Batata edo patata gozoa (Ipomoea batatas) konbolbulazeoaren familiatik datorren barazki bat da, azala hartsua eta horixka edo laranja kolorekoa. Karbohidrato asko ditu barazki honek, eta 0,5 eta 3 kilogramo artean pisatu dezake. Denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Batata edo patata gozoa
Tipula
Perretxikoak/txanpiak
Atuna (lata 1)
Gatza
…
Errezeta
Batata azal eta guzti uretik pasa garbitzeko eta lehortu ondoren, laban zorrotz edo sardexka batekin zulatu. Gatza apur bat hartu eskuetan eta batata igurtzi. Oliba olio pixka bat hartu eskuetan eta berdina egin.
Labea prestatu eta berotzen denean batata sartu eta 200 gradutan 45 min labean eduki. Batataren tamainaren arabera 5-10 minutu gehiago eduki beharko dugu barruan.
Batata labean egiten den bitartean, tipula txikitu eta olio bero pixka batean biguntzen jarri. Honi perretxikoak txikituta bota eta nahastu egin arte. Azkeneko momentuan atuna bota eta nahastu.
Batata eginda dagoenean, platerean jarri eta erditik ebaki. Bi aldeak harrotu eta gainetik bota zartagian egin dugun nahasketa.
On egin!
…
Kasu!
Alternatiba bezala, atuna beharrean oilasko zatiak (aldez aurretik frijituta), edo/eta gazta birrindua erabili dezadezu. Erabat beganoa egiteko adibidez, hirugarren berdura bat txikitu eta gehitu tipula eta perretxikuei.
Kus-kusa Magreben jatorria duen platera da, egun mundu zabal osoan ere jaten dena. Gari-semolarekin prestatzen da, haragi-zatiekin eta barazkiekin, maiz, harissa izeneko piper-purearekin ondua. Denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
250 g kuskus
250 ml ura irakiten/barazki salda irakiten
400 g latako txitxirio (xukatua)
1-2 koilarakada oliba olio
300 g kuiatxo xerratan
250 g halloumi gazta (xerra loditan)
Entsalada saltsarako:
125 ml oliba olio
3 koilarakada limoi zuku
2 koilarakada menda belar freskoa (txikitua)
…
Errezeta
Jarri kuskusa ontzi batean, bota irakiten dagoen ura (edo barazki salda) eta nahastu ondo sardexka batekin. Estali plater batekin eta utzi 4 minutuz.
Bitartean, entsalada saltsarako osagarri guztiak ontzi batean jarri eta ongi nahastu. Nahastu eta puskatu kuskusa sardexka batekin, gehitu garbantzuak eta entsalada saltsa erdia. Ongi nahastu eta zerbitzatzeko plater handi batean pilatu.
Berotu olioa zartagin handi batean eta frijitu kuiatxo xerrak su handian 2-3 minutuz urre kolore iluna hartu arte. Sukaldeko paperera pasa.
Kuskus menditxoari gehitu kuiatxoa.
Zartagina lehorra badago, bota olio pixka bat gehiago eta berotu.
Gero, bota halloumi xerrak eta frijitu 2-3 minutuz, noizean behin biraraziz, kurruskatsu eta marroi kolorea hartu arte.
Gainerako saltsa bota.
Zerbitzatu lehenbailehen.
…
Kasu!
Halloumi gazta beharrean, oilasko bularra ere erabili dezakezu. Eta Kuskusa erabili beharrean, arroza egosia ere primeran geratuko zaizu.
“Cottage pie” delakoa, patata purez estalitako behi xehatu geruza batez osatutako plater britainiar ezagun bat da. Gure kasuan haragirik gabe egingo dugu. Begetarianoentzat, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
Tipula (1 ertain, fin txikituta)
Azenarioa (1 ertain, txikituta)
Apioa (bat, txiki-txiki eginda)
Dilistak (200 g, barietate marroia, xukatua)
Tomate egosiak kontserban (1 x 400 g lata)
Ezkai freskoa (1 goilarekada, hostoak)
Salda (500 ml)
Perrexil freskoa (2 goilarekada, txikituta)
Patata 680 g, zatituta
Esnea (80 ml)
Oliba olioa (2 goilarekada)
Cheddar gazta (40 g)
…
Errezeta:
Jarri tipula, azenarioa, apioa, dilistak, tomateak, ezkaia, eta salda kazola batean.
