Blog Artxiboa

Maximinaren txurroak

Maximinaren txurroak – 

Gaurkoan Maximinaren txurroak RZ  dakarkizugu, istorio eta guzti geure amamak eta Xolomo Sapiens gogoan. Ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, aproposa pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Jaki bat asko eta asko desiratzeko dauden ehunka arrazoien artean, badira bi oso sarri agertzen zaizkidanak. Bata da jakia bera maite dudala, bere benetakotasunean, eta bigarrena, badela zerbait, historia edo istorio, erakargarri egiten duena. Gaur txurroaz naiz akordatu eta haien gosea zait ernetu, zergatik eta lagun batek Berako barojatarren koadrillako emakume baten albiste eman didalako: Maximina Berasain Elizondo. Iritsiko naiz harengana, baina lehenik utz iezadazu txurro onak nola egiten diren honaino ekartzen Sukaldean gunetik.

TxurroakOsagaiak

  • Litro erdia ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 250 g irin, bahetua
  • Oliba olioa

Errezeta

  1. Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.
  2. Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurroak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta tenperaturari eutsi behar dio betiere olioak.
  3. Guztiak frijitu ondoan, gainetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurroak.

Kasu!

Ongi gorrituak nahi baditugu, orea egiterakoan 4 koilarakada uren ordez 4 koilarakada esne gehituko ditugu.

Akaso!

Maximina Berasain

Orain bai, banoa Maximina Berasain Elizondo zein zen esatera edo, bederen, haren anekdotetako bat aipatzera.

Jakin dakigu Maximina andrea Carmen Barojaren koadrillakoa izan zela Beran, Espainiako Gerra garai beltz hartan eta lehenagotik ere bai. Carmen Baroja hau, ostera, Nessi ere bazen eta, nola ez ba, Pio eta Ricardoren arrebaz gainera, Maria de Maeztu eta beste batzuekin Lyceum Femeninum Club izeneko solasgunearen sortzaile Madrilen eta Recuerdos de una mujer de la generación del 98 liburuaren egile. Emakume aurreratua, nolanahi den.

Ahal zuen guztietan Berako atsedena bilatzen ei zuen Carmen Barojak eta (Altzate auzoko)  Itzea baserri ikusgarriaren baratzean aurkitzen zuen gerizpearen gozamenean, Lolita Iraizoz, Dolores eta Conchita Larunbe, Pilar Agirrezabal eta, besteak beste, gure Maximina Berasainen konpainia bilatzen ei zuen solasteko orduan.

Pentsatu nahi dut elkarrizketa haiek ez zirela izanen edonolakoak, emakume ilustre eta biziak izanen zirela denak eta guztiak, eta, seguru asko, emakume izate hutsagatik ez zaigula haien albiste handiegirik iritsi edo, bederen nik ez nituela ezagutzen. Hala ere ez daukadan nire fortuna guztia emanen nuke zirrikitu batetik haiek ikusi eta entzutearen truk, eta, batez ere emakume haiekin txurro batzuk jateagatik arratsalde fresko batean.

Pentsatzekoa da derrigorrez behar zuela izan  gustagarri emakume haien solasak, bai behintzat 1935garrenean, Maximinak bere 55 urte betetze ospakizunerako egin zuen gomita irakurrita :

Resignada participa a Vd. que habiendo llegado al ocaso de sus ilusiones matrimoniales por reiterados y definitivos fracasos se decide a celebrar sus bodas de platas nekazariles a sus cincuenta y cinco años de edad y cuarenta de continuo e inútil coqueteo, invitándole a un acto en el que freirá churros a las cinco de la tarde del día 29 de los corrientes, en la casa Erriko-Etxea, sita en el barrio de Alzate.

Ez daukadan fortuna eta daukadan apurtxoa ere bai, denak emanen nituzke, txurro haien truke.

+ txurro festa

Maximinaren txurroak

gogokoa

Olo gailetak

Olo gailetak –

Olo gailetak RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta, errezeta makrobiotikoa, mahaspasak erabilita printzipioz, baina datilak oso gustoko ditugunez gaurkoan datilak erabiliko ditugu gaileta goxo hauek egiteko. Ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, aproposa pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oloa 100 gr inguru
  • oloa hezetuta beste 100 gr inguru
  • olo irina edo espelta irina 50 gr inguru
  • datilak edo mahaspasak
  • pipak
  • intxaurrak
  • olio apurtxo bat
  • ura

Olo gailetakErrezeta

  1. 100 gr olo uretan ezetzen utzi.
  2. Ezetuta dagoenean turmix-etik pasa krema bat egin arte.
  3. Bowl baten olo 100 gr lehorrak eta egindako olo krema nahastu. Datilak eta intxaurrak txikitu eta bowl-era gehitu guztia, pipak ere bai. Masa oso likido balego irina bota.
  4. Labeko bandeja gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi.
  5. Bowleko nahasketari bi goilaraz gaileta forma eman, eta labeko paperean jartzen joan gaileta masak.
  6. Labean 15-20 minutuz egin 180º gradutan.
  7. Hozten utzi eta prest.

