Blog Artxiboa

Pizzak eta abar

Patata gozo betea

Barazkiz betetako patata gozoa  – 

Batata edo patata gozoa (Ipomoea batatas) konbolbulazeoaren familiatik datorren barazki bat da, azala hartsua eta horixka edo laranja kolorekoa. Karbohidrato asko ditu barazki honek, eta 0,5 eta 3 kilogramo artean pisatu dezake. Denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Batata edo patata gozoa
  • Tipula
  • Perretxikoak/txanpiak
  • Atuna (lata 1)
  • Gatza

Errezeta

  1. Batata azal eta guzti uretik pasa garbitzeko eta lehortu ondoren, laban zorrotz edo sardexka batekin zulatu. Gatza apur bat hartu eskuetan eta batata igurtzi. Oliba olio pixka bat hartu eskuetan eta berdina egin.
  2. Labea prestatu eta berotzen denean batata sartu eta 200 gradutan 45 min labean eduki. Batataren tamainaren arabera 5-10 minutu gehiago eduki beharko dugu barruan.
  3. Batata labean egiten den bitartean, tipula txikitu eta olio bero pixka batean biguntzen jarri. Honi perretxikoak txikituta bota eta nahastu egin arte. Azkeneko momentuan atuna bota eta nahastu.
  4. Batata eginda dagoenean, platerean jarri eta erditik ebaki. Bi aldeak harrotu eta gainetik bota zartagian egin dugun nahasketa.
  5. On egin!

Kasu!

Alternatiba bezala, atuna beharrean oilasko zatiak (aldez aurretik frijituta), edo/eta gazta birrindua erabili dezadezu. Erabat beganoa egiteko adibidez, hirugarren berdura bat txikitu eta gehitu tipula eta perretxikuei.

Akaso!

Boniato relleno de verduras, jamón y queso // Cocina de Karlos Arguiñano

 

gogokoa

“Cottage Pie” begetarianoa

COTTAGE PIE BEGETARIANOA – 

“Cottage pie” delakoa, patata purez estalitako behi xehatu geruza batez osatutako plater britainiar ezagun bat da. Gure kasuan haragirik gabe egingo dugu. Begetarianoentzat, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Tipula (1 ertain, fin txikituta)
  • Azenarioa (1 ertain, txikituta)
  • Apioa (bat, txiki-txiki eginda)
  • Dilistak (200 g, barietate marroia, xukatua)
  • Tomate egosiak kontserban (1 x 400 g lata)
  • Ezkai freskoa (1 goilarekada, hostoak)
  • Salda (500 ml)
  • Perrexil freskoa (2 goilarekada, txikituta)
  • Patata 680 g, zatituta
  • Esnea (80 ml)
  • Oliba olioa (2 goilarekada)
  • Cheddar gazta (40 g)

 

Errezeta:

  1. Jarri tipula, azenarioa, apioa, dilistak, tomateak, ezkaia, eta salda kazola batean.
  2. Egosi, estalita, dilistak bigundu arte. Gehitu perrexila eta nahastu. Nahasketa labe erretilu batera pasa.
  3. Bitartean, irakin, lurrun edo mikrouhin labean patatak samurtu arte. Xukatu. Katilu batean katilukada bat esnearekin nahastu eta zabaldu.
  4. Labea aurretik berotu. Patata purea nahastu dilisten nahasketa gainera eta gaztarekin hautseztatu.
  5. Egosi 2-3 minutuz edo gazta urtu eta gorritu arte.
  6. Zerbitzatu.

 

Akaso!

Cottage Pie begetarianoa

gogokoa

Zerba gailetak

ZERBA GAILETAK – 

Zerba gailetak errezeta berezi eta osasuntsua gaurkoan, txokolatezko gailetak ez hain osasuntsu horiek alde batera utzi baina gaileta gogoa duzunerako, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100 g gari sarrazeno irin
  • 2 zerba
  • ura
  • azenario 1
  • ozpin-olioa

Proportzioa masarako: irin neurri 1 x 1/2 ur neurri

Errezeta

  1. Garbitu zerbak eta moztu hostoak (hauek aurrerago erabiliko ditugu). Zati zuria moztu makiltxo txikitan.
  2. Irakin uretan gatzarekin, eta egosi ondoren, utzi iragazki batean, ura gal dezaten.
  3. Prestatu masa. Ontzi batean, nahastu irina ur hotzarekin eta gatza pixka bat bota. Masa homogeneoa denean, gehitu zerba zatitxoak. Oraindik ur asko badute, sikatu sukaldeko paperarekin.
  4. Labe-erretilu bat olio ugarirekin busti, eta irin pixka bat bota gainean, masa itsatsi ez dadin. Labe-papera ere erabil dezakezu. Bota nahasketa. Zentimetro erdi baino gutxiagoko lodiera izango da egokiena testura kurruskaria eta arina lortzeko.
  5. Sartu erretilua aldez aurretik berotutako labean eta utzi ordu erdiz (180 gradu) baina tarteka begiratu, erre ez dadin.
  6. Bitartean, irakin zerba hostoak gatzdun uretan. Zati zuria egosteko ur bera berrerabil dezakezu gatz pixka bat gehituz. Minutu gutxira eginda egongo dira. Hozten utzi.
  7. Azenarioa garbitu eta birrindu. Gehitu hoztutako zerba hostoak eta bota ozpin-olioa.
  8. Zerbitzatu gailetatxoak entsaladatxoarekin batera.

 

Kasu!

Alternatibak: Zerben ordez, kuiatxoa ere erabili dezakegu.

Akaso!

