperrak, patata frijituak, …
…
Kasu!
- Hotzetan gorde.
- Belgikan tomate eta letxugarekin laguntzen da.
- Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
- Amonaren 8 saltsa
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Jamie Oliver-ren hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !
Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)
Amonaren arkumea menestran
Amonaren arkumea barazki menestran –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan arkumea barazkiekin, Amonaren arkumea barazki menestrarekin RZ gozoa, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- arkumea 2 kilo
- olioa
- tipula bat
- azenarioa
- perrexila
- irina
- barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak, patatxo txiki batzuk
…
Errezeta
- Prestatu barazki batzuk, egosita eta arrautzeztatuta. Amaieran gehituko ditugu.
- Arkumea zatitxotan moztu eta oliotan salteatu. Utzi lapiko batean.
- Olio berdinean frijitu ondo xehetutako tipula bat, azenarioa eta perrexila. Gehitu irin goilarekada bat eta ondo su eztitu. Utzi tarte batean egosten, pasadoretik pasa eta jarri arkumeari.
- Arkumea samurra dagoenean, menestra gehitu, barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak zatitxotan, eta patatxo txiki batzuk. Utzi egosten tarte batez su baxuan.
…
Kasu!
Potoko barazkien menestra baduzu ere ez duzu aukera txarra, denbora asko irabaziko duzu baina arkumeak ez dizu barazkien gustua xurgatuko eta nabarituko da.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko Aitonaren erara…
Amonaren arkumea menestran
Rabu
Rabu edo zezen buztana –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Parre pixka bat eragin zigun errezetari Amonaren rabua RZ izenburua jartzeak, beraz “Rabu” soil batekin izendatu dugu gaurko errezeta azkenean. Zezen buztanaren RZ da rabua, zezen isatsa deitua baita ere, delizia bikaina haragi zale gehienorentzat, hemen dakarkizugu amonaren erara, presio eltzean egitekoa, haragi gisatuarekin ere egiten zuena, errezeta erraza denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- zezen buztana / gisatzeko haragia
- baratxuriak
- olioa
- 2 azenario
- patatak
- ozpin apurtxo bat
- tipula bat
- irin goilarekada bat
- 2 tomate goilarekada
- ardo zuri apurtxo bat
- ura (edo salda)
- ilarrak
- perrexil apur bat
- Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
- Utzi presio eltze batean.
- Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
- Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
- Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
- Nahi bada perrexil apur bat ere.
- Azken momentuan jarri ilarrak.
- Presio eltzean prestatu ordu erdiz.
…
Kasu!
- Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
- koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…
ZEZEN BUZTANA – RABU
Amonaren arkume hanka betea
ARKUME HANKA BETEA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren arkume hanka betea RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta hau, haragi gosez gabiltza eta gero siestan digestioa goxo goxo egiteko errezeta bikaina hauxe! Errezeta pisutxua, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan beti bezala, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Arkume hanka bat (edo bi)
- tipula bat
- bi baratxuri
- dozena bat azeituna
- 50 gramo urdaiazpiko
- arrautza bat
- 2 goilarekada tomate
- ogi arrailatua
- ardo zuri kopa bat
…
- Jarri zartagian tipula bat eta bi baratxuri hortz xehatuta.
- Bigunak daudenean, gehitu dozena bat azeituna, 50 gramo urdaiazpiko eta arrautza gogor bat, dena ongi xehatuta. Gehitu 2 goilarekada tomate, ogi arrailatua eta ardo zuri kopa bat.
- Kendu hezurra arkume hankari, bete hutsunea betegarriarekin eta lotu.
- Jarri erretilu batean, bota gainetik olio frijitua baratxuriekin, eta sartu labean ordu térdi pasatxoz 180ºtan egin arte.
…
Kasu!
- Zerbitzatu letxugarekin edo patata frijituekin.
- Betegarrian gazta ere aukeran…
- Bizpahiru aldiz arkumea bere zukuaz bustitzen joatea komeni da labean dela.
- Harakinari eskatu arkume hankari hezurra kentzeko nahi izan ezkero.