Kasu!

Gaileta hauek osasuntsuak dira oso, baina gozozalea bazara eta nahi izan ezkero azukrea edo txokolatea erabili ditzakezu.

Akaso!

Postre errezagorik behar baduzu hemen gure bikote famatsuaren aukera …

Olo gailetak

gogokoa

Onddo saltsa

Onddo saltsa – 

Onddo saltsa RZ gaurkoan dakarkizuguna, sukaldean.eus lagunen gunetik ekarria, jaso ditugun onddoak nola erabili erabakiz ari garela, onddo pastela, onddoak papillote erara, nahaskia, denetatik egin daiteke primerakoa, baina saltsa hau haragiren bat edo ia edozer laguntzeko erabili daiteke. Denak txundituta uztekoama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, pandemia egoeretarako eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio

Onddo saltsaErrezeta

  1. Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
  2. Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
  3. Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.

Kasu!

Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea. Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala!

Onddoak garbitzeko era

Akaso!

Txerri masailak saltsan

Onddo saltsa

gogokoa

Onddo pastela

Onddo pastela – 

Kilo pare bat onddo jaso dugu eta zer pestatu zalantzan … hona zuk ere gozatzeko onddo tarta edo onddo pastela RZ goxoa hemen gaur dakarkizuguna, sukaldean.eus gunetik hartua, denak txundituta uzteko  primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • Kilo bat onddo
  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo pastela

Kasu!

Errezetaren argazki batean gazta ere ageri da, azalekoan ez, gaztazaleoi gustatuko zaizue baina onddoaren zaporea asko jesten du… Zerorrek egin proba.

Akaso!

Onddoak papillote erara

Perretxiko (barrengorri edo txanpinoi) nahaskia

Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Onddo pastela

gogokoa

Udare tarta

Udare tarta – 

Tarta gogoa geneukan eta hemen dakarkizugu herri eta etxeotan betidanik ezagutu den Xolomo Sapiensen RZ zahar goxo hau, sagar tartaren neba-arreba. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 udare, zurituak, dadotan moztuak
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orerako:
    • 55 g irin
    • 55 g azukre
    • 45 g almendra hauts
    • 45 g gurin bigun

Udare tartaErrezeta

  1. Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan.
  2. Orduan agudo erantsi udare dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, udare salteatuen zaporea har dezan denak.
  3. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…

  1. Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte.
  2. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako udare eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte.
  3. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.

 …

Kasu!

Sagar tarta makrobiotikoa

Akaso!

Udare tarta

gogokoa

Hanburgesa makrobiotikoa

Hanburgesa makrobiotikoa – 

Egun hauetan praktikan jartzen ari gara oporretan ezagutzen hasitako makrobiotika mundua, eta gaurkoan hanburgesa makrobiotikoa RZ dakarkizugu, bageneukan gogoa egia esateko. Aukera ezberdinak daude haragirik gabe hanburgesak egiteko, eta hemen guri asko gustatu zaigun bat, aurretik dauzkagun barazki sobrak erabiliz egingo duguna, arroza eta azukiekin batera. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • tipula
  • azukia (aurretik egina)
  • arroza (aurretik egosia)
  • barazkiak (sobratutakoak)
  • tamaria
  • irin integrala, zenteno edo espelta
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta

  1. Tipula zatitu eta zartagitik pasa.
  2. Hanburgesa egiteko aurretik egindako arroza, azukia, barazki sobrak, zartagitik pasatako tipula nahastu bowl batean, tamaria bota, eta guztia eskuekin ondo nahastu bola handi bat egin arte.
  3. Bola handi hori lau zatitan banatu eta zati bakoitzari hanburgesa forma eman.
  4. Irinetik pasa eta frijitu.
  5. Nahi duzun hanburgesa edo ogitartekoa egin.

Kasu!

Tomato krema erabili dezakegu ketchup gisa.

Aurreko eguneko barazki sobrak, porru, kalabaza, kalabazina edo halakorik dugunean egiteko oso gomendagarria.

