Bitartean, berotu gurina eta irina lapiko batean, ore lodi bat egin arte. Gehitu esnea, pixkanaka, etengabe mugituz, esne guztia gehitu arte. 2-3 min gehiago egosi, saltsa koilara baten atzealdea estaltzeko adina loditu arte. Gehitu gazta, mostaza eta nahi izanez gero, piper beltza edo gatza.
Sartu porru lurrinduak gazta-saltsan, eta gero dena laberako plater batean sartu.
Gainera bota ogi birrindua, ezkaia, eta soberan geratu zaigun gazta eta egosi 20 min-tan urre kolorea hartu arte.
Utzi 5 minutu zerbitzatu aurretik.
…
Kasu!
Alternatibak: Intxaur muskatua, piper beltzaren ordez. Zerbak porruen ordez. Entsalada berde edo tomate entsalada sinple batekin zerbitzatu.
Porrua (Allium ampeloprasum var. porrum edo Allium porrum) barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.
Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
Nahastu eta zerbitzatu.
…
Kasu!
B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak baita ere.
Arraina freskoa bada, pasa zartainetik egin arte, bestela atun-lata ireki eta kitto.
Ilarrak egosi.
Perrexila txikitu.
Osagai guztiak nahastu eta gainera bota (dekorazio moduan) txikitutako perrexila eta alboan limoi zati bat, nahi duenak nahasketari bizigarria emateko.
Prest, platerean zerbitzatu eta gozatzera.
…
Kasu!
Platera beroa edo hotza jan daiteke. Arrain ezberdinak erabil daitezke, hala nola hegaluzea edo izokina. Izen ezberdinak ditu: Kedgeree, kitcherie, kitchari, kidgeree, kedgaree, kitchiri, khichuri, kaedjere,…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.
…
Errezeta
Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
Prest daudenean estali bainu zuriarekin.
Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.
…
Kasu!
Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
San Blas opilakwikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
dozena erdi datil
katilukada intxaur
2 katilu irin
bikarbonatu koilarakada txiki 1
olio begetal katilu 1
arrautz 1
kanela, kurkuma, gengibrea
labeko papera
…
Errezeta
Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua, olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.
…
Kasu!
Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.
…
Akaso!
Datil eta intxaur pastela barrita forman ere akaso…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
Hozten denean moldetik atera.
…
Kasu!
Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren errezeta baten aldaera dakarkizugu, Amonaren garbantzu Chowderra, errezeta erraza eta osasuntsua, ohituraz arraiarekin egitekoa, baina geuri amonaren erara gustatzen zitzaigunez garbantzuekin soilik, hona hemen zeuretzat. Chowderra zopa eta krema baten artean kokatuko genuke, erdibidean. Definizioz Chowder-a zopa lodi bat da, esnez edo kremaz, itsaskiz eta barazkiz prestatua, gailetak ondoan (ship biscuits edo saltine crackers deitutakoak dira ohiko batzuk). “Chowder” Frantsesetik datorren hitza dela diote, chaudière itzulita ‘pote’ litzake eta chaud ‘beroa’… Irlandan seafood chowder delakoa oso ezaguna da (arrai zopa loditxo antzekoa); eta prestaera ezberdinak daude Kanada eta Estatu Batuetan ere bai. Ingalaterra Berrian adibidez txirla txikituekin eta patata txikituekin egin ohi da, esne eta esnegain base batean, askotan gurin kantitate txiki batekin nahastuta. Esan bezala errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Beste chowder arrunt batzuk arrainak, txirlak eta beste itsaski-motak erabiliz ere egitea oso ohikoa da, arkume edo txahala, garagardoz eginak ere bai, txirlen ordez artoa ere erabiltzen da zenbait lekutan.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Haragia prestatzeko modu berezi bat dakarkizugu gaurkoan, “Carbonade Flamande” delakoa, batez ere txahal haragiarentzat oso egokia, Belgikako ohitura berezia dena eta ogiak lagunduta gozatzekoa, eta patata frijituekin noski. Flandriar karbonada ere deitzen zaio, funtsean, haragia tipularekin eta garagardotan erregostea da kontua, zenbait orduz… garagardo beltzarekin… Amonaren Carbonade Flamande RZ zeuretzat segidan, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Urtea apropos hasteko, Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta dakarzkizugu, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ERREGETAKO ROSKOIA
Osagaiak
500 gr. irin
100 gr. azukre
100 gr. gurin
2 arrautza
Laranja birrindura
20 gr. okindegiko legamia
Laranja-lore ura
200 esne dezilitro
Errezeta
Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.