Egosi, estalita, dilistak bigundu arte. Gehitu perrexila eta nahastu. Nahasketa labe erretilu batera pasa.
Bitartean, irakin, lurrun edo mikrouhin labean patatak samurtu arte. Xukatu. Katilu batean katilukada bat esnearekin nahastu eta zabaldu.
Labea aurretik berotu. Patata purea nahastu dilisten nahasketa gainera eta gaztarekin hautseztatu.
Egosi 2-3 minutuz edo gazta urtu eta gorritu arte.
Proportzioa masarako: irin neurri 1 x 1/2 ur neurri
…
Errezeta
Garbitu zerbak eta moztu hostoak (hauek aurrerago erabiliko ditugu). Zati zuria moztu makiltxo txikitan.
Irakin uretan gatzarekin, eta egosi ondoren, utzi iragazki batean, ura gal dezaten.
Prestatu masa. Ontzi batean, nahastu irina ur hotzarekin eta gatza pixka bat bota. Masa homogeneoa denean, gehitu zerba zatitxoak. Oraindik ur asko badute, sikatu sukaldeko paperarekin.
Labe-erretilu bat olio ugarirekin busti, eta irin pixka bat bota gainean, masa itsatsi ez dadin. Labe-papera ere erabil dezakezu. Bota nahasketa. Zentimetro erdi baino gutxiagoko lodiera izango da egokiena testura kurruskaria eta arina lortzeko.
Sartu erretilua aldez aurretik berotutako labean eta utzi ordu erdiz (180 gradu) baina tarteka begiratu, erre ez dadin.
Bitartean, irakin zerba hostoak gatzdun uretan. Zati zuria egosteko ur bera berrerabil dezakezu gatz pixka bat gehituz. Minutu gutxira eginda egongo dira. Hozten utzi.
Azenarioa garbitu eta birrindu. Gehitu hoztutako zerba hostoak eta bota ozpin-olioa.
Zerbitzatu gailetatxoak entsaladatxoarekin batera.
Kasu!
Alternatibak: Zerben ordez, kuiatxoa ere erabili dezakegu.
Bitartean, berotu gurina eta irina lapiko batean, ore lodi bat egin arte. Gehitu esnea, pixkanaka, etengabe mugituz, esne guztia gehitu arte. 2-3 min gehiago egosi, saltsa koilara baten atzealdea estaltzeko adina loditu arte. Gehitu gazta, mostaza eta nahi izanez gero, piper beltza edo gatza.
Sartu porru lurrinduak gazta-saltsan, eta gero dena laberako plater batean sartu.
Gainera bota ogi birrindua, ezkaia, eta soberan geratu zaigun gazta eta egosi 20 min-tan urre kolorea hartu arte.
Utzi 5 minutu zerbitzatu aurretik.
…
Kasu!
Alternatibak: Intxaur muskatua, piper beltzaren ordez. Zerbak porruen ordez. Entsalada berde edo tomate entsalada sinple batekin zerbitzatu.
Porrua (Allium ampeloprasum var. porrum edo Allium porrum) barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.
Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
Nahastu eta zerbitzatu.
…
Kasu!
B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak baita ere.
Arraina freskoa bada, pasa zartainetik egin arte, bestela atun-lata ireki eta kitto.
Ilarrak egosi.
Perrexila txikitu.
Osagai guztiak nahastu eta gainera bota (dekorazio moduan) txikitutako perrexila eta alboan limoi zati bat, nahi duenak nahasketari bizigarria emateko.
Prest, platerean zerbitzatu eta gozatzera.
…
Kasu!
Platera beroa edo hotza jan daiteke. Arrain ezberdinak erabil daitezke, hala nola hegaluzea edo izokina. Izen ezberdinak ditu: Kedgeree, kitcherie, kitchari, kidgeree, kedgaree, kitchiri, khichuri, kaedjere,…
Arrain tartak egingo ditugu gaurkoan, Thai kutsuaz eta luzoker edo pepino entsalada batekin lagunduta, denak txundituta uzteko errezeta, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak (arrain-tartarako)
500 g arrain
2 koilarakada martorri
3 tipulina, fin-fin txikitua
2 baratzuri, xehatuta
Limoiondo belarra, zati samurra bakarrik, txikitua.