Komentatu azukiak beharrean, babarrunak, dilista edo lentejak ere erabil daitezkeela.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Akaso!

Errezeta beganoak hemen …

Hanburgesa makrobiotikoa

gogokoa

Tomato krema

Tomato krema – 

Gaurkoan Tomato Krema edo tomato zopa RZ makrobiotikoa dakarkizugu, tomaterik gabea besterik dirudien arren, erremolatxa edo beterraba erabilita lortuko dugu zapore eta kolore gorri hori. Makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen eta makrobiotika RZ sortarekin darraigu.  Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzekonoiznahi jateko modukoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kalabaza 300-400 gr
  • erremolatxa bat (egosita)
  • tipula bat
  • tamaria (soja saltsa)
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • sesamo haziak

Errezeta

  1. Olioa berotzen jarri eta zatitutako tipula bota.
  2. Tipula urreztatzean gatza bota, nahastu eta gehitu kalabaza zatiak (aldez aurretik garbituta).
  3. Ura gehitu, estali eta 15 minutuz egiten utzi su ertainean.
  4. Azken unean zatitutako erremolatxa (aldez aurretik egosita) gehitu eta beste 5 minutu utzi su ertainean.
  5. Koilarakada bat tamari bota eta guztia irabiagailutik pasa krema testura eman arte.
  6. Sesamo haziak txigortu eta kremari gehitu.

Kasu!

  • Irabiagailutik krema pasatzean nahi dugun testura emango diogu, ur gehiago gehituz ahala nahi izan ezkero.
  • Tomato krema, zopa edo saltsa hau pastarekin edo arrozarekin bikain geratzen da, tomatea ordezkatuz.

Akaso!

Tomato krema

gogokoa

Porru eta txitxirio zopa

Porru eta txitxirio zopa – 

Porru eta txitxirio zopa RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaur, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko, noiznahi jateko modukoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • porrua
  • oloa
  • azenarioa
  • txitxirioak (botekoak edo aurretik egosiak)
  • gatza
  • ura
  • olioa

Errezeta

  1. Porrua txikitu eta bota olio berotan.
  2. 5 minutu ondoren gatza bota, azenario zatitua gehitu eta dena nahastu.
  3. Ura bota eta egosten utzi 15 minutuz.
  4. Txitxirioak eta oloa gehitu, behar izan ezkero ur apurtxo bat gehitu.
  5. Egiten utzi beste 10 minutuz.
  6. Zerbitzatu.

Kasu!

Oloa (avena) ez badugu fideo edo arroza erabili dezakegu.

 

Akaso!

Porru eta txitxirio zopa

gogokoa

Kalabaza talo pizza

Kalabaza talo pizza – 

Kalabaza talo pizza makrobiotikoa RZ dakarkizugu oraingoan, talo eta pizza zaleak izanik eta makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugularik. Hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu, errezeta errazak, denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arto irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • dozena bat intxaur
  • kalabaza
  • tipula
  • tamaria

 

Kalabaza talo pizza RZ Errezeta

  1. Taloa egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura bota eta nahasten joan masa egin arte. Masa hartu eta bola forma eman, bola bakoitza txapaldu talo fiorma definitboa eman arte.
  2. Zartagi batean buelta eta buelta taloa egin.
  3. Bitartean beste zartagi batean, olio pixka batez tipula xerratan frijitu su ertainean. Pixka bat egin denean gatza geitu eta aurretik xerratutako kalabaza geitu.
  4. Utzi egiten 10-15 minutu zartagia apurtxo bat mugituz.
  5. Azken unean tamari pixka bat bota eta amaitzeko intxaurrak geitu.
  6. Guztia taloaren gainean bota eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Base bezala erabili daiteke eta kalabazaren ordez nahi duzuna geitu, adibidez: kalabazina, porrua edo lekak.

 

Akaso!

Talo masa tradizionala nola egin: 

Loramendi elkartearen eskutik, Karmele Ilarduia, Jobita Artabe eta Karmele Unzuetak talo masa nola egin erakusten … Egun batetik bestera ikastea ezinezkoa da, eta sarritan egin beharra dago ongi ikasteko.

Ttakun kultur elkartearen eskutik 3 talogile esperimentatuk modu errazean taloak nola egin azaltzen dizute.