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Urruneko aitonaren erara …
Amonaren arkume hanka betea
Amonaren haragi betea
Amonaren haragi betea –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren haragi betea RZ dakarkizugu gaurkoan, haragi gosea ezin asetuz darraigu eta gero siesta goxo-goxo gogoz zergatik ez. Errezeta pisutxua printzipioz, badakizu, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- haragia, tira luzekoa
- gatza
- haragi txikitua
- arrautza irabiatua
- ardo zuria
- azenarioa
- olibak
- piper gorriak
- olioa
- tipula
- 2 baratxuri hortz
…
Errezeta
Betetzeko moduko haragia izan behar da, tira luzekoa.
Gatz pixka bat bota.
Haragi txikitua nahastu arrautza irabiatuarekin, ardo zuriarekin, luzean moztutako azenario tirekin, erditik moztutako olibekin eta piper gorriekin; nahasketa horrekin haragia bete.
Kiribildu, eta ondoren lotu.
Presio eltze batean jarri gorritzen oliotan baratxuria eta haragia. Moztu azenarioa, tipula eta bi baratxuri hortz, eta egin dadila.
Gehitu ardo zuria eta salda pixka bat. Egin dadila 50 minutuz.
Pasa saltsa puregailutik.
Kendu soka haragiari, eta hozten denean moztu xerretan.
…
Kasu!
- Patata purearekin zerbitzatu daiteke.
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Txahal bilkari betea onddo saltsan Fani Rodriguezek, Bilboko Kafe Antzokiko sukaldariak ‘Txoriene’n.
Amonaren haragi betea
Amonaren oilasko betea
Amonaren oilasko betea –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren oilasko betea RZ dakarkizugu gaur, patatekin zerbitzatzekoa gosea ezin ase darraigu eta. Errezeta oso goxoa benetan, badakizu, zeure esku duzu innobazioa betegarriaren osagai aukeraketan. Ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- oilasko bat
- betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomatea
- olioa
- baratxuria
- tipula handi bat
- cognac kopa bat
- txapiñoiak
- patatak
…
Errezeta
Garbitu ondo oilaskoa eta kendu erdiko hezurra.
Prestatu betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomate goilarekada bat. Prestatu dena zartagian.
Bete oilaskoa horrekin. Ondoren ondo itxi.
- Jarri lapiko batean olioa baratxuriekin, eta doratu oilaskoa.
- Jarri tipula handi bat ondo xehatua, labean sartu 180º ordubetez eta prest dagoenean bota cognac kopa bat eta tapatu. Samurra dagoenean busti zukuaz.
…
Kasu!
- Zerbitzatu txapiñoiekin eta patata frijituekin…
- Edo zure gustura…
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Urruneko Aitonaren erara …
Amonaren oilasko betea
Amonaren xerra beteak
Xerra beteak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren xerra beteak RZ gaurkoan dakarkizuguna, haragi gosea ezin asetuz eta gero siesta goxo-goxo gogoz. Errezeta pisutxua, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi bat xerra fin moztuak
- 200 gramo txerri haragi pikatu
- gatza
- piperrautsa
- baratxuria
- perrexila
- irina
- arrautza bat
- ogi arrailatua
- olioa
…
Errezeta
- Kilo erdi bat xerra, makinak fin moztuak.
- Prestatu 200 gramo txerri haragi pikatu, bota gatza, piperrautsa, baratxuria eta perrexila.
- Bete xerrak nahasketarekin.
- Ondoren pasa irin, arrautza eta ogi arrailatutik.
- Frijitu.
…
Kasu!
- Zerbitza piperrekin, entsaladarekin edo patata frijituekin.
- Edo pasta pixka batekin plater konbinatu gisa …
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Patatarekin agian …
Amonaren xerra beteak
Amonaren haragi albondigak
Amonaren haragi albondigak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren haragi albondigak errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen dakarkizuguna, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 1/2 kg haragi
- arrautza bat
- baratxuri hortza bat
- perrexila
- gatza
- bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia)
- irina
Errezeta
- Haragi 1/2 kg horri geitu arrautza bat, baratxuri hortza bat, perrexila, gatza, bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia).
- Pasa irinetatik edo ogi arrailetatik, nahi izanez gero arrautza irabiatutik ere.