125 ml koko-esne
Sarrazeno irina
125 g Kalabaza
Olio begetala
Osagaiak (luzoker edo pepino entsaladarako)
2 luzoker edo pepino, zurituta, luzeran zatituta eta haziak kenduta.
50 g arroz-ozpin
2 pipermina (Txile), txikitua (aukerakoa)
2 txalota, txikitua.
2 koilarakada martorri hosto txikitua
40 g kakahuete erre, txikitua
…
Errezeta
Arrainak zati txikitan moztu.
Jarri martorria, tipulina, baratxuria, kalabaza eta limoi-belarra elikagai-prozesadore batean eta nahastu ore bat lortu arte.
Gehitu arrain zatiak oreari eta nahastu ondo. Gehitu pasta honi koko-esnea eta irina.
Jarri nahasketa ontzi batean eta utzi gutxienez pare bat orduz.
Prestatu tartatxoak koilara batekin hanburgesa forma emanez eta jarri olio beroz betetako zartagin batean. Frijitu, kurruskari eta marroia den arte, eta buelta eman behin frijitzen den bitartean. Atera oliotik eta jarri erretilu batean sukaldeko paperarekin.
Entsaladarako, moztu pepinoa 5 mm-ko xerratan.
Bota pepino xerrak ozpinetan. Pipermina, txalota eta martorria gehitu, eta hautseztatu kakahueteekin.
Mahaira eta gozatua…
…
Kasu!
Zerbitzatu aurretik, hautseztatu gainetik kakahueteekin, ikutu eta zapore goxoa emango dio.
Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.
Pausoak
Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.
…
Errezeta
Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
Prest daudenean estali bainu zuriarekin.
Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.
…
Kasu!
Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
San Blas opilakwikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
dozena erdi datil
katilukada intxaur
2 katilu irin
bikarbonatu koilarakada txiki 1
olio begetal katilu 1
arrautz 1
kanela, kurkuma, gengibrea
labeko papera
…
Errezeta
Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua, olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.
…
Kasu!
Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.
…
Akaso!
Datil eta intxaur pastela barrita forman ere akaso…
Makrobiotikayin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.
Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotikamundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Erraza, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
ura
gatza
olioa
barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)
…
Errezeta
Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.
Krepeak egiteko:
Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
Estali eta egiten utzi 10 minutu.
Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.
…
Kasu!
Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.
Alde batetik ontzi bero batera olio pixka bat eta txikitutako tipula erdia botako ditugu.
Nahastu tipula beratu arte.
Gehitu txikitutako kalabaza zatiak, nahastu eta gatzatu.
Ur pixka bat bota kalabaza estali arte eta egiten utzi (30-40 min).
Bexamela egiteko:
Bestalde, egositako arrozari ura gehitu eta birrindu krema arin bat lortu arte (hau izango da gure “esnea”).
Berotutako ontzi batean olioa eta ondo txikitutako beste tipula erdia bota. Hau beratzean gatzatu eta irina gehitu (goilarekada pare bat) eta gure arroz-krema botatzen joango gara poliki-poliki nahastuz eta bexamel loditasuna lortu arte.
Kalabaza eginda dagoenean, ura soberan badago hau kendu eta gorde beste errezetaren bat egiteko (zopa edo beste kremaren bat) eta bota gainetik egin dugun bexamela.
Errezeta hau bere horretan zerbitzatu dezakegu edo labean sartu gainkaldea apurtxo bat txigortzeko.
…
Kasu!
Etxeko txikiak barazkietara ohitzeko errezeta bikaina eta laktosarekiko intolerantzia dugunontzat alternatiba oso interesgarria!
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
Hozten denean moldetik atera.
…
Kasu!
Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren errezeta baten aldaera dakarkizugu, Amonaren garbantzu Chowderra, errezeta erraza eta osasuntsua, ohituraz arraiarekin egitekoa, baina geuri amonaren erara gustatzen zitzaigunez garbantzuekin soilik, hona hemen zeuretzat. Chowderra zopa eta krema baten artean kokatuko genuke, erdibidean. Definizioz Chowder-a zopa lodi bat da, esnez edo kremaz, itsaskiz eta barazkiz prestatua, gailetak ondoan (ship biscuits edo saltine crackers deitutakoak dira ohiko batzuk). “Chowder” Frantsesetik datorren hitza dela diote, chaudière itzulita ‘pote’ litzake eta chaud ‘beroa’… Irlandan seafood chowder delakoa oso ezaguna da (arrai zopa loditxo antzekoa); eta prestaera ezberdinak daude Kanada eta Estatu Batuetan ere bai. Ingalaterra Berrian adibidez txirla txikituekin eta patata txikituekin egin ohi da, esne eta esnegain base batean, askotan gurin kantitate txiki batekin nahastuta. Esan bezala errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Beste chowder arrunt batzuk arrainak, txirlak eta beste itsaski-motak erabiliz ere egitea oso ohikoa da, arkume edo txahala, garagardoz eginak ere bai, txirlen ordez artoa ere erabiltzen da zenbait lekutan.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Haragia prestatzeko modu berezi bat dakarkizugu gaurkoan, “Carbonade Flamande” delakoa, batez ere txahal haragiarentzat oso egokia, Belgikako ohitura berezia dena eta ogiak lagunduta gozatzekoa, eta patata frijituekin noski. Flandriar karbonada ere deitzen zaio, funtsean, haragia tipularekin eta garagardotan erregostea da kontua, zenbait orduz… garagardo beltzarekin… Amonaren Carbonade Flamande RZ zeuretzat segidan, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar –
Gaurkoan, hozkailuan gordeta duzun kalabaza eta brokoli hori berrerabiltzeko 3×1 errezeta eta plater begetarianoa dakarzkizugu. Errezeta bakarrarekin hiru plater ezberdin egingo ditugu, salda bat, krema bat eta pastarako saltsa gozo bat, erraz eta azkar egitekoak. Brokolia horitzen hasten denean erabiltzeko primerako aukerak, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, denak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
kuia edo kalabaza
brokolia
tipula
azenarioa
gatza
olio apurtxo bat
ura
pestoa
fideoak, ogi xigortua, edo oloa
…
Errezeta
Kalabaza, brokolia, tipula, azenarioa (edo soberan duzun porru edo antzekoren bat ere) moztu zati txikitan.
Ontzi baten olio apur batez moztutako tipula sueztitu.
Gainontzeko barazkiak gehitu, dena nahastu eta urez estali, utzi sutan 15-20 minutu barazkiak xamurtu arte.
Errezeta -> Krema
Barazkiak egosteko erabilitako ura beste ontzi batera pasa.
Barazkiak ditugun ontzira gehitu pesto koilarakada bat, dena nahastu eta txikitu/birrindu/trituratu.
Tosta edo ogitan jartzeko aproposa…
Errezeta -> Pasta saltsa
Pasta saltsa egiteko barazkiak egosteko erabilitako barazkien ur apurtxo bat bota zure gustura eta nahastu guztia.
Pasta laguntzaile bikaina.
Errezeta -> Salda edo zopa
Ontzi batean dugun barazkiak egosteko erabilitako ura, salda gozo bat edo zopa bat egiteko erabiliko dugu.
Barazki urari gehitu zuk nahi dituzun fideoak, ogi xigortua, edo oloa (avena).
Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.
. ..
Kasu!
Konpota zuzenean potean egin eta gorde.
…
Akaso!
Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZdakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
2 txahal giltzurrun
limoi edo ozpina
tipula gorri bat
3 baratxuri
irin goilarekada bat
tomatea
xerez lehorra
pikantea
gazta
…
Errezeta
Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
Frijitu eta utzi lapiko batean.
Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaur Amonaren york urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak RZ dakarkizugu, mundiala gosea baduzu, gozatua eta betekada ziurtatuak… Prestatzeko oso erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
haragi xerrak
urdaiazpikoa
gazta
irina
arrautzak
ogi arraila edo ogi birrindua
…
Errezeta
Xerrak lisoak eta finak izan behar dira, moztu laukitxoetan haragia, urdaiazpikoa eta gazta.
Jarri haragi xerra bat, gainean gazta, urdaiazpikoa, gazta berriro eta beste xerra bat.