Olo gailetak

Txokolate gailetak

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak

Zerba gailetak

gogokoa

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin – 

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin RZ gaurkoan, erraz egiteko eta denak txundituta uzteko primerako errezeta azkarra. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Porrua (1 osoa, zati zuria bakarrik, garbitua eta xerratan xehatua)
  • Kuiatxoa (750 gr, xehe-xehe eginda)
  • Arrautzak (8)
  • Parmesano gazta birrindua (40 gr)
  • Irina (35 gr)
  • Oliba olioa

Errezeta:

  1. Labea aurretik berotu 160 ºC-tan. Labe erretilu batean labe-papera jarri.
  2. Olioa jarri zartaian eta berotu su ertainean.
  3. Gehitu porrua eta koilarakada bat ur eta egosi, 5 minutuz edo bigundu arte (gehitu ur pixka bat gehiago, behar izanez gero, biguntzen laguntzeko).
  4. Gehitu kuiatxoa. Egosi, estali 5 minutuz edo kuiatxoa bigundu arte.
  5. Irabiatu arrautzak, parmesano gazta eta irina ontzi handi batean nahastu. Gatza bota.
  6. Hoztutako kuiatxo eta porruen nahasketa gehitu eta nahastu. Bota nahasketa labe-erretiluan. 40 minutuz utzi labean.
  7. Labea itzali eta utzi erretiluan 10 minutuz. Labe-papera erabili pastela altxatzeko.
  8. Moztu 6 zatitan eta zerbitzatu.

Kasu!

Kuiatxo eta porrua zartaginean egin eta gazta gainetik botatzea duzu beste aukera bat, baina gure eran xamurragoa geratuko zaizu.

Akaso!

Kuiatxo edo kalabazin eta alberjinia albondigak edo almandrongilak

Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean

Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin

gogokoa

Barazki krepeak

Barazki krepeak – 

Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Errazaama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
  • ura
  • gatza
  • olioa
  • barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)

Errezeta

Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.

Krepeak egiteko:

  1. Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
  2. Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
  3. Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
  4. Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
  5. Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
  6. Estali eta egiten utzi 10 minutu.
  7. Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
  8. Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
  9. Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.

Kasu!

Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.

Akaso!

Sagar tarta makrobiotikoa

Barazki krepeak

 

gogokoa

Amonaren arroz budina

Amonaren arroz budina – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Amonaren arroz budina RZ dakarkizugu gaurkoan, ingelesez “pudding”, frantseseko “boudin” hitzetik, erraza, oroitzapen asko dakartzana, oso gustura jaten genuena, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100gr arroz
  • esne litro bat
  • 300gr azukre
  • kanela
  • 4 arrautz

Errezeta

  1. Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
  2. Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
  3. Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
  4. Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
  5. Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
  6. Hozten denean moldetik atera.

Kasu!

Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren azalore budina

Amonaren arrain budina

Arrozesnea

Arrozesne pattarra

Amonaren Arroz budina

Errezeta Pagotxa RZ

gogokoa

Hur kanapeak

Amonaren hur kanapeak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren hur kanapeak RZ, errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • hur tostatu eta xehatua (100 gr)
  • arrautza bat
  • 50 gr gurin
  • bi goilarakada tomate
  • jamon york

Amonaren hur kanapeakErrezeta

  1. Egin pasta bat hur tostatu eta xehatuarekin, 100 gramo ingurukoa, arrautza egosi bat, 50gr gurin eta bi goilarekada tomate.
  2. Prestatu jamon york xerrak, bete pastarekin eta biribilkatu.
  3. Polit adornatu arrautza egosi xehatuarekin.
  4. Zerbitzatzeko prest.

Kasu!

Hurrak beharrean foie grasa ere prestatu daiteke.

Adornatu arrautza egosi xehatuarekin eta perrexil ikutu batekin agian.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren hur kanapeak

gogokoa

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaur Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak RZ dakarkizugu, mundiala gosea baduzu, gozatua eta betekada ziurtatuak… Prestatzeko oso erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • haragi xerrak
  • urdaiazpikoa
  • gazta
  • irina
  • arrautzak
  • ogi arraila edo ogi birrindua

Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrakErrezeta

  1. Xerrak lisoak eta finak izan behar dira, moztu laukitxoetan haragia, urdaiazpikoa eta gazta.
  2. Jarri haragi xerra bat, gainean gazta, urdaiazpikoa, gazta berriro eta beste xerra bat.
  3. Pasa irinetatik, arrautzetatik, ogi arrailetik eta frijitu.
  4. Zerbitzatu.

Kasu!

Patata frijituekin, entsalada batekin, patata purearekin, edo saltsa fin batekin zerbitzatu daiteke; azelga orri-mami arrautzaztatuak eta piper gorriak primerako aukera dira adibidez …

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren haragi betea

Amonaren txahalki urdaiztatua

Amonaren haragi tournea

Piperrada

 

gogokoa

Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

Xerra Amerikar ogitartekoa –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..

Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat haragi xehetu
  • gatza
  • baratxuria
  • perrexila
  • bi arrautza
  • tipula
  • olioa
  • ogia barran

cuisineaz.com

Errezeta

  1. Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
  2. Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
  3. Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
  4. Laguntzeko erabili dezakezu: tomatea, letxuga, 8 saltsa, piperrak, patata frijituak, …

 

Kasu! 

  • Hotzetan gorde.
  • Belgikan tomate eta letxugarekin laguntzen da.
  • Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
  • Amonaren 8 saltsa

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Jamie Oliver-ren hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !

 Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

gogokoa

Amonaren Bilarroa Arrautzak

Amonaren Bilarroa arrautzak edo Arrautzak Villaroy erara – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre uneetarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsua egon dadin lortzeko. Oilaskoarekin asko egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bexamela (litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
  • 8 arrautza
  • irina
  • arrautza 1
  • ogi birrindua
  • gatza
  • olioa

Errezeta

  1. Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
  2. Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
  3. Utzi hozten.
  4. Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
  5. Gozatzera…

Kasu!

Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.

Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.