- Frijitu eta zerbitzatu.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Amonaren haragi albondigak
Foie
Foie errezeta –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan Amonaren errezeta orrietatik atera dugun beste altxor txiki bat, zail xamarra baina ez larritu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozen bazkari edo afari horietarako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Foie gibela
- Jarri foie ur hotza eta gelak dauzkan ontzi batean 12 orduz, garbitu dadin.
- Nerbioak kendu gibelari tenperatura hobea daukanean.
- Gatza, piperrautsa eta Armagnac tanta batzuk jarri.
- Estu egongo den ontzi batean jarri, forma har dezan, eta film paperarekin estali.
- Bi minutu mikrouhinean, 750 w-tara. Minutu bat jalkitzen izan, eta eman bi minutu gehiago mikrouhinean beste aldetik.
- Azkar hoztu, hozkailuan sartu eta bertan mantendu 12 orduz gutxienez.
Kasu!
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Maixuari entzun …
Gordon Ramsay shows a commis chef how to cook Foie Gras properly…
Foie errezeta
Igel hanka salteatuak
Igel hanka salteatuak –
Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikaina. RZ zaporetsua, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin ezhoiko bihurtu den mokadua ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
IGEL HANKA SALTEATUAK
…
Osagaiak 4 lagunentzat
- Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak
- 4 baratxuri ale, pikatuak
- Eskukada bat perrexil, pikatua
- 8 koilarakada oliba olio
- Limoi bat, lautan zatitua
Errezeta
- Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel hankak, makilatxo batean sarturik. Guraize batzuen bitartez bereiziko ditugu hanka mamitsu sendoak animaliaren gorputzetik (bota egingo dugu hau). Garbitu, gatza eman eta piperbeltza erantsiko diegu, errotatxo batez.
- Padera batean oliba olioa isuri eta su bizian frijituko ditugu, erre gabe, baratxuri pikatuak. Gorritzen hasi orduko gaineratuko ditugu igel hankak eta, su bizian betiere, alde guztietatik gorritzen utziko ditugu, haragi txigortuaren kolorea hartu arte. Gure suaren bizitasuna horren handia ez bada, edo etxeko padera txikia bada, bi edo hiru txandatan gorrituko ditugu hankak, erregos ez daitezen, egoki friji daitezen.
- Perrexil fresko pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik, sutatik atera baino lehen.
- Baratxuritan txigortu eta gero, xukaturik aurkeztuko ditugu erretilu batean, lautan zatitutako limoi batekin. Limoi zukua garaztatuko dugu haien gainetik, garratz xamar gustatuz gero.
…
Kasu!
Anfibio anuroen artean badira jauzi azkarrak eta indartsuak egiten dituzten igelak (Rana agil adibidez; izena bera nahiko argigarria da), baina baita salto txikitxoak baino egiten ez dituzten beste zenbait igel eta apo ere. Beste batzuk ezin dute saltorik egin: apo lasterkariak (Bufo calamita), esaterako, korrikaldi txiki baten antzeko zerbait egiten du, gelditu, eta berriro korrika. zientziakaiera.eus/igelen-jauziak
…
Akaso!
Asier Olaizola pilotari ohia ETBko “Txoriene” saioan igel-hankak Zudairiko estilora RZ prestatuz.
…
Gordin eta garbi Kuala Lumpur-eko Chinatown-en igela txinar estilo tradizionalean RZ sukaldatzen. How to cook live frogs-Chinatown Kuala Lumpur-Traditional Chinese Style.
Igel hanka salteatuak Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikaina.
Txerri masailak saltsan
Txerri masailak saltsan –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, matrail edo masaila saltsan dakarkizugu gaurkoan, txerriaren beste sail bat gozatzeko, Txerri masailak saltsan RZ bikaina. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako bikaina zinez, lagunekin bazkari bat gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI MASAILAK SALTSAN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Kilo bat txerri masail edo matrail
- Porru bat
- Bi tipula
- Bi azenario
- Lau baratxuri ale
- Piper beltz ale batzuk
- 3/4 litro ardo beltz
- Basokada bat Oporto
- Oliba olioa
- Gatza
…
Errezeta
- Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere. Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz.