…
ERREGE-OPILA
Osagaiak
Postreetarako irina 250 gr.
Azukrea 50 gr.
Arrautza bat
Okin legamia 25 gr.
Gurina 25 gr.
Esnea 50 ml.
Errezeta
Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
Masa tenkatu uztai bat egin behar.
Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.
. ..
Kasu!
Konpota zuzenean potean egin eta gorde.
…
Akaso!
Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZdakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
2 txahal giltzurrun
limoi edo ozpina
tipula gorri bat
3 baratxuri
irin goilarekada bat
tomatea
xerez lehorra
pikantea
gazta
…
Errezeta
Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
Frijitu eta utzi lapiko batean.
Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Olio oso bero jarri, eta frijitu oilaskoa doratu arte.
Oilaskoaren gainean jarri, ondo xehetuta: tipula bat, porrua, azenarioa, tomate txiki bat, perrexila, sagar mikatz bat, udare zuri bat eta patata txiki bat. Jarri oilaskoa frijitzeko erabili den oilotik apur bat, ardo txuria eta estali.
Egosi su baxuan ordu erdiz edo, oilaskoa samurtu arte.
“Poulet a la basquaise” famatua, plater hau oso kitsch dela esan daiteke, Iparraldeko ostatu askotan aurkituko baituzu “euskal era jatorraren” seinale bailitzan. Izanak izan, oso plater ederra da, turistez aparte, geuk ere etxeetan jateko.
Oiloa, Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendokoa, mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera euskaraz: arra oilarra, emea oiloa, janaritarako akabatzen den ar gaztea oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Jarri olioa zartagian eta frijitu baratxuriak eta tipula; egina dagoenean, sueztitu apur bat tomate egosi xehatua, urdaiazpiko pixka bat, txanpiñoiak eta goilarekada bat irin.
Gaineratu cognac edo ardo txuri kopa bat, salda edo ura.
Egin dadila tarte batean, gero jarri lapikoan oilaskoarekin eta mantendu beste tarte batez, egin arte.
Zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria ditu. Mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarrada, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren txahalki urdaiztatua RZ dakarkizugu, haragia eta haragia bai. Urdaiztatu urdai xerrekin osagai bat estaltzea besterik ez da, eta errezeta egiteko pausoak “Txahalkia bere zukuan” errezetako berdinak dira. Prestatzeko pazientzia apurtxo bat gehixeago beharko duzu baina erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren untxia ehiztari erara RZ dakarkizugu, untxia saltsan errezetaren ostean aproposa iruditu zaiguna, festa bat zena eta oroitzapen goxo asko dakartzana. Errezeta prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
untxia
gatza
piperrautsa
tipula bat
baratxuria
perrexila
bi tomate
ura
250 gr txanpiñoi
125 gr urdaizpiko
jerez lehorra
…
Errezeta
Moztu untxia pusketan, eta jarri gatza eta piperrautsa.
Frijitu eta jarri lapikoan.
Gehitu xehatutako tipula bat, baratxuria, perrexila, zuritutako bi tomate eta ur pixka bat. Dena juntu egosi, eta samurra dagoenean, bota 250 gramo txanpiñoi, 125 gramo urdaizpiko laukitxoetan moztuta, eta jerez lehor kopa bat.
Egosi dadila hamar minutuz.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K.a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz.
Olio berean frijitu xehatutako tipula bat, bi baratxuri hortz, baratxuria eta perrexila.
Dena doratzen denean, gehitu irin goilarekada bat, doratu dadila, eta eman bueltak egurrezko goilare batekin erre ez dadin.
Gehitu salda edo ardo zuria, eta irakin dezala tarte batez.
Pasa saltsa pasadoretik, eta bota untxiari.
Utzi egosten 45 minutuz samurra egon arte eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina,Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoan bizi direnak. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi dira.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Ondo garbitu galeperrak, eta pasa trapu bat barrenetik lehortzeko.
Zipriztindu barrenak cognac tanta batzuekin eta ondu gatz eta piperrautsarekin.
Bildu hirugihar tira batzuekin eta lotu.
Erre ondoren, 20 minutuz edo, kendu soka.
Patata, piper gorri zein berdeekin zerbitzatu.
…
Kasu!