5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

argazkiak: ocasdelduraton.es+LaVanguardia

Amonaren Bilarroa Arrautzak

gogokoa

Kalabazin tortilla beganoa

Kalabazin tortilla beganoa – 

Kuiatxo edo kalabazin tortillaren bertsio beganoa dakarkizugu gaurkoan, garbantzu irina erabiliz egingo duguna. Barrutik eztia eta mamitsua, goxoa, nutritiboa, arina, errazadenak txundituta uzteko  primerakoa, primerako RZ edozein momentutarako gomendagarria, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • garbantzu irina 60 g
  • kuiatxo edo kalabazin handi bat
  • gatza
  • baratxuria
  • koilaratxo bat turmeric edo kurkuma
  • koilaratxo erdi kumino
  • koilarakada bat legamia maluta
  • limoi zuku koilarakada erdia
  • dasta-belarrak (oreganoa, albahaka, perrexila, ezkaia, erromeroa…)
  • piper beltza
  • 100 ml ur
  • oliba olioa

Kalabazin tortilla beganoa

@akane86

Errezeta

  1. Jarri txitxirio-irina, gatza, espezie, legamia malutak eta ehotutako piper pixka bat ontzi batean. Nahastu haga batzuekin eta gehitu ura eta limoi zukua. Ondo nahastu masa likido lodi samarra lortu arte, pikor lehorrik gabe.
  2. Garbitu eta lehortu kalabazinak. Birrindu edo txiki-txiki zatitu.
  3. Oso ondo nahastu dena ore mamitsu bat lortu arte.
  4. Aurre-berotu labea 180 ºC-tan.
  5. Zartagin baten olioa, ondoren orea bota eta ondo banatu. Egosi orea su baxu-ertainean.
  6. 10 minutu igarota, ertzak dagoeneko ondo gorrituta daudela ikusten dugunean, sartu labean, grill-arekin ahal baduzu, eta labearen goi partean. Utzi minutu batzuk labean tortilla egiten buka dadin.
  7. Plater handi batean zerbitzatu.

Kasu!

Zartaginean orea egiten dihardugula erdialdetik burbuila egiten badu, jaitsi sua pixka bat.

Akaso!

gogokoa

Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean

Osagaiak

30 unitate egiteko

  • neurri ertaineko 3 patata
  • neurri ertaineko 2 kalabazin edo kuiatxo
  • gatza 5 ml
  • piper beltza
  • parmesano gazta
  • baratxuria (granulatua)
  • oliba
  • olioa

Errezeta

  1. Berotu labea 200 ºC-tan eta prestatu erretilua koipeztatutako paperarekin.
  2. Garbitu eta lehortu ondo patatak eta kalabazinak.
  3. Jarri patatak urez estalitako eltze batean, eta irakiten jarri. Egosi 20-25 minutu inguru. Hoztu ur hotzarekin.
  4. Patatak egosten diren bitartean kuiatxoak edo kalabazinak zatitu, lehortu eta bota gatz pixka bat.
  5. Patatak zuritu eta birrindu lodiera berean ontzi batean.
  6. Xukatu ondo kalabazinak eta gehitu patatara. Gehitu gazta eta baratxuria gustura. Nahastu dena oso ondo. (Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari).
  7. Koilaratxoarekin zatiak hartu eta kroketa txikiak osatu, forma nahieran badakizu.
  8. Banatu labeko erretiluan, olio pixka batekin igurtzi eta sartu labean, gorritu arte, 30 minutu inguru.

Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean

Kasu!

Kuiatxo eta patata proportzioa zure gustura.

Orea oso bustita badago, hozkailuan zapi garbi baten gainean xukatzen utz dezakegu ordu erdi batez edo. Hotza maneiagarriagoa izango da. Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari.

Are hobeak izan daitezen, unitate bakoitza, denbora erdian gutxi gora behera, biratu egin dezakegu, sukaldeko pintza batzuk arretaz erabiliz.

Akaso!

Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean

gogokoa

Onddo pastela

Onddo pastela – 

Kilo pare bat onddo jaso dugu eta zer pestatu zalantzan … hona zuk ere gozatzeko onddo tarta edo onddo pastela RZ goxoa hemen gaur dakarkizuguna, sukaldean.eus gunetik hartua, denak txundituta uzteko  primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • Kilo bat onddo
  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo pastela

Kasu!

Errezetaren argazki batean gazta ere ageri da, azalekoan ez, gaztazaleoi gustatuko zaizue baina onddoaren zaporea asko jesten du… Zerorrek egin proba.

Akaso!

Onddoak papillote erara

Perretxiko (barrengorri edo txanpinoi) nahaskia

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Onddo pastela

gogokoa

Hanburgesa makrobiotikoa

Hanburgesa makrobiotikoa – 

Egun hauetan praktikan jartzen ari gara oporretan ezagutzen hasitako makrobiotika mundua, eta gaurkoan hanburgesa makrobiotikoa RZ dakarkizugu, bageneukan gogoa egia esateko. Aukera ezberdinak daude haragirik gabe hanburgesak egiteko, eta hemen guri asko gustatu zaigun bat, aurretik dauzkagun barazki sobrak erabiliz egingo duguna, arroza eta azukiekin batera. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • tipula
  • azukia (aurretik egina)
  • arroza (aurretik egosia)
  • barazkiak (sobratutakoak)
  • tamaria
  • irin integrala, zenteno edo espelta
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta

  1. Tipula zatitu eta zartagitik pasa.
  2. Hanburgesa egiteko aurretik egindako arroza, azukia, barazki sobrak, zartagitik pasatako tipula nahastu bowl batean, tamaria bota, eta guztia eskuekin ondo nahastu bola handi bat egin arte.
  3. Bola handi hori lau zatitan banatu eta zati bakoitzari hanburgesa forma eman.
  4. Irinetik pasa eta frijitu.
  5. Nahi duzun hanburgesa edo ogitartekoa egin.

Kasu!

Tomato krema erabili dezakegu ketchup gisa.

Aurreko eguneko barazki sobrak, porru, kalabaza, kalabazina edo halakorik dugunean egiteko oso gomendagarria.

Komentatu azukiak beharrean, babarrunak, dilista edo lentejak ere erabil daitezkeela.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Akaso!

Errezeta beganoak hemen …

Hanburgesa makrobiotikoa

gogokoa

Kalabaza talo pizza

Kalabaza talo pizza – 

Kalabaza talo pizza makrobiotikoa RZ dakarkizugu oraingoan, talo eta pizza zaleak izanik eta makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugularik. Hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu, errezeta errazak, denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arto irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • dozena bat intxaur
  • kalabaza
  • tipula
  • tamaria

 

Kalabaza talo pizza RZ Errezeta

  1. Taloa egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura bota eta nahasten joan masa egin arte. Masa hartu eta bola forma eman, bola bakoitza txapaldu talo fiorma definitboa eman arte.
  2. Zartagi batean buelta eta buelta taloa egin.
  3. Bitartean beste zartagi batean, olio pixka batez tipula xerratan frijitu su ertainean. Pixka bat egin denean gatza geitu eta aurretik xerratutako kalabaza geitu.
  4. Utzi egiten 10-15 minutu zartagia apurtxo bat mugituz.
  5. Azken unean tamari pixka bat bota eta amaitzeko intxaurrak geitu.
  6. Guztia taloaren gainean bota eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Base bezala erabili daiteke eta kalabazaren ordez nahi duzuna geitu, adibidez: kalabazina, porrua edo lekak.