Pasa irinetatik, arrautzetatik, ogi arrailetik eta frijitu.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Patata frijituekin, entsalada batekin, patata purearekin, edo saltsa fin batekin zerbitzatu daiteke; azelga orri-mami arrautzaztatuak eta piper gorriak primerako aukera dira adibidez …
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Olio oso bero jarri, eta frijitu oilaskoa doratu arte.
Oilaskoaren gainean jarri, ondo xehetuta: tipula bat, porrua, azenarioa, tomate txiki bat, perrexila, sagar mikatz bat, udare zuri bat eta patata txiki bat. Jarri oilaskoa frijitzeko erabili den oilotik apur bat, ardo txuria eta estali.
Egosi su baxuan ordu erdiz edo, oilaskoa samurtu arte.
“Poulet a la basquaise” famatua, plater hau oso kitsch dela esan daiteke, Iparraldeko ostatu askotan aurkituko baituzu “euskal era jatorraren” seinale bailitzan. Izanak izan, oso plater ederra da, turistez aparte, geuk ere etxeetan jateko.
Oiloa, Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendokoa, mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera euskaraz: arra oilarra, emea oiloa, janaritarako akabatzen den ar gaztea oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Jarri olioa zartagian eta frijitu baratxuriak eta tipula; egina dagoenean, sueztitu apur bat tomate egosi xehatua, urdaiazpiko pixka bat, txanpiñoiak eta goilarekada bat irin.
Gaineratu cognac edo ardo txuri kopa bat, salda edo ura.
Egin dadila tarte batean, gero jarri lapikoan oilaskoarekin eta mantendu beste tarte batez, egin arte.
Zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria ditu. Mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarrada, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren txahalki urdaiztatua RZ dakarkizugu, haragia eta haragia bai. Urdaiztatu urdai xerrekin osagai bat estaltzea besterik ez da, eta errezeta egiteko pausoak “Txahalkia bere zukuan” errezetako berdinak dira. Prestatzeko pazientzia apurtxo bat gehixeago beharko duzu baina erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren untxia ehiztari erara RZ dakarkizugu, untxia saltsan errezetaren ostean aproposa iruditu zaiguna, festa bat zena eta oroitzapen goxo asko dakartzana. Errezeta prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
untxia
gatza
piperrautsa
tipula bat
baratxuria
perrexila
bi tomate
ura
250 gr txanpiñoi
125 gr urdaizpiko
jerez lehorra
…
Errezeta
Moztu untxia pusketan, eta jarri gatza eta piperrautsa.
Frijitu eta jarri lapikoan.
Gehitu xehatutako tipula bat, baratxuria, perrexila, zuritutako bi tomate eta ur pixka bat. Dena juntu egosi, eta samurra dagoenean, bota 250 gramo txanpiñoi, 125 gramo urdaizpiko laukitxoetan moztuta, eta jerez lehor kopa bat.
Egosi dadila hamar minutuz.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K.a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz.
Olio berean frijitu xehatutako tipula bat, bi baratxuri hortz, baratxuria eta perrexila.
Dena doratzen denean, gehitu irin goilarekada bat, doratu dadila, eta eman bueltak egurrezko goilare batekin erre ez dadin.
Gehitu salda edo ardo zuria, eta irakin dezala tarte batez.
Pasa saltsa pasadoretik, eta bota untxiari.
Utzi egosten 45 minutuz samurra egon arte eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina,Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoan bizi direnak. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi dira.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Ondo garbitu galeperrak, eta pasa trapu bat barrenetik lehortzeko.
Zipriztindu barrenak cognac tanta batzuekin eta ondu gatz eta piperrautsarekin.
Bildu hirugihar tira batzuekin eta lotu.
Erre ondoren, 20 minutuz edo, kendu soka.
Patata, piper gorri zein berdeekin zerbitzatu.
…
Kasu!
Piper gorri zein berdeekin zerbitzatu daiteke. Saltsa fin bat ere egin daiteke, tipulekin eta galeperren zukuarekin.
Galeper Phasianidae eta Odontophoridae familietako zenbait kideen (Coturnix eta Lophortyx generokoak) izen arrunta. Faisaiaren familiako hegaztia da, eperra baino txikiagoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Hona hemen espezie batzuk: Galeper arrunta (Coturnix coturnix), Galeper arlekina (Coturnix delegorguei), Kaliforniar galeperra (Lophortyx californica).