- Bitartean, ditugun barazkiak garbitu (porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak), zuritu eta pusketatan moztu.
- Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltza gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordu bete inguruz irakiten eduki (masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke).
- Masailak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten eduki, lodiera pixka bat hartu arte.
- Txerri masailak xerratan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baititugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest jateko.
…
Kasu!
… ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri Txerri masailak uretan erabat estali, ordu bete inguruz irakiten eduki, masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke.
…
Akaso!
petritegisagardoa kanaletik Sagardoa sukaldean: Txerri masailak RZ
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Haizea Luzuriagak Euskal-txerri sekretua Baztango onddo saltsa krematsuarekin RZ egin zuenekoa…
Txerri masailak saltsan
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ basikoa dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI XERRA eta BARATXURI OGITARTEKOA
…
Osagaiak
- Opil bat, bitan irekia
- Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
- 2 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Gatza
…
Errezeta
- Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin.
- Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko.
- Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
- Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa.
- Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!
…
Kasu!
Xerra frijitzeko buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
…
Akaso!
Mundu mailan dauden sukaldari mediatiko eta showman-ena izango da Gordon Ramsay 16 mitxelin izar dituen sukaldari eskoziarra. Hona Gordon-en 5 haragi RZ kuttunenak:
Gordom Ramsay-ren Beef Wellington RZ: Beef fillet flavoured with English mustard, mushroom duxelles and Parma ham
Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa – Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Haragi fonduea
Haragi fonduea –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz gaurkoan haragi fonduea RZ dakarkizugu. RZ goxo eta erraza, lagunekin edo ama eta izeba bisitan datozenerako prestatzeko modukoa, ligatzeko eta girotxo hori sortzeko gomendagarria oso… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
HARAGI FONDUEA
…
Osagaiak
- Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua
- Litro eta erdi oliba olio
- 3 baratxuri ale
Haragi fonduea
- Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko eskatzen duen ontzi berezia edukitzea. Fonduea jan baino ordubete lehenago aterako dugu haragia hozkailutik, epeldu eta hotz egon ez dadin.
- Olioa eta baratxuriak padera batean jarri eta su eztian jarriko ditugu berotzen, baratxuriak olioa kutsa dezan. Ez du erre behar. Sua biziagotu egingo dugu, arian-arian, baina kontu handiz betiere, baratxuriak gehiegi txigor ez daitezen. Erre aurretik aterako ditugu baratxuriak, olioak zapore txarrik izan ez dezan.
- Fondue-ontzian isuriko dugu olioa (mahaiaren erdian ipiniko dugu ontzi berezi hau) eta alkohol-erregailu neurgarri bat egokituko dugu haren azpian, fondue-ontzia epel eta olioa haragia txigortzeko prest egon dadin. Suak bizitasuna eta ontziak tenperatura galdu dutela sumatzen badugu, biziagotu egingo dugu garra, haragia erregos ez dadin.
- Haragi dadoak fonduerako erabiltzen diren bi hortzeko sardexkaz ziztatu, heldu eta oliotan murgilduko ditugu, ongi egin daitezen. Denborak zehaztuko digu puntua, mamitsuagoa edo eginagoa ateratzeko. Haragi puska atera bezain laster sartuko dugu hurrena, bien bitartean luzaroan ez itxoiteko. Une horretan emango diogu gatza haragiari.
- Entsalada berde batez eta patata egosiez lagunduko diogu haragiari. Garrantzitsua da gopor edo ontzi txikitan hainbat saltsa edukitzea, haragi puskak busti ahal izateko: saltsa azkarra, soja saltsa, allioli, saltsa holandesa, maionesa baratxuriarekin, mojo picon, saltsa tartaroa, eta abar.
…
Kasu!
Horiez gainera, afari jostakin honen osagarri egoki-egokiak izan daitezke ozpinetan onduriko kornixonak eta piperminak.
…
Akaso!