 

Akaso!

Talo masa tradizionala nola egin: 

Loramendi elkartearen eskutik, Karmele Ilarduia, Jobita Artabe eta Karmele Unzuetak talo masa nola egin erakusten … Egun batetik bestera ikastea ezinezkoa da, eta sarritan egin beharra dago ongi ikasteko.

Ttakun kultur elkartearen eskutik 3 talogile esperimentatuk modu errazean taloak nola egin azaltzen dizute.

Argiñano talos variados egiten …

Kalabaza talo pizza

gogokoa

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Oshawa ogia edo pastela tipularekin – 

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika RZ sortarekin jarraituko dugu, gaurkoan Oshawa ogia edo pastela tipularekin RZrekin. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • tamaria (soja saltsa)
  • olioa
  • tipula bat

Errezeta

  1. Masa edo orea egiteko, bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura hotza bota eta nahasten joan, masa likido xamar bat lortu arte.
  2. Labeko bandeja baten gainean labeko papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa eta tamaria zabaldu azalera guztian.
  3. Tipula xerratu eta zatiak bandejan zabaldu.
  4. Aurretik egindako masa, tipula xerra gainera bota eta zabaldu tipula guztia estali arte.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Zerbitzatzeko garaian, buelta eman tipula gainetik geratu dadin.
  • Zerbait gehiago geitu nahi badiozu kalabaza edo kalabazina ere primeran geratzen dira.

Akaso!

George Oshawa eta Lima Oshawa, makrobiotikaren errege eta erregina.

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

gogokoa

Artatxiki pastela

Artatxiki pastela – 

Gaur Artatxiki edo mijo pastela RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa RZ errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • artatxikia (mijo)
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • azeituna beltzak
  • porrua
  • azenarioa
  • tipula
  • kalabazina

Artatxiki pastelaErrezeta

  1. Barazkiak txikitu eta zartagian egin 5 minutuz erdiko suan.
  2. Honi geitu artatxikia eta 2 ur neurri artatziki neurri bakoitzeko. Irakiten duenean gatz pixka bat bota eta egosten utzi ur guztia xurgatu arte.
  3. Nahasketa guztia labeko moldean jarri, olioz igurtzitako labe paper baten gainean.
  4. Masa sardexka batekin zabaldu eta zanpatu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Gratinatu azkeneko minututan gustoko baduzu.
  • Aurreko egunetako barazki sobrak ere nahasteko aukera duzu, edo beste barazki batzuk, azalorea, kalabaza, …

Akaso!

Nutrizio aldetik errezeta perfektua antza …

Artatxiki pastela

gogokoa

Seitan pizza

Seitan pizza – 

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta hasitako RZ sortarekin jarraituko dugu. Seitan Pizza RZ oraingoan, Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egindakoa eta hemen dakarkizuguna. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • seitana
  • arrautza bat
  • irin integrala, 5-6 koilarakada
  • oliba olioa
  • soja saltsa tanta bat
  • tomate saltsa
  • ura
  • gatza

 

Seitan pizzaErrezeta

  1. Irina, arrautza, ura, olioa eta gatza nahastu. Eskuekin landu, ore bat lortu arte.
  2. Arrabolarekin ondo zabaldu eta moldearekin pizza itxura eman.
  3. Oreari tomatea gehitu eta aurretik egindako seitan eta barazkien nahasketa gainean ipini.
  4. Pizzak aurretik berotutako labera sartu eta 10 minutuz bertan egiten utzi, 180º C-ra.

 

Kasu!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Komentatu behar genuke, makrobiotikan korronte ezberdinak daudela eta horietako batzuk ez dutela seitana erabiltzen.

 

Akaso!

Seitana gariaren proteina nagusia den glutenarekin egindako jana da. Seitana modu tradizionalean: Gariaren irinaz osatutako ore bat garbitzen da urarekin, almidoi pikor guztiak kentzen zaizkion arte. Horrela, disolbaezina den glutena besterik ez da geratzen, ore elastiko gisa. Seitan izena japonesezko shokubutsusei tanpaku (植物性たんぱく; landare-proteina) hitzatik dator. Halaere, japonian fu (麩, “gluten”) bezala ezagutzen dute. Txineraz miàn jīn (麵筋, “gari haragia” edo “gluten haragia”) deitzen diote.

hamaika.eus | Mediterraneoko zaporeak presente, arabiar jatorria duen pita ogia eta greziako tzatziki saltsa. 

Seitan pizza

gogokoa

Lekale pastela

Lekale pastela – 

Oporretan izan gara, bizitzeko eta jateko era ezberdinak ezagutuz eta errezeta berriak ikasiz pasa dugu abuztua. Besteak beste, Makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta RZ sorta bat ekartzea pentsatu dugu kurtsoa hasteko.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Gaurko Lekale pastela RZ eitb-ko Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egin zuen eta hemen dakarkizugu hasteko, oso erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • lekaleak, edalontzikada bat (kasu honetan, azukiak) 500 g
  • oloa 100 g
  • 2 arrautza
  • gari irin integrala, 2-3 koilarakada
  • sesamoa

 

Lekale pastelaErrezeta

  1. Azukiak oloarekin nahastu eta 10 minutu beratzen utzi.
  2. Arrautzak irabiatu, sesamoa bota eta gero, azukiekin nahastu.
  3. Bi osagaiak ondo nahastu, ore bat sortuz.
  4. Bukatzeko, labean sartu 15 minutu, 170º c-ra.

 

Kasu!

Kontsumitzeko orduan, lagungarri gisa erabili ditzakegu, molde batekin forma eman eta moztuz. Kiolaria izanez gero, barrita energetiko gisa kontsumitzeko ere gomendagarria da.