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko aitonen erara…
Amonaren galeper erreak
Gaurkoan hain berezia zen eta hainbeste gustatzen zitzaigun Amonaren galeper erreak RZ
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Jarri olioa zartagian, baratxuri eta tipula pikatuarekin.
Pixka bat doratzen denean, bota gibela eta salteatu.
Azken unean gehitu ozpin tanta batzuk eta ardo txuri pixka bat.
…
Kasu!
Geure gibelak, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta berebiziko funtzio desintoxikatzaile oso garrantzitsua dauka.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Normalean bildots edo ardiaren birika, gibelaeta bihotza, tipula, olo irin, hainbat belar eta espezieen nahasketaz beteriko hestebeteak dira haggisplater eskoziar famatua. Arbi-aza eta patata purez (neeps and tatties) lagundurik jaten da bonba hau…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
kilo erdi bat haragi xehetu
gatza
baratxuria
perrexila
bi arrautza
tipula
olioa
ogia barran
…
cuisineaz.com
Errezeta
Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak, patatxo txiki batzuk
…
womensweeklyfood.com.au
Errezeta
Prestatu barazki batzuk, egosita eta arrautzeztatuta. Amaieran gehituko ditugu.
Arkumea zatitxotan moztu eta oliotan salteatu. Utzi lapiko batean.
Olio berdinean frijitu ondo xehetutako tipula bat, azenarioa eta perrexila. Gehitu irin goilarekada bat eta ondo su eztitu. Utzi tarte batean egosten, pasadoretik pasa eta jarri arkumeari.
Arkumea samurra dagoenean, menestra gehitu, barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak zatitxotan, eta patatxo txiki batzuk. Utzi egosten tarte batez su baxuan.
…
Kasu!
Potoko barazkien menestra baduzu ere ez duzu aukera txarra, denbora asko irabaziko duzu baina arkumeak ez dizu barazkien gustua xurgatuko eta nabarituko da.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Kuiatxo edo kalabazin marinatu eta onddo carpaccioa RZ gaurkoan dakarkizuguna, osasuntsua, nutritiboa eta arina. Txanpinoi eta kuiatxo edo kalabazin marinatuz egindako carpaccioa ezin hobea da zerbait arina eta laster baten egitekoa nahi baduzu, eta landare gordinak jatera animatzeko modu erraz bat. Kuiatxoaren ebakiaren lodiera doituz jolas dezakegu testurarekin, labanaz eta pultsu onez xerra meheak ateratzea ere ez da erraza. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Garbitu eta lehortu ondo, fintasunez, kalabazina eta txanpinoiak. Moztu kalabazinaren puntak eta onddoen oinen oinarria itsusiak badaude, baina ez kendu erabat. Lur-hondarrik ez dagoela zaindu.
Moztu xerra meheetan (lodiera nahierara doituz, zenbat eta finagoak eta gardenagoak izan, orduan eta leunagoa eta delikatuagoa izango da platera) kalabazina, eta ez hautsi. Aizto on bat erabili.
Kalabazinaren zaporea hobetzeko eta testura hobea izan dezan, gatz-apur batekin nahasitako koladore handi batean jar dezakegu, eta 30 bat minutuz utzi ura askatzeko. Noizean behin eragin behar zaio, eta, ondoren, ondo lehortu sukaldeko paperarekin, baina hautazko urratsa da.
Jarri kalabazin-xerrak plater edo iturri handi batean jarri eta ureztatu limoi-erdi baten zukuarekin, gehitu oliba-olio pixka bat eta ondu piperbeltz beltz eho eta baratxuri pikortatu ugarirekin. Utzi 15-25 minutuz.
Moztu txanpinoiak xerra meheetan, eta jarri plateretan. Gainetik kalabazin marinatuko xerrak banatu. Garbitu, lehortu eta txikitu albahaka-orriak eta gehitu.
Ondu oliba-olio birjina estrarekin, lima-birringailuarekin, piperbeltz pixka batekin eta gatz pixka batekin. Hautseztatu mitxoleta-hazi pixka bat (aukerakoa) edo chia-hazi batzuk, eta, amaitzeko, banatu gazta finezko ezkata batzuk gustura.