Piper gorri zein berdeekin zerbitzatu daiteke. Saltsa fin bat ere egin daiteke, tipulekin eta galeperren zukuarekin.
Galeper Phasianidae eta Odontophoridae familietako zenbait kideen (Coturnix eta Lophortyx generokoak) izen arrunta. Faisaiaren familiako hegaztia da, eperra baino txikiagoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Hona hemen espezie batzuk: Galeper arrunta (Coturnix coturnix), Galeper arlekina (Coturnix delegorguei), Kaliforniar galeperra (Lophortyx californica).
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko aitonen erara…
Amonaren galeper erreak
Gaurkoan hain berezia zen eta hainbeste gustatzen zitzaigun Amonaren galeper erreak RZ
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Jarri olioa zartagian, baratxuri eta tipula pikatuarekin.
Pixka bat doratzen denean, bota gibela eta salteatu.
Azken unean gehitu ozpin tanta batzuk eta ardo txuri pixka bat.
…
Kasu!
Geure gibelak, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta berebiziko funtzio desintoxikatzaile oso garrantzitsua dauka.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Normalean bildots edo ardiaren birika, gibelaeta bihotza, tipula, olo irin, hainbat belar eta espezieen nahasketaz beteriko hestebeteak dira haggisplater eskoziar famatua. Arbi-aza eta patata purez (neeps and tatties) lagundurik jaten da bonba hau…
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..
Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
kilo erdi bat haragi xehetu
gatza
baratxuria
perrexila
bi arrautza
tipula
olioa
ogia barran
…
cuisineaz.com
Errezeta
Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak, patatxo txiki batzuk
…
womensweeklyfood.com.au
Errezeta
Prestatu barazki batzuk, egosita eta arrautzeztatuta. Amaieran gehituko ditugu.
Arkumea zatitxotan moztu eta oliotan salteatu. Utzi lapiko batean.
Olio berdinean frijitu ondo xehetutako tipula bat, azenarioa eta perrexila. Gehitu irin goilarekada bat eta ondo su eztitu. Utzi tarte batean egosten, pasadoretik pasa eta jarri arkumeari.
Arkumea samurra dagoenean, menestra gehitu, barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak zatitxotan, eta patatxo txiki batzuk. Utzi egosten tarte batez su baxuan.
…
Kasu!
Potoko barazkien menestra baduzu ere ez duzu aukera txarra, denbora asko irabaziko duzu baina arkumeak ez dizu barazkien gustua xurgatuko eta nabarituko da.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Kuiatxo edo kalabazin marinatu eta onddo carpaccioa RZ gaurkoan dakarkizuguna, osasuntsua, nutritiboa eta arina. Txanpinoi eta kuiatxo edo kalabazin marinatuz egindako carpaccioa ezin hobea da zerbait arina eta laster baten egitekoa nahi baduzu, eta landare gordinak jatera animatzeko modu erraz bat. Kuiatxoaren ebakiaren lodiera doituz jolas dezakegu testurarekin, labanaz eta pultsu onez xerra meheak ateratzea ere ez da erraza. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Garbitu eta lehortu ondo, fintasunez, kalabazina eta txanpinoiak. Moztu kalabazinaren puntak eta onddoen oinen oinarria itsusiak badaude, baina ez kendu erabat. Lur-hondarrik ez dagoela zaindu.
Moztu xerra meheetan (lodiera nahierara doituz, zenbat eta finagoak eta gardenagoak izan, orduan eta leunagoa eta delikatuagoa izango da platera) kalabazina, eta ez hautsi. Aizto on bat erabili.
Kalabazinaren zaporea hobetzeko eta testura hobea izan dezan, gatz-apur batekin nahasitako koladore handi batean jar dezakegu, eta 30 bat minutuz utzi ura askatzeko. Noizean behin eragin behar zaio, eta, ondoren, ondo lehortu sukaldeko paperarekin, baina hautazko urratsa da.
Jarri kalabazin-xerrak plater edo iturri handi batean jarri eta ureztatu limoi-erdi baten zukuarekin, gehitu oliba-olio pixka bat eta ondu piperbeltz beltz eho eta baratxuri pikortatu ugarirekin. Utzi 15-25 minutuz.
Moztu txanpinoiak xerra meheetan, eta jarri plateretan. Gainetik kalabazin marinatuko xerrak banatu. Garbitu, lehortu eta txikitu albahaka-orriak eta gehitu.