 

Akaso!

lekale pastela

gogokoa

Amonaren legatz albondigak

LEGATZ ALBONDIGAK – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Legatz RZ sailtxoarekin aurrera eta gaur Legatz albondigak RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat legatz
  • arrautz gordin bat
  • tipula erdi
  • ura eta gatza
  • 3 goilarekada tomate
  • goilarekada bat ogi arrailatu
  • olioa
  • baratxuri xehatua
  • irin goilarekada erdi bat
  • perrexil xehatua

Errezeta

  1. Xehatu kilo erdi bat legatz gordin.
  2. Gehitu: arrautz gordin bat, frijitutako eta xehatutako tipula erdi bat, gatza, 3 goilarekada tomate eta goilarekada bat ogi arrailatu.
  3. Egin bolak, pasa irin eta arrautzetatik, eta frijitu.
  4. Egin saltsa berdea, zartagian olio garbia eta baratxuri xehatua jarriz. Doratzen denean, sueztitu irin goilarekada erdi bat eta perrexil xehatua. Bota ura eta gatza.
  5. Bota albondigei eta eduki sutan tartetxo batez.

Kasu!

Zerbitzatzeko beste modu bat bexamel fin samar batekin da, tartetxo batez labean jarrita. Beste aukera batzuk: tomate saltsa…

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso! 

Legatz albondigak

 

gogokoa

Amonaren budina

Amonaren budina –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Pastela edo budina egiteko errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen  dakarkizuguna, amonaren budin edo pastela RZ, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • 4 arrautza
  • 100 gr esnegain
  • piperrauts zuria
  • gurina eta ogi arraila
  • espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…

 

Errezeta

  1. Irabiatu 4 arrautza, nahastu 100gr esnegain eta piperrauts zuri apur bat.
  2. Nahastu nahi duzuna: espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…
  3. Igurtzi moldea gurinarekin eta ogi arrailarekin, eta jarri labean egosten Maria bainuan; ordu erdiz, gutxi gorabehera.

 

Kasu!

Patata pure arin batekin adibidez primeran geratzen da, hori gure gomendioa ….

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Errezeta aproposa eskaini digute Iturrietak eta Huegunek … Olo eta txia hazi budina fruitu gorriekin errezeta. Estrogeno gehiegi izateak eragiten dituen buruhausteak izan zituzten hizpide Silvana Huegun dietistak.

 

gogokoa

Txanpiñoiak tomatearekin

TXANPIÑOIAK tomatearekin –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Txanpiñoiak gaurkoan, Amonaren errezetatan aurkitutako Txanpiñoiak tomatearekin RZ, gozo eta maitasunez beterik datorren errezeta erraza. Denak txundituta uzteko primerakoa, noiznahi jateko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Txanpiñoiak tomatearekinOsagaiak

 

Errezeta

  1. Txanpiñoiak ondo garbitu, ahal bada urik gabe.
  2. Jarri olio dezente lapiko batean baratxuri eta tipula askorekin, ondo zatituta.
  3. Txanpiñoiak bota eta tapa jarri.
  4. Irin koilarakada bat sueztitu, eta jarri tomate eta pikante apur bat.

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Indiar erara Mushroom Tomato Curry errezetaren bideoak …

 

 

gogokoa

Amonaren Krepak

Amonaren krepak –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Tentazioan erortzeko bideak jarraituz, Amonaren errezetatan aurkitutako hauxe dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren krepak RZ, 2 bertsiotan gainera, olioarekin eta gabe dirudienez, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

KREPAK  1

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
  2. Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Kasu!

  • Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
  • Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.

KREPAK  2

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • olioa
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

Kasu!

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.

Akaso!

Jon ‘Kirru’ Iparragirre eta Gorka Ruiz ‘Epi’ ‘Hara!‘ taldeko musikariak ‘Txoriene’ saioan marmitakoa eta nicatela eta esne-gozoki krepak RZ sukaldatuz.

Krepak 4 eratan egitreko bideoa

Txokolate Krep pastela agian …

gogokoa

Amonaren azalore budina

Amonaren azalore budina –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu bigarrena, amonaren azalore budin edo pastelaren RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izaba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • azalore bat
  • tipula erdi bat
  • gatza
  • olioa
  • urdaiazpikoa
  • gurina
  • arrautza egosiak
  • bexamela

 

Amonaren azalore budinaErrezeta

  1. Jarri lapiko batean azalore bat, tipula erdi bat, gatza eta olio apur bat.
  2. Utzi egosten 20 minutuz, atera edukia eta xukatu ondo ura.
  3. Prestatu bexamela, urdaiazpiko edo York urdaiazpikoarekin.
  4. Gurinarekin bustitako molde batean jarri urdaiazpiko eta arrautza egosi zatiak, azalorearen gainean, gero bexamela eta berriz azalorea.
  5. Sartu labean tenperatura baxuan apur bat lehortu arte, eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Maite Goñi azaloreaz …

Errezeta liburu zahar batetik erreskatatu du Zigor Iturrietak ‘Txoriene’ saioan Azalore eta ziazerba tortilla RZ.

Amonaren azalore budina

gogokoa

Etxaurreneko kroketen errezeta

ETXAURRENEKO KROKETEN ERREZETA – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan kroketak, Etxaurreneko kroketen RZ berezia hain zuzen ere, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

 

Etxaurreneko kroketen errezetaErrezeta

  1. Jarri gurina urdaizpikoarekin, irina sueztitu eta esnea gehitzen joan pixkanaka.
  2. Beste alde batetik, petxugak egin tipularekin, eta prest daudenean masara gehitu.
  3. Arrautza egosia amaieran jarri.

Kasu! 

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

‘Tele-errezeta’ gaurkoan Argiñanok eta Berasategik…

Etxaurreneko kroketen errezeta

gogokoa

Patata kroketak

Patata kroketak – 

Sukalde belgiar eta alemaniarrean oso ohiko eta ezaguna den Patata kroketa RZ gaurkoan. Erraza ta denak txundituta uzteko primerakoa, parranda osterako ezin aproposagoa badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 110 g gurin
  • 110 g irin
  • litro erdia esne
  • litro erdia esnegain
  • kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia

Patata kroketakErrezeta

  1. Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero.
  2. Patata mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua.
  3. Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez.
  4. Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.