…
Kasu!
Saiatu oso pieza finak, ia gardenak, nahastea, eta beste batzuk lodiagoak, kontrastea eta hozka egiteko ukitu kurruskaria ematen dutenak.
Amonaren Bilarroa arrautzak edo Arrautzak Villaroy erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre uneetarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsua egon dadin lortzeko. Oilaskoarekin asko egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
bexamela(litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
Utzi hozten.
Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
Gozatzera…
…
Kasu!
Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.
Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.
5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Jarri txitxirio-irina, gatza, espezie, legamia malutak eta ehotutako piper pixka bat ontzi batean. Nahastu haga batzuekin eta gehitu ura eta limoi zukua. Ondo nahastu masa likido lodi samarra lortu arte, pikor lehorrik gabe.
Garbitu eta lehortu kalabazinak. Birrindu edo txiki-txiki zatitu.
Oso ondo nahastu dena ore mamitsu bat lortu arte.
Aurre-berotu labea 180 ºC-tan.
Zartagin baten olioa, ondoren orea bota eta ondo banatu. Egosi orea su baxu-ertainean.
10 minutu igarota, ertzak dagoeneko ondo gorrituta daudela ikusten dugunean, sartu labean, grill-arekin ahal baduzu, eta labearen goi partean. Utzi minutu batzuk labean tortilla egiten buka dadin.
Plater handi batean zerbitzatu.
…
Kasu!
Zartaginean orea egiten dihardugula erdialdetik burbuila egiten badu, jaitsi sua pixka bat.
Beratu soja ontzi handi batean, puztu ahal izateko, estali ur askorekin edo barazki-salda batekin, eta gorde.
Bitartean, garbitu, lehortu eta moztu kuiatxo edo kalabazina; Moztu erditik, moztu berriro erdi bakoitza lau atal luze lortzeko eta gutxi gorabehera lodiera bereko zatietan, ez oso mehe.
Baratxuria xehatu. Jarri oliorik gabeko zartagin handi batean martorri eta kumino haziak, su ertainean berotu eta utzi pare bat minutuz.
Kendu eta xehatu pixka bat mortero batean, edo koilara baten atzealdearekin. Sesamo gordina erabiltzen badugu, tostadak ere bai.
Zartagin berean olio pixka bat berotu, gehitu tomate-pasta, haziak baratxuriarekin eta utzi minutu batez su ertainean gorritzen.
Azkar gehitu kalabazinak, ondu eta salteatu, etengabe nahastuz.
Ondo xukatu soja eta gehitu zartaginean, ondo irabiatuz dena sartzeko.
Gehitu ozpina, soja saltsa eta limoi apur bat.
Eman beste piper kolpe bat eta erregosi osoa minutu pare bat gehiagoz. Gehitu sesamo txigortua.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pastarekin nahastu dezakezu, primerakoa. Testuradun soja osagai ona da eta bere formatu lehorrean denbora luzez kontserbatu daiteke arazorik gabe. Azkar egosten da eta mila prestaketari gehi dakiokegu.
Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.
Sagar errea
Kasu!
Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).
Kalabazina garbitu eta moztu. Moztu ilargi erdietan nahi baduzu, gero eta finago moztuta, samurragoak izango dira egosita.
Baratxuria fin-fin txikitu.
Berotu olio apur bat plantxan eta egosi otarrainxkak zuzenean izoztuta, su bizian. Salteatu kolorea hartzen hasi arte eta gatz eta piper pixka batekin ondu.
Sutik kendu. Garbitu platera sukaldeko paperarekin pixka bat behar izanez gero eta olio pixka bat berotu eta baratxuri alea gehitu. Eman buelta batzuk azkar eta gehitu kalabazinari, su bizian irabiatuz, kolorea hartzen hasi dadin. Geitu gatza eta piperra eta gehitu limoi-azala. Sua apur bat jaitsi eta minutu batzuetan salteatu, etengabe nahastuz.
Barazkiak ia prest daudela ikusten dugunean otarrainxkak berriro txertatu.