Ondu oliba-olio birjina estrarekin, lima-birringailuarekin, piperbeltz pixka batekin eta gatz pixka batekin. Hautseztatu mitxoleta-hazi pixka bat (aukerakoa) edo chia-hazi batzuk, eta, amaitzeko, banatu gazta finezko ezkata batzuk gustura.
…
Kasu!
Saiatu oso pieza finak, ia gardenak, nahastea, eta beste batzuk lodiagoak, kontrastea eta hozka egiteko ukitu kurruskaria ematen dutenak.
Amonaren Bilarroa arrautzak edo Arrautzak Villaroy erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre uneetarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsua egon dadin lortzeko. Oilaskoarekin asko egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
bexamela(litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
Utzi hozten.
Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
Gozatzera…
…
Kasu!
Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.
Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.
5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.
Sagar errea
Kasu!
Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).
Kalabazina garbitu eta moztu. Moztu ilargi erdietan nahi baduzu, gero eta finago moztuta, samurragoak izango dira egosita.
Baratxuria fin-fin txikitu.
Berotu olio apur bat plantxan eta egosi otarrainxkak zuzenean izoztuta, su bizian. Salteatu kolorea hartzen hasi arte eta gatz eta piper pixka batekin ondu.
Sutik kendu. Garbitu platera sukaldeko paperarekin pixka bat behar izanez gero eta olio pixka bat berotu eta baratxuri alea gehitu. Eman buelta batzuk azkar eta gehitu kalabazinari, su bizian irabiatuz, kolorea hartzen hasi dadin. Geitu gatza eta piperra eta gehitu limoi-azala. Sua apur bat jaitsi eta minutu batzuetan salteatu, etengabe nahastuz.
Barazkiak ia prest daudela ikusten dugunean otarrainxkak berriro txertatu.
Gehitu aneta, oregano pixka bat eta ondo nahasi. Geitu limoi zuku egin berri pixka bat, sesamo ale batzuk, piper beltz pixka bat eta perrexil fresko txikitua.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pasta bat laguntzeko primerako errezeta. Zera komentatu agian, ona da beti otarrainxka izoztuak izozkailuan eskura izatea, horrelako plater azkarrak prestatzeko; Otarrainxka freskoekin askoz aberatsagoa izango litzatekeela argi dago baina izoztutakoek prezioaren abantaila eta bati inprobisatzeko aukera emango dizute. Oso praktikoak plater sinpleak aberasteko.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Parre pixka bat eragin zigun errezetari Amonaren rabua RZ izenburua jartzeak, beraz “Rabu” soil batekin izendatu dugu gaurko errezeta azkenean. Zezen buztanaren RZ da rabua, zezen isatsa deitua baita ere, delizia bikaina haragi zale gehienorentzat, hemen dakarkizugu amonaren erara, presio eltzean egitekoa, haragi gisatuarekin ere egiten zuena, errezeta erraza denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
zezen buztana / gisatzeko haragia
baratxuriak
olioa
2 azenario
patatak
ozpin apurtxo bat
tipula bat
irin goilarekada bat
2 tomate goilarekada
ardo zuri apurtxo bat
ura (edo salda)
ilarrak
perrexil apur bat
Errezeta
Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
Utzi presio eltze batean.
Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
Nahi bada perrexil apur bat ere.
Azken momentuan jarri ilarrak.
Presio eltzean prestatu ordu erdiz.
…
Kasu!
Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…
Frexko gogoz bazabiltza, hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Masustak, eskutada eder bat
Limoi erdiaren zukua
Gaseosa botila bat, hotz-hotza
…
Errezeta
Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
…
Kasu!
Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.
Bada Sangria flamenkoa deitzen den sangria errezeta berezi bat antza, Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna eta Pedro Ximenez protagonista duena. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat gaurkoan aurreko sangria-rena osatze aldera, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Ardo beltz gaztea, litro bat
6 koilarakada azukre
Litro laurden bat Pedro Ximenez
Laranja bat eta limoi bat, puska handitan
Izotzak
…
Errezeta
Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere.
Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez.
Zerbitzatu. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko.
…
Kasu!
Hozkailuan sangria ordu pare bat beratzen izatea gustatzen zaio pertsona aditu batzuei … Guri ahalik lasterren zerbitzatzea.
Festa frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ bat zeurekin konpartitzeko, Sangria edariaren errezeta hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
Ardo beltz gaztea, botila bat
Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
2 koilarakada azukre
Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
Izotzak
…
Errezeta
Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea.
Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan.
Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.
Zerbitzatu.
…
Kasu!
Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
Berriro aipatu, fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko…
Europako Parlamentuak 2014ko urtarrilean sangria etiketa erabiltzeko Espainian edo Portugalen ekoiztu behar izan zela erabaki zuen.
Edatekoetan eta beroetan sartuta laranjada RZ tipikoa ere gurean behar genuke eta errezeta honakoa Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna. “Ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea da, beraz, frexkagarri gogo ezin asez bazabiltza eta nahi adina edateko“ad libitum” Laranjada RZ, azukrea kontrolpean edukita, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
6 laranjaren zukua
Azukrea, norberaren gogara
Ur hotza
Izotza
…
Errezeta
Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra.
Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
…
Kasu!
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.
“ad libitum”norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea, batez ere musikan erabilia.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
koilarakada bat irin (edo erdia irina eta beste erdia potax edo maizena)
…
Errezeta
Prestatu baso eta erdi esne kanela eta limoi azalarekin, eta jarri irakiten.
Beste kazo batean jarri 2 gorringo edo 2 arrautza, 4 koilarakada azukre, koilarakada bat irin (edo erdia irina eta erdia Potax edo maizena), eta dena ondo nahastu.
Esnea irakitzear dagoenean nahastu guztia, eta eduki irakitzen tarte batez ondo nahasten duzun bitartean (itsasi ez dadin, eta ez dadin pikorrik atera).
…
Kasu!
Pastel-krema egin dagoenean, hozten utzi erabili aurretik.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da etaizena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera izanik. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus). Azal marroi-berde leuneko arraina da. Aurpegia bete aho du, eta begi handi biziak. Bizkarrean hiru hegats ditu eta isatsaldean bi; beheko baraila goikoa baino txikiagoa du, eta zakatzen azpian sabel-hegatsak izaten ditu. 160 zentimetroko luzera eta 40 kilogramoko pisua har dezake. Urtero 10 bat zentimetro hazten da eta emeen eta arren artean ez da ezberdintasun nabarmenik antzematen hazkuntzan. Ale gehienek 6-8 urte bitartean lortzen dute heldutasuna. Ugalketa-garaia, Ipar Atlantikoaren bi aldetan desberdina izanik ere, negu-udaberri garaian izaten da, eta uda-partean, errute-garaian egindako esfortzua dela-eta, bere burua indarberritzeko elikatzen jarduten da …
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Bakailao krema: jarri goilarekada bat gurin lapiko batean, tipula xehatua, baratxuri hortz bat eta goilarekada handi bat irin.
Joan pixkana esnea eta bakailaoa beratzeko erabilita ura gehitzen, bexamela egiteko bezala. Egina dagoenean jarri perrexil xehatua, 2 gorringo eta bakailao beratua eta papurtua.
Jarri dena moldean, hostopil laminaren gainean, eta sartu labean su bizian gutxi gorabehera 30 minutuz.
Bildu hostopilarekin edo adornatu zatitutako arrautz egosi batzuekin eta perrexilarekin.
…
Kasu!
Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Oñatiko GoikoBenta jatetxeko Miren Maiztegi eta Iruñeako Gallego jatetxeko Roberto Echeveste eta Julen Altxuk prestatutako Bakailao Trontzo errezeta bana.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte.
Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan.
Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia.
Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena.
Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura.
Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.
…
Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu.
Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori.
Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen.
Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.
Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte.
Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren.
Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.
Kasu!
Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.
Akaso!
BAKAILAOA, TOMATEA, Otxandioko Korostondo jatetxeko Jon Estankonak bakailaoa bizkaitar erara RZ ETB1eko ‘Txoriene’ saioan Pili Manterolarekin.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Saltsa egiteko: olioa, bi tipula, bi baratxuri, tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, hiruzpalau piper txorizero.
…
Errezeta
Jarri bakailaoa 48 ordu beratzen, eta aldatu ura goizetan eta gauetan. Gorde hozkailuan.
Jarri olio dezente zartagian eta xehatu 3 tipula handi, 3 baratxuri hortz, ogi baten azala, eta poliki egin dadila. Tipula biguna dagoenean, gehitu 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan) eta bi tomate. Dena elkarrekin egin, eta ondoren pasa.
Jarri bakailaoa lapiko batean, azala gora begira, eta estali saltsarekin. Su eztitan jarri ordu laurdenez, eta tarteka mugitu lapikoa.