Kasu!

Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.

Akaso!

Eñaut Elezgarai (9 urte) eta Ixone Lizardi (9 urte) mutrikuarrak ‘Fundamentu pixkat’ saioan, kroketak nola egiten diren ikasi eta irakasteko…

Patata kroketak

gogokoa

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin – 

Gaurkoan Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua RZ eta azken Hara! saileko sarreran Paul Stamets mikologo eta zientzialaria aurkeztu genizuen, mizelioa – mycelium eta fungi munduan adituetan top-a, gomendagarriak bere istorio eta hausnarketak… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

TXANPIÑOI TXAPELAK GALEPER ARRAUTZA ETA OTARRAINXKEKIN

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Osagaiak 4 pertsonentzako:

  • 16 txanpiñoi handi
  • 16 otarrainxka
  • 16 galeper arrautza
  • 4 baratxuri ale
  • Perrexila
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Kafe koilarakada bat irin
  • Basokada erdi oilasko salda

 

Errezeta

  1. Otarrainxkak zuritu eta burua kendu eta platera batean gorde. Txanpiñoiak garbitu, eta zurtoina osorik kendu, txapelak bakarrik utzita. Ondoren, zartagin batean zorrotada bat oliba oliorekin frijitu, baina txapelek zuloa duten aldea bakarrik, pare bat minutuz. txapel guztiak frijitu ondoren, laberako erretilu batean jarri, baina orain zuloa gora begira dutelarik.
  2. Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Baratxuri aleak zuritu, eta pusketa txikitan moztu, baita perrexila ere. Txanpiñoien gainean zabaldu, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin. Labean eduki bost bat minutuz.
  3. Erabili dugun zartagin berberean olio zorrotada bat bota eta berotzen jarri berriro. Bertara otarrainxkak botako ditugu, eta minutu bat pasa ondoren, irina gehitu. Segidan, baso erdi bat oilasko salda gehitu, eta pare bat minutu gehiago irakiten eduki. Bitartean, beste zartagin batean galeper arrautzak frijitu (aldiko lau arrautza batera friji ditzakegu). Kontuan hartu denbora gutxian frijitzen direla. Frijitu ahala, plater batera atera.
  4. Labetik txanpiñoiak atera eta erretilu polit batean ipini. Otarrainxka bakoitza txapelaren barruan sartu, arrautza bana ere gainean jarri eta, bukatzeko, otarrainxkekin lorturiko saltsarekin, dena gainetik ondo busti.

Kasu!

Plater hau, lagunen artean pintxo moduan ateratzeko, apropos-aproposa da.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Onddoak sendagarri (Mushrooms as Medicine). Paul Stamets

Perretxiko mota desberdinak Iro Landaluze adituarekin

2012an ETBn Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak eta Joxe Ramon perretxikozalea perretxiko bila

Mugaldekoak onddo bila

gogokoa

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN – 

Gaurkoan onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN

….

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekinOsagaiak 4 pertsonarentzako :

  • Kremarentzako 300 g kuia
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • Tipulina
  • Esne gain basokada bat
  • Gatza

Kiribilentzat:

  • 200 g onddo
  • Oliba olioa
  • Gurin koilarakada bat
  • Tipulina
  • 3 koilarakada irin
  • Litro erdi esne
  • Gatza
  • Piper hauts beltza
  • 8 brik orri

Errezeta:

  1. Krema prestatzeko, lapiko batean oliba olio zorrotada bat bota; eta berotutakoan, tipula eta baratxuri aleak puska handietan gehitu. 10 minutuz erregosi ondoren, kuia ere azala kenduta eta puska handietan moztuta bota bertara. Urez estali, baina juxtuan, pasatu gabe eta ondoren esne gain basokada ere gehitu. Guztia su bizian irakin ondoren, irabiagailutik pasa, gatz pitin bat bota eta gorde.
  2. Kiribilak prestatzeko, lehenik onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Bitartean, lapiko zabal batean oliba olio zorrotada jarri, eta tipulina pusketa txikietan moztuta bertan jarri; 10 minutuz erregosi. Jarraian, onddoak gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gatz pitin bat eta piper hauts beltza ere gehitu. Ondoren, gurin koilarakada gehitu, eta hiru koilarakada irin ere bai.
  3. Dena ongi nahastu, eta litro erdi esnea pixkanaka gehituz joango gara. Nahastu eta saltsa krematsu bat lortuko dugu. 10 minutuz irakin ondoren, prest izango dugu krema. Hozten utzi beharra dago, ordea, brik kiribilak errazago betetzeko. Brik orriak hartu eta, taloak balira bezala, erdian onddo krema koilarakada pare bat jarri, eta buelta pare bat emanez kiribil itxuran bildu. Horrela zortzi kiribilak bete arte.
  4. Labea berotzen jarri, eta 180 ºC-tan bost minutuz mantendu, berotu eta gorritu daitezen. Jarraian mahaira ateratzeko prest daude; horretarako, kuia krema pixka batez busti ditzakegu.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Ba-al-zenekien-zuhaitzak-beren-artean-komunikatu-ahal-direla

Mushrooms as Medicine

Al loro tipo honek mundua aldatuko du eta… Paul Stamets

Paul Stamets, Mushrooms and the Mycology of Consciousness

“Normala da gizakia onddoaren beldur izatea, oso potentea da, onddoek jaten ematen dizute, hil zaitzakete, senda zaitzakete, bidai espiritual baten bidal zaitzakete… eta gaur hemen eta joan dira lau-bost egunetan…”

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ziza nahaskia RZ egin zuenekoa.

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko "Txoriene" saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa...

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin
gogokoa

Tipula eta hirugihar tarta

Tipula eta hirugihar tarta – 

Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen aurreko baten, baina pizzak etab. bero eta eginberri daudenean… gozatua ere itzela izan ohi da, ezta? Denbora eta pazientzia pixka bat eskatzen du gaurko Tipula eta hirugihar tarta RZk. Baina errazaparranda osterako aproposa, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Tipula eta hirugihar tarta

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 5 tipula ertain, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
  • Baso txiki bat esnegain likido
  • Gazta arraspatua, eskutada bat
  • Gatza

Tipula eta hirugihar tarta

Errezeta

  1. Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
  2. Aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu hirugiharra duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte.