Argiñano talos variados egiten …

Kalabaza talo pizza

gogokoa

Sagar tarta makrobiotikoa

Sagar tarta makrobiotikoa – 

Sagar tarta makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu.  Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • sagarrak 3-4
  • dozena bat intxaur
  • kokoa 50 gr.

sagar tarta makrobiotikoaErrezeta

  1. Masa edo orea egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ur hotza bota eta nahasten joan masa, nahikoa likido geratu behar da oraindik.
  2. Labeko bandeja batean papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa zabaldu azalera guztian.
  3. Sagarrak zatitu, zartagitik pasa gatza pixka batez.
  4. Aurretik egindako masari sagarrak, intxaurrak txikituta eta kokoa nahastu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
  6. Tarta labetik atera eta zatitu.

Kasu!

Gozozaleentzat, pasak edo datil txikituak geitu litezke sagar, intxaur eta kokoaz gainera.

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Sagar tarta

Sagar RZk

Sagar erreak

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta makrobiotikoa
gogokoa

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Oshawa ogia edo pastela tipularekin – 

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika RZ sortarekin jarraituko dugu, gaurkoan Oshawa ogia edo pastela tipularekin RZrekin. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • tamaria (soja saltsa)
  • olioa
  • tipula bat

Errezeta

  1. Masa edo orea egiteko, bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura hotza bota eta nahasten joan, masa likido xamar bat lortu arte.
  2. Labeko bandeja baten gainean labeko papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa eta tamaria zabaldu azalera guztian.
  3. Tipula xerratu eta zatiak bandejan zabaldu.
  4. Aurretik egindako masa, tipula xerra gainera bota eta zabaldu tipula guztia estali arte.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Zerbitzatzeko garaian, buelta eman tipula gainetik geratu dadin.
  • Zerbait gehiago geitu nahi badiozu kalabaza edo kalabazina ere primeran geratzen dira.

Akaso!

George Oshawa eta Lima Oshawa, makrobiotikaren errege eta erregina.

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

gogokoa

Artatxiki pastela

Artatxiki pastela – 

Gaur Artatxiki edo mijo pastela RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa RZ errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • artatxikia (mijo)
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • azeituna beltzak
  • porrua
  • azenarioa
  • tipula
  • kalabazina

Artatxiki pastelaErrezeta

  1. Barazkiak txikitu eta zartagian egin 5 minutuz erdiko suan.
  2. Honi geitu artatxikia eta 2 ur neurri artatziki neurri bakoitzeko. Irakiten duenean gatz pixka bat bota eta egosten utzi ur guztia xurgatu arte.
  3. Nahasketa guztia labeko moldean jarri, olioz igurtzitako labe paper baten gainean.
  4. Masa sardexka batekin zabaldu eta zanpatu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Gratinatu azkeneko minututan gustoko baduzu.
  • Aurreko egunetako barazki sobrak ere nahasteko aukera duzu, edo beste barazki batzuk, azalorea, kalabaza, …

Akaso!

Nutrizio aldetik errezeta perfektua antza …

Artatxiki pastela

gogokoa

Seitan pizza

Seitan pizza – 

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta hasitako RZ sortarekin jarraituko dugu. Seitan Pizza RZ oraingoan, Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egindakoa eta hemen dakarkizuguna. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • seitana
  • arrautza bat
  • irin integrala, 5-6 koilarakada
  • oliba olioa
  • soja saltsa tanta bat
  • tomate saltsa
  • ura
  • gatza

 

Seitan pizzaErrezeta

  1. Irina, arrautza, ura, olioa eta gatza nahastu. Eskuekin landu, ore bat lortu arte.
  2. Arrabolarekin ondo zabaldu eta moldearekin pizza itxura eman.
  3. Oreari tomatea gehitu eta aurretik egindako seitan eta barazkien nahasketa gainean ipini.
  4. Pizzak aurretik berotutako labera sartu eta 10 minutuz bertan egiten utzi, 180º C-ra.

 

Kasu!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Komentatu behar genuke, makrobiotikan korronte ezberdinak daudela eta horietako batzuk ez dutela seitana erabiltzen.

 

Akaso!

Seitana gariaren proteina nagusia den glutenarekin egindako jana da. Seitana modu tradizionalean: Gariaren irinaz osatutako ore bat garbitzen da urarekin, almidoi pikor guztiak kentzen zaizkion arte. Horrela, disolbaezina den glutena besterik ez da geratzen, ore elastiko gisa. Seitan izena japonesezko shokubutsusei tanpaku (植物性たんぱく; landare-proteina) hitzatik dator. Halaere, japonian fu (麩, “gluten”) bezala ezagutzen dute. Txineraz miàn jīn (麵筋, “gari haragia” edo “gluten haragia”) deitzen diote.

hamaika.eus | Mediterraneoko zaporeak presente, arabiar jatorria duen pita ogia eta greziako tzatziki saltsa. 