Saltsa: olioa, bi tipula zati handietan xehatuta, zuritu gabeko bi baratxuri, eta utzi su baxuan. Tipula bigunduta baina doratu gabe dagoenean, gehitu tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, eta aurretik beratzen izandako hiruzpalau piper txorizero. Utzi apur bat egiten eta dena pasa.
…
Kasu!
Saltsarako, beharrezkoa bada, bakailua beratzeko erabilitako ur apur bat gehitu.
Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Gernikako Zallo Barri Jatetxeko Iñigo eta Eneko Ordorikak “Txoriene” saioan: Bakailao konfitatua eta haren tripakiak bizkaitar erara belar kutsuarekin RZ
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren arkume hanka betea RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta hau, haragi gosez gabiltza eta gero siestan digestioa goxo goxo egiteko errezeta bikaina hauxe! Errezeta pisutxua, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan beti bezala, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Jarri zartagian tipula bat eta bi baratxuri hortz xehatuta.
Bigunak daudenean, gehitu dozena bat azeituna, 50 gramo urdaiazpiko eta arrautza gogor bat, dena ongi xehatuta. Gehitu 2 goilarekada tomate, ogi arrailatua eta ardo zuri kopa bat.
Kendu hezurra arkume hankari, bete hutsunea betegarriarekin eta lotu.
Jarri erretilu batean, bota gainetik olio frijitua baratxuriekin, eta sartu labean ordu térdi pasatxoz 180ºtan egin arte.
…
Kasu!
Zerbitzatu letxugarekin edo patata frijituekin.
Betegarrian gazta ere aukeran…
Bizpahiru aldiz arkumea bere zukuaz bustitzen joatea komeni da labean dela.
Harakinari eskatu arkume hankari hezurra kentzeko nahi izan ezkero.
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren haragi betea RZ dakarkizugu gaurkoan, haragi gosea ezin asetuz darraigu eta gero siesta goxo-goxo gogoz zergatik ez. Errezeta pisutxua printzipioz, badakizu, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
haragia, tira luzekoa
gatza
haragi txikitua
arrautza irabiatua
ardo zuria
azenarioa
olibak
piper gorriak
olioa
tipula
2 baratxuri hortz
…
Errezeta
Betetzeko moduko haragia izan behar da, tira luzekoa.
Gatz pixka bat bota.
Haragi txikitua nahastu arrautza irabiatuarekin, ardo zuriarekin, luzean moztutako azenario tirekin, erditik moztutako olibekin eta piper gorriekin; nahasketa horrekin haragia bete.
Kiribildu, eta ondoren lotu.
Presio eltze batean jarri gorritzen oliotan baratxuria eta haragia. Moztu azenarioa, tipula eta bi baratxuri hortz, eta egin dadila.
Gehitu ardo zuria eta salda pixka bat. Egin dadila 50 minutuz.
Pasa saltsa puregailutik.
Kendu soka haragiari, eta hozten denean moztu xerretan.
…
Kasu!
Patata purearekin zerbitzatu daiteke.
…
Akaso!
Amonaren etxeko neurriak
Kafe koilarakada bat 5 gr.
Postre koilarakada bat 10 gr.
Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
Kafe kikara bat 100 gr.
Katilukada bat, 250 gr.
20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
100 gr irin 5 koilarakada dira.
kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Txahal bilkari betea onddo saltsan Fani Rodriguezek, Bilboko Kafe Antzokiko sukaldariak ‘Txoriene’n.
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren oilasko betea RZ dakarkizugu gaur, patatekin zerbitzatzekoa gosea ezin ase darraigu eta. Errezeta oso goxoa benetan, badakizu, zeure esku duzu innobazioa betegarriaren osagai aukeraketan. Ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Amonaren xerra beteak RZ gaurkoan dakarkizuguna, haragi gosea ezin asetuz eta gero siesta goxo-goxo gogoz. Errezeta pisutxua, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
kilo erdi bat xerra fin moztuak
200 gramo txerri haragi pikatu
gatza
piperrautsa
baratxuria
perrexila
irina
arrautza bat
ogi arrailatua
olioa
…
Errezeta
Kilo erdi bat xerra, makinak fin moztuak.
Prestatu 200 gramo txerri haragi pikatu, bota gatza, piperrautsa, baratxuria eta perrexila.
Bete xerrak nahasketarekin.