Gehitu aneta, oregano pixka bat eta ondo nahasi. Geitu limoi zuku egin berri pixka bat, sesamo ale batzuk, piper beltz pixka bat eta perrexil fresko txikitua.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pasta bat laguntzeko primerako errezeta. Zera komentatu agian, ona da beti otarrainxka izoztuak izozkailuan eskura izatea, horrelako plater azkarrak prestatzeko; Otarrainxka freskoekin askoz aberatsagoa izango litzatekeela argi dago baina izoztutakoek prezioaren abantaila eta bati inprobisatzeko aukera emango dizute. Oso praktikoak plater sinpleak aberasteko.
Oso gomendagarria da errezeta osasuntsu hau, erraza delako eta edozein momentutarako egokia, eta umeen gustokoa gainera. Kuiatxo edo kalabazinarekin errezetak egiten darraigu azkenaldian, ekarriko ditugu gehiago. Amerikako tater tots txikietan oinarria hartuta, Kuiatxo eta patata pasteltxoak labean RZ hemen gaurkoan dakarkizuguna. Haurrentzat bikaina dela ere esan dugu, kroketa edo pasteltxo moduan forma oso erakargarria baitute. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Berotu labea 200 ºC-tan eta prestatu erretilua koipeztatutako paperarekin.
Garbitu eta lehortu ondo patatak eta kalabazinak.
Jarri patatak urez estalitako eltze batean, eta irakiten jarri. Egosi 20-25 minutu inguru. Hoztu ur hotzarekin.
Patatak egosten diren bitartean kuiatxoak edo kalabazinak zatitu, lehortu eta bota gatz pixka bat.
Patatak zuritu eta birrindu lodiera berean ontzi batean.
Xukatu ondo kalabazinak eta gehitu patatara. Gehitu gazta eta baratxuria gustura. Nahastu dena oso ondo. (Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari).
Koilaratxoarekin zatiak hartu eta kroketa txikiak osatu, forma nahieran badakizu.
Banatu labeko erretiluan, olio pixka batekin igurtzi eta sartu labean, gorritu arte, 30 minutu inguru.
…
Kasu!
Kuiatxo eta patata proportzioa zure gustura.
Orea oso bustita badago, hozkailuan zapi garbi baten gainean xukatzen utz dezakegu ordu erdi batez edo. Hotza maneiagarriagoa izango da. Belar fresko batzuk edo espezieak ere gehi diezaizkiogu oreari.
Are hobeak izan daitezen, unitate bakoitza, denbora erdian gutxi gora behera, biratu egin dezakegu, sukaldeko pintza batzuk arretaz erabiliz.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Parre pixka bat eragin zigun errezetari Amonaren rabua RZ izenburua jartzeak, beraz “Rabu” soil batekin izendatu dugu gaurko errezeta azkenean. Zezen buztanaren RZ da rabua, zezen isatsa deitua baita ere, delizia bikaina haragi zale gehienorentzat, hemen dakarkizugu amonaren erara, presio eltzean egitekoa, haragi gisatuarekin ere egiten zuena, errezeta erraza denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
zezen buztana / gisatzeko haragia
baratxuriak
olioa
2 azenario
patatak
ozpin apurtxo bat
tipula bat
irin goilarekada bat
2 tomate goilarekada
ardo zuri apurtxo bat
ura (edo salda)
ilarrak
perrexil apur bat
Errezeta
Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
Utzi presio eltze batean.
Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
Nahi bada perrexil apur bat ere.
Azken momentuan jarri ilarrak.
Presio eltzean prestatu ordu erdiz.
…
Kasu!
Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…
Frexko gogoz bazabiltza, hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Masustak, eskutada eder bat
Limoi erdiaren zukua
Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta
Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.
Edatekoetan murgilduta ari garela, uda honetarako Mugurdi eta mertxika ur izoztua RZ hemen dakarkizuguna. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Mugurdi garbituak (edo marrubiak) eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat
Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl
Limoi baten zukua
Ur hotz-hotza, 1,7 litro
300 g azukre
…
Errezeta
Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu.
Minutu batez dena xehatu eta nahastura iragazki batetik pasaraziko dugu.
Edaria botila pare batean sartu eta hozkailuan freskatzen utziko dugu.
Webguneak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko, publizitatea kudeatu eta analisi estatistikoetarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko da.Onartu