GauchoTV-tik…
Pausoka irudirik behar baduzu…
Txokolatezko fonduea ere hemen, baina haragirik ez nahastu txokolateaz arren…
Haragi fonduea
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ –
Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan txerri solomillo edo azpizuna gozatzeko Txerri azpizuna txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- Txerri azpizuna, 2 xolomo xerratu
- Txanpiñoiak, 250 g
- Esne gaina, 200 cl
- Idiazabalgo gazta zatitxo bat
- Oliba olioa
- Piperbeltz hautsa
- Gatza
…
Errezeta
- Lehen pausoan, txanpiñoiak ondo garbituko ditugu, eta xafla finetan moztuko. Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota,eta beroa dagoenean txanpiñoiak botako ditugu. Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pitin bat bota eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. Ondoren, lortu dugun txanpiñoi krema hau sutatik kendu eta gorde.
- Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piperbeltz hauts pixka bat bota. Zartagin bat sutan berotzen jarri, baina oliorik gabe plantxa moduan erabili behar baitugu. Ondo beroa dagoenean, olio tanta bat bota eta azpizun xerrak zartaginean ipini eta bi aldeetatik ondo gorritu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea. Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, zartagin bera erabiltzen jarraitu behar dugunez, zartagineko olio soberakina kenduko dugu.
- Aurrez prestatu dugun txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
- Bukatzeko, eta sutatik kanpo, Idiazabal gazta zati birrindua gehituko diogu kremari. Ditugun azpizun xerrak plateretan banatu, eta gainetik bakoitzaren gustura botako dugu krema.
…
Kasu!
… txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa jarraituko dugu solomillo edo azpizuna gozatu eta Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
TXEKOR AZPIZUNA ORBURUEKIN ETA IDIAZABALGO GAZTAREN SALTSAREKIN
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 azpizun xerra (200 g ingurukoa bakoitza)
- Dozena bat orburu
- Idiazabalgo gazta puska bat, 150 g
- Basokada bat esne gain
- Koilarakada pare bat irin
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Piperrauts beltza
…
Errezeta
- Lapiko bat urez bete, eta koilarakada pare bat irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri berotzen irakin arte.
- Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere orburu bakoitzari ondo moztu. Garrantzitsua da ordena horri jarraitzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko dira. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, orburuak atera, eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.
- Lapiko batean, esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabalgo gazta pusketatan xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten eduki, minutu pare batez gutxi gorabehera. Sua itzali eta gorde.
- Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri, su bizian. Jarraian, azpizunak bertan ipini. Gatz pitin bat bota, baita piperrauts beltza ere. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta hiru bat minutuz zartaginean erre eta buelta eman. Beste hiru bat minutuz eduki, eta gatza eta piperrautsa bota. Azkenik, azpizun xerrak erretilu batera pasatu, eta sua itzali gabe gazta eta esne gain saltsa bertara irauli.
- Pare bat minutuz irakiten eduki. Hala, saltsa lodituko zaigu. Bertara orburuak gehitu, azken berotua emateko, eta jada platera bukatuko dugu. Horretarako, platerean azpizun xerra jarri eta gainetik eta inguruan orburuak jarri, eta dena saltsaz ongi estali.
…
Orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte.
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…
Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ
Oilasko txikiak bizkaitar erara
Oilasko txikiak bizkaitar erara –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa hasiko dugu oilasko txikiak bizkaitar erara RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
OILASKO TXIKIAK BIZKAITAR ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 Oilaskotxo (bakoitza 400 g)
- 2 Tipula gorri
- 2 Tipula zuri
- 2 Tomate heldu
- 4 Piper txorizero
- 4 Baratxuri ale
- 2 Kopatxo ardo zuri
- Oliba olio birjina
- Gatza
…
Errezeta
- Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.
- Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte. Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta. Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke. Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak. Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua. Mantendu irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.
- Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
…
Sartu piper txorizeroak bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde…
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Urruneko amama eta aitxitxaren oilasko RZ goxoak segidan… Tandoori Chicken RZ amamak eta aitonak KFC Chicken estiloan 100 hegal eta oilasko hanka RZ.
Oilasko txikiak bizkaitar erara Oilasko txikiak bizkaitar era ra Oilasko txikiak bizkaitar era ra
Ahate magret errea sagarrekin
Ahate magret errea sagarrekin –
RZ berezi eta landuagoak dauzkagu buruan eta bidean, gaurko honetan oso gustoko dugun ahate magret errea sagarrekin RZ dakarkizugu. Erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa gau bereziren baterako. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Ahate magret errea sagarrekin
Errezeta
- Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan.
- Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.
- Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du.
- Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!
Sagar salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu.
- Padera bat su gainean daukagula, gurina jarriko dugu eta urtu ondoan aparra sortzen hasi orduko irauliko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu.
- Kanela adaxka eta azukrea gaineratuko dizkiegu ondoren, kolore gorrixka har dezaten, baina erre gabe. Lau bat minutu izango dira su gainean.
- Tanta batzuk calvados edo brandy erantsi ahal izango ditugu bukaeran.
- Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko ditugu sagar hauek.
…
Kasu!
Magretak tamaina galtzen duela kontuan izan. Platerean dauzkagunean eman gatza.
…
Akaso!
Txorienen Zigor Iturrietak eta Jabier Agirre mediku-adituak egin zuten Ahate magreta mango saltsarekin RZ.
Ahate magret errea sagarrekin
Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan
Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan –
Osagaiak
- Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)
- Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat
- Ogi arraspatua, 2 koilarakada
- Zorroko tipula zopa, zorro erdia
- 2 baso ur
- Baso bete tomate saltsa
- 3 patata
- Gatza
…
Errezeta
- Haragi pikatuari baratxuria, perrexila eta ogi arraspatua eman, baita gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak.
- Oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.
- Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa, eta olio horretan tipula zoparen hautsak frijituko ditugu, su motelean.
- Txigortu baino lehenago, ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila 5 minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).
- Patata dado batzuk frijitu eta zerbitzatu baino lehen albondigetara bildu.
…
Kasu!
Albondigak egiteko nahasturari, egostean goxoago gera daitezen, esnetan blaitu eta gero pixka bat xukatutako ogi mamia eransteko aukera dugu, edo, agian hobe, txerri hanka egosi batzuk, hezurgabetuak eta txiki-txiki eginak. Haragi gordinarekin nahasi eta prozesua berdin egin. Olioari tipula xehatu bat ere gehitu diezaiokegu, su eztian frijitu eta bertara zorroko zopa hautsak bota. Emaitza honela ere on-ona izango da, baina neketsuagoa da lana.
Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan
Akaso!
Uxue, Garazi, Maddi eta Natalek egindako albondigak aurkitu ditugu sarean GAZI GOZO…
Erotu egin gara eta pastaz betetako albondigatzarraren RZ akaso!!!
Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan
Txerri saiheskia labean
Txerri saiheskia labean –
Osagaiak:
- Txerri saiheski bat
- Gatza
- Piper hauts beltza
- Oliba olioa
- Ezkaia (Begiratu gure hiztegian, baina tomillo/thym da. Hilario Arbelaitzek, hala ere, xarpota esaten dio)
- Ozpina koilarakada bat
- Baso bete ur
…
Errezeta:
- Labea 190 gradotan berotzen jarri
- Txerri saiheskiari gatza eta piper hauts beltza gehitu, norberaren gustuaren arabera.
- Labeko ontzi batean txerri sahieskia jarri, azpian basokada bat ur eta ozpin koilarakada bat jarriz.
- Azkenik ezkaia gehitu sahieskiari. Ezkai freskoa bada, hobe.
- Saiheskia labean sartu, gorritzen den bitartean. Kolorea hartzen duenean atera eta saiheskiari buelta eman.
- Tamainaren arabera egon beharko da labean baina 10-15 minutu inguru beharko du alde bakoitzeko.
- Eginik dagoenean, hezurrak markatzen duen eran moztu eta platerean jarri. Nahi bada, gatzaren puntua egokitu gainetik jarriaz.
Kasu!
Guztiz gomendagarria da letxuga edo barazki freskoez laguntzea saiheskia.
Era askotara egin daiteke saiheskia. Gatz eta piper hautsa gehitu beharrean, barbakoa saltsa ere jar daiteke. Finean, norberak nahi duen saltsa edo osagarria.
Txerri saiheskia labean
Haragi eta barazki lasagna
Haragi eta barazki lasagna –
Errezeta honek motako askotako betegarriak onartzen ditu: ganba eta porrua, ontto, barazkiak, saltsa ezberdin… askorekin bete daitezke.