Seitan pizza

gogokoa

Lekale pastela

Lekale pastela – 

Oporretan izan gara, bizitzeko eta jateko era ezberdinak ezagutuz eta errezeta berriak ikasiz pasa dugu abuztua. Besteak beste, Makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta RZ sorta bat ekartzea pentsatu dugu kurtsoa hasteko.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Gaurko Lekale pastela RZ eitb-ko Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egin zuen eta hemen dakarkizugu hasteko, oso erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • lekaleak, edalontzikada bat (kasu honetan, azukiak) 500 g
  • oloa 100 g
  • 2 arrautza
  • gari irin integrala, 2-3 koilarakada
  • sesamoa

 

Lekale pastelaErrezeta

  1. Azukiak oloarekin nahastu eta 10 minutu beratzen utzi.
  2. Arrautzak irabiatu, sesamoa bota eta gero, azukiekin nahastu.
  3. Bi osagaiak ondo nahastu, ore bat sortuz.
  4. Bukatzeko, labean sartu 15 minutu, 170º c-ra.

 

Kasu!

Kontsumitzeko orduan, lagungarri gisa erabili ditzakegu, molde batekin forma eman eta moztuz. Kiolaria izanez gero, barrita energetiko gisa kontsumitzeko ere gomendagarria da.

 

Akaso!

lekale pastela

gogokoa

Amonaren legatz-isats betea

LEGATZ-ISATS BETEA – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Legatz RZ sailtxoarekin darraigu oraindik ere eta gaurkoan Legatz-isats betea RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Legatzaren isatsa
  • olioa
  • tipula
  • birrindutako arrautza egosia
  • oliba zatituak
  • urdaiazpikoa
  • 3 koilarakada tomate
  • ogi arraila

Errezeta

  1. Legatzaren isatsari arantzak kendu, alde batetik moztuta.

  2. Betegarria prestatu. Hiru koilarakada oliotan frijitu ondo zatitutako tipula, gehitu birrindutako arrautza egosia, oliba zatituak, urdaiazpiko tira bat, prestatutako hiru koilarakada tomate eta ogi arraila.

  3. Pixka bat egin, eta isatsa bete. Josi legatza ixteko.

  4. Jarri erregailu batean eta bota gainetik olio frijitua baratxuriekin.

  5. Sartu labean eta erre 20 minutuz.

… 

Kasu!

  • Maionesarekin, tomatearen edo bere saltsarekin zerbitzatu daiteke. Patatak panadera erara ere ohea gisan bikain geratzen da.
  • Legatz hakemerluza – Merluccius bilinearis – SailkapenZientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae 

 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Legatz-isats betea

gogokoa

Amonaren legatz albondigak

LEGATZ ALBONDIGAK – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Legatz RZ sailtxoarekin aurrera eta gaur Legatz albondigak RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat legatz
  • arrautz gordin bat
  • tipula erdi
  • ura eta gatza
  • 3 goilarekada tomate
  • goilarekada bat ogi arrailatu
  • olioa
  • baratxuri xehatua
  • irin goilarekada erdi bat
  • perrexil xehatua

Errezeta

  1. Xehatu kilo erdi bat legatz gordin.
  2. Gehitu: arrautz gordin bat, frijitutako eta xehatutako tipula erdi bat, gatza, 3 goilarekada tomate eta goilarekada bat ogi arrailatu.
  3. Egin bolak, pasa irin eta arrautzetatik, eta frijitu.
  4. Egin saltsa berdea, zartagian olio garbia eta baratxuri xehatua jarriz. Doratzen denean, sueztitu irin goilarekada erdi bat eta perrexil xehatua. Bota ura eta gatza.
  5. Bota albondigei eta eduki sutan tartetxo batez.

Kasu!

Zerbitzatzeko beste modu bat bexamel fin samar batekin da, tartetxo batez labean jarrita. Beste aukera batzuk: tomate saltsa…

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso! 