Kasu!

Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Akaso!

Pierre Castagne Chef-aren tipula tarta RZ, ez galdetu nor den… 🙂

Tipula eta hirugihar tarta
gogokoa

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza – 

RZ honek duen gakoa, orea edo masa bera egitean datza. Orea fina lortu ezkero, gainean ia edozer gauza gehitzeak balio du eta.

 

Osagaiak

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela bola bat
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

 

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

PIZZA Wojtek Szkutnik

Errezeta

  1. Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

….

Kasu!

Orea egunean bertan erabili nahi ez bada, edo soberakoa ez botatzearren, izozkailuan gorde daiteke eta hurrengo batean zuzenean izoztua dagoela “montatu” eta laberatu!

Akaso!
Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin…

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
gogokoa

Oilasko kroketak

Oilasko kroketak – 

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat
  • 75 g gurin
  • 75 g oliba olio birjina
  • 250 g irin
  • 2,3 l esne
  • Arrautza egosi bat, pikatua
  • 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe

Oilasko kroketa

kroketakErrezeta

  1. Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta oilasko paparrak. 4 minutu irakiten eduki ondoren, sutatik atera eta xukatu egingo ditugu oilasko paparrak. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.
  2. Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin.
  3. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
  4. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.
  5. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
  6. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

Akaso!

Brazilgo oilasko kroketak nola egin bideoa:

Oilasko kroketak

gogokoa

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet – 

Osagaiak

  • Ogi biribila, xerra loditan moztua
  • Tomate freskoa eta umoa
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

  1. Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen dutena. Ahhh! gorroto egingo gaituzte esan behar dugunagatik, baina errezeta hau oso ongi gelditzen da hasteko ogia azaletik txigortzen badugu, Heresia gaitza, esango digute! Pikutara heresiak!
  2. Bi aldeetatik igurtziko ditugu ogi xerrak tomate erdi umoekin, ogiak haien zukua ongi har dezan. Hori egin aurretik, bitan zatituriko baratxuri batez igurzten baditugu, talibanen batek errezeta hori jatorrizkoa ez dela argudiatuko digu, baina tira!
  3. Azkenik, gatza eman eta oliba olio ugariz garaztatuko ditugu ogi xerrak. Olio jarioan geldi daitezela malapartatuak!

Kasu!

Hestekiak, urdaiazpiko iberiarra, natxoak gatzetan, mojama, butifarra erreak, eta abarrak aurkeztu ahal izango ditugu ondoan. Edozein ogitarteko prestatu behar dugunean, ogia gisa honetan prestatzen badugu, bizia askoz ere gozoagoa izango da eta bizkorrago igaroko dira gure pena guztiak.

Akaso!

Hemen bideo bat errezeta tradizionala erakutsiz…

Pa amb tomaquet
gogokoa

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a – 

Osagaiak

  • Ahuakate bat
  • Indioilar 2 bularki
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • Soja saltsa
  • Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…)
  • Ezpelete piper hautsa
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Molde erako ogia

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Errezeta

  1. Hasteko, indioilar bularkiak garbitu eta fin xerratu.
  2. Bol batean, bi koilarakada soja saltsa, bi koilarakada limoi ura, bi koilarakada laranja ura eta piperbeltz apur bat nahastu. Bol honetara aurreko xerra finak igaro eta 2 orduz hozkailuan gorde.
  3. Sandwich-a muntatzeko, ahuakatea zuritu (lehenengo, luzeran, labanaren laguntzaz, honen punta hezurreraino sartu eta buelta guztian markatu, eta gero jiratuz bi erdi egin. Erdiak koilara batekin osorik atera) eta xerratan egin.
  4. Fruitu lehorrak txiki-txiki egin eta gatza eta ezpelete piper hautsarekin nahastu (azken bi hauek nahieran).
  5. Oilasko bularki xerrak plantatik igaro buelta eta buelta eta aurretik tostatutako ogi gainean ipini. Gainean ahuakatea eta fruitu lehorrak ezarri.
  6. Xerra finekin bolean geratzen den ura zartagian jarri eta “erreduzitu” saltsa apur bat loditu arte.
  7. Saltsa lodi honekin amaitu sandwich-a!

Kasu!

Letxuga, tomatea edo gazta pixka bat geitu diezaiokezu sandwich-ari hala nahi baduzu…

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Akaso!

Munduko sandwich-ik handiena?

gogokoa

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –

Osagaiak

  • 4 ogixerra/tostada
  • 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak)
  • 4 pikillo piper
  • 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina)

Errezeta

  1. Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik).
  2. Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz.
  3. Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa.

Kasu!

Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!

Akaso!

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
gogokoa

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

  • Opil bat, bitan irekia
  • Saltsa maionesa
  • 6 xerra hirugihar ketu
  • Uraza, hosto garbi batzuk
  • Tomate naturala, xerra batzuk

Errezeta

Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.

  1. Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
  2. Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
  3. Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
gogokoa

Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)

  • Ogia
  • Olibolioa
  • Tomate bat
  • Urdaiazpikoa

 

Errezeta

Tomate eta urdaiazpiko pintxo goxo honi, ogia tomatearekin xabier eran deitzen zaio.

  1. Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu.
  2. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi.
  3. Ondoren, olibolio pixka bat bota.
  4. Azkenik urdaiazpikozko bi zerra jarri.
Tomate eta urdaiazpiko pintxoa (ogia tomatearekin xabier eran)
gogokoa

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Osagaiak:

  • 250g irin
  • 125cl ur
  • 7g legami
  • 7g gatz
  • 25g oliba olio
  • tomate saltsa litro bat
  • 2 mozzarela bola
  • albaka
  • antxoa poto bat

Errezeta:

  1. Hondokoa egiteko, irina, ura, legamia eta oliba olioa nahastu behar dira.
  2. Nahasirik daudela, ogiarekin egiten den moduan, oreari eragin.
  3. 2 minutuz itxaron eta berriz eragin… horrela 6-8 aldiz.
  4. Labea berotu 250ºtan.
  5. Tomatea, zartagi batean su ertainetan jarri ura galtzen has dadin.
  6. Bitartean, masa zabaldu eta nahi den itxura eman ostean, aproposa den paperaren gainean laberatu 2-3 minutuz.
  7. Labetik atera eta 180ºtara jeitsi tenperatura.
  8. Masa beroaren gainean, ia ur guztia galdutako tomate saltsa zabaldu.
  9. Mozzarela eskuarekin hautsi eta tomatearen gainean zabaldu antxoekin batera.
  10. beste 5-10minutuz laberatu eta handik ateratakoan,  albaka gehitu.