Haragi eta barazki lasagna
Osagaiak:
- 3 Pasta geruza edo plantxa
- 40 gr gurin
- 50 gr oliba olio
- 110 gr irin
- litro bat esne
- 250 gr haragi txikitu
- tipulina bat
- 6 baratxuri atal
- azenario bat
- ardo txuri kopa bat
- tomate pote bat
- kuiatxo bat
- berenjena bat
- 6barrengorri edo txanpinoi
- parmesano gazta birrindu eskukada bat
- mozzarela gazta birrindu eskukada bat
Errezeta:
- Bexamela egiteko, zartagin batean, oliba olioa eta gurina ipini su ertainean, azkeneko hau urtu arte. Urtzen den momentuan, irina gehitu mugitzeari utzi gabe pasta bat lortuz. Kolorea aldatzen hasten zaion momentuan esnea gutxinaka gehitu eragiteari utzi gabe,nahi den lodiera lortuz. Gatz puntuan jarri, sutatik atera eta gorde.
- Saltsa bolognesa egiteko, tipulina, baratxuriak eta azenarioa zuritu eta txiki txiki egin. Hauek, zartagi batean su ertainean gorritu eta 5-10 minutura haragia gehitu. Honek kolorea hartzean, ardo txuri kopa eta tomate potea gehitu eta dena batera 30-40 minutuz su ertainetan egosi.
- Kuia, berenjena eta txanpinoiak, dado txikitan moztu eta su bizitan gorritu 3-4 minutuz. Ondoren, egindako bexamelaren erdia berotu eta bertara igaro barazki dado hauek. Ondo nahasi eta gorde.
- Lasagna montatzeko, pastari behar duen egoste puntua eman. Ura irakiten ipini eta pasta xaflak sartu biguntzen diren arte. Ondoren, ur hotzetara igaro.
- Muntatzeko, molde baten laguntzaz, oinean pasta xafla jarri, gainean, bolognesa, berriz ere pasta, gainean barazki bexamela, gero, pasta eta azkenik geratzen den bexamela eta gazta birrinduak.
- Amaitzeko, labean 200ºtan 5 minutuz gratinatu eta zerbitzatu.
Kasu!
Lasagna gazta gehitu gabe egun batetik bestera hozkailuan gordetzeak, gorputza emango dio eta manipulatzea erraztuko du. Horrela, nahi izan ezkero, banako platerak zerbitzatu daitezke, gazta gehitu eta zuzenean gratinatuz.
…
Akaso!
Haragi eta barazki lasagna
Arkumea labean erreta
Arkumea labean erreta –
Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu arkumea ahoan eta zapore guztia igoko zaizu aho-zapaian gora.
Arkume labean erreta
Osagaiak
- Arkume bat (umerria edo bildotsa)
- Gatz larria
- 2 baso bete ur
Errezeta
Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, azkeneko saihetsetik aurrera, alde bakoitza berriro bitan zatitua, atzeko hanketatik bereizteko.
- Gatz larri ugariz hornitu eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu lau atalak, animaliaren kanpoaldea ahuspez edo beherantza.
- Baso bete urez garaztatu ondoren, labean sartuko ditugu puskak eta hantxe edukiko ditugu ordua eta hiru laurdenetan, 160º-ko tenperaturan.
- Epe horren ostean, puskak irauli eta berriro garaztatuko dugu guztia, gainerako urarekin. Beste hiru ordu laurdenetan edukiko dugu guztia labean, 200º-ko tenperaturan oraingoan, puskak gorritu eta kraskatsu gera daitezen.
- Erretiluak heze behar du beti, ez du lehortu behar; adi egon beharko dugu, beraz, eta ura erantsiko dugu arkume errea egarri sumatu orduko.
Kasu!
Puskak erreta eta beren zukuarekin zerbitzatuko ditugu, entsalada berdea eta ardo beltz on bat ondoan dituztela.
Esan beharrik ez dago lau lagunentzat nahi baduzu, arkume erdiarekin aski duzula eta doitu egin beharko dituzula labeko denborak.
…
Akaso!
Urrutiko amama eta aitonaren RZk…