Legatz albondigak

 

gogokoa

Amonaren legatza euskal erara

LEGATZA EUSKAL ERARA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Legatz RZ sailtxoarekin darraigu eta gaurkoan Legatza euskal erara RZ tipikoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Legatza
  • txirlak
  • olioa
  • 2 baratxuri hortz
  • irina
  • ardo txuria
  • zainzuriak
  • perrexila
  • arrautz egosia eta ilarrak

Errezeta

  1. Jarri olioa lapiko batean eta jarri bi baratxuri hortz. Atera baratxuria doratu denean.
  2. Pasa legatza irinetatik eta egin pixka bat bi aldetatik. Bota ardo txuria pixkanaka, lapikoa mugitzen den bitartean, olioa oso beroa ez dagoela (saltsa loditu dadin). 15-20 minutu.
  3. Salteatu txirlak zartagian, ondo garbituta, eta irekitzen direnean gehitu legatzari.
  4. Jarri baita ere zainzuri batzuk, bere ur eta guzti.
  5. Amaieran jarri perrexila ondo xehatuta, eta nahi izanez gero, arrautz egosia eta ilarrak ere.

Kasu!

Legatz – Merluccius bilinearis – Sailkapen zientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Legatza euskal erara

gogokoa

Amonaren legatza saltsa berdean

LEGATZA SALTSA BERDEAN – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Legatz RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Legatza saltsa berdean RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • legatz xerrak (aurretik beratuak)
  • olioa
  • 2 baratxuri hortz
  • zainzuri salda
  • zainzuriak
  • ilarrak
  • txirlak
  • arrautza egosiak
  • perrexil xehatua

Errezeta

  1. Jarri lapiko batean olio kikaratxo bat eta frijitu bi baratxuri hortz, asko doratu gabe.
  2. Utzi apur bat hozten, kolokatu legatz xerrak (aurretik beratuak) eta jarri su baxuan, eta mugitu nahasketa egiten den bitartean 10-15 minutu.
  3. Jarri zainzuri salda eta utzi sutan tarte batez, ondoren eman buelta eta egin daitezela gehiago, eta mugitu denbora guztian saltsa loditu dadin.
  4. Gehitu zainzuriak, ilarrak, txirlak, arrautza egosiak eta perrexil xehatua jarri gainean.

Kasu!

Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso! 

Legatza saltsa berdean

gogokoa

Patxarana

Patxarana – 

Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan pattarren TOPera gatoz patxarana RZ honekinErraza eta primerakoa lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

patxarana - basaranaOsagaiak

  • Basaran freskoak, onduak, kilo bat
  • Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro
  • Kafe ale batzuk

Errezeta

  1. Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu.
  2. Ondoren anisa isuriko dugu bidoira eta kafe aleak sartu. Ongi estalita egon dadila hiru hilabetean, baina noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu daitezen, denean berdin.

 

Kasu!

Norberaren gustua zein den eta bakoitzak nolako pazientzia duen, horren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen. Denborarekin asmatzea, horixe da kontua. Batzuek kanela txotxa gehitzen diote, pixar bat, edo limoi edo laranja azala.

Ez da komeni denbora sobera ere uztea basaranak beratzen, patxarana sobera ez iluntzeko, eta botilatzen badugu ona izaten da botilan basaran ale batzuk sartzea, ez gehiegi betiere. Sobran ditugun basaranekin marmelada goxo-goxoa egin dezakegu. Patxarana sobera zahartzea ere ez da ona, kolorea eta, are garrantzitsuagoa, fruta-zaporea galtzen baitu.

Hobe da  p a t x a r a n a  fresko samar egotea edo izotz puska batzuekin edatea. Ez dezagun ahaztu, dena dela, gozoa izan arren eta aise sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Patxaranaren mozkorraren biharamunean, bestondoan, nahiago du edozeinek tximu-pixa edan patxaran xorta bat baino, traidorea baita maiz. Nik bezain ongi dakizue denok.

 

Akaso!

 

gogokoa

Whiski eta kanela pattarra

Whiski eta kanela pattarra – 

Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan tipikoenetakoa dirudien Whiski eta kanela pattarra RZErraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

  • 125 g azukre
  • 300 g esne
  • 900 g esnegain likido
  • 10 koilarakada whiski
  • 2 kanela txotx

Whiski eta kanela pattarra

Errezeta

  1. Esnea, esnegaina eta azukrea eltze batean nahasi.
  2. Kanela txotxak sartu ondoren, sutan jarriko dugu 2 minutuz-edo irakin dezan.
  3. Itzali, plater batekin estali eta epeltzen utziko dugu.
  4. Orduan whiskia gehitu eta nahastura iragazkitik pasaraziko dugu botila batean sartzeko.
  5. Hozkailuan sartu eta pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik.

 

Kasu!

Pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik!

 

Akaso!

Whiski eta kanela pattarra

gogokoa