Ondoren pasa irin, arrautza eta ogi arrailatutik.
Frijitu.
…
Kasu!
Zerbitza piperrekin, entsaladarekin edo patata frijituekin.
Jaki bat asko eta asko desiratzeko dauden ehunka arrazoien artean, badira bi oso sarri agertzen zaizkidanak. Bata da jakia bera maite dudala, bere benetakotasunean, eta bigarrena, badela zerbait, historia edo istorio, erakargarri egiten duena. Gaur txurroaz naiz akordatu eta haien gosea zait ernetu, zergatik eta lagun batek Berako barojatarren koadrillako emakume baten albiste eman didalako: Maximina Berasain Elizondo. Iritsiko naiz harengana, baina lehenik utz iezadazu txurro onak nola egiten diren honaino ekartzen Sukaldean gunetik.
…
Osagaiak
Litro erdia ur
Gatza, ximiko bat
250 g irin, bahetua
Oliba olioa
…
Errezeta
Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.
Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurroak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta tenperaturari eutsi behar dio betiere olioak.
Guztiak frijitu ondoan, gainetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurroak.
…
Kasu!
Ongi gorrituak nahi baditugu, orea egiterakoan 4 koilarakada uren ordez 4 koilarakada esne gehituko ditugu.
…
Akaso!
Maximina Berasain
Orain bai, banoa Maximina Berasain Elizondo zein zen esatera edo, bederen, haren anekdotetako bat aipatzera.
Jakin dakigu Maximina andrea Carmen Barojaren koadrillakoa izan zela Beran, Espainiako Gerra garai beltz hartan eta lehenagotik ere bai. Carmen Baroja hau, ostera, Nessi ere bazen eta, nola ez ba, Pio eta Ricardoren arrebaz gainera, Maria de Maeztu eta beste batzuekin Lyceum Femeninum Club izeneko solasgunearen sortzaile Madrilen eta Recuerdos de una mujer de la generación del 98 liburuaren egile. Emakume aurreratua, nolanahi den.
Ahal zuen guztietan Berako atsedena bilatzen ei zuen Carmen Barojak eta (Altzate auzoko) Itzea baserri ikusgarriaren baratzean aurkitzen zuen gerizpearen gozamenean, Lolita Iraizoz, Dolores eta Conchita Larunbe, Pilar Agirrezabal eta, besteak beste, gure Maximina Berasainen konpainia bilatzen ei zuen solasteko orduan.
Pentsatu nahi dut elkarrizketa haiek ez zirela izanen edonolakoak, emakume ilustre eta biziak izanen zirela denak eta guztiak, eta, seguru asko, emakume izate hutsagatik ez zaigula haien albiste handiegirik iritsi edo, bederen nik ez nituela ezagutzen. Hala ere ez daukadan nire fortuna guztia emanen nuke zirrikitu batetik haiek ikusi eta entzutearen truk, eta, batez ere emakume haiekin txurro batzuk jateagatik arratsalde fresko batean.
Pentsatzekoa da derrigorrez behar zuela izan gustagarri emakume haien solasak, bai behintzat 1935garrenean, Maximinak bere 55 urte betetze ospakizunerako egin zuen gomita irakurrita :
“Resignada participa a Vd. que habiendo llegado al ocaso de sus ilusiones matrimoniales por reiterados y definitivos fracasos se decide a celebrar sus bodas de platas nekazariles a sus cincuenta y cinco años de edad y cuarenta de continuo e inútil coqueteo, invitándole a un acto en el que freirá churros a las cinco de la tarde del día 29 de los corrientes, en la casa Erriko-Etxea, sita en el barrio de Alzate.”
Ez daukadan fortuna eta daukadan apurtxoa ere bai, denak emanen nituzke, txurro haien truke.
300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
6 koilarakada esnegain urtu
4 koilarakada gurin
5 koilarakada oliba olio
…
Errezeta
Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.
…
Kasu!
Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea. Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala!
Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
2 tipula ertain, xerratan moztuak
Baratxuri ale bat, txikitua
Perrexil xehatua
4 koilarakada oliba olio
Gatza
…
Errezeta
Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo pastela
Kasu!
Errezetaren argazki batean gazta ere ageri da, azalekoan ez, gaztazaleoi gustatuko zaizue baina onddoaren zaporea asko jesten du… Zerorrek egin proba.
Webguneak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko, publizitatea kudeatu eta analisi estatistikoetarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko da.Onartu