 

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

PIZZA Michele Ursiono

Kasu!

Albaka eta antzeko belar eta hosto freskoak, amaieran eta labetik kanpo gehitu kolorea eta berezko zaporea gorde dezaten eta oliba olio gordin tanta batzuk gehitu hostoen gainetik.

Alferra bazara, jakizu gaur egun merkatuan topa daitezkeela pizzak egiteko masa bikain askoak,  baina gure iritzian,  etxean egindakoa bezalakorik ez dago!

Behin pizzaren orea ikasitakoan, gainerako guztia nahierakoa da. Zeure irudimenaren araberakoa.

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
gogokoa

Haragi eta barazki lasagna

Haragi eta barazki lasagna – 

Errezeta honek motako askotako betegarriak onartzen ditu: ganba eta porrua, ontto, barazkiak, saltsa ezberdin… askorekin bete daitezke.

Haragi eta barazki lasagna

Osagaiak:

  • 3 Pasta geruza edo plantxa
  • 40 gr gurin
  • 50 gr oliba olio
  • 110 gr irin
  • litro bat esne
  • 250 gr haragi txikitu
  • tipulina bat
  • 6 baratxuri atal
  • azenario bat
  • ardo txuri kopa bat
  • tomate pote bat
  • kuiatxo bat
  • berenjena bat
  • 6barrengorri edo  txanpinoi
  • parmesano gazta birrindu eskukada bat
  • mozzarela gazta birrindu eskukada bat

 

Haragi eta barazki lasagna

LASAGNA David K

Errezeta:

  1. Bexamela egiteko, zartagin batean, oliba olioa eta gurina ipini su ertainean, azkeneko hau urtu arte. Urtzen den momentuan, irina gehitu mugitzeari utzi gabe pasta bat lortuz. Kolorea aldatzen hasten zaion momentuan esnea gutxinaka gehitu eragiteari utzi gabe,nahi den lodiera lortuz. Gatz puntuan jarri, sutatik atera eta gorde.
  2. Saltsa bolognesa egiteko, tipulina, baratxuriak eta azenarioa zuritu eta txiki txiki egin. Hauek, zartagi batean su ertainean gorritu eta 5-10 minutura haragia gehitu. Honek kolorea hartzean, ardo txuri kopa eta tomate potea gehitu eta dena batera 30-40 minutuz su ertainetan egosi.
  3. Kuia, berenjena eta txanpinoiak, dado txikitan moztu eta su bizitan gorritu 3-4 minutuz. Ondoren, egindako bexamelaren erdia berotu eta bertara igaro barazki dado hauek. Ondo nahasi eta gorde.
  4. Lasagna montatzeko, pastari behar duen egoste puntua eman. Ura irakiten ipini eta pasta xaflak sartu biguntzen diren arte. Ondoren, ur hotzetara igaro.
  5. Muntatzeko, molde baten laguntzaz, oinean pasta xafla jarri, gainean, bolognesa, berriz ere pasta, gainean barazki bexamela, gero, pasta eta azkenik geratzen den bexamela eta gazta birrinduak.
  6. Amaitzeko, labean 200ºtan 5 minutuz gratinatu eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Lasagna gazta gehitu gabe egun batetik bestera hozkailuan gordetzeak, gorputza emango dio eta manipulatzea erraztuko du. Horrela, nahi izan ezkero, banako platerak zerbitzatu daitezke, gazta gehitu eta zuzenean gratinatuz.

Akaso!

Haragi eta barazki lasagna
gogokoa

Croque-monsieur (mixtoa)

Marcel Proust berak ere aipatzen du otarteko bero hau: «Kontzertu irteeran, hotelera bidean, amona eta biok geldialdi bat egin genuen kai muturrean Villeparisis andrearekin hitzaspertu bat egiteko, zeinak erran baitzigun hotelean eskatuak zituela guretzat croque-monsieur zenbait eta arrautzak krematan ere bai…». Zu ez zara Proust baino gutiago izango, ez da?

Osagaiak:

  • Moldeko bi ogi xafla
  • Urdaiazpiko egosi xerra bat
  • Urtzeko gazta xerra bat (ahal dela, emmental motakoa edo antzekoa)
  • Gurin apur bat

 

Errezeta:

  1. Txapan gurin apur bat zabalduta egitea da egokiena, baina, gure antzera, txaparik ez baduzu, igurtzi zartaginaren hondoa gurinarekin eta jarri su ertainetan.
  2. Berotutakoan eta gurina iluntzen hasi aurretik, jarri ogi xafla bat bertan eta gehitu gazta eta urdaiazpiko xerrak, bigarren ogi xaflarekin.
  3. Utzi bost minutu inguru ogia zeure gustura xigortu arte.
  4. Gauza bera egin beste aldera iraulita, behin gurin apur bat gehiturik hondoan.
  5. Zeure gustuko kolorea hartu duenean, atera plater batera eta erdibitu diagonalean.

 

CROQUE MONSIEUR Alex Lines

CROQUE MONSIEUR Alex Lines

Kasu!

Guk krokmesié bakarra jarri dizugu hemen, baina pare bat ere erraz jango dituzu. Aldagai asko onartzen ditu croque-monsieur ogitarteko honek, xerra bakarraren lekuan, gehiago ere jar dezakezu, esaterako. Hotza ere jan liteke… Rukula entsalada bikain etortzen zaio. A, eta Croque-madame bat jan nahi baduzu,  gehitu arrautza bat gainetik eta kito.

Croque monsieur mixtoa

gogokoa